1 minute read

Amaierako saioa

Jean Epsteinen obrako pieza galdua zen La Montagne infidèle. Bere ibilbidearen hasieran, 26 urte zituela, 1923ko ekaineko Etnaren erupzioari buruzko dokumental hau filmatu zuen Epsteinek. Coeur fidèle eta La Belle nivernaise filmen artean filmatu zuen, biak urte berekoak, Paul Guichard operadore zela. Mendi traidorea 30eko hamarkadatik aurrerako bere filmografian nagusi izan zen eszenatoki errealekiko interesa azpimarratzen du, kasu honetan kataklismoaren eta apartekotasunaren forma hartuta. Gaiak eta filmatzeko baldintzek ez ezik, Epsteinen saiakerek ere ematen diote halako aura mitiko bat filmari. Zinemari buruzko bere bigarren liburua Zinematografoa Etnatik ikusita (1926) izan zen, eta bertan, badirudi sumendiaren muturreko esperientziatik sortzen dela hausnarketa teorikoa.

2021ean, Pere Tresserraren oinordekoek Pathé-KOK film bilduma bat gordailatu zuten Kataluniako Filmotekan; 28 mm-ko sistema bat, hezkuntzaren eta familiaren zirkuiturako egokia. 2CRren (Centre de Conservació i Restauració de Filmoteca de Catalunya) lanari esker, La Montagne infidèle filmaren kopia hori identifikatu zen bilduman, eta zaharberritzeari ekin zitzaion. Egindako lanari esker, berriz ere proiektatzeko moduan dugu zinemak Etnan ikusi zuen hura.

Advertisement

Daniel Pitarch eta Rosa Cardona

This article is from: