LANEAN. PROZESUEI LAGUNTZEKO PROGRAMA
Artoteka
Arterako eguneroko espazioak Artoteka, arte garaikideko obrak mailegatzeko eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma, Mediateka BBK erakusketa-gunean izango da abenduaren 1etik aurrera, Lanean. Prozesuei laguntzeko programaren esparruan. Bitartekaritza artistikoko proiektua da, eta publiko berriak sortzea eta bertako artisten lana zabaltzea du xede. Artoteka plataformak artelanen mailegua eta bitartekaritzako jarduerak eskaintzen ditu sortzaileekin, artea eguneroko bizitzara eta era askotako ikuslerengana hurbiltzeko. Gaur egungo artea zabaldu eta ezagutzera emateko modu berriak sortzeko, arte garaikidearen eta sare sozialen arteko lotura-bideak eratzeko eta artisten ekonomian eredu berriak bultzatzeko dagoen beharra izan da proiektuaren sorburua. Nola funtzionatzen du? Artotekak bertako hamar artistaren obra bilduma bat du, proiekturako bereziki diseinatua, bertako sorkuntza garaikidearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten dituena. Bilduma hibridoa da, hainbat diziplinatako lanak dituena (marrazketa, argazkia, pintura, eskultura, bideoa...), eta artisten intereseko gaiak ikusaraztea du helburu, artea beste jakintza-arlo batzuekin lotuz.
Urtarrilak 23 > Apirilak 11 Astelehena > Larunbata 10:00 - 20:00 Igandea 10:00 - 20:00 Galeria Mediateka (Mediateka BBK) Sarrera librea leku guztiak bete arte Parte hartzen duten artistak: Belén Cerezo, Helena Goñi, Juana García, Mawatres, Raisa Alava, Raquel Asensi, Raquel Meyers, Saioa Olmo, Tunipanea, Victoria Ascaso
Erabiltzaileek obra horietako bat edo batzuk aukeratzen dituzte beren etxeetan, lantokietan edo ikasketetan maileguan hartzeko. Maileguek 3 hilabeteko iraupena dute gutxienez, eta obrak Artotekako taldeak gainbegiratuta garraiatzen eta muntatzen dira. Mailegu bakoitza aktibatzeko, bitartekaritza-jarduerak diseinatzen dira, espazioaren eta erabiltzaileen eta artisten beharren eta interesen arabera. Horrela, artisten eta komunitateen arteko topaguneak sortzen dira, artelanen eta haien esanahien inguruan taldean gogoeta egiteko.
Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programaren helburua da artelanen ekoizpena babestea, eta, horretarako, ikusleen komunitateetara hurbiltzea, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez. Mediateka BBK-k GureARTEan hezkuntza-programa antolatu du Artotekarekin batera. Informazio gehiago: 68. or. 60