1 minute read

ZUHAITZAREN SORRERA

Next Article
MINUTU BAT

MINUTU BAT

Lur Lopez 3. sAILA

PROSA

Advertisement

Bazen behin aspaldi-aspaldian okil familia bat. Okilek arrautzak erruteko leku seguru bat behar zuten, bestela azeriek txita txikiak jaten zituzten. Okilaren arraza desagertzen ari zen: okil beltza, okil berdea, okil txikia, handia… inork ez zituen bereizten, inguruko animalientzat okilak baitziren denak. Eta orduan okil zahar batek esan zuen: - Badakit Okilun izeneko kobazulo ilun batean badaudela hazi magiko batzuk. Horiek ereinda landare erraldoiak sortzen omen dira eta, bere enborrak zulatzen baditugu, bertan lasai errungo ditugu arrautzak. Baina gizaki itxurako batek oso ongi gordeta dauzka eta ez dio inori inguratzen uzten.

Orduan okil ausart batek esan zuen: - Berdin zait! Nire herria babesteko edozer gauza egiteko prest nago eta ni joango naiz hazi magikoen bila! - Kontuz ibili! -erantzun zioten beste okilek.

Okil hori nahiko txikia eta kobazulo ilun bat bezain beltza zen. Egunak eta asteak pasa zituen hegan ia gelditu gabe eta, horrela, haranak eta mendixkak zeharkatu zituen.

Egunsenti polit batean okilak zerbait entzun zuen kobazulo baten barruan:

Zer zen soinu hori? Basurde bat? Hartza? “Ez da ba Okilun izango”, pentsatu zuen bere baitan.

Orduan, bi aldiz pentsatu gabe, isil-isilik, barrura sartzea erabaki zuen. Kobazulo barrutik, pertsona baten ahotsa iritsi zitzaion. Hurbildu zenean konturatu zen gizon hori nahiko altua eta gihartsua zela eta begiak itsasoa

bezain urdinak zituela. Okila, ordea, beltza zenez, gizonak ez zuen ikusi ere egin.

Okilak pentsatu bezala gertatu zen. Mokoa zabaldu eta lurrean pilatuta zituen haziak hartu zituen eta tximista baino azkarrago kobazulotik ihesi joan zen. Hazietako bat, ordea, gizonaren buru gainera erori zen eta makila eskuetan zuelarik amorruz beterik okilari segika hasi zitzaion. Okila oso urduri zegoen eta, nola edo hala, ihes egin beharra zeukan bestela bereak egin zuen. Halako batean, kobazulo atarira iritsi zenean atzera begiratu zuen eta harkaitz batekin trabatu zen. Orduan, hazi magikoak amildegian behera erori zitzaizkion.

“Ene, nire hazi magikoak amildegian behera doaz!”.

Okila triste itzuli zen etxera.

Handik aste pare batera, han inguruan paseatzen ari zela, okilak landare erraldoi batzuekin egin zuen topo: batzuek zerra moduko hostoak zituzten ertzetan, besteek bihotz formakoak, biribilak, kurbatuak… Inork ez zekien zer ziren gauza luze, sendo eta misteriotsu horiek. Baina okilak segituan hasi ziren enborretan lanean.

Geroztik, hazi horiek hegaztientzat bakarrik dira magikoak, zuhaitz bat sortzeko indarra badutelako barruan. Baina gizakiontzat haziak dira soilik, hazi arruntak, magiko izateari utzi diote altzariak egiteko, sutan erretzeko eta papera sortzeko erabiltzen ditugulako.

Aldura

This article is from: