1 minute read
Sail ofizialeko epaimahaia
Ángel Santos Touza. 2002az geroztik lanean ari den zinemagile galiziarra. Artearen Historian lizentziaduna da, eta Zinema Zuzendaritzan diplomaduna (Centre d’Estudis Cinematogràfics de Catalunya ikastegian). Zinemari buruzko zenbait testu idatzi ditu (Miradas de Cine, Blogs & Docs, Shangri-la), eta Novos Cinemas-Festival Internacional de Cinema de Pontevedra jaialdiaren sortzaileetako bat izateaz gain, bertako zuzendari artistikoa ere izan zen lehen bost edizioetan (2015-2019). Irakasle gisa, Cinema en Curs hezkuntza proiektuan dabil. Mintegiak eman ditu unibertsitate, arte zentro eta jaialdietan; proiektuak garatzeko foroetan aholkulari gisa parte hartu du (Málagako Jaialdia, Las Palmaseko MECAS eta Buenos Aireseko FIDBA), eta nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da (Gijóngo FICX edo FICUNAM mexikarra).
Hama Haruka. 2001. urtetik Yamagatako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarentzat (YIDFF) lan egiten du, eta Tokioko bulegoko zuzendaria da 2015az geroztik. Nexus of Borders: Ryukyu Reflections (YIDFF 2003), Vista de Cuba (YIDFF 2011) eta Latinoamérica programak (YIDFF 2015) koordinatu ditu. Era berean, egoitza Tokion duen Cinematrix banaketa enpresarako ere egiten du lan; enpresa horrek egin zuen Takamineren Go Hengyoro (Queer Fish Lane) film luzea, Hamak ekoitzia. Nazioko eta nazioarteko proiekzioen koordinazioan parte hartzen du, eta zinema programaren komisarioa izan zen Aichi Triennale jaialdiaren 2016ko edizioan.
Advertisement
Marcos Uzal Cahiers du cinéma aldizkariko (Frantzia) erredaktoreburua da 2020az geroztik. Horren aurretik, Trafic eta Vertigo aldizkarietako erredakzio kontseiluko kidea izan zen, eta kritikari lanak egin zituen Libération egunkarian. Musée d’Orsay museoko zinema zikloen programatzailea izan da, eta hitzaldiak eman ditu zinema erakunde askotan. Editore gisa, Yellow Now argitaletxeko «Côtés films» bilduma zuzendu du. Berak idatzitako zenbait liburu ere argitaratu ditu argitaletxe horrekin: Vaudou de Jacques Tourneur (2006), Guy Gilles. Un cinéaste au fil de temps (2014), Jerzy Skolimowski. Signes particuliers (2013). Film labur hauek egin ditu: Le Taxidermiste (1993), La Ville des chiens (1994) eta Ici-Bas (1998). 2010. urteaz geroztik, Prix Jean Vigo sariaren epaimahaikidea da, eta 2022az geroztik, Prix André Bazin sariarena.