3 minute read

3. saioa

Presque un siècle

Pascale Bodet

Advertisement

Frantzia, 2019, 52 min, koloretan, frantsesa

Zinemagileak ia ehun urte dituen bere amonaren erretratua egin du. Pixkanakapixkanaka, genero bihurtzen ari da hori, western bat edo musikal bat bezala: zinemagileek aitonaren edo amonaren erretratua egitea. Western batean edo musikal batean bezalaxe, generoaz haratago joan behar da benetan kontatzen ari zaizkigun istorioa zein den ulertzeko. Hemen, esate baterako, ez dago ia iraganik. Zinemagilearen amonak ez du bere bizitzaren berri ematen. Ia ehun urte dituen emakume baten orainaldia da ikusten duguna. Mugimendu gutxi duen orainaldi bat, sukaldean zerbait prestatu, telebista ikusi, bilobarekin hitz egin entzun nahi izan gabe, leihotik begiratu eta lagun baten bisita jaso. Eta lagun hori… Oh, ez dezagun ezer gehiago esan, filmak ikusi egin behar baitira; ez ditzagun gehiago kontatu.

Askatasuna, posible da? Ana Poliaken zinema

«Baldintza jakin batzuen pean, bizitzan ez dago arratsaldeko tearen zeremonia deritzona bezain ordu atseginik». Horrela hasten du Henry Jamesek

Emakume baten erretratua liburua. Baldintzak askotarikoak dira: aisialdi oparoa (dirua), uda behar bezain freskoa, argi leuna, gaua iristeko falta diren orduak, lorategi baten bakea eta konpainia ona. Baldintzak esperientziaren markoa dira, lehen inolako hondorik ez zuena biltzen duen enkoadraketa.

Baldintzen esku al dago atsegina, ederra, askea? Eta uda ez balitz, gaua berehala iritsiko balitz, denbora gutxi balego, beroa ere, hotz egingo balu, etxerik eta lorategirik ez balego, konpainiarik, terik, eta sosik ez balego, orduan, ba ote luke arratsaldeko ordu horrek atsegina izateko eskubiderik?

Ana Poliakek (Buenos Aires, 1962) baldintzen aurkako hiru film luze handi egin zituen. Adin nagusitasunera diktadura betean iritsi zen belaunaldi batekoa da Poliak, eta krisi ekonomikoak eta politikoak ezagutu zituen helduaroko lehen urteetan, hamaika ezegonkortasun bizi izan zituen, oraingo Argentinan bezala memoria historikoa berme instituzionala ez zen garai batean. Poliakek bere lehen hiru film luzeak egin zituen hamarkadetan —eta lehenak diot, oraindik ere orduak geratzen zaizkiolako arratsaldeari—, erabatekoa zen gainbehera ekonomikoa, publikoa zen guztia desegin zuen diktaduraren politika ekonomikoaren herentzia gisa.

Esku motz bateko hatzak aski ziren emakumezko zuzendariak kontatzeko: Vlastah Lahek film batzuk egin zituen hirurogeiko hamarkadan, Eva Landeckek hirurogeita hamarreko hamarkadan, María Luisa

Bembergek laurogeiko hamarkadan, eta Lita Stantic produkzioaren eta zuzendaritzaren artean jardun zen hamarkada horietan guztietan. Inguruko herrialdeetan ere egoera ez zen askoz hobea: Marilú Mallet, Carmen Castillo eta beste batzuek denbora zeramaten erbestean.

Poliakek CERCen ikasi zuen (gaur egungo ENERC, Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionala) eta bere lehen lanbidea zuzendari laguntzailearena izan zen. Jeanine Meerapfel, Alberto Fischerman eta Fernando Solanasekin lan egin zuen, baita Eduardo de Gregoriorekin ere Cuerpos perdidos filmean, eta, horietatik guztietatik, beharbada azkena da Poliaken antzekoena, espazio xume bat eta zenbait pertsonaia erabiliz magia (ilusioak) egiteko gaitasun horretan; izan ere, filmek ez dituzte izaki horien erretratuak egiten, haiekin elkarlanean jardun baizik. Laurogeiko belaunaldiaren ondoren hasi zen filmak egiten, baina Poliak ez zen ofizialki

Argentinako Zinema Berriaren kidea izan, eta 1994ko zinemaren lege berriak ekoizpenean eragin zuen aldaketa handiak ere ez zion mesede berezirik egin. Beharbada, Raúl Perroneren Labios de churrascoko kalera apur bat hurbildu izan liteke Poliak, edo Martín Rejtmanen Rapadora, Poliaken Parapaloseko mutilaren lehengusu buenosairestarra izan bailiteke haren protagonista.

Poliak ez zen bere estilokoa ere izan: bere filmak oso desberdinak dira elkarren artean. Batez ere formari dagokionez. Baldintzen mende dago forma hori neurri handi batean, eta, aldi berean, beste baldintza batzuk sortzen ditu zinemagileen etorkizunerako. ¡Que vivan los crotos! (1995) fikzioa eta dokumentala, gorputzak eta espazioak gurutzatzen diren lekuan dagoen filma da. Bigarrenak, La fe del volcánek, angustia historiari zuzenean lotuta egotea eragiten duten hariak bilatzen ditu kalean, bere erritmo eta zaratekin. Poliaken orain arteko azken film luzeak, Parapalosek, zerbait ehuntzen du bi aurrekoen artean, istorio berriak eraikitzen, istorio asmatuak, antzeztuak, bizitza errealen kontakizunekin, eta lan baldintza erreal, txar eta ezohikoekin.

Hala ere, badaude sentsazio komun batzuk ere. Lehena, sentimendua ez dagoela ideietatik urrun. Bizitzari buruzko elkarrizketek, munduan zehar ibiltzeko esperientzia sentigarriari buruzkoek, lotura kontzientea dutela bizi beharreko denborarekin.

Bigarrena, elkarrizketa horiek funtsezkoak direla historian, lehenik ahozko memoriaz eta gero beste gauza batzuez eginda dagoena. Hirugarrena, askatasuna graziazko egoera bat dela, kolektiboa dela eta harantz altxatu behar dela. Baldintzak kontrolatu ala ez, hori baino gehiago da bizitza: gauza guztiak dira, egunero. Baldintza ororen aurka, gauzen artean kontzienteki bizitzeko zoriona sentitzeko modu bat aurkitzea lortzen dute Poliaken filmek.

Oinez goazela, aurrera, egun ederrean zehar milioi bat sukalde ilun eta milaka irule gris bat-batean agertzen den eguzki distiratsu batek ukitzen ditu herriak abesten entzuten baikaitu: Ogia eta arrosak! Ogia eta arrosak!

This article is from: