2 minute read

Cette maison

Miryam Charles

Kanada, 2022, 75 min, 16 mm DCP-ra, koloretan, frantsesaingelesa

Advertisement

Irudia Isabelle

Stachtchenko eta

Miryam Charles /

Soinua Gordon Neil

Allen eta Olivier

Calvert / Edizioa

Xi Feng / Musika

Romain Camiolo / Ekoizpena Embuscade

Films-Félix DufourLaperrière / Aukeratutako filmografia Chanson pour le nouveau monde (2021), Deuxième génération (2019), Une forteresse (2018), Trois Atlas (2018), Vers les colonies (2016), Vole, vole tristesse (2015) / Berlinale Forum, IndieLisboa, Hot Docs Canadian International Documentary Festival, Olhar de Cinema (Curitiba IFF), Trinidad + Tobago Film Festival, Montréal Festival du Nouveau Cinéma, Viennale, Novos

Cinema Film Festival

2008an bere logelan urkatua aurkitu zuten Tessa, hamalau urteko neskatila. Autopsiak frogatu zuen neska bortxatu eta hil egin zutela urkatu aurretik. Handik hamar urtera, Cette maison egin zuen Miryam Charles lehengusinak, bere lehen film luzea. Proposamen argi batekin hasten da filma: Schelby Jean-Baptiste aktoreak, Tessaren papera egiten duenak, denboran zehar eta hiru espaziotan barrena bidaia egitera gonbidatzen gaitu: Haiti, Estatu Batuak eta Kanada. Aktoreak kamerari begira adierazi du filmaren protagonistak direla bera, Tessaren paperean, inoiz existitu ez den gorputz heldu batean, eta haren ama. Gonbita argi dagoenean, hasi egingo da bidaia. Eta, hain zuzen ere, Tessa eta bere ama agertuko dira hasieran, koadro bati begira, Haitiko paisaia bat ageri duen koadroa, herrialde hartakoak baitira jatorriz. Eszenaratze oso teatrala da, dekorazioa esplizituki eraikia. Iluntasunez inguratuak, alfonbra batean eserita daude bi aktoreak, koadroan ageri den paisaia ederrari begira. Oso presente dagoen itsasoko soinu batek osatzen du irudia. Eszenaren teatraltasunak eta eszena osatzen duten elementuen presentzia argiak agerian uzten dute fikzioa nola eraiki den. Zuzendariak filmaren fabrikazioa ikusarazi nahiko balu bezala. Eta ez hori bakarrik, Charlesek, 16 mm eder baten bidez, lortzen du zinemak bere indar guztiarekin liluratzea «istorio bat, beste istorio bat. Ezinezko istorioa» idazten saiatzean. Izan ere, ezinezko istorioak kontatzeko aukera ematen du zinemak. Zinemari esker, hain zuzen ere, Tessak kontatuko digu bere historia, bere jaiotza eta bere heriotza. Lur Olaizola

Chaylla

Clara Teper eta Paul Pirritano

Frantzia, 2022, 72 min, DCP, koloretan, frantsesa

Estreinaldia Espainian

Irudia Paul Pirritano / Soinua Clara Teper / Edizioa Pascale Hannoyer eta Manuel Vidal / Gidoia Clara Teper, Paul Pirritano / Ekoizpena Marc Fayer (Novanima Productions) / Aukeratutako filmografia Demain l’usine (Clara Teper, 2016) / Visions du réel, États généraux du film documentaire de Lussas, Rencontres Internationales du Documentaire de Montréal, Traces de Vie

Chaylla erretzen ari da etxeko indarkeriaren prebentziorako zentro batean sartu aurretik. Beste zigarro asko etorriko dira haren atzetik: etxeko atean, medikuarengandik irtetean, festa bateko atarian. Zigarroek parentesi introspektibo gisa sailkatzen dute filma, zer gertatu zen, zer gertatzen ari den, eman behar duen hurrengo legezko urratsa zein den pentsatzen eta errepasatzen gelditzeko uneak. Indarrak berritzeko etenaldiak, abusuzko eta indarkeriazko ezkontza-harreman batetik ateratzeko borrokan jarraitzeko, gehiegi saiatu baita harreman hori salbatzen, baina alferrik. Ez dago bakarrik: bere abokatuarekin duen harreman erabakigarriaz gain, bi aliatu ezin baliotsuagoren laguntza baldintzagabea du Chayllak, bere lagunik onenarena eta amaginarrebarena berarena, eta barreak, malkoak eta abestiak partekatzen ditu haiekin.

Kamerak oso hurbiletik jarraitzen dio Frantzia iparraldeko hogeita hiru urteko ama gazte hari, ia aurpegira itsatsita batzuetan, hitzek diotena baino askoz ere gauza gehiago ikusten uzten digu, eta denbora tarte handi samarrean egiten du hori (sarritan, ilearen aldaketen bidez atzematen dugu hori lehenbizi). Bide luze batean lagunduko diogu Chayllari, barne berreraikitze eta kanpo aintzatespen prozesuan, eta, prozesu hori, emakume bakoitzaren berezitasunaz, harreman partikular bakoitzaz edo justizia sistema bakoitzaz haratago, unibertsala da neurri handi batean.

Miguel Zozaya

This article is from: