ESKOLAZ KANPOKOAK
Eskolaz kanpoko jarduera berriak Nuevas actividades extraescolares Bukatu berri den ikasturtean, bizi izan dugun osasun krisialdia dela eta, ezin izan ditugu eskolaz kanpoko ekintzak antolatu San Fermin Ikastolan. Denbora bat geldirik egoteak, ordea, egiten genuen eskaintzaren gaineko hausnarketa sakona egiteko balio izan du eta, horregatik, indarberriturik dator egitasmo hau datorren ikasturterako. Aurreko urteetan bezala, hamaika jarduera ezberdin eskainiko dira kirolean (judoa, futbola, saskibalioia, xakea…), kulturan (musika, txistua, trikitixa…) eta sormenean (eskulanak, idazketa digitala…), baina ikasturtea ekimen eta jarduera berriez josita dator.
Debido a la crisis sanitaria que hemos vivido, en el curso que acaba de finalizar, no hemos podido organizar actividades extraescolares en San Fermin Ikastola. Sin embargo, este parón también ha servido para hacer una profunda reflexión sobre la oferta que veníamos haciendo y para impulsar muchas novedades de cara al próximo curso. Como en años anteriores, se ofrecerán infinidad de actividades deportivas (judo, fútbol, baloncesto, ajedrez), culturales (música, txistu, trikitixa) y creativas (manualidades…), pero el curso llega cargado de nuevas iniciativas y actividades.
Pilotan lehiatzeko aukera Berrikuntzen artean, Elkar Pelota elkartearekin egin dugun akordioa aipa daiteke. Besteak beste, elkarte honetako kide diren Fernando Goñi, Juan Martínez de Irujo, Patxi Eugi eta Peio Martínez de Eulate pilotari ohi handiak gurean izango ditugu haurrei pilotaren munduan aritzeko bi eskaintza eginez. Batetik, “Euskal Pilota” izeneko jarduera izango da non, esku pilota ez ezik, orokorrean euskal pilotarekin zerikusia duten hainbat kirolen praktika bultzatuko duten (pala, zesta…). Bestetik, “Esku Pilota” jarduera eskainiko dute eta, bertan, pilotarien entrenamenduetako garapena modu zabalagoan eta metodikoagoan landuko dute, baita txapelketara bideratuta ere.
Dantza talde berria San Fermin Ikastolan, lehenago ere izan da dantza talderik, baina azken urteotan, nagusiki, dantzak ikasteko jarduera eskaintzea izan da hautua. Aurten, ordea, berrikuntza dator honetan ere, dantza talde sendo bat osatzeko apustua egin delako. Horretarako, Duguna dantza taldearen ezinbesteko bultzada eta laguntza jasoko dugu. Hain zuzen, haiekin elkarlanean sortu dugu San Fermin Ikastolak izango duen dantza talderako jantzi berria, guretzat propio sortua. Vimeon ikastolak duen kontuan, gai honi buruz arduradunei egindako elkarrizketa ikus daiteke, ilusio handiz bultzatutako egitasmo berri honen inguruan gehiago jakiteko. Lehen Hezkuntzako ikasleekin ez ezik, DBHko ikasleekin ere osatu nahi da talde hau.
Posibilidad de competir en pelota Entre las novedades destaca el acuerdo con Elkar Pelota. Los grandes ex pelotaris Fernando Goñi, Juan Martínez de Irujo, Patxi Eugi y Peio Martínez de Eulate, entre otros, estarán aquí con dos propuestas. Por un lado, la actividad denominada “Euskal Pilota” en la que, además de la pelota a mano, se potenciará la pelota vasca en general (pala, cesta, etc.). Por otro lado, se ofrecerá “Esku Pilota” para trabajar el desarrollo de los entrenamientos de forma más amplia y metódica y orientada a la competición.
Nuevo grupo de baile Este año, se ha apostado por formar un grupo de baile sólido. Para ello, contaremos con el imprescindible impulso y ayuda del grupo de dantza Duguna. Precisamente en colaboración con ellos hemos creado el nuevo traje para el grupo de baile de San Fermin Ikastola. Esta actividad se ofertará tanto en Primaria como en Secundaria.
sanferminikastola.eus orria
19