1 minute read
HELBURUA AURRERA
Ohitura ezin osasungarriagoak!
Gure nutrizio-funtzioa zaintzeko ohiturak nola hobetu ditzakegun aztertuko dugu. Horretarako, egin urrats hauek:
1 Kopiatu eta osatu antolatzaile grafiko hau, ispiluaren teknika aplikatuta, zure ohiturak eta unitate honetan ikasi dituzunak alderatzeko. Ez kezkatu ikasliburuko ohiturak eta zureak bete-betean bat ez badatoz. Hain zuzen, hori da normalena!
Zure ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira desberdinak?
Zure ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira antzekoak edo berdinak?
Eguneroko bizitzako ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira desberdinak?
2 Erreparatu ohitura idealen eta zure ohituren arteko aldeei. Bururatzen al zaizu zure ohiturak hobetzeko egin dezakezun ekintza errazik? Idatzi zure ohiturak hobetzeko proposamen bat bost ekintzarekin, gutxienez. Saiatu proposamen errealista bat egiten, benetan egin ditzakezun ekintzak idatzita.
3 Ikasgelan, irakurri berriz Iraiak unitate hasieran adierazitako plana. Zer aholku emango zenizkiokete orain, gorputza egoki zaindu eta dantzari gisa maila ona emateko?
N ola ikasi dut?
1 Kopiatu koadernoan ondoko taula, eta ipini esaldi bakoitzari 1etik 5erako puntuazioa. Kontuan hartu 1 jartzeak esaldiarekin ez zaudela batere konforme adierazten duela, eta 5 jartzeak, berriz, esaldiarekin bete-betean bat egiten duzula. Gero, erantzun galdera hauei.
a) Lau esaldietatik, zeinekin zaude erabat ados? Zergatik?
b) Lau esaldietatik, zeinekin ez duzu bat egiten? Zergatik?
c) Idatzi testu labur bat, zure ustez, unitate hau ikastea baliagarria izan zaizun ala ez azaltzeko.
Unitatea amaitu ondoren, bizimodu osasungarriarekin lotutako ohitura gehiago ezagutzen ditut.
Atsegina izan da nutriziofuntzioari buruz ikastea.
Bizimodu osasungarria izateko ikasi ditudan ohiturak nire ezagunei gomendatuko dizkiet.
Gauza gehiago ikasi nahiko nituzke, nire osasuna eta ingurukoena nola hobetu dezakedan jakiteko.