2 minute read

Sarrera

HITZAURREA

ZINEBI, Estatuko hirugarren Zinema Jaialdirik zaharrena, A Klaseko nazioarteko jaialdi bakarra da dokumental eta film laburren kategorian. Horixe akreditatu du 1974tik, eta etenik gabe, Film Ekoizleen Nazioarteko Federazioak (FIAPF). Hollywoodeko Akademiak Oscar® sarietarako jaialdi kalifikatzaile gisa ematen duen akreditazioa du. Horrek esan nahi du Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako Hautaketa Batzordeak automatikoki hartuko dituela aintzat Oscar® sarietako hautagaitzetarako ZINEBI Sari Nagusia irabazten duen film laburra eta Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldi sariaren irabazlea.

Advertisement

Horrez gain, ZINEBI, Valladolideko SEMINCIrekin batera, EFA (European Film Awards) sarietarako hautagai den film labur bat aukeratzen duen estatuko jaialdia da. Horrek esan nahi du Nazioarteko Epaimahaiak Europako film labur bat aukeratzen duela ZINEBI 64ko Sail Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan egon diren film laburren artean, 2022ko Europako Film Labur Onenaren Sarirako hautagai izateko. Halaber, ZINEBI akredituta dago BAFTA sarietarako (ekoizpen britainarra duten film laburretarako) eta Goya sarietarako kalifikatzaile gisa. • 47 herrialdetako 147 film egongo dira Jaialdiaren aurtengo edizioko sailetan; horietatik 115 film laburrak dira, 4 film ertainak eta 28 film luzeak.

• 38 film euskal ekoizpenak dira: 31 film laburrak, 2 film ertainak eta 5 film luzeak. • Programatutako filmen % 50 baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte. • Programazioaren % 50 baino gehiago Estatu mailako estreinaldiak dira. • Proiektatuko diren film guztiek euskerazko azpitituluak izango dituzte. • Sail Ofizialean - Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan 57 film lehiatuko dira. Lehen aldiz, horiek guztiak Estatu mailako estreinaldiak dira.

• Sail Ofizialean - ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketan opera prima diren 9 film luzek hartuko dute parte, aurten ekoitzi eta aurretik Estatuan eman ez direnek.

• ZINEBIk, OHOREZKO MIKELDI sarien bidez, aitortza bat egiten die gaur egungo nazioarteko zinemako izen nagusien ibilbideari eta dimentsio artistikoari. Aurten, lehen saria Agnieszka HOLLAND zuzendari eta gidoilari poloniarrarentzat izango da, Europako

Historiaren aldaketa handiak islatu dituen ibilbide borrokalari eta oso batean norbanakoaren askatasunekiko begirada konprometitua mantentzeagatik. • Bigarren OHOREZKO MIKELDI saria Euskadin laurogeiko hamarkadaz geroztik bideoartean eta film laburretan izan den izen garrantzitsuenetako bati, Iñigo SALABERRIAri, egiten zaion hil osteko aintzatespen bat da. Duela gutxi zendu zen, eta bere lanek (Luz a la deriva eta Lo ibiltariak) ZINEBIren duela gutxiko edizioetan parte hartu zuten; horrez gain, Euskadin bideoaren erabilera sortzailean aitzindaria izan zen, besteak beste, Michel Jaffrennou edo Joan Logue bideoartearen aitzindariekin batera trebatu ondoren.

• Hirugarren OHOREZKO MIKELDI sariak Estatuko zinemagile sortzaile, estimulatzaile eta probokatzaileenetako baten ibilbidea aitortuko du. Albert SERRA zuzendari katalanak duela bi hilabete estreinatu zuen bere azken filma —Cannesko Zinema Jaialdiko

Sail Ofizialean aurkeztu zena—, eta hainbat sari jaso ditu, hala nola Jean Vigo saria eta Locarno, Marseilla eta FICUNAM lehiaketetako sari nagusiak. Serrak lan handia du eginda film laburretan eta luzeetan eta, izan ere, XXI. mendeko Europako zinemagintzaren funtsezko zinemagileetako bat da. • ZINEBIk Ukrainari eskainitako programa berezi bat antolatu du, Ukrainian Institute (Ukrainako Kanpo Arazoetako Ministerioaren mendeko erakunde publikoa) eta urtero Kieven martxoan egin ohi zen Docudays UA Giza Eskubideei buruzko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean. Ukrainako hiru film luze dokumental eta hiru film labur emango dira, aurtengo otsailean armada errusiarrak Ukrainako lurraldea inbaditu ondoren aurkeztutakoak. Horien artean, Mariupolis 2 dago, Cannesko

Zinema Jaialdiaren aurreko edizioan estreinatu zena: Mantas KVEDARAVIČIUS-ek zuzendu zuen, baina bere bikotekide Hanna

BILOBROVA-k amaitu zuen, aurtengo apirilaren 2an errusiar soldaduek Ukrainako Mariupol portuko hirian zuzendaria atxilotu eta hil ondoren.

This article is from: