1 minute read
1. ZINEBI 64ko irudia
1. ZINEBI 64ren IRUDIA
Happyending Studio azken urteotan ZINEBIren irudia sortu duten diseinatzaile bizkaitarren zerrendan sartu da. Bertan Rebeka Arce, Eider Corral eta Susana Blasco daude, besteak beste. Jaialdiaren 64. edizioko irudirako, estudioaren sortzaile Ángela Alonsok eta Elena Pereak ikusentzunezko sorkuntzaren elementu oso berezi batean jarri dute abiapuntua; aukeratutako elementuak hasierari egiten dio erreferentzia: doitzekartei, kolorea eta fokuratzea kalibratzeko kartei. Ikusentzunezko edukiaren aurretik dagoen horretaz ari gara. Irudi ikoniko horietatik forma geometrikoen, oinarrizko koloreen eta motiboen unibertso bat lapurtzen dute, lengoaia bisual propio eta oso antzemangarri bat sortzeko aukera ematen diena. Aurten, lengoaia horrekin, ikusentzunezko sorkuntzan dihardutenen ogibidera gerturatu nahi izan dute Jaialdia. Bere printzipio bakarra ez bada ere, ZINEBIk beti izan du bere funtsean berrikuntzaren eta esperimentazioaren bilaketa, aski ezagunak diren gaietara beste modu batean hurbiltzea, edo haietara gehiago gerturatzea, sakontasun handiagoz ikusteko; gai horiek, gainera, gure gizartearentzat interesgarriak izan daitezke, inspiragarriak, baita kezkagarriak ere. Horregatik, Happyending Studiok planteatutako kanpaina grafikoak bi oinarri ditu: batetik, beren apustu estetikoak gogora ekartzen dituen elementu grafikoekin esperimentazio formala egitea eta, bestetik, narratiboa den hori azpimarratzea (diskurtso sinplisten garaian hausnarketarako funtsezko elementu gisa), ikusentzunezko iruditeria kolektiboko liburutegietatik abiatuta, non ikusizko pilula txikiak aurki baititzakegu, eta pilula horiek lehiaketaren bizkarrezurra diren film laburrei egiten diete erreferentzia. Ángela Alonsok eta Elena Pereak 2012an sortu zuten Happyending Studio. Diseinu grafikoan, ilustrazioan eta artezuzendaritzan espezializatutako sormenestudio independentea da, eta Bilbon du egoitza. Biak Arte Ederretan lizentziadunak dira: lehenak Europako Diseinu Institutuaren “Sormen sektoreko enpresen diseinu eta hazkundea”ri buruzko programa exekutiboan parte hartu zuen, eta hainbat espazioren diseinua eta kontzeptualizazioa garatu zituen, hala nola Expo Zaragozan Euskadik izan zuen pabiloia edo Segoviako Akueduktuaren Interpretazio Zentroa, besteak beste; bigarrenak Londresko UALen eta Parisko Cake Design estudioan osatu zuen bere prestakuntza, besteak beste Hennessy, Le Royal Monceau, Roger Pradier, McDonald’s edo Azkuna Zentroarentzat diseinatzaile grafiko gisa lan egin aurretik.
Advertisement