1 minute read
Jarduera profesionalak
Punto de Vistak aurten ere espazio bat proposatzen du, non ekoizleek, sortzaileek, elkarteek eta jaialdiek trukerako eta elkarrizketarako leku bat izango duten zinema dokumentalari buruz.
Bide hori 2018an hasi zen NaparDocsekin, NAPAR Nafarroako ikusentzunezkoen ekoiztetxeen elkartearen eskutik; jaialdian handituz eta lekua hartuz joan den topaketa irekia, pertsona gonbidatuekin elkar lotuz eta trukeinguruneak sortuz, eta, aldi berean, Nafarroako lurraldetik haratago hedatuz.
Advertisement
Gidoiari, zuzendaritzari, ekoizpenari eta banaketari buruzko hiru lan-mahaiekin lotzeko eta eztabaidatzeko gune bat da, eta, horren osagarri, sareko lan-saio batzuk egiten dira, koprodukzioak sustatzeko eta mugaz gaindiko zubiak sortzeko Euroeskualdearen ingurunean, Institut français-ekin lankidetzan.
2023an, gainera, Doklabekin lankidetza hasten da, Arena Comunicaciónek 2022an sortutako dokumentalaren egoitza murgiltzaile berria. Punto de Vistak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, hautatutako proiektuak aurkezteko saioak hartuko ditu, eta Civicanen epaimahai profesional baten aurrean erakutsiko dira.
Azkenik, jaialdien elkarteetako kide gisa 2020an sortu zenetik, Federación Pantalla eta La Mesta koordinatzaileak lan topaketak izango dituzte elkarren arteko konexioak eta jaialdien ekoizpen prozesuen hobekuntzari buruzko hausnarketa sustatzeko.