Txantxangorri 108

Page 21

108. alea | 2022ko urtarrila

21

Ibilbideak

B

Larreko San Lorenzo mendira

Iraupena: 55 min. Zailtasuna: erraza Desnibela: 129 m Distantzia: 2,6 km. Irteera: Gorosmendi

··· Núñez

erastegiko Larre mendiak aukera ugari eskaintzen ditu igotzeko. Oraingoan autoz gerturatuko gara Gorosmendiko aparkalekura. Hala ere, ibilaldi luzeagoa nahi dutenentzat, herrigunetik abiatu daitezke. Kasu horretan, autobideko bidegurutzean Donostiako noranzkoa hartzeko zubia gurutzatuta, parean dagoen atakatik igoko gara, autobidera igo gabe. Aldapa luzea igo beharko dugu, kilometro ingurukoa, Gorosmendiraino iritsi arte. Gorosmendiko aparkalekutik, ezkerretara pinudien artera doan bidetik jarraituko dugu. Segituan pasabide kanadiar bat gurutzatuko dugu, eta aldapan gora jarraituko dugu. Bidea nahiko maldatsua da, baina ez du galerarik. Ia amaiera iristen ari garela, iturria pasako dugu. Aparkalekutik, ordu erdi inguruan iritsiko gara Larreko mendi gainera. Goraino iristean, lehenengo antenak dauden tokira ailegatuko gara. Ondoan dago Larreko postontzia. San Lorenzo ermitara joateko, eskuineko bidetik jarraituko dugu, eta minutu gutxian iritsiko gara. Pagoen baso txiki baten erdian dago baseliza. Itzulera ermitaren atzeko aldean eskuinetara jaisten den bidetik egin dezakegu. Harrizko bide nahiko maldatsua da, eta igo garen bidearen erdialdera ateratzen da. Beste aukera, baselizaren atzealdean aurrerantz doan bidetik jaistea da, eta zuzenean Gorosmendira jaitsiko gara.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.