1 minute read

Saskiekin ukitu berezia

Saskiak apaingarri hutsak baino gehiago dira . Etxeko espazio guztietan ukitu berezia lortuko duen funtzionaltasun handiko osagarria da ,

Handiak, txikiak; kolore bakarrekoak, bi kolorekoak; zumezkoak, banbuzkoak, oihalezkoa, kortxozkoak Oro har, material naturalez egindako artisau-osagarri bat da saskia, etxeari oso ukitu atsegina eta goxoa ematen diona Diru gutxirekin, ukitu berezia emango diogu etxeko dekorazioari

Advertisement

Era berean, erabilera anitzetarako osagarriak dira saskiak Orain arte, bereziki bainugeletan erabiltzen ziren saskiak, arro-

Sarreratik hasita

Harrera lekua etxearen ispilu dela esaten da Lehenengo ikusten dena denez, arreta berezia eskaintzea komeni da Saskiek lagundu dezakete horretan, argazkian ikus daitekeen bezala Apaingarri dotorea izatearekin batera, adibidez, etxeko zapatilak gorde daitekeen tokia izan daiteke Hori bai, saskiekin apaintzeko orduan, saskia aukeratzeko garairako gomendio bat: pentsatu zer gorde behar den barruan, zulo itxiagoko edo irekiagoko saskiak baitaude Tapa edo estalkia dutenak ere badaude

Landareentzako elementu baliagarria da Dena den, landare-zuntzek ez dute ondo jasaten hezetasuna eta urarekiko kontaktua Beraz, aukeratu landare artifizialak edo jarri barruan loreontzia bere platerarekin pa zikinak gordetzeko Orain etxeko edozein lekutan ikus daitezke Apaingarri hutsa baino askoz ere gehiago delako; funtzionaltasun handiko osagarria da saskia, oso praktikoa Moda-modako dekorazio elementua da

Erabilera ugari izan ditzake eta etxeko gune guztietarako da aproposa, gordetzeko edo sailkatzeko oso baliagarriak baitira Ondorengo lerroetan, etxeko gela desberdinetan zein funtzio bete dezakeen ikus daiteke

Egongelan, goxotasuna

Saski bat ondo baino hobeto geratzen da egongelako edozein txokotan: sofa edo besaulkiaren ondoan, erdiko mahaitxoren baten azpian, tximiniaren ondoan Apaingarritarako elementua izan daiteke saskia: tximiniarako egur enbor batzuk eskura izateko balio du; lore lehorrak edukitzeko (kapazo batean perfektu geratzen dira); erdiko mahai gainean erretilu bezala jartzeko Funtzio praktikoagoa ere badute Saskiak egokiak dira baita ere, sofetan erabiltzen diren mantak gordetzeko, edo kuxinak antolatzeko

Haurrak dauden etxeetan, jostailuak gordetzeko ere oso erabilgarriak dira saskiak Haurren espazioetarako egokitutako saskiak ere badaude, haurrei zuzendutako diseinu edo forma berezikoak

Bainugelan biltegiratze egokia

Ohikoa da bainugeletan arropa zikina gordetzeko saskiak, poltsak edo kaxak egotea Zumezko edo banbuzko saski polit bat aukeratuz gero, are eta osagarri dekoratibo politagoa izango Hala ere, bainugelan, funtzio gehiago bete ditzake forma, neurri eta material desberdinetako saski batek Adibidez, armairu barruak txukun mantetzeko oso erabilgarriak dira, antolatzaile onak baitira Armairu irekietarako ere oso erabilgarriak dira, ikusi nahi ez diren produktuak edo elementuak ezkutatzeko Toailak eta komuneko papera gordetzeko eta baliagarriak dira saskiak

Sukaldean ere badute lekua

Eta zergatik ez Sukaldean ere badute lekua eta erabilgarritasuna saskiek Kanpoan zein barruan Armairu barruetan zein gainetan Zurezko kaxak, metalezkoak edo zuntzezko saskiak oso egokiak dira sukaldeko armairuak antolatzeko eta ordenatzeko Zuntzezko saskiak oso egokiak dira adibidez, patatak, tipulak eta baratxuriak gordetzeko Baita beste ontzi txikiago batzuk antolatzeko ere: tapak, poteak Sukaldeko oihalak, paperezko ezpainzapiak, mahai-tresnak gordetzeko ere bai Diseinu eta forma egokiko saskiak aukeratzea da gakoa Paretan zintzilikatzekoak ere badaude

This article is from: