3 minute read
Berdina al da Espainiako kostalde osoa?
Zer hartu behar dugu aintzat gure kostaldeetan ekonomiajarduerak garatzeko?
Espainiako kostaldeak 5 970 km ditu gutxi gorabehera, Iberiar penintsularen, Balear eta Kanaria uharteen, eta Ceuta eta Melilla hirien artean banatuta. Kostalde atlantikoaren eta kostalde mediterraneoaren artean aldeak daude.
Kostaldea Kokapena Ezaugarriak
Kantauriarra Bidasoa ibaiaren bokalean hasten eta Ortegal lurmuturreraino iristen da.
Kostalde garaia, malkartsua, harritsua eta zuzena da.
Elementu nagusiak
Matxitxako, Ajoko eta Peñas lurmuturrak. Kantauri itsasoa.
Galiziakoa Ortegal lurmuturrean hasten eta Miño ibaiaren bokaleraino iristen da.
Andaluziakoa Guadiana ibaiaren bokalean hasten eta Gibraltar itsasarteraino iristen da.
Hegoaldekoa Gibraltar itsasartean hasten eta Murtziako Eskualdearen eta Valentziako Erkidegoaren arteko hegoaldeko mugaraino iristen da.
Galiziako kostalde atlantikoaren iparraldea Rías Altas da, eta hegoaldea, Rías Baixas. Itsasadarrak tarteko, hain zuzen, kostaldea oso koskatua da, bai eta garaia eta harritsua ere.
Zuzena, baxua eta hareatsua da, eta hondartza handiak ditu.
Itsasadarrak: Arousa, Vigo eta Pontevedra. Fisterra lurmuturra.
Dunak eta padurak ditu. Cádizko golkoa. Trafalgar lurmuturra.
Ekialdekoa Valentziakoa. Segura ibaiaren ibar beherean hasten eta Ebroren deltaraino iristen da.
Kataluniakoa. Ebroren deltan hasten eta Frantziako mugaraino iristen da.
Kostalde garaia, malkartsua, harritsua eta zuzena izateagatik nabarmentzen da.
Gata eta Palos lurmuturrak. Almeríako golkoa.
Kostalde baxu eta hareatsua da, eta, oro har, hondartza handiak ditu.
Koskatua, garaia, malkartsua eta harritsua da.
Nau lurmuturra
Creus lurmuturra. Rosesko golkoa.
Atlantikoko kosta
Kantauriko kosta
Galiziako kosta atlantikoa
Andaluziako kosta atlantikoa
Mediterraneoko kosta
Hegoko kosta mediterraneoa
Ekialdeko kosta mediterraneoa: Levantekoa
Ekialdeko kosta mediterraneoa: Kataluniakoa
Kanaria uharteetako erliebea
Kokapena. Ozeano Atlantikoan daude, Afrika iparraldeko kostaldearen parean.
Ezaugarriak:
Erliebea. Menditsua eta sumendi-jatorrikoa da, eta, hori dela eta, oso paisaia berezia dute. Tenerife uhartean dago Espainiako mendirik altuena: Teide (3 718 m).
Kostaldea. Oro har, kostaldea altua, malkartsua eta koska handirik gabea da, baina uharteetako hegoaldean hondartzak daude: ekialdekoak harrizkoak dira, eta mendebaldekoak, hareazkoak.
Balear uharteetako erliebea
Kokapena. Mediterraneo itsasoan dago, Valentziako kostaldearen parean.
Ezaugarriak:
Erliebea. Oro har, menditsua eta Penintsulako erliebearen antzekoa da. Mallorca, Eivissa eta Formenteran, erliebea Mendikate Penibetikoaren luzakin bat da, eta Menorcan, Kataluniako kostaldeko mendikatearena. Uharteetako mendi garaiena, Puig Major (1 445 m), Mallorcan dago, Tramuntana mendilerroan.
Kostaldea. Garaia eta koskatua da, eta kalak ditu, batez ere Mallorca eta Menorca iparraldean.
Gero eta ohikoagoa da influencerrek bizi garen natura-inguruneen egoera salatzea beren sare sozialetan. Hona hemen, adibide modura, zen - bait post, arazo horren berri ematen dutenak. Jakingo al zenuke esaten zer kostaldetan atera den argazki hauetariko bakoitza?
Princess_cons19 ●●● kostaldean pasieran ibili, eta hau aurkitu ez dugu, ba? Oporrak horrela? Gero, zikinkeria hori guztia Kantauri itsasora iritsiko da. #bizitzajasangarria #horrelaez
Head_JL Hauxe egiten diogu etengabe gure Rías Baixas maiteari. Bihotzak krak egiten dit.
Princess_cons19 Konponbideak behar ditugu Mar Menor salbatzeko. ORAIN! Murtziako kostaldeak ez du hau merezi. #bizitzajasangarria #SOSmarMenor
1 Esplikatu zure koadernoan nola aldarazten dituzten paisaiak barne- eta kanpo-eragileek. Idatzi eragile mota bakoitzaren adibide bat.
2 Marraztu Iberiar penintsulako mapa bat, eta adierazi han Espainiak zer muga dituen iparraldean, hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean.
3 Aurreko jardueran marraztutako mapan, adierazi non dauden erliebearen unitate hauek:
Pirinioak, Iberiar sistema, Kantauriar mendikatea, Galiziako mendigunea, Leongo mendiak, Fisterra lurmuturra, Creus lurmuturra, Kantauri itsasoa, Iberiar goi-lautada, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Mendikate Betikoak, Sierra Morena, Cádizko golkoa, Gata lurmuturra, Kataluniako kostaldeko mendikatea, Tramuntana mendilerroa, Guadalquivirren sakonunea, Ebroren sakonunea.
4 Ordenatu altuenetik baxuenera Espainiako mendi garaienak, eta esan zer mendikatetan dagoen bakoitza.
5 Aukeratu erantzun zuzena kasu bakoitzean: a) Iberiar sistemak b) Erdialdeko Sistemak c) Sierra Morenak a) Galiziako mendigunea b) Toledoko mendiak c) Kantauriar mendikatea a) Mendikate Penibetikoa b) Pirinioak c) Kataluniako kostaldeko mendikatea a) Guadalquivirren sakonunea b) Ebroren sakonunea
• Hauetako zeinek banatzen du Iberiar goi-lautada bi multzotan?
• Zer mendi daude Leongo mendien eta Iberiar sistemaren artean?
• Zein da Iberiar penintsularen barnealdeko hegoaldean hasten eta Mallorca uharteraino iristen den mendikatea?
• Zer sakonune dago Pirinioen eta Iberiar sistemaren artean?
6 Lotu kostalde hauek bakoitzaren ezaugarri nagusiekin:
Kostalde kantauriarra
Galiziako kostalde atlantikoa
Andaluziako kostalde atlantikoa
Hegoaldeko kostalde mediterraneoa
Ekialdeko kostalde mediterraneoa
Garaia, hareatsua eta, itsasadarrak tarteko, koskatua
Zuzena, baxua eta hareatsua
Zuzena, garaia, malkartsua eta harritsua
Eskualdearen arabera, baxua eta hareatsua izan daiteke, edo garaia, koskatua, malkartsua eta harritsua
Zuzena, garaia eta malkartsua, baina tarte lauekin
7 Konparatu Kanaria eta Balear uharteak. Eman informazio hau: uharte kopurua (eta izenak), zer itsaso edo ozeanotan dauden, erliebearen eta kostaldearen ezaugarriak, etab.
8 Aurkitu hitz arrotza Europako erliebeari buruzko zerrenda hauetan, eta jarri dagokion multzoan.
• Penintsulak: italiarra, iberiarra, Irlanda, Kola, Eskandinaviakoa eta Balkanetakoa.
• Mendi gazteak: Pirinioak, Apeninoak, Karpatoak eta Ural mendiak.
• Mendigune eta mendi zaharrak: Frantziako Erdialdeko Mendigunea, Kaukaso eta Eskandinaviako mendiak.
• Uharteak: Britainia Handia, Jutlandia, Islandia, Malta eta Sizilia.
9 Gizakiok erliebean esku hartzen dugun moduetatik zein dira, zure ustez, ingurumena gehien kaltetzen dutenak? Azaldu arrazoia. Gero, hitz egin zure erantzunaz ikaskideekin
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntza behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu