Praktika artistikotik errealitatea prototipatzea Hiruhileko honetan, Prototipoak. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa bienalaren edizio berria izango da, eta duela urtebete baino gehiago abian jarritako prozesu artistikoak aurkeztuko dira Prototipoak topaketan, begirada desberdinak dituzten eta jatorri oso desberdinekoak diren artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, testuinguruaren espezifikotasunetik abiatuta. Forma Artistiko Berrien bidez egiten dute, beren kodeekin eta sorkuntzadenborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan, errealitatearen hainbat alderdi auzitan jartzen duten lengoaia desberdinekin, errealitatea eraldatzeko aukerak zabaldu nahian. Prototipoak zentzu askotan Zentroaren kultura-proposamenaren paradigma da. Lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa du, eta artisten arteko eta artisten eta publikoen komunitateen arteko topaguneak irekitzen ditu. Ana Laura Aláez artistaren Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik lanaren kasua da, maiatzetik aurrera erakusketa-aretoan zabalduko dena. Bea Espejok komisariatutako proiektuak artistaren ekoizpen berrienaren zati bat biltzen du, hasierako piezekin hizketan jarrita. Madrilgo CA2M zentroarekin batera ekoitzitako erakusketa Azkuna Zentroko erakusketa-aretora iritsiko da, hamar bat pieza argitaragaberekin eta erakusketa berri honetarako berariaz sortutako bi piezarekin. eszenAZ arte eszenikoen denboraldiaren esparruan, Oscar Gómez Mata Azkuna Zentroko artista AZkideak Makers proiektua estreinatuko du apirilean, Juan
Loriente aktorearekin batera. Proposamen eszenikoak maitasuna, denbora eta argia bezalako gai klasikoak jorratzen ditu, filosofia, poetikoa eta komikoa nahasiz. Eta Zinematekak autore-zinearen ziklo berri bat irekiko du, Luis García Berlangari eskainia bere mendeurrenaren urtean, zeinak bat egiten duen 2021eko lehen hiruhilekoan proiektatutako Pier Paolo Pasolini zinemagilearen atzera begirakoarekin. Azkuna Zentroari lotutako komunitate artistikoa eta ikertzailea handitu egin da: Isabel de Naveránek kuradoretza, edizioa eta idazketa gurutzatzen dituen proiektu bat landuko du; eta Laida Lertxundi artista bisualak ikus-entzunezko filmaketa birplanteatuko du ingurune natural batean kokatuta. Era berean, Zentroak aurrera jarraitzen du UPV/EHUrekin batera Praktika artistiko eta sozialen masterra sortzeko prozesuarekin, eta urte honen amaierarako garatuko da. Latengia. Ideien laborategia espazioa sormen-irakinaldi betean dago. Hilabete hauetan, sorkuntza artistikoari laguntzeko Babestu programa ezohikoaren lehen deialdiko egoiliarretako batzuek erakutsiko dute beren prozesuen emaitza, Bat espazioan eta Mediateka galerian. Komisario Berriak programa bezala, aurten berpiztuko da, sorkuntza eta prozesuak bultzatzen eta sustatzen jarraitzeko plataforma duinak, denborak, baliabideak eta zaintzak eskainiz. Modu horretan soilik jarraitu ahal izango da praktika artistikotik errealitatea prototipatzen.
Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Zuzendaria
7