1 minute read

Etxeko txikienen guneak

Next Article
A haztu gabe

A haztu gabe

Dekorazio-joerek ez diote etxeko egongelari edo sukaldeari bakarrik eragiten . Joera horiek haurren geletara ere iristen dira . Hala ere, irudimenak leku handiagoa du txikienen guneetan .

1Horma-irudia Haurrentzako gelako hormetan kolorearekin askoz gehiago jolastu daiteke eta horretarako egokiak dira muralak edo horma-irudiak Gero eta gehiago erabiltzen den baliabide bat haurrentzako horma-irudiena da Berehala arreta erakartzen duen elementua da Horma-irudietako joerei dagokienez, naturaren gaia da inspiragarriena

Advertisement

2Koloreari dagokionez, genero neutroko logelak lehenesten dira Ez urdinak, eta ez arrosak Kolore horiek erabiltzen jarraitzen duen jendea dagoen arren, aurten haurren eta gazteen logelan gehien erabiliko diren koloreak tonu argiak izango dira: zuria, gris argia edo krema Hormetako kolore neutrodun gelei, osagarriekin eta oihalekin emango zaie kolore ukitua decopeques com

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

3

Natura. Naturako elementuak etxean sartzea da aurtengo joera nagusia eta baita haurren gelan ere Aurten asko ikusiko dira zumearekin edo banbuarekin egindako altzariak eta osagarriak Material erresistenteak dira, berotasun handia ematen dutenak eta edozein estilorekin eta edozein ehunekin konbina daitezkeenak Haurrentzako logelan antzeko zerbait gertatzen da, haritza da protagonistetako bat Gainera, kolore ukitu bat gehitu nahi izanez gero, tonu berde eta urdinen aldeko apustua egiten daiteke detaile txikietan 4

Funtzionalak. Dena den, itxura baino garrantzitsuagoa da haurren logela funtzionala izatea Denboran irauten duena bada, hobe Haurrak hazi ahala, erabilgarri izango dena, eroso sentituko dena Beraz, bizpahiru urtetan zaharkituta geratuko diren piezak alde batera uzten saiatu Adibidez, haur jaioberrientzat altzari aldagailuak badaude, gerora komodak,apalategiak edo idazmahaiak bihur daitezkeenak 5

Osagarriak. Adinaren arabera logela egokitzeko, osagarriak aldatzen joatea da beste gakoetako bat Lanparak, kuxinak, oihalak eguneratzea errazagoa da altzariak aldatzea baino

Osagarriak saskiak Gehigarria • 2023ko ekainaren 9a

This article is from: