2 minute read
7 Aurrerabidea edo Naturabaliabideak? Biak?
Azken ikerketek aspaldi genekiena berretsi dute: gure planeta ez dela gai izango gaur egun daramagun bizi-estiloari eusteko, baldin eta herritarrok oraingo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badugu. Zer egin dezakegu guk, Lur planetako biztanleak garen aldetik? Badakizu zer diren kontsumo eta ekoizpen jasangarriak? Hona hemen, labur-labur azaldurik: ekonomia-hazkundeak ingurumenaren hondamenik eragin beharrik ez izatea halabeharrez, baliabideen eraginkortasuna handitzea, eta bizi-estilo jasangarriak sustatzea, gure inguruko natura-baliabideekin begirunetsuak izan daitezen.
Pentsa zeinen garrantzitsua den gaur egungo ekoizpen- eta kontsumoeredua aldatzea. Urte batzuk barru, zu eta zure ikaskideak helduak zaretenean, zuek izango zarete ekoizle eta kontsumitzaileak. Geroa, beraz, zuen esku dago.
Zer deritzozu?
Pentsatu duzu inoiz balitekeela bizi zaren modua gure planetari kalte egiten aritzea? Ezagutzen duzu gure bizi-estiloarengatik hondatzen ari den naturagunerik zure inguruan? Zure ustez, Europako erakundeek egiten al dute zerbait arazoari aurre egiteko?
Helburua aurrera
Sare sozialen bidez, dei egin zure erkidegoko herrikideei ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzen berri ematearen garrantziaz jabetu daitezen.
Jarraitu hariari!
Datua
Baldin eta munduan
9 600 milioi biztanle izatera iritsiko bagina 2050erako, gure planeta halako hiru beharko genituzke oraingo bizi-estiloei eusteko behar diren naturabaliabideak lortzeko.
Erliebea eta haren aldaketak
1
Nola aldatzen da erliebea?
Espainia: erliebearen egoera eta ezaugarriak Zergatik da den bezalakoa Espainiako erliebea?
2
Penintsulako erliebea
3
Zer erliebe forma daude Penintsulan?
Kostaldeetako erliebea
4
Berdina al da Espainiako kostalde osoa?
Euskadiko erliebea
5
Zein dira Euskadiko erliebearen ezaugarriak?
Europa: erliebearen egoera eta ezaugarriak
6
Nolakoa da Europako erliebea?
Nola aldatzen da erliebea?
Gizakiok al gara inguruan dugun erliebearen aldaketaeragile nagusia?
Erliebea lurrazalak dituen formen multzoa da (mendiak, lautadak, sakonuneak…). Barne- eta kanpo-eragileak direla tarteko, erliebea aldatu egiten da.
Barne-eragileek lurra altxatzea, hondoratzea eta lekualdatzea eragiten dute. Zenbaitetan, aldaketa mota horiek oso modu bortitzean gertatzen dira.
Barne-eragile nagusiak
Lurrazalaren bat-bateko higidurak dira, lurra dardaratzen, pitzatzen eta lekualdatzen dutenak eta kalte handiak eragin ditzaketenak (jendea hil, eraikinak bota eta beste asko.). Lurrikaren intentsitatea neurtzeko, Richter eskala erabiltzen da.
Itsas hondoan sortzen diren lurrikarak dira. Kostaldera hurbildu ahala, olatuaren tamaina handitu egiten da.
Olatu erraldoiak sortzen dituzte, eta suntsipen eta kalte handiak eragiten kostaldeko herri eta hirietan.
1 Alderagarriak al dira naturak eragindako erliebe-aldaketak eta gizakiok eragindakoak? Arrazoitu zure erantzuna.
2 Bilatu informazioa Espainian eta Europan azken urteetan barne-eragileen ondorioz izan diren erliebe-aldaketei buruz, eta egin fitxa bana. Gutxienez informazio hau aipatu behar duzu: erliebea aldarazi duen barne-eragilea; kokapena (herria/hiria eta herrialdea); urtea; gizakiongan eta naturan eragindako efektuak. Beste datu batzuk ere gehitu ditzakezu, interesgarriak iruditzen bazaizkizu.
«Berehala kontatuko dizut»: unitatearen laburpena eskuragarri duzu anayaharitza.es webgunean.
Lurrazalean sortzen diren pitzadurak dira; handik kanpora laba ateratzen da (tenperatura handia duen harri urtua), bai eta Lurraren barneko gasak ere. Erupzioa itsas hondoan gertatzen bada, laba lurgainera ateratzen da, eta uharteak eratu daitezke.
Barne-eragileek eragindako erliebe-aldaketak
Paisaiaren aldaketa
Bizi- estilo jasangarri bat lortzeari dagokionez, eztabaidatu ikaskideekin lerroburu honetan esaten denak zer-nolako abantailak eta desabantailak izan ditzakeen:
«Iragarri dutenez, 23 000 milioi euro baino gehiago inbertituko dira Espainiako abiadura handiko trenbide-sarea hedatzea helburu duten lanak egiteko».
Kanpo-eragileek erliebea higatzen dute, eta materialak garraiatzen eta aldarazten dituzte, material edo jalkin horiek bazterretan utziz. Kanpo-eragileek barne- eragileek baino mantsoago eta leunago aldatu ohi dute erliebea.
Kanpo-eragile nagusiak
Tenperatura-aldaketek harriak haustea eragiten dute; izan ere, harriak uzkurtu egiten dira hotzaren ondorioz, eta dilatatu, beroaren ondorioz.
Urteen joanean, prezipitazioek erliebea higatzen dute; erliebea azkarrago ere aldaraz dezakete, erauntsi modura erortzen badira. Haizeak harriak higatzen ditu, eta, horren ondorioz, askotariko erliebe formak sortzen dira.
3 Egin eskema bat edo kontzeptu-mapa bat, eta eman paisaiak aldatzen dituzten barneeta kanpo-eragile guztien berri.
Ibai, itsaso eta ozeanoetako urek erliebea higatzen dute. Hondartzetan, adibidez, olatuek itsaslabarrak higatzen eta hondartzen formak aldarazten dituzte. Ibaiek harriak higatzen, garraiatzen eta atzera ere puska txikiak bazterretan jalkitzen dituzte.
Animaliek eta landareek mantsomantso hausten dituzte harriak beren sustrai edo mugimenduen bitartez. Gizakiok azkarrago eta modu iraunkorragoan aldarazten dugu erliebea. Aldaketa horien eragileak askotarikoak dira: eraikuntza, meatzaritza, nekazaritza…
Ura naturan dago, baina baliabide hori kudeatzeko behar diren azpiegiturak garestiak dira, eta erliebea aldaraz dezakete.