3 minute read

4. Epaimahaiak

4. EPAIMAHIA

SAIL OFIZIALA – FILM LABURREN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

Advertisement

Anca Caramelea Zinema programatzailea da Ecozine Zinema Jaialdian. Zinemaren arloko profesional gisa, hainbat Zinema Jaialdirekin kolaboratu du, hala nola Les Films de Cannes à Bucarest, Bucharest International Experimental Film Festival (BIEFF), NexT Film Festival jaialdiekin. Zinemak aldaketarako tresna gisa duen ahalmena interesatzen zaio eta, hori dela eta, elkarlan estua egin izan du Pelicam - Ingurumenari eta Jendeari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin, bai jaialdiaren programatzaile gisa, bai koordinatzaile gisa. Bere beste eremu profesionala zinemak hezkuntzarako bitarteko gisa duen zereginarekin lotuta dago eta, horrek bultzatuta, zinemarekin lotutako hainbat hezkuntza-programatan parte hartu du (CinEd, Éducation à l’image, CineKids, Kinoteca Bloc Zero). Antropologia eta Soziologia ikasketak egin zituen Bukaresteko Unibertsitatean, eta Zinematografia Ikasketetan masterra egin zuen East Angliako Unibertsitatean. Hilke Doering 1966an jaioa, eta Alemanian eta Suitzan hazia. Soziologia ikasi zuen Bielefelden eta Parisen, eta ikerketa lanak egin zituen ikusizko soziologiari eta etnografiari buruz. Oberhausengo Film Laburren Nazioarteko Jaialdian lan egiten du 1995etik, zinema jaialdiaren nazioarteko lehiaketaren eta nazioarteko harremanen arduradun gisa. Testuinguru horretan, Zinema Jaialdien Europako Koordinazio Batzordeko kide izan zen 1996tik 2000ra bitartean, eta Film Laburren Nazioarteko Konferentziako presidente 1998tik 2003ra; horrez gain, European Short Film Network-eko (ESFN) bazkide sortzaileetako bat ere izan zen, 2018an. Nazioarteko Zinema Jaialdi askoren epaimahaikide izan da, eta baita mundu osoko zinema programetako komisario ere. Juan Soto Muntatzailea, errealizadorea eta artxibozaina da. Dokumentalen errealizazioa ikasi zuen Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan (EICTV). Gaur egun, Kataluniako Filmotekaren eta Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunyaren (ESCAC) proiektu baten buru da, zeinetan Ferrán Alberichek dihardu komisario gisa. 2020an Black Canvas Festival-en Edizio Onenaren saria jaso zuen Philip Warnellen Intimate Distances lanagatik. Bi bider izendatu dute Kolonbiako Zinema Akademiaren Macondo Sarietan Editore Onena izateko. Muntatzaile gisa, honako lan hauek egin ditu, besteak beste: La defensa del dragón, Natalia Santa-rena; Agosto, Armando Capó-rena; Pornomelancolía, Manuel Abramovich-ena eta El Father Plays Himself, Mo Scarpelli-rena. Zuzendari gisa: Revelaciones (2020), Parábola del retorno (2016), Estudio de reflejos (2013), Nieve (2012), 19º sur 65º oeste (2010), El bombillo (2009) eta Elena dio a luz un hermoso niño (zuzendarik: Chiara Marañón; prod.: LaCima), Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarengandik (ICAA) jaso duena eta gaur egun ekoizpen fasean dagoena. Sabina Urraca Idazlea, editorea eta kazetaria. Jaiotzez euskalduna, Tenerifen hazi zen eta Madrilen bizi da duela hogei urte baino gehiagotik. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatua ikasi zuen, eta Gidoi diploma eskuratu zuen Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM). Gidoilari, telebistarako sortzaile, zerbitzari, aseguru-saltzaile eta marihuana-ebakitzaile gisa lan egin du. Espainiako hainbat hedabidetan idazten du (El País, El Cultural, Vice, Cinemanía, Eldiario.es). Las niñas prodigio (Fulgencio Pimentel, 2017), Javier Morote Saria irabazi zuen eleberriaren egilea da, eta baita Soñó con la chica que robaba un caballo (Lengua de trapo, 2021) eleberriarena ere. Andrea Abreuren Panza de burro (Barrett, 2020) liburuaren editorea da. Hainbat kultura-erakundetan idazketa-tailerrak ematen ditu. 2020an Iowa Arts Fellowship beka jaso zuen Iowako Unibertsitatearen eskutik. Begoña Vicario Arte Ederretan doktorea eta animazioko irakaslea. Hauazkena animaziotaldea koordinatzen du eta ikerketalanak egiten ditu Akmeka Arte Garaikidearen Ikerketa Taldean. Zuzendari gisa, bakarkako lanak egin ditu, hala nola Pregunta por mí (1997) eta Haragia / Carne humana (2000), eta baita kolektiboak ere, esaterako, Beti bezperako koplak (2015), Areka (2016), Ehiza (2020) eta Hirian ibiltzeko jarraibideak (2021). Guztiek ere sariak jaso dituzte nazioarteko jaialdietan, Goya saria edo ZINEBI 59ko Euskal Zinemaren Sari Nagusia (2017an), batzuk aipatzearren. Animaziozko zinemari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: Breve historia del cine de animación experimental vasco (1998, Madrilgo Zinema Esperimentalaren Astea), Sistiaga, el trazo vibrante (2008 Animadrid) eta Cortometraje de animación realizado por mujeres en el Estado Español (Cineastas emergentes. Mujeres en el cine del siglo XXI. Madril: Iberoamericana, 2018).

This article is from: