2 minute read

L oreak eta landareak etxeko txoko guztietan

Next Article
Osagarrien indarra

Osagarrien indarra

Egongelan , sukaldean , komunean , logelan eta nola ez , balkoian . Etxeko edozein txokotan dute tokia . Izan ere, landareek giroa freskatzen dute, airea garbitzen dute, eta usain txarrak xurgatzen dituzte. Txoko bakoitzaren ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratzea da gakoa .

Landareek apaindu egiten dute espazio bat, bai barrualdea, zein kanpoaldea Adituen esanetan gainera, egiaztatuta dago landarez inguratuta bizitzeak umorea aldatzen duela Landare bat zaintzeak eragin terapeutikoa du, eta beste gauza askoren artean, estresari eta antsietateari aurre egiten laguntzen du Lore eta landareen funtzioak, apaingarri hutsa baino gehiago dira

Advertisement

Batetik, airea garbitu eta usain txarrak xurgatzen dituzte Landareak iragazki natural onak dira, fotosintesiaren prozesuaren bidez giroa garbitzen baitute Areka, drakaenoa, fikusa edo filodendroa dira airea garbitzen duten landareetako batzuk Aireko hainbat toxiko –formaldehidoa, bentzenoa edo xilenoa, besteak beste– ere garbitzen dituzte landareek

Bestetik, landare asko gai dira etxe barruko hezetasun erlatiboa murrizteko Era berean, barneko zein kanpoko zarataren xurgatzaile akustikoak dira Horien artean, etxe barruan zein kanpoan bizi daitekeen fikusa nabarmentzen da Logelan ere badute tokia landareek, hobeto lo egiten laguntzen baitute Landare askok airea arazten dutenez, karbono dioxidoaren (CO2) kantitateak murriztu egiten dira Horregatik, logelan landare bat edukitzeak loaren kalitatea hobetzen lagundu dezake Flamingo, Lady palmera edo pothos landareek adibidez

Adituen esanetan, landarez inguratuta bizitzeak umorea aldatzen du

Balkoietarako ere aukera ugari

Balkoietarako eta leihoetarako ere lore eta landare aukera zabala dago merkatuan Landare bat aukeratzeko garaian, eguzkiak zuzenean jotzen duen ala ez, eta zenbat ordutan jotzen duen kontuan hartzea komeni da Kaktusak, geranioak, jazmina, fikusa, pentsamendua, krabeleina, arrosak, krisantemoa, petunia, begonia, azalea, ezpela, hortentsia denetik dago balkoietarako eta leihoetarako

Beste aukera bat da, landare jangarriak edo usaindunak jartzea: perexila, albahaka, menda belarra, labanda Intsektuak uxatzeko ere baliagarriak dira (mendak eltxoak uxatzen ditu) Eta jakina, tokia edukiz gero, baratzea ere jar daiteke balkoian

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Balkoia ere apain

Askoren ametsa izaten da etxean balkoi edo terraza handia edukitzea Hala ere txikia izanagatik , espazio goxoak eta erabilgarriak sor daitezke Txikia izanagatik ere, etxearen zati bat da eta merezi du arreta eskaintzea Askotan ez da askorik behar gainera .

Aulki pare bat eta mahai funtzioa beteko duen elementuren bat jartzea nahikoa da askotan, B alkoi txikietarako altzari arinak eta tolesgarriak daude, eta irudimenarekin, emaitza bikainak lor daitezke ; paletekin sofa bat egin daiteke, barandan kateatu daitekeen mahaia jarri, kuxin handiak edo puff-ak lurrean jarri G oxotasuna emateko, kuxinak eta alfonbrak ere erabil daitezke Aukeratu kanpoalderako bereziak diren materialak , gehiago iraungo baitute G oxotasunarekin jarraituz, zoruan zurezko zoladura , belar artifiziala ere jar daitezke

Landareak bertikalean

L oreek eta landareek giro atsegina sortzen dute, eta askotan intimitatea ematen dute Bertikalean ere jar daitezke toki gutxi dagoen tokian, 36 orriko beheko argazkian ikus daitekeen bezala . G ero eta konposizio bertikal gehiago ikusten dira , baita landare artifizialetan ere L oreentzat altzari osagarri asko daude gaur egun merkatuan L andare igokariak edo zintzilikariak ere aukera ona dira

This article is from: