5 minute read
7. Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalen panorama
errealitate latza bere garaiko irudi eta ahotsetan erretratatzeko, eta arreta berezia eskaintzen die, besteak beste, Luis Carlos Galán, José Antequera edo Bernardo Jaramillo Ossa agintari politikoen hilketei.
8. OUTSIDE / НАЗОВНІ, Olha Zhurbarena (Ukraina – Herbehereak – Danimarka) (79’)
Advertisement
Dokumentaletan espezializatutako Kopenhageko CPH:DOX jaialdiaren iazko edizioan aurkeztu zuten. Olha Zhurba ukrainar zuzendariaren lehen film luzea (2021ean Locarnon aurkeztu zen Dad’s Sneakers film laburraren zuzendaria ere bada) Romarekin hainbat urtez lan egin ondoren argitaratu da. Roma Kieveko kaleetan hezitako nerabe bat da, Euromaidan zeritzonean zehar gertatutako manifestazio eta istiluen ondorengo kale horietan, Roma bera izanik istiluetako aurpegi ezagunenetako bat. Zhurbak,
Volodymyr Usyk argazki zuzendariarekin batera, bere kamerarekin jarraitu zion (baita urrutitik ere, telefono dei ugariekin) 13 urte zituenetik hemezortzi urte bete zituen arte; orduan, ez du lortzen bere lekua aurkitzea, Errusiaren inbasioaren aurreko Ukraina hartan.
9. WATERS OF PASTAZA / JUUNT PASTAZA ENTSARI, Inês T. Alvesena (Portugal) (62’)
Haur talde bat Ekuador eta Peru arteko mugan dagoen urez eta landarez betetako ingurune batean dabil. Pastaza ibaia da euren jolastokia; bertan aritzen dira ehizan, arrantzan eta sukaldean, baina baita beren smartphonetan bideoak ikusten ere. Hori da
Inês T. Alves zinemagile portugaldarraren kamerak jasotzen duen errealitatea. Bere lehen film luzea da, baina hainbat film labur egindakoa da, eta eskarmentua du era guztietako komunitateentzat ikusentzunezko tailerrak antolatzen.
Waters of Pastazaren mundu mailako estreinaldia joan den Berlinalean izan zen.
Hamar urte dira ikusle bilbotarren aldetik harrera onena izan duen ataletako bat sortu zenetik. ZINEBIk harrotasun handiz aurkeztuko ditu 2022. urtean mundu osoan barrena ikusgai egon diren film dokumental luzeen artetik onenetakoak. Saila osatzen duten 9 dokumentalak 11 herrialdetako ekoiztetxeek koproduzitu dituzte, eta mundu osoan estreinatu dira azken hamabi hilabeteetan, besteak beste, Berlin, Cannes, Venezia edo Torontoko Zinema Jaialdietan. Horietatik, 5 ez dira inoiz Estatuan eman, orain arte.
1. A LOS LIBROS Y A LAS MUJERES CANTO, Maria Elorza Deiasena (Euskadi, 2022) (72’)
Virgiliok epopeia latindar handia armei eta gizonari abesten hasten bazuen, Maria Elorzak —ZINEBIn saritutakoa Gure hormek (Maider Fernández zuzendarikide zuena) eta Ancora lucciole film laburrengatik— dokumentalaren ardatza kontrakoan jartzen du: irakurleak, liburuak, liburu zaletasuna, literatura, zinema, kultura. Dokumental honen proiektuaren mundu mailako estreinaldia joan den Donostiako Zinemaldian egin zen (non gazteen saria lortu baitzuen), eta sariduna izan zen ZINEBI Networking 2021ean.
2. BODY PARTS, Kristy Guevara-Flanagan-ena (AEB, 2022) (86’)
Hollywoodeko aktoreen amestutako casting batek Tribecako Zinema Jaialdiaren joan den edizioan estreinatu zen (eta ondoren
Deauvilleko Zinema Jaialdian parte hartu zuen) dokumental honen ikuslea zinemaren historiako sexu eszena ikonikoenetako batzuetan barrena gidatzen du.
Proiektu dokumental hau Sundance Institututik sustatu dute, eta Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitateko (UCLA) irakasle
Kristy Guevara Flanaganek zuzentzen du. Bi hamarkadatik gora daramatza zinemagile gisa, zinema esperimentalaren eta dokumentalaren arloan, eta baita gori dauden gaietan ere, hala nola genero identitatean eta ordezkapenean. Oraingo honetan, besteak beste, Jane Fonda, Rosanna Arquette eta Rose McGowan aktoreen testigantza sendoak ditu.
3. CASA SUSANNA, de Sébastien Lifshitz-ena (AEB – Frantzia, 2022) (97’)
Joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan, Catskill mendien magalean (AEBn) zegoen etxe bat babesleku erdi klandestino bihurtu zen, bai emakumez janztea gogoko zuten gizontzentzat, bai bere bizitza askatasunez gozatu nahi zuten emakume transgeneroentzat. Hasiera batean, dena den, asteburu baterako bakarrik zen. Dianek eta Katek 80 urte dituzte orain. Bere ga-
Casa Susannak New Yorkeko estatuko toki hartatik hartu du izena. Veneziako Giornate Degli Autorin estreinatu zen, Londresko Zinema Jaialdian eta Doclisboan ere ikusi da, eta Sébastien Lifshitz frantsesak zuzendu du. Berarenak dira ere beste fikziozko film luze batzuk, hala nola Primer verano (Presque rien, 2000) edo Plein sud (2009), eta baita dokumentalak ere, besteak beste, La traversée (2001), Bambi (2013), Les vies de Thérèse (2016) –Cannesko Zinema Jaialdian Queer Palm saria jaso zuena eta Hot Docsen ere saritu zutena— edo Una niña (Petite fille, 2020), zeina, Sevillan estreinatu ondoren, 2020ko Europako Dokumental Onenarako izendatu baitzuten.
4. A FLOWER IN THE MOUTH (UNE FLEUR À LA BOUCHE), Éric Baudelaireena (Frantzia, 2022) (67’)
Proiektu hibridoa, uztartu egiten ditu fikzioa eta dokumentala, Baudelaireren azken lana (L’anabase de May et Fusako Shigenobu,
Masao Adahi et 27 années sans images (2011), Letters to Max (2014) edo Un film dramatique (2019) dokumentalen zuzendaria da, besteak beste) Luigi Pirandelloren lan batetik abiatzen da, denborari eta egiteke dagoenari buruzko hausnarketa zoragarria aurkezteko. Dokumentalaren eta fikzioaren arteko lotura gisa, lore horiek, Afrikatik iritsiak, presaka garraiatzen dituzte Herbehereetako Aalsmeer hiriko merkatuan, erosleengana beranduegi izan baino lehen iristeko.
Berlinalean estreinatu ondoren, A Flower in the Mouth Jeonju (Koreako Errepublika) eta Doclisboa (Portugal) Zinema Jaialdi ospetsuetan ere eman dute.
5. GEOGRAPHIES OF SOLITUDE, Jacquelyn Millsena (Kanada, 2022) (103’)
Berlingo Zinema Jaialdiko azken edizioan azaldu zen munduaren aurrean Zoe Lucas naturalista (40 urtetik gora daramatza Sable uharteko naturagune babestuaren bizitzaz inguratuta, Eskozia Berritik ia 200 kilometrora), dokumental honen protagonista.
Dokumentalak berriro ere agerian jartzen du zinemak zer nolako ahalmen magikoa duen, ikusleak gizarte gisa hobetu daitezen bultzatzeko orduan. Jacquelyn Millsen kamerak natura babesteko borrokan diharduen naturaren maitale baten begirada darama zinema aretoetara.
Urteko debutik ederrenetakoa izan da, eta sariak jaso ditu jada maila handiko nazioarteko hainbat jaialditan, hala nola Jeonjun (Epaimahaiaren Sari Nagusia) eta Hot Docsen (Zuzendari Berri Onenaren Saria eta Kanadako Film Luze Onenaren Saria).
6. MUSIC FOR BLACK PIGEONS, Jørgen Leth & Andreas Koefoedena (Danimarka, 2022) (92’)
Zinema dokumental esperimentalaren erreferentzia nagusietako bat den Jørgen Leth danimarkar poeta eta zuzendariak honako lan hauek zuzendu ditu, besteak beste: The Perfect Human (Det perfekte menneske, 1968); Pelota (1983), Ole Johnekin batera;
The Five Obstructions (De fem benspænd, 2003), Lars von Trierrekin batera, eta ZINEBI 57n estreinatutako Pelota II (2015), Olatz
González Abrisketarekin batera. Oraingo honetan, Danimarkako zinema dokumentalaren beste izen interesgarrienetako batekin batu ditu indarrak, Andreas Koefoedekin, hain zuzen —Ballroom Dancer (2011) edo The Lost Leonardo (2021) egin ditu, besteak beste—, Veneziako Biennalean lehiaketatik kanpo estreinatutako dokumental honetan gaur egun eragin handienetakoa duten jazz musikari batzuk elkartzeko. Musika sortzeko prozesuaren lekuko gisa, zinemagileek patxadaz eta xehetasun bakoitzari arreta handia eskainiz erretratatzen dituzte, besteak beste, Bill Frisell, Joe Lovano interpretatzaileen edo zendu berri den Lee Konitz saxofonistaren musika eta isiltasuna.
7. MUTZENBACHER, Ruth Beckermannena (Austria, 2022) (100’)
Berlinen estreinatu eta Donostiako Zinemaldian Estatu mailako estreinaldia egin ondoren, austriar dokumentalista beteranoaren lanik berrienak sexuari, zinemari eta pornografiari buruz hitz egingo duen gizon talde handi bat ekarriko du ZINEBIra. Beckermannek erabili duen trikimailua ezin hobea eta sinplea da: 16 eta 99 urte bitarteko gizonentzako entzunaldi bat; proiektua 1906ko eleberri anonimo baten zinemarako egokitzapena litzateke. Eleberriaren izenburua Josephine Mutzenbacher, edo Vienako prostituta baten bizitzaren istorioa da, eta duela bost urte arte debekatuta egon zen Alemanian edukia zela eta.
raian leku hartara joaten ziren horietako batzuk dira; gaur egun, leku hura trans nortasunaren historiaren funtsezko kapitulu bat da.