1 minute read
«Espazioa guri egokitzea lortzen dugu eta ez alderantziz»
Egurrarekin lan egiten dute Ibai-Ondo aroztegian . 50 urte baino gehiagoko esperientzia dute bezeroari entzuten eta haren beharretara egokitzen diren egurrezko lanak egiten .
Internetaren aroan, zer nolako garrantzia du aroztegi lanak egiterakoan profesional batengana jotzeak?
Advertisement
Erabatekoa! Guk hitzordu bidez lan egiten dugu Bezeroarekin eseri eta haren nahiak, ideiak, beharrak, entzun egiten ditugu. Uste dugu bezeroak behar duena kontuan hartzea dela erabat garrantzitsua, hari egokitutako espazio bat sortzeko Hurbiltasuna, profesionaltasuna eta akaberak eta xehetasun guztiak zaintzen ditugu guk. Hortik aurrera, lehenengo funtzionala izatea, eta gero, estetikoki erakargarria izatea, hortxe dago gakoa
Neurrira eginikoa zertan nabarmentzen da?
Espazio jakin bati ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ez dago neurrira egindako edo espazio batera moldatutako diseinua beza- lakorik Zurgintzak eta neurrirako lanak egiteko gaitasunak aukeren mundu bat irekitzen digute Espazioa guri egokitzea lortzen dugu eta ez alderantziz Nolako lanak egiten dituzue?
Askotarikoak; sukaldeak, logelak, egongelak Baina horiez gain, egiten ditugu leihoak, eskailerak, zoruak, horma-estaldurak, armairuak Edonora egokitzen diren lanak egiten ditugu Egurrarekin lan egiten 50 urte baino gehiago bete ditugu. Ondo baino hobeto ezagutzen dugun materiala da Altzarietan, zer gomendatzen duzu?
Kalitatea da garrantzitsuena, inongo zalantzarik gabe Urteak aurrera egin ahala, kalitatezko altzari batek bere ezaugarriak eta fun- tzionamendua mantentzen ditu urte askotarako, inongo arazorik gabe
Estetikoki, kolore argiak. Hare koloreek, espazio oso argitsuak sortzen laguntzen dute, eta argia da bizitzaren giltzarria Oso kontzeptu naturalak bilatzea da tendentzia eta ederki funtzionatzen dute Eta berrikuntza bezala, beltz koloreko egurra, gelditzeko etorri den joera bat dena. Pintza txikietan beltza, kolore argiagoko beste altzari batzuekin konbinatuta. Kontutan izan, kolore argien artean beltza nabarmenduko dela, horregatik, azalera txikietan Zoruetarako nolako soluzioak gomendatzen dituzue?
Zoru flotanteak gogorrak, iraunkorrak eta edertasun handikoak dira. Egurrezkoak, laminatuak eta biniloak jar daitezke eta espazioari sofistikazioa ematen diote, material gutxik lortzen duten ukitu natural bat emanez, eta gustu guztietarako diseinuak daude Azken aldian, biniloa indarra hartzen ari da, bai bainugeletan, bai sukaldeetan... Gainera, zoru irradiatzailearen gainean ere jar daiteke, inongo arazorik gabe
Zoruak berritzeko, gaur egun, materialen aldetik oso eskaintza zabala dago, beraz, ez beldurtu etxeko zoruak aldatzerakoan, ondo informatu besterik ez da egin behar.
Zurezko horma-estalduren inguruan, zer esan dezakezu?
Zurezko hormaren estaldurak helburu nagusi bat du: estetika, baina, aldi berean, eraikuntza soluzio eta apaingarri gisa duen balioa biderkatzen duten beste funtzio batzuk ere bete ditzake Horma estaldura bat jartzeak eskaintzen duen onura handiena da, jatorrizko pareta babesten eta kontserbatzen laguntzen duela, eta horrek, mantentze lanetan aurrezteko aukera ematen du; izan ere, garbiketa erraz batekin itxura berria du, eta, horrela, hormako papera ordezkatzea edo urtero margotzea saihesten da Eta konplementuei dagokienez, zer?
Giro eroso eta harmonikoak sortzeko garrantzitsuak dira. Kolore bare eta beroenak, hala nola , zuri hautsiak, beixak edo hareak, modan jarraituko dute Baina ez dira bakarrak izango, naturarekin lotzen diren kolore guztiak bereziki gogoko izango ditugu; terrakota tonuak, urdinen eta berdeen gama.