1 minute read
A haztu gabe
Sarritan ahazten bazaigu ere, etxeko sarrera , oso espazio garrantzitsua da . Etxera datorrenak , lehenengo ikusten duena baita .
Etxe batera joandakoan lehenengo ikusten den espazioa sarrera edo harrera lekua da Kanpotik datorrenari eta bertan bizi denari ongi-etorri egingo dion espazioa baita Beraz, askotan ahaztu egiten bazaigu ere, arreta berezia eskaini beharko litzaioke Espazio horrek ere, gure etxeko gainerako estiloarekin eta dekorazioarekin bat etorri behar du Horregatik, funtsezkoa da berotasuna eta estiloa ematea Gainera, sarrerak eguneroko oinarrizko hainbat funtzio bete behar ditu Bakoitzaren beharrak ezberdinak izan badaitezke ere, normalean etxeko harrera lekuak ondorengo guneak beharko lituzke:
Advertisement
Gauzak uzteko toki bat. Etxean sartu eta irtetean, giltzak, diru zorroak uzteko tokia izan behar du Jakina, sarreran neurriak baldintzatuko du altzariaren neurria Etxeko beste guneetan bezala, zurezko altzaria jartzea da aurtengo joera nagusia Arropa (edo/eta oinetakoak) jartzeko lekua. Etxera iristen garenean, agian ez dugu jantzirik edo poltsarik behar berriro irten arte Beraz, oso baliagarria izango da jantziak (edo/eta oinetakoak) uzteko leku bat izatea
2023ko ekainaren 9a • Gehigarria
Ispilua, ezinbestekoa
Elementu desberdinak uzteko eta gordetzeko tokia edukitzeaz gain, etxeko sarreran ispilua jartzea ere ezinbestekoa dela esan daiteke Etxetik atera aurretik , azken begiratua eman dezagun L ortu nahi den efektuaren arabera , era batean edo bestean kokatu beharko da ispilua
Giro serioa eta ordenatua sortu nahi bada , horman zintzilikatu ispilua , altzari baten gainean ondo zentratuta , Giro informalagoa lortu nahi bada , berriz, jarri lurrean edo kontsolaren gainean, paretan zintzilikatu gabe
Nolako forma?
L eiho erako ispilu txikidunak dira gaur egun gehien erabiltzen direnak , obalatuak , karratuak edo angeluzuzenak , Ispiluaren forma aukeratzeko garaian, kontuan izan behar da sarreraren neurria Espazio txiki edo estu bati ispilu biribil bat ondo joango zaio, eta tamaina handiko bada , berriz, forma karratukoa Harrera-lekua angeluzuzena bada , egokiena da ispilu lauki zuzena horizontalean jartzea; horrela , espazioaren banaketarekin harmonian egongo da .
Harrera-lekua txikia denean, beste aukera bat da ispilua duen altzari bat jartzea Neurri eta estilo desberdinetako sarrerako altzari ugari dago