2 minute read
3. Sariak
Zinema garaikidean autorearen ideia hobekien gorpuzten duen egungo zinemagileetako bat da Serra; Filologia Hispanikoan eta Literaturaren Teorian lizentziatu zen bere lehen film luzea —Crespià, the Film not the Village (2002)— amaitu aurretik. Hurbilpenak egin ditu hainbat pertsonaietara: Kixote eta Santxo (Honor de cavalleria, 2006), Errege Magoak (El cant dels ocells, 2008), Fray Luis de León (Els noms de Crist, 2010) eta Luis XIV (La mort de Louis XIV, 2016), eta Serrak argi utzi zuen bere filmetan ezer gertatzen ez dela dirudienean gertatzen dena erakusteko duen bokazioa. Eta horretarako, pertsonaia ahaztezin horiek “gizatiarrago” egiten zituzten leku eta uneen erretratu zehatza erabili zuen.
Bere obra zinematografikoan beste lan batzuk ere badaude, hala nola Rusia (2007), ZINEBIn eman zen El senyor ha fet en mi meravelles (2011), Història de la meva mort (2013) —Locarnoko Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Lehoinabarraren irabazlea—, Roi Soleil (2018) —Marseillako Zinema Jaialdian Film onenaren saria jaso zuena eta, ondoren, New Yorkeko, Mar del Platako edo Jeonjuko Zinema Jaialdietan eman zena, besteak beste— edo Liberté (2021), Cannesko Zinema Jaialdiko Un certain regard saileko Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuena. Hala ere, Albert Serraren irudia ezin da osorik neurtu zinemaren arloan egin dituen lanetara mugatzen bagara (Londresko Tate Modernen, Parisko Centre Pompidoun edo Bruselako Cinemateken bildu eta ikusgai jarri direnak): Banyolesko zuzendariak obrak ekoitzi ditu Kasseleko dOCUMENTA 13rako (Els tres porquets, 2012), Veneziako Biennalerako (Katalunia ordezkatu zuen Arte Bienalaren 56. edizioan La Singularitat proiektuarekin, zeina Institut Ramon Llullek bultzatu eta Chus Martínezek komisariatu baitzuten), Teatre Lliurerako eta Berlingo Volksbühne antzokirako.
Advertisement
Sail Ofiziala – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan aurekztutako lanek sari hauek eskuratu ahal izango dituzte: ZINEBIko Sari Nagusia 7.000 € Euskal Zinemaren Sari Nagusia 6.000 € Espainiako Zinemaren Sari Nagusia 6.000 € Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia 5.000 € Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia 5.000 € Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia 5.000 € Publikoaren EITB Saria 3.000 € Cineclub FAS Saria 2.000 € Unicef Saria (diru-hornidurarik gabe) ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketan aurkeztutako lanei sari hauek emango zaizkie: ZIFF Sari Nagusia 12.000 € ZIFF-Gazte Epaimahairen Saria (UPV / EHU) 2.000 € ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunean parte hartzen duten film luze dokumentalen proiektuek honako sari hauek jasotzeko aukera dituzte:
ZINEBI Networking EITB 2022 Saria ZINEBI Networking 2022 Saria 10.000 € 10.000 €
Aukera Programaren picthing-ean parte hartzen duten film laburren proiektuek honako sari hauek jasoko dituzte: Aukera Saria - (H)emen Saria 3.000 € Aukera Saria - Sortzaileen Saria 3.000 €