4 minute read

osasun ona

Gizakion gorputza egoki oxigenatuta dagoenean, energia gehiago izaten dugu, eta gure garunak hobeto egiten du lan. Arnasketa behar bezala egiteko, lagungarria da arnas aparatuak nola funtzionatzen duen jakitea eta zenbait ohitura osasungarri barneratzea.

Arnas aparatua eta arnasketa

Dakizunez, arnas aparatua arnasketa egiteaz arduratzen diren organoen multzoa da.

Arnasketa izeneko prozesuaren bidez gure gorputzak oxigenoa (O 2) hartzen du airetik, biriketara eraman eta zeluletan hondakin gisa eratzen den karbono dioxidoa (CO 2) kanporatzen du.

Irudian ikus daitekeen moduan, prozesuak hiru fase ditu:

Arnasketa, urratsez urrats

Gas-trukea

O2-a sartzen da

O2 asko duen odola

Arnas aparatuaren egitura nolakoa den zehatz-mehatz gogoratzeko, balibide bat duzu anayaharitza.es webgunean.

Arnasbehera

CO2-a ateratzen da

CO2 asko duen odola

O2 asko duen airea sartzen da

O2-a

CO2 asko duen airea ateratzen da

Diafragma

Diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da, eta birikak dilatatu, leku gehiago dutelako. Hori egitean, birikak xurgagailuen antzerakoak dira, sudur-hobietatik sartu eta arnasbideetatik haietara heltzen den airez puzten baitira.

Aire arnastu berria oxigenotan oparoa da. Oxigeno horren zati bat odolera igarotzen da albeoloetako hormetan zehar. Aldi berean, karbono dioxido asko duen odolak hondakin gisa sortu den gas horren zati bat albeoloetako airera isurtzen du.

Diafragma

Gas-trukearen ondoren, albeoloetako aireak oxigenoa galtzen du, eta karbono dioxidoz betetzen da. Diafragma erlaxatu eta igo egiten da, birikak uzkurtu, eta airea arnasbideetatik igaroz kanporatzen da.

Arnas aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure arnas aparatuaren osasuna zaintzeko, gomendagarria da ohitura hauek hartzea:

• Arnasa sudurretik hartzea, sudur-hobietan airea berotu eta hezetu egiten baita biriketara sartu aurretik.

• Ariketa fisikoa egunero egitea, biriken arnasketa-gaitasuna hobetzeko.

• Giro kutsatuak saihestea. Denbora luzez egoten garen lekuak behar bezala aireztatu behar ditugu.

• Neguan, bufandak edo antzeko jantziak janztea, arnasbideetan sartzen den airea oso hotza egon ez dadin; izan ere, aire hotzak zaurgarriago egiten gaitu arnas germenen aurrean.

• Ahoa eta sudurra estaltzea doministiku edo eztul egitean, agente patogenoak noranahi ez zabaltzeko.

• Maskara janztea, batetik, inguruan ke edo hauts gehiegi badago, eta, bestetik, gaixotasun zehatzen epidemia- edo pandemia-garaietan, jende asko biltzen den lekuetan bagaude.

• Eta garrantzitsuena, tabakoaren kea saihestea. Erretzea gure arnas aparatua neurrigabe kaltetzen duen ohitura da.

Ohitura kaltegarri bat

Erretzea ezin kaltegarriagoa dela dakigun arren, oso zabalduta dago oraindik ohitura hori.

Tabakoak zer kalte eragiten dituen ikasi ondoren, kanpaina bat egingo dugu, gazteei ez dutela ohitura hori hartu behar ulertarazteko.

1 Taldeka, begiratu anayaharitza.es webgunean eskuragarri duzuen «Tabakoa, osasunerako arrisku handi bat» baliabidea, eta idatzi ohar batzuk.

2 Bildu duzuen informazio guztia baliatuta, egin sei aurpegiko liburuxka bat:

Aurpegi honetan, liburuxkaren azala egongo da. Bertan, idatzi erretzeari uzteari buruzko eslogan bat, eta egin horrekin lotutako marrazki bat.

Hemen, jaso tabakoarekiko mendekotasunari buruzko informazioa.

Tabakoaren keak dituen osagaiak eta hura arnasteak dakartzan ondorioak.

Tabakoarekiko mendekotasunari lotutako arnas gaixotasunak.

1 Idatzi testu bat, irudiak erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori arnas aparatuaren osasun onerako.

Tabakoarekiko mendekotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk.

Gogoan hartu!

Erretzen hasteko tentazioari eusteko zenbait aholku.

Arnas aparatuari esker, oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu ditzakegu uneoro gure bizitzan. Zaindu dezagun, bada!

Gure

Zirkulazioa eta zirkulazioaparatuaren osasun ona

Zirkulazio-aparatua eta zirkulazioa

Zirkulazio-aparatua gorputz osoan zehar mantenugaiak banatu eta hondakinak jasotzen dituen zirkuitua da. Zer gertatuko litzateke zirkuitu hori buxatu edo haren motorra, bihotza, alegia, matxuratuko balitz? Zirkulazioak nola funtzionatzen duen ikasteak arazo horiek saihesteko ohitura osasungarriak hartzen lagunduko digu.

Odol-zirkulazioa

Odol-zirkulazioa odolak bihotzetik ateratzen denetik bertara itzultzen den arte egiten duen ibilbide zirkularra da.

Gizakion odol-zirkulazioa bikoitza da; hau da, bi ibilbide egiten ditu: bata, biriketan eta, bestea, gorputz osoan zehar.

1 Biriketako odol-zirkulazioa: bihotza eta birikak lotzen ditu. Ibilbide horretan, odola karbono dioxidoz beteta ateratzen da bihotzetik eta, biriketara heltzean, hura askatu eta oxigenoz betetzen da. Gero, bihotzera itzultzen da berriz.

2 Odol-zirkulazio orokorra: bihotza eta gorputzeko gainerako organoak lotzen ditu. Hauek dira haren zereginak: mantenugaiak eta oxigenoa gorputz osora eramatea, eta zeluletako hondakinak eta karbono dioxidoa jasotzea.

Bihotz-taupadak dira odola odol-hodietan barrena bultzatzen dutenak. Hain zuzen, etengabeko mugimendu erritmikoak dira taupadak, bihotzaren horma gihartsuak uzkurtu eta erlaxatzean gertatzen direnak.

1 Azaldu, zure hitzak erabilita, zer funtzio egiten duen bihotzak zirkulazio-aparatuan.

2 Arteriek oxigenorik gabeko odola garraia dezakete? Eman arrazoiak.

Zirkulazio-aparatuaren egitura nolakoa den zehatzmehatz gogoratzeko, baliabide bat duzu anayaharitza. es webgunean.

3 Kapilarrak dira giza gorputzaren odol-hodirik txikienak. Haien hormak mehe-meheak dira. Zure ustez, zergatik dira horrelakoak?

Zirkulazio-aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure zirkulazio-aparatuak osasun ona izan dezan, komenigarria da ohitura hauek hartzea:

• Neurrizko ariketa fisikoa egitea egunero. Bihotzeko hormak muskuluz eratuta daude, eta muskulu horiek entrenatu eta indartsu mantendu behar dira.

• Elikadura orekatua eta askotarikoa izatea. Koipe eta azukre ugariko elikagaien kontsumoa murriztu behar dugu, bihotzaren eta odol-hodien osasun onerako kaltegarriak baitira.

• Ezinbestekoa da ura edatea. Gogoratu gure odolak ur kantitate handia duela.

• Gure ezaugarri fisikoen eta jardueraren araberako pisu egokia izatea. Gehiegizko pisua izatea kaltegarria da bihotzarentzat.

• Tabakorik ez erretzea eta alkoholik ez edatea. Arnasten eta edaten ditugun substantzia toxikoak odolera igarotzen dira, eta odolhodiak eta bihotza larri kaltetzen dituzte.

• Estres-egoerak saihestea eta behar bezala lo egitea.

Bihotza lanean jarriko dugu

Zientziaren ikuspegitik erreparatuko diogu bihotzaren osasunari eta ariketa fisikoari. Jarri binaka, eta prestatu ariketa pixka bat egiteko!

Lehenengo eta behin, eskatu zure kideari aulki batean esertzeko, eta ahalik eta lasaien egoteko, pultsua hartuko baitiozu. Horretarako, jarri hatz erakuslea eta luzea kidearen lepoaren albo batean, eta egin presioa taupada erritmikoak sumatu arte. Kontatu minutu bateko taupada kopurua. Ondoren, eskatu kideari 20 kokorikatze egiteko, eta kontatu berriro minutu bateko taupada kopurua. Trukatu zereginak, eta egin berriz neurketak.

a) Zer sentitu duzu ikaskidearen bihotz-taupada bakoitzean?

b) Nolakoa da bihotz-taupaden erritmoa ariketa fisikoa egin ondoren: motelagoa ala bizkorragoa?

c) Zuen ustez, zergatik aldatzen da bihotz-taupaden erritmoa ariketa egitean?

d) Ikasi duzun moduan, bihotzaren hormak muskuluz eginak daude, bihotz-muskuluz, alegia. Hori horrela, zer gertatuko zaio bihotzmuskuluari, ariketa fisikoa egiten badugu?

4 Idatzi testu bat, irudiak zer erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori zirkulazio-aparatuaren osasun onerako.

Gure zirkulazio-aparatuak atsedenik gabe funtzionatzen du bizitza osoan zehar, eta egoera onean egon dadin lagundu diezaiokegu.

This article is from: