1 minute read

Bainugelako koloreen aukera

Bainugelaren hormetarako eta zorurako aukeratutako koloreak baldintzatuko ditu gainerako elementuak . Dutxako manparak eta komunek ere eragiten dute.

Materialak eta koloreak bateratu

Advertisement

Espazio txikietan, hobe beti kolore argiak aukeratzea; zuria, beis, grisa, berdea eta urdina, daude modan Zuria ez da inoiz ere modatik pasatzen Kolore hori aukeratuz gero, saiatu azulejuek nolabaiteko grazia izan dezaten Materialak eta koloreak bateratu daitezke, jarraipena emanez Zura modako materiala da, bai altzarietan, bai osagarrietan eta bai hormak eta zoruak estaltzeko Horregatik, zura imitatzen duten azulejuak bogan daude Eta nola ez, baita marmola ere Aukeratu azuleju arteztuak, ia loturarik ez dutenak Bainu txikietan hobe, tamaina handiagoko baldosak aukeratzea

Profilik gabeko dutxako manparak

Manpara aukeratzean, hobe da profilik, kromaturik edo beltzik ez duen manpara bat aukeratzea, espazioa bisualki arinagoa izatea lortu nahi bada Beira adimendunak dituzten manparak merkaturatu dituzte, klik batekin edo mugimendua antzemandakoan kristala opaku bihurtzen dena Gainera, koloretako beirak eta pertsonalizatuak egin daitezke, inprimaketa digitaleko teknologiaren bidez

Komun adimenduen aroa

Sanitario adimenduak iristen ari dira bainugeletara ere, eraginkortasuna eta ura aurreztea helburu dutenak Ez aukeratu diseinuaren arabera bakarrik, kontuan hartu eraginkortasunaren eta ura aurreztea ere Hasierako inbertsioa errentagarri bihurtuko da Komun adimenduekin, adibidez, komuneko paperik ez da beharko, berak garbitu eta lehortzen duelako Bidetaren funtzioa bete dezake

This article is from: