1 minute read

A rgi puntu bakoitza bere tokian

Argiztapena da gure etxeak apaintzeko alderdirik garrantzitsuenetako bat. Ondo argiztatutako etxe bat abegikorragoa da , harmonia eta ongizate handiagoa transmititzen du .

1Egongelan Argiztapena funtsezkoa da edozein espaziotako dekorazioan eta, bereziki, etxe batean hain garrantzitsua den egongelan Argiztapen desegokiak eragin negatiboa izango du Zorionez, gero eta gehiago jabetzen gara horretaz, eta behar adina garrantzia ematen zaio Egongelarako, funtzionaltasunaz gain, espazioei estilo-plus bat gehitzen dieten diseinuak bilatzen dira

Advertisement

Eremu bakoitzaren erabilera definitzen du argiztapenak Egongela batean, normalean bi gune handi izaten dira: batetik sofa ingurua, eta, bestetik, jantokia Beraz, egongela bere osotasunean argiztatzeaz gain, eremu bakoitzari ere argi puntu egokia jarri beharko zaio

Sabaiko XXL formatuko lanparak eta material naturalez eskuz egindako lanparak daude bogan

2Sukaldean Lanerako gunea da sukaldea, baina baita elkartzeko, gosaltzeko eta solasaldi interesgarrietarako ere Sukaldea handia edo txikia izan, argiztapen irekia edo orokorra lortzea da erronka, eta ez gunean gunekoa Beraz, oraingoz, zutikako lanparek eta mahaiko lanparek, ez dute tokirik sukaldean, kableekin mugimenduan eragin baitezakete Egokiena sabaiko argi zuri biziak jartzea da, plafoi motakoak edo LED argi-foku motakoak Sabaiko lanpara esekiak irla edo jangelako mahai baten gainean jar daitezke, baina osagarri gisa Sukaldeko altzarien azpian LED tirak jar daitezke, oso sentsazio atsegina eta praktikoa sortzen du Beste aukera bat da, argiztapen motaren bat jartzea armairu edo tiradera barruetan, mugimendu-sentsoreekin, irekitzerakoan piztu daitezen

2023ko

ekainaren 9a • Gehigarria

Logelan. Indarrak eta atsedena hartzeko gunea da logela, erlaxatzeko espazioa Gezurra badirudi ere, argiztapenak berebiziko garrantzia du giro lasai hori lortzeko garaian Argi leun eta lasaia aukeratu beharko da beraz

Mahai edo horma lanparek giro ezin hobea sortzen dute, espazio honetarako funtsezkoak diren argi-puntuak sortzen dituzte

Izan ere, logelak hiru argi-puntu desberdin beharko ditu: irakurtzeko, giro lasaia sortzeko eta janzteko (armairua gela barruan baduzu)

Lo egin aurretik irakurtzea gustatzen zaionak, argi puntu on bat izan beharko du Gau-mahairik ez dagoen kasuan, sabaiko lanparak edo aplikeak erabil daitezke 4

Bainugelan. Ondo aztertu beharrekoa da bainugelako argiztapena ere, bainugela funtzio desberdinetarako egokitua izan behar baita Beraz, bainugelan argi naturala sortzea, onena argi neutroa edo hotza duten bonbillak dira; komun txiki edo ertain batean plafoi bat nahikoa izan daiteke

Ispilua ere argiztatuta egon behar da, garrantzia handiko elementua baita bainugelan

Teknologia berri zaleak direnentzako ideia bat: potentzia txikiko LED luminaria jartzea, sentsore batekin kontrolatzen dena Arrazoia? Gauean komunera joandakoan, bakarrik piztuko da, eta nahikoa argi izango da micasarevista com

This article is from: