4 minute read

Zergatik da den bezalakoa Espainiako erliebea?

Zer ezaugarri geografiko ditu Iberiar penintsulak, Espainiako natura-baliabideen aniztasuna hain handia izateko?

uharteek, Ozeano Atlantikoan dauden Kanaria uharteek, eta Afrika iparraldean daude Ceuta eta Melilla hiri autonomoek osatzen dute.

Iparraldean, Kantauri itsasoa, Andorra eta Frantzia.

Hegoaldean, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa.

Ekialdean, Mediterraneo itsasoa.

• Mendebaldean, Portugal —Iberiar penintsulan hori ere— eta Ozeano Atlantikoa.

Balear uharteak bost uharte nagusik osatzen dituzte, eta Mediterraneo itsasoan daude, Penintsularen mendebaldean.

Kanaria uharteak zazpi uharte nagusik osatzen dituzte; Ozeano Atlantikoak bustitzen ditu, eta Penintsularen hegoalde samarrean daude, Afrikatik gertu.

Balear uharteak

Mallorca, Menorca, Eivissa, Formentera eta Cabrera dira uharte nagusiak, baina txikiagoak ere badaude, hala nola Dragonera, Conejera…

Kanaria uharteak a) Espainia Hego hemisferioan dago. b) Iberiar penintsularen zati batek, bi uhartedik eta Afrika iparraldean dauden bi hirik osatzen dute Espainia. c) Europan altitude handiena duen laugarren herrialdea da Espainia. d) Mediterraneo itsasoak soilik bustitzen ditu Espainiako kostaldeak. azpiegiturak sortzeaz arduratzen da, besteak beste, Sustapen Ministerioa.

Administrazio beregaina duten bost uhartek —La Palma, Hierro, Gomera, Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote eta Fuerteventura uharteek—, Graciosa uharteak, eta Alegranza, Lobos, Montaña Clara, Roque del Este eta Roque del Oeste irlatxoek osatzen dituzte.

Zer ezaugarri ditu Espainiako erliebeak?

Espainiako erliebea askotarikoa da. 650 metroko batez besteko altitudea du, eta hura da, Suitzaren ondoren, batez besteko altitude handiena duen Europako bigarren herrialdea.

Penintsulako erliebeak hiru elementu nagusi ditu: mendikate handiak; Iberiar goi-lautada, lurraldearen zati handi bat hartzen duena; eta sakonuneak.

Kanaria uharteetako erliebea sumendi-jatorrikoa da, eta, beraz, Penintsulako erliebeaz bestelakoa.

Balear uharteetako erliebea Iberiar penintsulako Mendikate Betikoen luzakin bat da.

1 Esan esaldi hauetako zein diren egia, eta zuzendu oker daudenak.

2 Marraztu Europako mapa bat koadernoan, eta nabarmendu Espainia ondo ikusteko moduan. Europan non dago Espainia?

Salgaien garraioan diharduten itsasontzi handien itsas istripuek, baldin eta erregai-isurpenak badaude tartean, oso modu larrian kaltetu ditzakete itsasoko natura-baliabideak.

Bi geografoek errepide bidezko komunikaziosare bat jarri nahi dute martxan botikak mendi aldeko herrietaraino eramateko.

Espainiako mapan ageri den legendari erreparatuz, adierazi, geografoen esku-hartzea errazteko, zein diren altitude handieneko hiru puntuak.

Zer erliebe forma daude Penintsulan?

Espainiak goi-lautada handi bat du erdialdean, Iberiar penintsularen % 45 inguru betetzen duena. Erliebearen gainerako unitateak goi-lautada horren inguruan antolatzen eta bi multzo handitan banatzen dira: batetik, barnealdeko unitateak daude, eta, bestetik, Iberiar goi-lautadaz kanpokoak.

Goi-lautadaren barnealdeko unitateak

Kokapena. Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril eta Extremaduran barrena hedatzen da.

Ezaugarriak. Goi-lautada bat da, eta, batez beste, 650 metroko altitudea du.

Iberiar goi-lautadan bi mendigune daude: Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak.

Goi-lautadaren ertzeko unitateak

Leongo mendiak, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira Iberiar goi-lautadaren ertzeko unitateak.

Erdialdeko Sistema

Kokapena. Goi-lautadaren erdian dago.

Ezaugarriak. 600 km-ko luzera duen mendikatea da. Goi-lautada bitan banatzen du: iparraldeko goi-lautada, Duero ibaiaren arroan; eta hegoaldeko goi-lautada, Tajo eta Gua diana ibaien arroetan.

Mendilerro nagusiak. Somosierra, Guadarrama, Gata eta Gredos; azken horretan dago mendi garaiena, Almanzor haitza.

Toledoko mendiak

Kokapena. Hegoaldeko goi-lautadan dago.

Ezaugarriak. Erdialdeko Sistemak baino altitude txikiagoa du; bi haran banatzen ditu: Tajorena (iparraldean) eta Guadianarena (hegoaldean).

Mendilerro nagusiak. San Pedro eta Guadalupe dira nabarmenenak; hantxe dago mendi garaiena, Villuercas haitza (1 601 m).

1 Zein dira Iberiar goi-lautadaren ezaugarri nagusiak?

2 Zertan dira desberdinak Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak?

3 Zein da Iberiar goi-lautadaren barnealdeko mendirik garaiena? Eta ertzekoa? Zer altitude-alde dago bi mendien artean?

Leongo mendiak

Kokapena. Goi-lautadaren ipar-mendebaldeko ertzean daude.

Ezaugarriak. Zenbait mendi garai dira. Mendilerro nagusiak. Segundera mendilerroa da nagusi; hantxe dago mendi garaiena, Teleno (2188 m).

Kantauriar mendikatea

Kokapena. Penintsulako iparraldean dago, eta Iberiar goi-lautada eta Kantauri itsasoaren kostaldea bereizten ditu.

Ezaugarriak. 480 kilometro inguruko luzera du, eta Europan mendebaldeen dagoen mendikatea da.

Mendilerro nagusiak. Gailurrik garaiena, Torre cerredo (2648 m), Europako mendietan dago.

Iberiar sistema

Kokapena. Goi-lautadaren ekialdeko ertzean dago, haren eta Ebroren sakonunearen artean. Mendilerro nagusiak. Hona hemen nabarmenenak: Urbión mendiak, eta Albarracín eta Moncayo mendilerroak; azken horretan, Moncayo (2 313 m) da mendi garaiena.

Kokapena. Penintsulako hegoaldean dago, eta Iberiar goi-lauta eta Guadalquivirren sakonunea bereizten ditu.

Mendilerro nagusiak. Hornachuelos, Aracena eta Sierra Madrona; hantxe dago mendi garaiena, Bañuela (1 323 m).

4 Egin landu dituzun erliebe-unitateei buruzko fitxa bana.

Mendikatearen izena ?

Kokapena ?

Mendilerro nabarmenenak ?

Mendi garaiena ?

Zer erliebe forma daude Penintsulan?

Goi-lautadaz kanpoko unitateak

Galiziako mendigunea

Kokapena. Penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean dago.

Ezaugarriak. Erliebea koska gutxikoa da, eta mendiek tontor biribildua eta altitude txikia dute.

Mendilerro nagusiak. Cabeza de Manzaneda (1 778 m) da mendiguneko mendi garaiena.

Goi-lautadaz kanpoko unitateak

Euskal Mendiak Pirinioak

Kokapena. Penintsulako iparraldean daude, Kantauriar mendikatearen eta Pirinioen artean.

Ezaugarriak. Lerrokatu gabeko mendi multzo bat da, eta erliebe aldakorra dute.

Mendilerro nagusiak. Altueragatik, Aizkorri (1 528 m) bereizten da.

Kokapena. Penintsulako ipar-ekialdean daude, eta Bizkaiko golkotik Creus lurmuturreraino hedatzen dira. Espainiaren, Andorraren eta Frantziaren arteko muga naturala da.

Ezaugarriak. Mendi gazteak dira, eta altitude handia dute.

Mendilerro nagusiak. Aneto (3 404 m) da mendi garaiena.

Kataluniako kostaldeko mendikatea Mendikate Betikoak

Kokapena. Pirinioen eta Ebro ibaiaren bokalearen artean dago, eta Kataluniako kostalde osoan barrena hedatzen da.

Ezaugarriak. Altuera txikiko mendilerroen paisaia bat eratzen du. Mendilerro nagusiak. Turó de l'Home (1 712 m) da mendi garaiena.

Kokapena. Penintsulako hego-ekialdean daude, eta Gibraltar itsasartetik Nau lurmuturreraino hedatzen dira.

Ezaugarriak. Bata bestetik ia paraleloki lerrokatuta dauden bi mendikate bereizten dira: Mendikate Penibetikoak eta Mendikate Subbetikoak.

• Mendikate Penibetikoa. Kostaldetik gertuen dagoena da, bai eta garaiena ere. Sierra Nevadan dago Mendikate Betikoetako eta Penintsulako mendi garaiena: Mulhacén (3 479 m).

• Mendikate Subbetikoa. Barnealdean dago, Sierra Morenatik eta Iberiar goilautadaren hegoaldeko ertzetik gertuago.

1 Zein dira Iberiar goi-lautadaz kanpoko erliebearen unitateak?

2 Binaka, bildu orain arte landutako erliebearen unitateak identifikatzen laguntzeko moduko pistak. Listo zaudetenean, bikotekide bakoitzak aukeratu dezala unitate bat, eta has dadila pistak banan-banan esaten. Pista bakarra aski bada erliebe-unitatea zein den asmatzeko, hiru puntu irabaziko dituzu; bi behar badituzu, bi puntu irabaziko dituzu; hiru pista edo gehiago behar badituzu, puntu bat irabaziko duzu.

3 Zertan dira antzekoak Ebroren sakonunea eta Guadalquivirrena?

4 Bisitatu duzu noizbait Iberiar penintsulako barnealdeko erliebe-unitateren bat? Egin aurkezpen labur bat zure bidaiaren irudiekin, eta azaldu ikaskideei ikusitakoaren nondik norako guztiak.

Gogoan

This article is from: