1 minute read
Aurretiko lanen saioa
Antonio Valencia
Daniela Delgado Viteri, Ekuador-Espainia, 2020, 6 min, 16mm-tik digitalera, koloretan, espainera
Advertisement
Antonio Valenciarekin elkarrizketa, behar duen moduan amaitzen dena: gol oihu batekin.
Todxs queremos un lugar al que llamar nuestro
Daniela Delgado Viteri, Espainia, 2020, 13 min, 16mm-tik digitalera, koloretan, espainera
Madrilgo ile-apaindegi bat Quincheko Ama Birjinaren erreplika bat ikustera eta ukitzera datorren jendez betetzen da. Orduan, apaiz batek irudia eliza batera eramatea proposatzen du. Ondoren, Ama Birjinaren erreplika bueltan eramaten dute ile-apaindegira, jende ugari haserre dagoelako apaizaren jokabidearekin. Apaizari gutun bat idaztea erabakitzen dut, eta hortxe hasten da film laburra.
¿Para qué sirve un zeide?
Ilan Serruya, Argentina, 2018, 16 min, digitala, koloretan, espainera
Osaba Gustavoren filmagailua filmatzen hasten da. Zeide iristen da, eta familiak ospatu egiten du. Norbaitek dio: «Buenos Aires erdia erretzen ari da». Haurrek abestu egiten dute; ondoren, burkoen gudua, eta aitonarentzat gutuna: Zertarako balio du zeide batek? Argiak itzaltzen dira; kandelak itzaltzeko ordua da.
Quedará el paisaje
Ilan Serruya, Espainia, 2021, 10 min, digitala, koloretan, hebreera-espainera
Ideia bat bakarrik da / lerro hura / hartzen dudan lekua / ez naizela zu / lurralde paketatua / marruskadura hau. Gaur esan didate han hobeto dela niretzat, eta ez dut jakin nire hizkuntzan erantzuten. Hau neu naiz, galderak egituratzen, edo identitatearen territorializazioaren gainean probak egiten.
Which Future?!
Anna López Luna, Espainia, 2018, 21 min, digitala, koloretan, frantsesa-ingelesa
Which Future?! (Zein etorkizun?!) 2003an G8ak Evianen bilera egiten zuen bitartean alpinismoko soka batekin Aubonneko (Suitza) zubitik zintzilikatu ziren bi aktibistei buruzko bideo bat da. 2018an, Suitzako erakusketa batean parte hartzera gonbidatu nindutenean, gertaera haiek etorri zitzaizkidan burura.
Peau de mémoire
Anna López Luna, Frantzia, 2019, 9 min, digitala, koloretan, frantsesa
Peau de mémoire Gerra Zibilean Frantziara joandako Pablito izeneko zurgin errefuxiatu aragoiar batek fabrikatutako loteria gurpil bati buruzko bideo bat da.