1 minute read

Zura eta harria , material izarrak

Espazio beroak eta atseginak sortzeko duen gaitasunagatik , zura da material gogokoena .

Ez bakarrik altzarien piezetan , baita zoruen eta hormen estaldura gisa ere, Beste material natural batek ere indarra hartu du dekorazioan: harri naturalak . 1

Advertisement

Altzariak. Natura gerturatzeko gakoetako bat da etxean zurezko elementuak izatea Egongelan, logela, bainugelan, sukaldean edozein espaziotan txertatu daiteke egurra Espazio beroak sortarazten ditu egurrak Zurezko pieza berriak edo eraberritutako zurezko altzari zaharrak erabil daitezke horretarako Altzari handiak (armairuak, mahaiak, aulkiak) edo txikiak (altzari osagarriak, apalak, apaingarriak)

Haritzezko akaberak dira preziatuenak Intxaurra ere bai

Zumitzezko osagarriak ere aukera ona dira natura etxera erakartzeko Egokiena tonalitateen arabera bateratzea da, hau da, antzeko koloreak izatea

Forma borobilduko mahaiak eta aulkiak dira aurtengo joera ere Espazioa dinamizatzen eta leuntzen laguntzen dute, giro atseginak eta erakargarriak sortzearekin batera

2Paretak. Etxeko hormak estaltzeko ideiak eta materialak ugari dira: ohiko pintura (baliabide bikaina baita), paper pintatua, zeramika, frisoak, kortxoak, moldurak eta, jakina, egurrezko panelak Era horretako panelek abantaila asko eskaintzen dituzte Batetik, zura benetako material noblea da, eta beste edozein estaldurarekin lortzen zaila den berotasun-sentsazioa ematen du

Gainera, egurrezko panelak moldakorrak dira eta etxeko edozein lekutara egokitzen dira, egongelan, logelan, haurren gelan, bainugelan edo sukaldean(material egokia aukeratuz gero)

Beste abantaila bat da hormek duten edozein akats ezkutatu ahal izango dela, eta etxeko isolamendu akustikoa eta termikoa hobetuko direla

3

Harri naturala. Granitoa, kareharria, hareharria, arbela edo marmola bogan daude sukalde eta bainugeletako horma eta zoruetan Etxeko gainerako espazioetan ere badu lekua harri naturalak Izan ere, harri naturalak sendotasuna eta dotoretasuna ematen die espazioei, eta bere iraunkortasunagatik eta erresistentziagatik nabarmentzen da Denboran ondo irauten du, ez da modaz pasatzen

Nolanahi ere, badirudi harri naturalak «oinarrizko» tonu eta formetatik ihes egingo duela, eta diseinu berritzaileagoen aldeko apustua egingo duela

Kontuan hartu, tonalitate argienek argitasun handiagoa emango diotela espazioari 4

Osagarrietan ere bai. Marmolezko edo granitozko oinak dituzten lanparak, granitozko gainazalak edo luxuzko akaberak (trabertinoa esaterako) dituzten mahaiak edo harri naturalez edo sintetizatuz egindako dekorazio elementuak aukeratu daitezke Bainugeletarako objektuak, kandelabroak, pitxerrak, lorategiko altzariak, liburuak eustekoak eskultura txikiak Detaile txikiek emaitza onak ematen dituzte

Harriak beti ematen die ukitu dotorea logelei, nahiz eta xehetasun hori txikia izan

This article is from: