1 minute read
X Films
Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru zuzendari gonbidatzen ditu, saiakera dokumental baten proiektua aurkez dezaten, Nafarroan filmatzeko. X Films proiektuak Juan Huartek
1963an sortutako ekoiztetxe nafarrari zor dio izena; «interes artistiko berezia duten» filmak ekoizteko sortutako ekoiztetxe hartan eman zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik eta Jose Antonio Sistiagak, baita beste sortzaile ugarik ere. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuta, jaialdiak lan berri bat sortzeko aukera eman nahi die zinemagile hasi berriei, eta, aldi berean, Nafarroara hurbildu nahi ditu ez-fikzioaren munduko ahots berriak.
Advertisement
Edizio honetan, Daniela Delgado, Ilan Serruya eta Anna López Luna gonbidatu ditugu beren proposamenak aurkeztera. Epaimahaiak proiektuetako bat aukeratuko du, eta egileak 2023an zehar garatu beharko du, saiakera pertsonal moduan; gutxienez hogei minutu iraun beharko du. Filma Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Aurten X Films saileko hamahirugarren film irabazlea estreinatuko da, Renacuajos, Blanca Camell Galírena. Era berean, aurtengo hautagaien aurretiko zenbait lan biltzen dituen saio batez gozatu ahal izango du publikoak.