3 minute read
SALUDO
AGURRA
Aurten, Mugarriko 27. alea aurkezteko garaian, berriro ere, harrotasunez zuzentzen naiz zuengana altxor eta istorio ugarirekin esku artean.
Advertisement
Aurtengo Mugarriko gaia aurretik aipatutako altxor horietako bat da: Beloaga gaztelua. Urteetan zehar Arkaleko harkaitzak Gurutzeko bizilagunen topaleku eta bertako umeen jostaleku izan dira. Horrez gain, gaur egun, balio historiko handia duen ondarea da.
Leku guztiek kontatzen digute zerbait, baina garrantzitsua da horiek balioan jartzea, kontserbatzea eta bertako historia transmititzea. Horixe da 2010. urtetik orain arte, Joxe Mari Iturriotzek, liburuaren egileak, eta Beloagako lagunek egin dutena.
Arkaleko harkaitzetan eraikia dagoen gaztelua sasiak eta oteak kenduz berreskuratu zuten. Une horretan agerian geratu zen Erdi Aroko gaztelu bat baino gehiago zela. Historian zehar oso leku garrantzitsua izan da. Hainbat gertakari bizitu ditu, besteak beste, 1200. urteko Nafarroako konkista, karlisten garaia eta 36ko gerra.
10
Beloagako hormak gertatutakoaren testigu dira, gure oroimenaren pausaleku. Herritarrak eta bisitariak bertaratzen direnean, paisaiaz, naturaz eta ikusmiraz gozatzeaz gain, historia handiko leku bat topatuko dute. Iraganera bueltatzeko aukera paregabea izango dute, emozioak piztuz.
Bertako harriek hitz egingo balute, garbi adieraziko lukete, nor izan ginen, nondik gatozen eta zer gertatu zen. Hori guztia ezinbestekoa da gure historia zabaltzeko eta transmititzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiot Joxe Mari Iturriotzi eta harriz harri, Beloaga agerian jartzen parte hartu duten guztiei. Bestalde, adierazi nahi dizuet Udalak hasieratik lagundu duela proiektu honetan, eta laster, seguritatea eta irisgarritasuna bermatzeko falta den hirugarren faseari ekingo diola. Horrela, gonbidatu nahi zaituztet bertaratzera eta naturarekin bat eginez, ezker, eskuin, atzera eta aurrera begiratuz, itsaso eta mendi artean gure arbasoekin bat egitera.
Iosune Cousillas Aramendi
Kultura zinegotzia
11
AURKIBIDEA
AGURRA ........................................................................................................................10
SARRERA ......................................................................................................................14
LEHENENGO ATALA BELOAGAZ EGITEN DEN LEHENENGO AIPAMENA .......................................24
BIGARREN ATALA
1366 URTEAN BELOAGA LIBOURNEKO HITZARMENEAN.
AYERO HUART, OIARTZUNGO AHAIDE NAGUSIA, GILTZARRI ................82 HIRUGARREN ATALA AHAIDE NAGUSIAK ................................................................................................108
LAUGARREN ATALA
OIARTZUN BAILARAREN ZATIKETAK, ETA BELOAGA ENRIKE IV.AK
1455ean AREVALON EMANDAKO AGINDUAN ...............................................134
BOSGARREN ATALA
1466 URTEA. GAZTELARREN ARTEKO GERRA ETA ENRIKE IV.AREN
AGINDUA BELOAGA GAZTELUA HARTU ETA SUNTSITZEKO ..................172
SEIGARREN ATALA
1476 URTEA, ISABEL KATOLIKOA ETA JUANA LA BELTRANEJAREN
ARTEKO GERRA, ETA BELOAGA GAZTELUAREN OKUPAZIOA ...............188 ZAZPIGARREN ATALA NAFARROAREN KONKISTAREN INGURUAN ..................................................220
ZORTZIGARREN ATALA BELOAGA, FELOAGA, PELOAGA .........................................................................264 BEDERATZIGARREN ATALA BELOAGA KARLISTALDIETAN ETA 1936ko ALTXAMENDUAN .................288
HAMARGARREN ATALA GAZTELUAREN ETA INGURUAREN GAINEKO HAINBAT DATU ..............314
EPILOGOA ...................................................................................................................338
12
ÍNDICE
SALUDO ...........................................................................................................................10 INTRODUCCIÓN ..........................................................................................................15 CAPÍTULO PRIMERO PRIMERA MENCIÓN QUE SE HACE DEL CASTILLO DE BELOAGA ............25 CAPÍTULO SEGUNDO
AÑO 1366, BELOAGA EN EL TRATADO DE LIBOURNE.
AYERO HUART, PARIENTE MAYOR DE OIARTZUN, PIEZA CLAVE ...........83 CAPÍTULO TERCERO PARIENTES MAYORES ..............................................................................................109 CAPÍTULO CUARTO
SEGREGACIONES DEL VALLE DE OIARTZUN Y BELOAGA EN LA
ORDEN DE ENRIQUE IV DADA EN ARÉVALO EL AÑO 1455 .......................135 CAPÍTULO QUINTO
AÑO 1466 GUERRA ENTRE CASTELLANOS Y ORDEN DE ENRIQUE IV
PARA QUE TOMARAN Y DERRIBARAN BELOAGA ........................................173 CAPÍTULO SEXTO
AÑO 1476, GUERRA ENTRE ISABEL LA CATÓLICA Y JUANA LA
BELTRANEJA, Y TOMA DEL CASTILLO DE BELOAGA ..................................189 CAPÍTULO SÉPTIMO EN TORNO A LA CONQUISTA DE NAVARRA ...................................................221 CAPÍTULO OCTAVO BELOAGA, FELOAGA, PELOAGA ...........................................................................265 CAPÍTULO NOVENO BELOAGA EN LAS CARLISTADAS Y EN LA SUBLEVACIÓN DE 1936 .........289 CAPÍTULO DÉCIMO ALGUNOS DATOS SOBRE EL CASTILLO Y SUS ALREDEDORES ................315 EPÍLOGO .......................................................................................................................339
13
SARRERA
Beloaga gaztelua, Erdi Aroan fama handiko gaztelua izan bazen ere, esan liteke azken urte hauetan egin dela ezaguna, aurreko mendeetan gazteluaren hondarrak ezkutuan egon baitira landarediaren azpian. Eta, egia esan, guk ere ez genuen gauza handirik ezagutzen gotorlekuaz, Manuel Lekuonaren Del Oyarzun Antiguo liburuan edo Iñaki Arbelaitzek 1982ko Oiartzun urtekarian argitaratu zuen artikuluan aipatzen denaz aparte.
Gero jakin genuen Aranzadi Elkarteko talde bat 1983. eta 1984. urteetan indusketak egiten aritu zela Beloagan, baina orduan egindako lana ez zen gizarteratu, eta txostena Interneten argitaratu arte ez genuen aukerarik izan edukia irakurtzeko.
Indusketak bukatu ondoren ere, ibili da jendea Arkale aldean goiti eta beheiti, noski, baina batez ere Ehiza Elkartekoek kudeatu dute mendi hori azken hogeita hamar urteotan. Eta ehizan lasaiago ibiltzeko, pinuak landatu zituzten harkaitzen gainetan, eta baso bihurtu ziren kaskoak. Gainera, naturak egin zuen lanarekin berehala desagertu zen gazteluaren aztarna txikiena ere, indusketarekin harresi eroriak inoiz baino ageriago geratu baziren ere. Dena dela, poliki-poliki, berriro hasi zen hurbiltzen gaztelu zaharrarekin kezkatuta zegoen jendea: Iñaki Sagredo, Nabarralde taldekoak, hainbat herritar… eta gu.
Egia esan, gu hasieran oso asmo xumearekin joan ginen Arkalera: helburua bertan Nafarroako bandera jartzea zen, besterik ez. Izan ere, 2010ean UPNko gobernuak Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena betetzeko bi urte bakarrik falta zirela ikusita, komunikabideetan zabaldu zuen batzorde bat sortu zutela egingo zituzten ekitaldiak antolatzeko. Albistea lagunartean aipatu genuenean, 2000. urtean Antso III.aren 1000. urteurrena ospatu zuteneko ekitaldiarekin gogoratu ginen, egundoko erakusketa antolatu baitzuten Iruñean, baina Nafarroako Antso III.a aurkezteko orduan, inongo lotsarik gabe, lehenengo errege espainiartzat har zitekeela esan zuten.
14