1 minute read

Cineastas X Films

Next Article
X Films epaimahaia

X Films epaimahaia

Daniela Delgado Viteri

Portoviejon jaio zen, Ekuadorren. FUC (Argentina), Le Fresnoy (Frantzia) eta Elías Querejeta Zine Eskola (Donostia) eskoletan egin zituen ikasketak. Dokumentalaren eta fikzioaren elementuak uztartzen dituzten zenbait film labur idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste: Espectáculos variados para eventos varios (2016), Shortcuts (2019), Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro (2022). Zinema jaialdi hauetan izan dira ikusgai haren lanak: IFFR, CPH-DOX, IDFA, True False FF, Valdivia IFF, Mar del Plata.

Advertisement

Aukeratutako filmografia

Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro (2022), Antonio Valencia (2020), Atajos (2018), Language Exercise (2018)

Ilan Serruya zinemagilea eta muntatzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen, ikus-entzunezko muntaia, eta LAV masterrean graduduna da. Ez-fikzioa eta esperimentazio formala lantzen ditu. Gorputzaren presentziarekin lan egiten du, irudiaren atenporalitatearekin batera. Hizkuntza edo hizkuntzarik eza, isiltasuna edo paisaia erabiltzen ditu bizitzeko prest dauden espazioak sortzeko. Haren lehen film luzea, Reunión (2018), zenbait jaialditan aurkeztu zuen, hala nola: Doclisboa, Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia edo Mostra de Cinema Periférico. Bestalde, etxeko artxiboko materiala eskuratzen eta material horri beste esanahi bat ematen ere lan egiten du.

Aukeratutako filmografia

Quedará el paisaje (2021), ¿Para qué sirve un zeide? (2018), Reunión (2018), La distancia perdida (2015)

Anna López Luna 1983. urtean Bartzelonan jaiotako artista bisuala da. Paris-Cergyko Goi Mailako Arte Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak, Frantzian. Frantzia eta Espainia artean bizi da eta lan egiten du. Madrilgo Casa de Velázquez etxean artista egoiliarra izan zen 20212022 ikasturtean. Haren lanen erakusketak eta proiekzioak egin ditu Avignongo Lambert bilduman, Nogent-sur-Marneko MABAn, Bretainiako FRACen, Valentziako Octubre Centre de Cultura Contemporánea zentroan, Jafreko Bienalean, Donostiako Tabakaleran, Aljerreko Les Ateliers Sauvages tailerrean, BilbaoArte Fundazioan, Münsterreko Westfälischer Kunstverein galerian, Luxenburgoko Mudam museoan, Bartzelonako Centre Civic de San Andreu zentroan eta La Casa de la Paraula zentroan, besteak beste.

Aukeratutako filmografia

Sistema de errores (pantaila anitzeko instalazioa, 2020), Peau de mémoire (2019), Ramasser les douilles (2019), Which Future?! (2018), Sous le manteau (2018), Enterrar y callar (2014)

This article is from: