1 minute read

Integratuak eta esekitakoak

Handia edo txikia izan , bainugelan espazioa ondo aprobetxatu behar da , erosotasunean irabazteko. Bainugelako elementu integratuak eta esekitakoak lagungarriak izaten dira . 1

Esekitako altzariek zabaltasun sentipena ematen duten bezala, esekitako sanitarioek ere hala egiten dute Horregatik, bainugela eraberritu behar denean, esekitako sanitarioen aukera egitea gomendatzen da Gainera, estetikoagoak dira eta garbiketa errazten dute 2

Advertisement

Komunaren zisterna paretan integratzeak, komunaren presentzia askoz diskretuagoa izaten laguntzen du Gainera, komuneko zisterna paretan sartuta jartzearen alde eginez gero, goiko aldea neurrira egindako armairu bat jartzeko aprobetxatu daiteke, nahiz eta sakontasun txikikoa izan

3

Horman sartutako txorrotekin, konketaren gunean lekua aurreztuko da Gainaldeko espazioa ere erabili ahal izango da, eta oso txikia bada ere, xaboi-ontzia edo edalontzia hortzetako eskuilekin jartzeko lekua izango da Aukera ona da bainugela txikietarako 4

Obrako horma-hobiak bainuko edozein gunetan egin daitezke baina dutxaren inguruan oso erabilgarriak dira Mota honetako horma-hobi batek nahikoa du 20 cm-ko sakontasuna eta gutxienez 40 cm-ko altuera izatea dutxan, xanpu eta xaboi poteak gorde ahal izateko Ohikoena hormako material berberaz estalita egitea da

This article is from: