1 minute read
HELBURUA AURRERA
Zabaldu zeinen garrantzitsua den ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzak martxan jartzea
1 Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzek zer-nolako garrantzia duten aztertzeko, Iparrorratza edo puntu kardinalak: E-M-I-H pentsamendu-teknika erabil daiteke. Ikasleek landutako ideia bakoitzaren ertz guztiak aintzat hartu beharko dituzte, antolatzaile grafikoan proposatzen zaienarekin bat etorriz. Jarduera bakarka egitekoa da, baina gero, amaitzean, ikaskideek galderak egin beharko dizkiote elkarri.
Iradokizunak/Jarrerak
E = Gogo handia/Zirrarak: zertan gogoberotzen zaitu proposatutako ideiak edo egoerak? Zer alderdi on ditu? Zerk pizten dizu zirrara?
M = Oztopoa/Kezka: zer oztopo edo zailtasun ditu proposatutako ideiak edo egoerak? Zer-nolako kezka eragiten dizu? Zer alderdi txar ditu?
I = Beharrizana: zer besterik jakin behar duzu? Zer informazio behar duzu gaia hobeto ulertzeko?
H = Iradokizunak/Jarrerak: Zein da zure jarrera edo zer iritzi duzu proposatutako ideiaz edo egoeraz? Zer iradokizun edo ekimen proposatuko zenituzke egoera hobetzeko?
Ideia guztiak, bai bakarka eta bai taldean proposatutakoak, oso aproposak gertatuko zaizkizue zuen deialdia sare sozialen bidez zabaltzeko. Horretan, komunitatera iristeko zenbanahi baliabide erabil ditzakezue, hala nola irudien argitalpena, bideoak, testu luzea duten postak, tweetak, etab.
Galdetu hau zeure buruari!
N ola ikasi dut?
1 Zerbait ikasi al duzu? Zer irudi gogoratzen dituzu? Ikasi duzunetik zer gustatu zaizu gehien? Zertarako da baliagarria ikasi duzuna? Zertarako balioko dizu zure eguneroko bizitzan?
2 Hausnartu eta azaldu aurrerantzean zer hobetzen jarraitu dezakezun, eta, horrekin batera, egin gogoeta ikaskideek hobetu ditzaketen alderdiei buruz.
Zure ustez, gure planetako biztanleek badute kontzientziarik gaur egungo gure bizimoduak dakartzan arazoez eta ingurumenari egiten diogun kalteaz?
Sare sozialek badute ahalik, zure ustez, lehen baino pertsona gehiagorengana iritsi eta jendea arazoez kontzientziatzeko? Ba ote dago ideiak komunikatzeko modu hoberik?
Litekeena al da gure ekintzek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen benetako kalteez ez konturatzea, eta, beraz, ondorio larriagoak behar izatea horretaz jabetzeko?