1 minute read
Paretak apaintzeko ideiak
Askotan buruhaustea sortzen da horma huts batekin zer egin erabakitzerakoan . Aukera ugari dago, paretari ere bizitza eman eta ukitu bereziz janzteko.
Friso faltsuaren aukera
Advertisement
Ahaztu pareta leunekin Aukerak asko dira testura eta bolumen ezberdina emateko: adreilua, harria, horma-babesak, moldurak Friso faltsuarekin beste ukitu bat emango zaio paretari eta irudimena erabilita, eta diru askorik gastatu gabe, eskulan gisa hartuta, emaitza onak lortuko dira Batetik, argazkien markoekin egin daitezke Nahi den neurriko argazki koadroak aukeratu, hustu, markoa paretan itsatsi eta paretaren kolore berdinarekin margotu Dm-ezko listoiekin ere egin daiteke Listoirik motzenak bertikalean (nahi den altuera), eta luzeenak horizontalean paretan itsatsi, eta pareta kolore berdinarekin pintatzea da beste aukera bat Bi aukeretan, ez dago zulorik egin beharrik
Apalak, koadroak eta ispiluak...
Koadroak, argazkiak, ispiluak ohiko dekorazio osagarriak dira paretei bizia emateko Argazki konposizioak sor daitezke, tamaina eta kolore desberdinetakoak uztartuz Margolan handi bat ere jar daiteke Beste aukera bat da, hormako zuloak ekiditeko, apal bat jarri eta gainean argazkiak, koadroak edo apaingarriak jartzea Horrela, hormaren dekorazioa nahi bezala aldatu ahal izango da, lan handirik gabe
Kolore deigarriak eta
Argazki Muralak
Horma zati bat kolore deigarriagoz margotzearekin edo horma zati batean paper pintatua jartzearekin ere, beste ukitu bat emango zaio paretari
Paper pintatu zaleak direnek badute beste aukera bat: wall edo argazki muralak jartzea Paisaiak, basoa, mendia, itsasoa eskaintza zabala dago Norberaren argazkiekin ere egin daitezke, nahiz eta garestiagoak izan