1 minute read
X Films epaimahaia
Gloria Vilches doktorea da, eta espezialista da zinema abangoardistan, zinema esperimentalean eta artista zineman. 2009az geroztik, Xcèntric koordinatzen du, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroko zinema esperimentaleko programa, baita zentro bereko ikus-entzunezko beste proiektu batzuk ere. Programatzaile gisa kolaboratu du zenbait jaialdi eta arte zentrorekin, honako hauekin, besteak beste: S8 Mostra de Cinema Periférico (Coruña), Montehermoso (Vitoria-Gasteiz) edo Tabakalera (Donostia). Erregularki zinema esperimentalari buruzko eskolak ematen ditu irakasle gonbidatu gisa unibertsitate master eta graduondokoetan. Aldi berean (eta noizean behin), bere alderdi artistikoa garatzen du collagearen eta super-8aren eremuan.
Ramiro Ledo. 2021ean sortutako Atalante zinema arloko enpresa banatzailearen sortzailea eta zuzendaria. Enpresa banatzaile horren katalogoan autore-zinema eta zinema independente garaikidea, opera primak eta ondare filmak daude. Ledo NUMAX kooperatibaren sustatzailea, bazkide fundatzailea eta presidentea izan zen 2014tik aurrera; 2021era arte, berak zuzendu zituen emanaldien, banaketaren eta plangintza nahiz kudeaketa finantzarioaren arloak. 2019az geroztik DUPLEX Cinemako zuzendari gerentea eta programatzailea ere bada; horren bidez, gaur egun Ferrolen (Coruña) martxan dagoen zinema areto bakarraren berreskuratzea sustatu du. Próxima elkarteko presidenteordea da (autore-zinema eta zinema independentea jatorrizko bertsioan banatzen dituzten enpresen elkartea), eta Promio sareko presidentea (zinema independenteen sarea).
Advertisement
Komunikazioan lizentziaduna. Txintxua Films ekoiztetxearen sortzailea, eta enpresa horrek ekoitzitako lan guztien produktore exekutiboa. 8 film luze, fikziozko 2 telesail eta 13 film labur ekoitzi ditu. Azken ekoizpenen artean, nabarmentzekoak dira A los libros y a las mujeres canto filma, María Elorzarena (2022), Netflix-eko Intimidad telesaila (2022), 918 GAU filma, Arantza Santestebanena (2021), eta ETBrentzako Hondar ahoak telesaila, Koldo Almandozena (2020). Gaur egun, IBAIA Euskal Ekoizleen Elkarteko presidentea da, eta Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Gipuzkoako Kulturaren Kontseiluko kidea da.