1 minute read

Osagarrien indarra

Dekorazioko osagarriak diseinu eta espazio bat osatzen duten objektuak dira . Diseinu osagarriek , gela baten balio estetikoa handitzeaz gain , etxean bizi diren pertsonen nortasuna eta gustuak ere adierazten dituzte.

Alfonbrak, kuxinak, mantak, apaingarriak, saskiak, ispiluak, loreak Etxe batean, uste baino zerikusi handiago duten elementuak dira Hainbat estilo, kolore eta diseinurekin esperimentatzeko, probatzeko eta konbinatzeko askatasuna ematen dute Osagarri bakar bat aldatuta, espazio bat guztiz aldatuko da Zaharkituta dagoen gune bat eguneratzeko

Advertisement

Alfonbrak

Egongelan, logelan, komunean dekorazio pieza garrantzitsuak dira alfonbrak, funtzio asko betetzen baitituzte Alfonbrek edozein espazioren azken kontzeptua alda dezakete Bestalde, zoladura hotzak – azulejuzkoak, harrizkoak –dituen espazio bat goxoagotzen dute Gainera, gune bat bereizten laguntzen dute edo eta dekoratu neutro bati kolorea ematen Espazio zabal batean, bi alfonbrek hobeto konbinatzen dute bakar batek baino Marra horizontalak dituen alfonbra batekin, etxeko sarrerak zabalagoa eman dezake

Bogan dauden alfonbretan, motibo geometrikoak edo ukitu etnikoa duten diseinuak, zuntz naturalez egindakoak, artisau-estilokoak, eta ausartenak, forma zirkularrak edo estanpatu degradatuak dituztenak dira ere oso baliagarriak dira Diru gutxirekin aldaketa handiak egin daitezke Osagarri batzuk funtzionalak izango dira, eta beste batzuk apaingarri hutsak

Osagarriek gela bakoitzaren estetika bermatu behar dute; garrantzitsua da etxearen barne-diseinuaren ildoaren barruan mantentzea

Taldekatzeak

Apaingarriak taldekatzea edo multzokatzea izan daiteke etxea apaintzeko modu bat Neurri desberdinetako pitxarrak, poteak Objektu txikiak, bereziak izan arren, bisualki desager daitezke gela batean banaka jarriz gero; osagarri edo multzo handiagoek, berriz, espazio txiki batean nabarmenduko dira Beraz, objektuen multzoak kolorearen, gaiaren edo tamainaren arabera egin daitezke Onena, hiru pieza elkartzea da, altuera desberdinetakoak Apalak apaintzeko, A forma erabil daiteke, osagarriak ilara bakarrean jarri beharrean Garrantzitsua da geruzetan jartzea

Dekorazio osagarrietan, artisau piezek indar handia hartu dute, material naturalez egindako piezak Ukitu berezia emango dio artisau piezak batek espazio bati

Oihalek garrantzia handia dute logelan

Ohe estalkiak, izarak, kuxinak funtsezkoak dira logelan

Gelaren itxura modu errazean eraldatzeaz gain, sentsazioak transmititzeko gai dira, erosotasuna sustatzen dute Uda iristearekin batera, ehun ilun eta lodiak gordetzeko garaia heldu da Urdina, bere tonalitate guztietan, udako koloreetako bat da Zuria ere bai; baina kolore-ukituekin Eta loredunak ere bai: lore handiak, txikiak, kolore bizikoak, pastel tonuak, estanpatuak edo bordatu finak

Ez ahaztu ohearen oinetan tapaki bat edo plaida jartzea

Kortinetan ere material naturalak

Oraindik ere, lihozko kortinak daude modan Isolatzailea, transpiragarria eta garbitzeko erraza da, eta, beraz, urte osoan erabil daiteke Lurrerainokoak eramaten dira Egongelako kortinen kolorea aukeratzeko garaian, hainbat datu kontuan hartzea komeni da Egongelaren neurria da bat Txikia bada, hobe tonu argiak eta neutroak aukeratzea; zuria, beisa edo grisa Handia bada, berdearekin eta urdin ilunarekin arriskatu daiteke Paretaren koloreak ere baldintzatuko du: horma zuriek aukera gehiago eskaintzen dute, baina hormak beste kolore batez margotuta badago, aukeratu jokoan doazen gortinak edo zuriak

This article is from: