ORRIA ALDIZKARIA 53. zenbakia

Page 15

GUNEAK / ESPACIOS

Tailerraren berrikuntza

Ikasleek tailerra eraberritzeko lanak burutu dituzte

DBHko 4. mailako ibilbide teknologikoko ikasleek lan handia egin dute aurten Teknologiako klaseetan. Hankaz gora zegoen tailerrera iritsi ziren ikasturte hasieran eta, hilabeteetako lanaren ondoren, ikasgai honetan trebatzeko toki txukun eta atsegina bihurtu dute espazio hau.

Irailaren hasieran ekin zioten gogotsu lanari. Lehenik eta behin, hamaika bidaia egin behar izan zituzten ikastolako zaborrontzietara, urteetan han pilatutako traste ugari baitzegoen bertan. Eta trasteak bakarrik ez; pandemiaren eraginez, espazio desberdinak baliatu behar izan dira ikastolan azken bi urteetan, pertsonen arteko distantziak ziurtatzeko eta, tailerraren alde batean, irakasleentzako behin-behineko jantoki bat atondu zen bere garaian. “Pixka bat errebeldeak izan gara” adierazi digu Javier Martin, Tekonologiako irakasleak, “pixkana irakasleak hemendik botatzen joan gara, gure lanerako esparrua zela aldarrikatuz”. Egitasmo hau guztia aurrera ateratzeko enpresa edo lantoki baten moduan antolatu dira. Departamentuak osatu dituzte, haien artean ardurak banatu eta bulego bat

ere atondu zuten hasieran, bertan lan egiteko. Tailerraren planoak marraztu, paretak lixatu, margotu, material guztia ongi antolatzeko apalak eta euskarriak konpondu… Eskuz egin beharreko hamaika lan egin dituzte denen artean. Beste ikasle batek, berriz, Arantxa Arellano ikastolako erizainarekin elkarlanean, botikina prestatu du, larrialdiren bat izatekotan, han bertan izan dezaten; eta lanerako segurtasunareko txokoa ere atondu dute, halako tailer batean beharrezkoak diren segurtasun neurriak bete daitezen. Prozesu honen guztiaren testigantza biltzeko, gainera, webgune bat prestatu dute (webnode.teknotailerra.es) non, besteak beste, egindako lana eta protagonisten betebeharra irudikatu diren. Honi guztiari buruz hitz egiteko ikasle hauekin bildu ginen egun berean, Mikel San Roman San Fermin Ikastolako sanferminikastola.eus orria

15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.