1 minute read
Z er ikasi dut?
1 Adierazi zer hiru prozesu hartzen dituen barne nutrizio-funtzioak.
2 Zerrendatu nutrizio-funtzioa egiteko parte hartzen duten aparatuak.
3 Azaldu zertan diren desberdinak mantenugai eta elikagai kontzeptuak. Gero, jarri haietako bakoitzaren bi adibide.
4 Esan zein den hitz arrotza multzo bakoitzean, eta arrazoitu zergatik hautatu duzun hitz hori kasu bakoitzean.
a) Bitaminak, ura, gurina, karbohidratoak, proteinak.
b) Giltzurruna, ureterra, gernu-maskuria, nefrona, albeoloa, uretra.
c) Urdaila, hestegorria, heste meharra, birika, gibela.
5 Esan elikagai hauek energetikoak, eraikitzaileak edo erregulatzaileak diren. Kontuan hartu elikagaietako batzuk talde batean baino gehiagotan egon daitezkeela:
Ogia, letxuga, arrautza, patata, gazta, mandarina.
6 Osatu zirkulazio-aparatuaren funtzioei buruzko esaldi hau: a) Mantenugaiak xurgatzea. b) Oxigenoa hartzea. c) Gernua sortzea. d) Karbono dioxidoa kanporatzea.
Hauek dira zirkulazio-aparatuaren zereginak: ... eta ... gorputz osoko zeluletara eramatea, eta zeluletako ... eta ... jasotzea.
7 Esan non gertatzen diren nutrizioaren prozesu hauek, eta azaldu zertan diren.
8 Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren, eta zuzendu oker daudenak: a) Arnasbeheran, airea biriketan sartzen da. b) Mantenugai gehien-gehienak hestean xurgatzen dira. c) Iraitz-aparatuak odolaren hondakin guztiak kanporatzen ditu, karbono dioxidoa barne.
9 Azaldu zergatik diren garrantzitsuak ekintza hauek: a) Elikagaiak ukitu aurretik, eskuak garbitzea. b) Astiro jatea, elikagaiak behar bezala mastekatuz. c) Egunean zehar ur asko edatea.
10 Erreparatu irudiei, eta adierazi zer ohitura osasungarri erakusten dituzten. Lotu ohitura bakoitza dagokion aparatuarekin (aparatu bat baino gehiago izan daitezke).
11 Unitatean, nutrizio-funtzioa egiten duten aparatuak zaintzeko hainbat ohitura osasungarri ikasi dituzu. Irakurri berriz, eta idatzi gutxienez bi aparaturen osasun onari laguntzen dioten ohiturak. Gero, hautatu bost ohitura esanguratsuenak, eta egin zerrenda bat, garrantziaren arabera ordenatuta, zure nutrizio-funtzioaren osasuna nola zaindu behar duzun ez ahazteko.
12 Unitate honetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu alkohola saihestu beharreko substantzia dela, oso kaltegarria delako. Bilatu informazioa, eta azaldu labur zer kalte eragin ditzakeen alkohola edateak.
Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-albuma osatzea, webgunean: anayaharitza.es
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntza behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu