1 minute read

Bizitoki atsegina

Lau pareta huts baino askoz ere gehiago da etxebizitza bat, bizitokia da . Bertan bizi direnen beharrak eta nortasuna islatuko dituena .

Etxebizitza bat bizitoki atsegin eta goxoan bihurtzea da dekorazioaren helburua, eta aldi berean espazioari ahalik eta etekin gehien ateratzea, espazio bat ahalik eta funtzionalena bihurtzea Hori guztia, jakina, norberaren izaerara edo nortasunera egokituta, bakoitzaren gustuko koloreak, diseinuak, materialak aukeratuta Helburua ez da aldizkarietako eta telebistetako programetako etxebizitzak sortzea; gustura eta eroso bizitzekoak baizik Profesionalak laguntzeko daude Ideiak hartzeko baliagarriak izaten dira aldizkariak, baina dekorazioan egin daitekeen akatsetako bat, dekorazio modari gehiegi jarraitzea da Guztiak ez du balio Joerak jarraitzea ondo dago, norberaren izaerarekin edo beharrekin bat baldin badator Adibidez, zertarako sortu irakurketarako gune goxo bat, irakurlerik ez badago etxean

Advertisement

Etxeko espazio guztietan dekorazio ildo edo estilo bat jarraitzea komeni da, harmonia eta oreka lortzeko Natura etxera gerturatzeko joerak jarraitzen du bogan eta material naturalek protagonismo handia hartu dute: egurrak, harri naturalak, lihoak, kotoiak, loreek, landareek, zumitzak etxeko txokoei ukitu berezia emango diote

This article is from: