3 minute read

Jaialdi presentziala

Next Article
3. Sariak

3. Sariak

• Beautiful Docs – Munduko Film Luze Dokumentalen Panoramak atalak generoan ospetsuak diren zinemagile handien azken lanak izango ditu, hala nola Ruth BECKERMAN austriarrarena edo Jørgen LETH daniarrarena. Horiekin batera, zuzendari gazteen film dokumentalak egongo dira, besteak beste. Ainara VERA nafarrarena (Cannesen izan ondoren) eta Maria ELORZA euskaldunarena (Donostian estreinatu ondoren). • Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailak, arreta Euskadin ekoitzitako film laburretan eta dokumentaletan jartzen duenak, 16 film labur eta 4 film luze ditu aurten. Azken horien artean, ZINEBIn mundu mailako estreinaldi bat izango dugu: Izaro:

Limoiari eztia (Ander Merino & Izaro Andrés, 2022) filmarena, zeina IZARO konpositore eta abeslari bizkaitarrari buruzkoa baita.

Advertisement

Horrez gain, Bigarren ekitaldia dokumentala ikusi ahal izango dugu, Ainhoa URGOITIAk eta Enrique REYk zuzendutakoa —Ramón

BAREArekin (Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Domina jaso berri duena) eta Pabellón Nº6 martxan jarri zuten gainerako pertsonekin—; eta baita Tetuán, Iratxe FRESNEDA zinemagile bizkaitarraren hirugarren film luzearen estreinaldia ere. • Jean-Luc GODARD, hil eta hilabete gutxira, protagonista izango da ZINEBIn, bi arrazoi direla eta: batetik, pantailan egin zuen azken agerraldietako bat dugu, See You Friday, Robinson (Mitra FARAHANI, 2022), zeina Estatu mailan estreinatuko baita (FICXekin batera); eta, bestetik, Nicole BRENEZ unibertsitateko irakasle eta programatzaile frantziarrak Godarden legatuaren garrantziaz hitz egingo du hilaren 15ean egingo den masterclass batean. • Godarden lankidea izan zen Éric ROHMER zineman hasi zenetik, eta bera izango da, halaber, zuzendari frantziarrak filmatutako azken film laburrei eskainitako ziklo berezi baten protagonista. Film horiek 1993 eta 2009 bitartean filmatu ziren, eta Espainiako

Estatuan argitaratu gabe daude. ZINEBIk Éric Rohmerren atelierra izeneko zikloan aurkeztuko ditu. • ZINEBI NETWORKING Zinema Dokumentalaren Bilboko Foro Profesionalaren bosgarren edizioak, aurten, areagotu egin du film luze dokumental berrien aldeko apustua, 20.000 euro emanez laguntzetan 2022an garaile diren bi proiektuak garatzeko: bata, euskal proiektu onenari emango zaio, eta bestea, Estatuko proiektu onenari. Foroa ZINEBIk antolatu du, Euskal Produktoreen

Elkartearekin (EPE-APV) batera, eta honako hauen finantzaketa du: Zinemagintzaren eta Ikusentzunezko Arteen Institutuarena (ICAA), Europar Batasuna-NextGenerationEUrena, EITBrena, Zineuskadirena eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirena; horrez gain, elkarlanean aritu dira ere Scottish Documentary Institute eta Cannes Docs. • ZINEBIn munduko Zinema Jaialdietako profesionalen topaketa bat izango dugu: Emakumeak Zinemaren Jaialdietan… Non gaude?

• ZINEBIk lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen irailean, Donostia Zinemaldian zehar, Espainiako zinema lehiaketetako batekin,

FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jailadiarekin, hain zuzen, zeinak aurten 60. edizioa egingo baitu. Horren ondorioz, bi Zinema Jaialdiek honako film hauen Estatu mailako estreinaldiak partekatzen dituzte (eta bi lehiaketetan ikusi ahal izango dira): Castells (Blanca Gamell, 2022) eta Contracampos (Ramón Lluis Bande, 2022), Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen dutenak; Anhell69 (Theo Montoya, 2022), ZIFF – ZINEBI First Film sailean parte hartzen duena; See You Friday, Robinson (Mitra

Farahani, 2022), Beautiful Docs sailean; eta Tetuán (Iratxe Fresneda, 2022), Bertoko Begiradak sailean emango dena.

ZINEBIren proiekzioak bi ataletan multzokatzen dira: Sail ofiziala eta bestelako proiekzioak. Lehenengoan, FILM LABURREN NAZIOARTEKO LEHIAKETA eta ZIFF – ZINEBI FIRST FILM nazioarteko lehiaketa sartzen dira, azken horren izenak adierazten duen bezala, zuzendari berrien lehen film luzeentzat da. Bigarrenean sartzen dira: BEAUTIFUL DOCS – MUNDUKO FILM LUZE DOKUMENTALEN PANORAMA saila, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen saila, lehiarik gabeko erakusketa dena; BERTOKO BEGIRADAK, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatzen dutena, eta euskal ikusentzunezko industriako ekoizle, zinemagile eta profesionalen lana aintzatesteko xedea duena; Jaialdiaren Ohorezko Mikeldi saridunen lanen zati bat berreskuratzeko emanaldi bereziak eta, amaitzeko, aurreko taldeetan sartzen ez diren beste proiekzio batzuk. ZINEBI, 2022an, jada ez da jaialdi hibridoa. Hala ere, eta pandemiaren eraginak kudeatzearen ondorioz 2020an eta 2021ean gertatutakoa ez bezala, Bilboko zuzeneko proiekzioez gain, FILMIN plataformaren bidez aukera izango dugu azken urteotan Jaialditik igaro diren film batzuez gozatzeko, ZINEBIri eskainitako berariazko atal batean. Aurten, plataforman ezin izango dira ikusi Bilboko aretoetan emango diren filmak. Emanaldi presentzialak aretoetan izango dira zehazki, eta horietara joango dira ere Nazioarteko Epaimahaikideak.

This article is from: