EGONALDI ARTISTIKOAK
Deialdiak eta egonaldiak 2021-2022 Sorkuntza artistikoari laguntzeko programa proiektuak sustatzeko hainbat deialdiren bidez egituratzen da, laguntzan, konplizitatean eta elkarrekiko itzuleran oinarritutako estrategia batekin.
Ikusi oinarriak hemen: azkunazentroa.eus
Artistekin dugun harreman horrek aukera ematen digu sorkuntzapraktika partekatzeko, ekoizpen-prozesuan bestelako aldiak bultzatuz, eta bitartekari gisa jarduteko komunitate artistikoaren, kultura-eragile aktiboen eta gizartearen artean. Gaur egun, hainbat programa daude martxan sorkuntzari laguntzeko, deialdi berriak egiten diren bitartean.
Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa Sorkuntza artistikoari laguntzeko deialdia 2021eko martxoaren 15etik maiatzaren 31ra Lantegia. Ideien laborategia
Deialdi honen esparruan, Zentroaren programazio-ildoekin lotutako praktika artistikoen bost proiektu hautatuko dira, eta horietako batek idazketaren eta hitzaren gaia jorratu beharko du, eta Mediateka BBKrekin harremanetan jarri.
Azkuna 2020an, Azkuna Zentroak Babestu programaren lehen deialdia egin zuen, sorkuntza garaikideari laguntzeko ezohiko programa gisa, Covid-19aren krisiak eragindako salbuespenezko egoerari erantzuteko. 2021ean, beharrezkotzat jo da sorkuntza artistikoa bultzatzen jarraitzea, eratze-prozesu horiek indartzea eta pertsonei beren proiektuak garatzen lagun egitea.
Horrez gain, Babestu programak artisten zerbitzura dagoen tresna bat izan nahi du, programazioarekin eta Zentroaren ekintza-ildoekin lotutako sormen-proiektuak gara ditzaten; eta bidea erraztu nahi die publiko-komunitateei hausnarketa artistiko garaikidera hurbiltzeko eta eztabaidak sortzeko, kultura eraldaketa-tresna gisa hartuta. Deialdiak baldintza horiek betetzen dituzten proiektuak lehenetsiko ditu hautaketan, azken pieza hainbeste nabarmendu ordez hura garatzeko prozesuan indarra jartzen dutenak.
Kontua da sorkuntza eta kultura garaikidearen laguntza eta hedapena sustatzen saiatzea, esperientziak, ideiak eta ikuspegiak trukatzea sustatuz, eta hurbileko sorkuntza-sarea dimentsio pluridiziplinarrean eta zeharkakoan bultzatuz.
Lantegia. Ideien laborategian kokatzen da Babestu, Zentroaren hirugarren eraikinean dagoen eta proiektu artistikoak ekoizten eta bistaratzen dituen gunean. Hautatutako pertsonek, Azkuna Zentroaren laguntzaz, aholkularitzaz eta bitartekaritzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte.
62