1 minute read
Boulevards de la Senne
Juliette Achard eta Ian Menoyot
Belgika, 2023, 11 min, DV PAL DCP-ra, koloretan, frantsesa
Advertisement
Mundu-mailako estreinaldia
Irudia Ryszard Karcz / Ekoizpena Juliette Achard eta Ian Menoyot / Aukeratutako filmografia Remparts (2023), Karl Marx à Bruxelles (2022), Le souci de nous (2022), Main pour main (2019), Autant en emporte ly vens (2018), Aux envolés (2017), Saule Marceau (Juliette Achard, 2017)
Filma osatzen duten elementuak idatziz izendatzen hasten da Boulevards de la Senne. Letra zuriz, beltzaren gainean: «Saidou Ly, Joan-Noël Boissé, Juliette Achard, Ian Menoyot eta Ryszard Karczen ahotsak. Gainera, Saidou Lyren poema bat, Des intégrations lanekoa, Gustave Abeelsen La Senne liburua (1983), Camille Lemonnierren La Belgique liburua (1888), Bruselako Artxiboko argazkiak (1860-1866) eta abesti bat: Trois Chant Sacres pour soprano et trio à cordes (1951)». Elementu horiek konbinatuz, film-saiakera bat sortu dute zinemagileek, Bruselari eta hiri horren itxura betiko markatu zuen hirigintza-obrari buruz hitz egiten diguna: Senne ibaia estaltzea xix. mendearen erdialdean. Zinemagileek hainbat gailu erabiltzen dituzte, nolabait ere, Senne ibaia Belgikako hiriburuan barrena berriro jaria dadin. Kaleetan gaur egun filmatutako irudiei bide ematen dien mapa batekin hasten da filma. Hainbat espazioren panoramikak, zeinen iragana off-eko hainbat ahotsek erakusten diguten, lekuaren historia kontatuz: ibaiaren kutsadura, ur zikinak, estali zeneko obra edo obra hark sortutako desjabetzeak. Filmaren azken zatian, ahotsetatik irudira aldatzen da iragana: artxiboko zenbait argazkik erakutsiko digute Brusela nolakoa zen Senne ibaia estali aurretik. Kaleak urez beteta zeuden hiria.
Lur Olaizola