3 minute read

Amsia. Bizirik darraien airea

Next Article
Manifiesto

Manifiesto

Aitor Monje

Hitz hauek idazterako orduan, Amsiak (Azkoitia, Euskal Herria) jadanik aurkeztu izan du, bigarrenez, bere azken lana den “Kukuherri” (2021, Series Negras-ek argitaratuko du binilo formatuan eta Watusa-k kasettea). Etxean, Matadeixen. Gertakizun honi aitzakiatzat helduz, bere estudioan bildu gara berarekin, (bere) musikaz mintzatzeko.

Advertisement

Amsia hitzak 30 urtez luzatzen den musika sormena esan nahi du. Luzeago iraungo du, zalantzarik gabe, gure onerako. Urrun daude hasierako urteak, nerabezaroan, noiz bideojokoak eta skate jarduera bere nortasun artistikoaren heziketaren ardatz nagusi izan baitziren. Era berean, ez da hain urrunak direnik nabarmentzen, musikaren esparruan erakusten duen freskotasunari eta adierazten duten soinuaren izaera benetakoa bilatzeko konpromisuari erreparatzen badiegu. Maisutasunez jarraitzen ditu Amsiak bide horiexek. Fideltasunez, esperimentazio askearen uretan sakontzen du, airea bihurri eta soinu bihurtzeko, benetako nortasun musikala, bere tonu, kolore, luzera, altuera, posizio, gordintasun, gardentasuna, atera dezan. Eta, ondoren, estruktura eraikitzerakoan, izaera aske eta aireko horrek musika piezaren esanahi zehatza, zuzena eta propioa lor dezan.

Amsiak samplerra aukeratu du lan herramienta lez. Sutsu onartutako aukera. Soinuaren hasiera da. Musika tresnaren historian ondoren heldu ziren tresna digitalen ordez, hardware analogikoa aukeratzen du. Denboraren aurpegian zabaldutako mendekua bailitzan: nerabezaroan ezinezko zuen hori gizon heldua denean edukitzean berreskuratzea. Imaginazioatik errealitateara. Ehundaka musika, soinu eta zarata zati ditu gordeta, altxor edo taupada lez, bere rack modularetako memorietan. Bihotz bero horretan datza misterio, dibertimendu, joko eta erronkaren hasiera. Soinua entzutea, harrapatzea, gordetzea. Airezko horma fisiko eta emozionalaren kontra botatzea. Hautsi dadin, biderka dadin, bere osagarriak adieraz daitezen. Errebotean irauli, emanzipatu eta eskuetara buelta daitezen: aditzeko eta entzuteko beste modu diren fader eta potentziometroetara.

Estanislao Elorza (Doctor Master) aritu da masterizazio lanean (beste maisu bat esparru horretan). Azala eta barruko irudiak Izbene Oñederrak sortu ditu (lan erraldoia), multzo eder eta iradokitzaileak burutuz. Horrelakoa baita diska, iradokitzailea, bizia. Bartzelonan bizi den japoniar Tomomi Kubok, bere Ondes Martenot instrumentuarekin, soinu ekarpenen artean berezi daiteke, besteak beste Tokioko Shinjuru auzoari eskeinitako kantan, zeinek izenburu berdina duen. Izan ere, berarekin aritu da Matadeixen eman duen azken kontzertuan. Bestalde, badira Amsiaren inguru hurbilarekin lotura duten gaiei eskeinitako kantak (Kukuherri eta Kixmiren etorrera), berarentzat esanahi kuttuna dutenei (Umbrella eta A propósito de Svankmaier), irudimenak baino bizitzarik aurkitzen ez dien leku edo ez-lekuei (Recuerdos del No-lugar), beste ikuspuntuetatik gure bizitzaren testigu diren izaki bizidunei (Lampyris noctiluca, Eubalaena glacialis y Crotalonae) eta espazioz eta denboraz at dauden dimentsioei ere eskainitakoak (Kodama (berriro, japoniar kulturarekin lotuta), eta azken kanta den Dimetiltriptamina). Horrela, lan borobil honek soinu esparrua irudikatu eta zehaztu egiten du bizitza esparruaren gainean, hurbiletik unibertsalera, gizakiatik naturara. Berriro, musika geure

artean elkarguneak eta loturak garatzeko egiten delaren topikoa egia burutzen da.

Musika barruan sartzen bagara, KUKUHERRI korronte kolore eta soinudun anitzen multzo da. Aurrenekoz entzutean, badu luzera ertaineko kanta hertsi, zehatz eta bakarreko lanaren izaera. Aldiz, hurrengo entzunaldietan, barneko energia azalaratzen da eta ezberdintasunak agertzen dira, kanta bakoitzaren nortasuna azpimarratzeko. Soinu atseginak eta estruktura konplexuak aurkitzen dira, zeinetan zarata bakoitzak ezin duela isolatuta existitu onartzen duen. Ezin dute bizi bakarrik, besteengandik at. Badago nonbait eta noizbait, eta besteekin topatzen da. Entzulea bezalaxe.

Ironikoki, baina ziurtasunez ere, Amsiak 90eko hamarkadan geratu zela onartzen du. Aurreko hamarkadetako soinuak antzeman daitezke, lapurtuak eta sanpleatuak diren izpiritu bihurtzen direlarik. Arretaz entzutean, atseginak izatearen arrazoia ezagunak egiten zaizkigula da. Bide analogikoan moldatuak izatean, soinuen berotasuna sentitzen dugu. Arestian entzun dugunaren gogorarazleak dira, nahiz eta zer soinu diren ezin zehaztu. Arren, sanpler horren etorria jakingo bagenu, horretaz jabetuko ginateke. Beraz, gure belarrietan apurtzen denean, entzungarri bihurtuz, ezaguna eta hurbila da, aldi berean. Betidanik gurea bailitzan. Diskaren helburua, nahita edo nahi gabe, gurea lez onartzen dugun horixe azalaratzea bailitzan.

Lau urtez aritu izan da Amsia Bartzelonan, Befaco-n lan egiten. Mundu modularra mugiarazten eta birarazten duten pertsonen artean bere tokia aurkituz. Esperientzia erabat positibotzat du. 80, 90 eta 2000eko hamarkadetako musika elektronikoa sakonki ezagutzen du Amsiak. Bai musika lez eta baita eraikitzen erabili izan den software eta

hardware ere. Rack modularra baita, sanplerrarekin batera, bere abiapuntua, herramientarik gogokoena. Ondoren, mundu digitalera jotzen du, bolumenari automatizazioa sartzeko eta konpresioari azken ikutua emateko. Bere buruan ez dago analogikoa eta digitalaren arteko eztabaidarik. Bakoitzak bere eginbeharra du. Batak bestearen kide dira, sormena eta konposizioaren menpean elkar osatzen dute.

Askoren ikasle eta beste askoren maisu, Amsiaren bide musikalak mikrosoinuarekiko konpromisuari eutsu zaio. Argiarekiko eta txinparta koloredunarekiko. Hala bada, baita ere, zuzenean, Bilboko BBK Off festibalean entzun genuen lez, uda aurretik. Tartean, hasi da jadanik bere hurrengo lana prestatzen eta hurrengo kontzertuen zain geratzen gara.

This article is from: