5 minute read
1. saioa
Amak eta seme-alabak, elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak. Suco de sábadon, asteburua da Buenos Aires hirian. Etxe bedeinkatuetan, dibertitu egin nahi dute denek, eta ez da lagunik falta txikienak zaintzeko. Ama eta semea gaua bizitzera atera dira, bakoitza bere aldetik, bakoitza bere eran: ama dantzara doa, eta mutikoa, berriz, lagunekin aldizkari pornoak lapurtzera. Intimitate bat sortzen da batez ere bereizita igarotzen dituzten une horietan, eta berriro lotarako ordua iristean, zigilatu egiten da, egun berri baterako. ¡Que vivan los crotos!en, gehienbat hitzen bidez dokumentatzen da intimitatea. Bepo Ghezzi linyera zen, peronismoaren aurretik, langile klasearen parte bat anarkista zenean, trenbide nazionalean barrena ehunka lagunekin batera herrialdea zeharkatzen zuen nomada. Kamioiak, azken diktadurak eta landa lanaren erabateko industrializazioa iritsi aurretik. Jada zahartuta, bere herrian dago Ghezzi. Han daude ere bere betiko lagunak, eta bidean ezagutu dituen beste gizon batzuk. Batzuetan elkarrizketatuta, besteetan antzeztuta, iraganean gizon anonimo gisa bideetan barrena bere poltsak zamatzen zuten bitartean bizi izandako historia irudikatzen dute denek. Eszenaratze artifizialetan ere irudikatzen da intimitatea, interpretazio gogotsu batean, elkarrekin film bat egiten aritzeari buruzko aipamen txikietan, eta horrela bizimodu komun baten oroitzapena ez ezik, baita bizimodu haren hizkuntza ere gordetzen: linyera hizkuntza, bagayera (sorbaldan zeramaten poltsa) eta guzti, Juan Figuraren (polizia) aurka, tartagoa (matea) hartuz, bandolión (janaria prestatzeko erabiltzen zuten lata handia) batean kozinatuz.
Suco de sábado
Advertisement
Ana Poliak
Argentina, 1987, 8 min, koloretan, espainera
¡Que vivan los crotos!
Ana Poliak
Argentina, 1990, 75 min, koloretan, espainera
2. saioa
«Ate hau zabaldu da zure pasabiderako, piano hau dardarka hasi da zure abestiarekin. Mahai honek, ispilu honek eta koadro hauek zure ahotsaren oihartzunaren oihartzunak gordetzen dituzte», idatzi zuen gure Homerok, Homero Manzik. El eco filmak estilizatu egiten du inoiz eder pentsa ez litekeen zerbait: autobide berri baten azpiko espazioa, lehen ez zegoen leku itzaltsua, seguruenik lehen etxeak eta bide bat zeuden lekua. La fe del volcánek bi lagun egiten ditu halakorik egoten ez den leku batean, eta kaleak ematen dizkie, zerbait egin dezaten gosea eta hotza pasatzeaz gain, dirua, zerbait, dena delakoa bilatzeaz gain. Bi filmek neska bana dute protagonista. Lehenengoa txikitxoa da eta ametsezko mundu batean bizi da, baina amesgaiztotik hurbil. Andre batekin bizi da zubi baten azpian, gosez eta arriskuz inguratuta. Bigarrena nagusiagoa da, nerabea, eta lehenengoaren mamua da nolabait: ez dakigu non bizi den, ezta norekin ere; agertu besterik ez da egiten. Ile apaindegi bateko ikastuna da, eta hiriaren erdialdean igarotzen du denbora, erdigune handitu hartan, tren geltoki handien kanpoaldeko plaza haietan; urte haietan, 2001eko krisiaren garaian, purgatorio bihurtu ziren leku horiek, infernura bidean. Bera baino nagusiagoa den aizto zorroztaile baten laguna egin da, eta horri buruz ere ez dakigu askorik. Baina pixkanaka, adiskidetasunaren garai horretan, aizto zorrozteko bizikletarekin hara eta hona dabiltzala, zertxobait gehiago jakingo dugu hari buruz. Denbora gehiago darama bizirik, eta gehiago ikusi du; izan ere, gauzen egoera orokorraren jatorrietako bat ezagutu du. Diktadura bizi izan du, diktaduraren politika eta ekonomia, eta oihartzun gisa itzultzen zaio dena, erabat. Badaki, frogatzeko moduan gainera, gorpu artean ibiltzeaz gain, lurra gorpuz beteta dagoela. Amaierarik ez duela dirudien angustia bizi dute biek, historiatik datorren angustia; izan ere, krisi hori, kale guztiz iskanbilatsu hori, iraganetik dator, gorpuak datozen leku beretik.
El eco Ana Poliak
Argentina, 1984, 3 min, koloretan, espainera
La fe del volcán Ana Poliak
Argentina, 2000, 85 min, koloretan, espainera
3. saioa
Elkarrekin doaz, azken filma eta lehena. Bolex kameraz 16 mm-tan egindako film labur mutua da Caracol, bi minutu baino gutxiagoko unibertso txiki bat. Gero etorriko denetik gertu dago istorioa: haur bat hormara igo da, poliki-poliki ertzean barrena doan barraskiloa gertutik ikusteko asmoz, eta mundu arrotz batekin egin du topo. Eguzkitan lehortzen ari diren maindireen eta arropa zuriaren artean, bi neska gazte daude, magiaz bezala haien gainean flotatzen duen poltsa batekin jolasten. Antzeko zerbait gertatzen zaio Parapaloseko protagonistari, baina modu gogorragoan; izan ere, jada ez da haurra, eta hiriko lan mundua ezagutu du.
Germaniako (alemaniar migratzaileen komunitate ohia Argentinako itsasertzean, soro asko dituena) mutil gazte bat Buenos Airesera iritsi da, bertan bizi eta lan egiteko asmoz. Lehengusina baten etxean dago, hura ere nekazari ohia, eta ohe txiki bat alokatzen du, gela ñimiño batean. Laneko beste garai batzuetan ohikoa zen moduan, «ohe beroen» sistema darabilte: lehengusina esnatzen denean, mutila lanetik itzultzen da, eta komedia erromantiko sobietar baten antzera konfiguratzen da espazioa, Abram Roomen filma balitz bezala, denbora, espazioa eta zoriontasuna maximizatuz. Mutilaren lana ere ia existitzen ez den zerbait da: parapalosa da bowling erdi analogiko erdi digital batean. Gauez gau, jokoaren alde ikusezinean eseri, etzan eta zintzilikatzen dira mutila eta zenbait lagun, zurezko hormatxo baten atzean —bere etxea baino are txikiagoa da espazio hori—, boloak altxatzen eta bolak itzultzen. Denak gizonak dira, eta bera baino zaharragoak; bizi luzea izan dute denek, ideiaz betea, eta mutilari kontatuko dizkiote. Ia film osoa barneko espazioetan gertatzen da, lan eta maizter baldintza prekarioetan, baina gauza artean bizitzearen zoriona ageri da bertan.
Caracol Ana Poliak
Argentina, 1982, 2 min, zuri-beltzean, isila
Parapalos Ana Poliak
Argentina, 2004, 90 min, koloretan, espainera
Lurraren kontakizunak
Segalari baten istorioa , Fukuda Katsuhikoren film bat (1985)
Foku hau Fukuda Katsuhikoren (1943-1998) lanerako sarrera bat da. Wasedako Unibertsitateko Letren, Arteen eta Zientzien Fakultatean lizentziatu ondoren, Fukuda Ogawa Productions taldera batu zen, Japoniako
Askapen Frontea. Uda Sanrizukan (1968) lanaren filmaketan. Ogawa Productions 1968 inguruan elkartu eta 30 urtez baino gehiagoz taldean jardun zuen kolektibo zinemagile bat izan zen, Ogawa Shinsukek sortua, non hasieran ikasle mugimendu iraultzailearen borrokak, eta gero lurraldeari zein politikari lotutako gatazkak eta landa komunitateen bizitza dokumentatu zituen. Fukudak kolektibo horrek 1968 eta 1978 bitartean egin zituen zazpi filmez osatutako sail bikainean parte hartu zuen, non nekazariek eta haien aliatuek Sanrizukako landagunean Naritako
Nazioarteko Aireportua eraikitzearen zein estatuko agintarien errepresio bortitzaren aurka izandako erresistentzia-borroka kontatzen den. Serieak
Sanrizuka. Bigarren Gotorlekuko nekazariak (1970) eta
Sanrizuka. Heta herria (1973) ditu barne, besteak beste.
Zinemagileak filmatzen zuten errealitatean murgildu ziren, bertako erresistentzia-mugimenduan parte hartu eta Heta herrixkan kokatu ziren. Herrixkan, landakomunitateko kide gisa bizi izan ziren hainbat urtez, eta dedikazio eta sentsibilitate handiz jaso zituzten bertakoen esperientziak. Zuzendari gisa, Zinemagintza eta herrixkarako bidea (1973) izenburupean egin zuen lehen filma kolektiboaren lanaren erretratu bikaina izan zen. Magino herrixkaren historia. Zetazko harrak hazten (1977) ere editatu zuen —8 mm-tan filmatutakoa—, taldea Japoniako iparraldeko Yamagata prefekturara lekualdatu zenean eta bertan elkarrekin bizitzen eta filmak egiten jarraitu zuenean. Fukudak urte horretan bertan utzi zuen Ogawa Productions, eta Sanrizukan geratu zen, 8 mm-ko «koaderno zinematografiko» batzuetan lanean, aireportuaren aurkako etengabeko borrokaren eta herriko bizitzaren berri emanez. Koaderno horretakoak dira, besteak beste, Sanrizukak bere nekazaritza propioa du, Kinonen haizeak sustraietatik jotzen du. (1979), Zerua eraso bortitzaren pean (1979) eta Lurraren Martxa (1981). 1985ean Segalari baten istorioa egin zuen, Sanrizukan eutsi zuen adineko emakume baserritar baten bizitzaren erretratu intimoa. Filma Hatano
Bere bigarren edizioan, 2006an, Punto de Vistak Japoniako zinema dokumentalaren historiari eskaini zion atzera begirako nagusia eta bere argitalpena: Mila urteko zinea. Foku honen helburua elkarrizketa honekin jarraitzea eta Asia Ekialdeko herrialdeetan egindako ez-fikziozko zinema Europan gehiago zabaltzen laguntzea da.
Yukie bikotekidearekin elkarlanean egin zuen; azken honek ekoiztu, filmatzen eta editatzen lagundu eta filmean ikusten ditugun marrazkiak egin zituen. Lan honek aldaketa garrantzitsua ekarri zuen Japoniako dokumentalgintzan, eta honek politikarekin zuen harremanean, keinu txikietan zentratuz eta jendearen istorio pertsonaletan indar handiagoa jarriz. Filmak eragin handia izan zuen Fukudaren praktika eta urratsak jarraitu zituzten hainbat zinemagilerengan.
Sanrizukari, bertako jendeari eta historiari buruzko eta sake ekoizpen tradizionalari buruzko liburu bat ere argitaratu zuen zinemagileak.
Filmaren proiekzioarekin batera, Ricardo Matos Cabok aurkezpen ilustratu bat egingo du, Fukudaren beste lan batzuen zatiak, ibilbideari buruzko informazioa eta haren praktikak eragindako filmen irudiak erakutsiz.