3 minute read

«B ezeroen beharretara egokitzea da garrantzitsuena»

Sukaldeetan urte askotako esperientzia dute Suquia Cocinas- en . «Egunero eta egoera bakoitzean bizitzeko eta gozatzeko sukaldeak» diseinatzea dute erronka .

Urte askotako esperientzia daukazue sukaldeetan. Zer da garrantzitsuena sukalde bat diseinatzerakoan?

Advertisement

Bezeroak behar duena kontuan hartzea eta dena bere beharretara egokitzea. Egunero eta egoera bakoitzean bizitzeko eta gozatzeko sukaldea izatea Igandeetako familia bazkari batetik hasi eta aste barruko afari azkar batera arte Eroso sentitu behar da plater berezi bat egiten edo eguneroko janaria berotzen Hortik aurrera, lehenengo funtzionala izatea eta gero estetikoki erakargarria izatea. Bi gauza horiek elkartuz sortzen da magia!

E t a z e r d a g a r r a n t z i t s u e n a s u k a l d e k o a l t z a r i a k a u k e r a t z e k o orduan?

Altzarien kalitatea, zalantzarik gabe. Ateen lodiera, estaldurak eta barnealdeen kalitatea ez dira gauza bera melamina bat edo erresistentzia handiko estratifikatu bat, ezta laka estandar bat ere, 8-10 geruza dituen laka ate bat Ez da gauza bera pagozko ate xaflatua eta lizar edo zumar trinkoa. Armazoiak, burdineria, azken batean, xehetasun guzti-guztien kalitatea, nahiz eta oso txikiak iruditu

Beti esaten dugu lehenengo egunean «antzekoak diruditen» bi sukalde konpara ditzakegula. Epe luzean nabaritzen da aldea, za- hartzen diren moduan Kalitatezko altzari batek bere ezaugarriak eta funtzionamendua mantentzen ditu (tiradera-bandak eta akabera orokorra) 15 eta 20 urte bitartean, inongo arazorik gabe

Alde handia dago altzarien kalitatean, markak alderatzen baditugu Arrital kalitate goreneko etxea da ateetan, armazoietan eta a t e e t a t i r a d e r e t a k o b u r d i n e r i e t a n , E u r o p a k o m a r k a g e h i e n a k gainditzen ditu erresistentzian Zer garrantzi ematen diezue etxetresna elektrikoei?

Jende askok dakienez, duela 70 urte baino gehiagotik etxetresna elektrikoak erabiltzen dituen familia enpresa bat gara Hori dela eta, merkatua oso ondo ezagutzen dugu marka guztietan Ezagutza hori bezeroen eskura jartzen dugu, une oro behar eta nahi dutena aukeratzen lagunduz Oro har, bezeroek kalitatea/prezioa erlazioa bilatzen dute, eta horretan benetako adituak gara, gure eskaintza eguneratuz, ia egunero, marka onenen produktuekin eta preziorik onenean daudenak hautatuz. Gama altuko etxetresnetan kapritxoren bat nahi duen bezeroari ere laguntzen diogu Z e r e g i n k i z u n d u S u q u i a Co c i n a s - e k s u k a l d e b a t e r a b e r r i t z e a k dakarren obraren koordinazioan?

Gure zeregina guzti-guztiaz arduratzea da Garrantzitsuena bezeroarekin batera, besteak beste, sukaldearen distribuzioa edo antolaketa, materialak edo argiztapena definitzea da Eta ondoren gu gara instalazioen plano guztiez arduratzen garenak Gremioekin (igeltseroa, argiketaria, iturgina, eskaiolaria, pintorea ) harremanak ere geuk egiten ditugu, aurrekontu doituak eta itxiak eskatzeko Bezeroak hala nahi badu, ez dugu arazorik eurek nahi duten gremioekin lan egiteko

Behin aurrekontuak onartuta, bezeroak ez du ezertaz arduratu beharrik. Eraispenetik hasi eta sukaldea bukatu arteko koordinazioa egiten dugu Hau hau da, amaitua, garbia eta apaindua utziko diogu bezeroari sukaldea

Zein da zuen balio bereizgarria?

Bat baino gehiago dira Batetik, gure bezeroekiko hurbiltasuna, haiekin enpatizatzea eta ezagutzea, sukaldea bere neurrira egiteko Bestetik, profesionaltasuna diseinuan Sukalde politak gustatzen zaizkigu, baina lehentasuna da funtzionalak, zirkulazio onekoak eta ergonomikoak izatea Eta azkenik, benetako «espazio berezien» sortzaileak gara, eta asko zaintzen ditugu akaberak eta xehetasunak, sukaldea bakarra izan dadin Ez daude bi sukalde berdin, bi pertsona berdin ez dauden bezala

Gainera, sukaldeko zuzeneko eta zeharkako argiztapena asko lantzen dugu, sukaldearen bukaera eta emaitza on baterako «azken errematea» baita argiztapena Izan ere, argiztapen onik gabe, sukalde bikain bat «gatzgabe» gera daiteke, eta gu hemen gaur, hori inoiz gerta ez dadin.

Sukalderako lau gako

Sukaldeak etxeko protagonista bihurtu dira , egongelarekin batera . Erreforma integralek , hala nola aldaketa txikiek , gehitu egin dira azkenaldian .

Modako sukaldeetarako lau gakoak dira ondorengoak . 1

Sukalde minimalistak Sukaldeetara ere iritsi da minimalismoa Dekorazio sinple eta garbia bilatzen da, apaingarri eta alferrikako elementurik gabe

Kolore neutroak eta lur-tonuak. Hala nola zuria, grisa eta beixa, joera izaten jarraitzen dute sukaldeen dekorazioan 2

Material naturalak Zura, harria eta marmola gero eta gehiago erabiltzen dira sukaldeetan Giro erosoa eta goxoa bilatzen da, bertan denbora pasatzera gonbidatzen duena

3

Etxetresna adimendunak Etxetresna elektriko adimendunak, Internetera konektatuak eta mugikorretik kontrolatzen direnak, indarra hartzen ari dira sukaldean Gailu horiei esker, sukaldea erosoagoa eta eraginkorragoa da 4

Argiztapen estrategikoa Argiztapena sukaldeko dekorazioaren funtsezko zati bihurtzen ari da Estrategikoki jarritako argiak erabiltzea da joera, giro beroa eta atsegina sortzeko

This article is from: