AITOR SARRIEGI
Zuzentasuna eta kolpea
SILVER
KORONABIRUSA BERTSOPAPERAK LEHEN ETA ORAIN ERIK ETA WIN
BERTSOLARI-K 30 URTE PHOTOAK NOLA EGIN BERTSOLARI?
AITOR SARRIEGI ZUZENTASUNA ETA KOLPEA 121 ZK. / UDABERRIA 2021
www.bertsolari.eus EDITATZAILEA : BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA Martin Ugalde Kultur Parkea / 20140 ANDOAIN TELEFONOA: 688 827 545 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus ZUZENDARIAK:
Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora ERREDAKZIO BATZORDEA: Jon Martin, Andoni Lubaki, Harkaitz Zubiri, Antxoka Agirre eta Beñat Hach Embarek. KUDEAKETA: Antxoka Agirre Maiora ADMINISTRAZIO KONTUAK: Zezilia Herrador Garin WEBGUNEA: Beñat Hach Embarek Irizar ARGAZKIAK: Conny Beyreuther Crezburg DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Gartzia Urbina MARRAZKIAK: Patxi Gallego Palacios EUSKARA ZUZENTZAILEA: Txiliku Aranguren INPRIMATZAILEA: Leitzaran grafikak D.L.: SS 482/91
003 ERRIMA 004 008 MODA XAHARREKOA AL NAIZ NI ERE? Itxaro Borda 010 BERTSOLARI ALDIZKARIAK, 30 URTE: 30 URTEAN ZEHAR, Antxoka Agirre (12) / BERTSO JARRIAK, Iñaki Murua (76) / DUELA 30 URTE: MAÑUKORTAREN ELKARRIZKETA (78) / LEHIAKETA (86) 088 ERREBELATUTAKO P(H)OTOAK. Jon Martin 126 AITOR SARRIEGI. Gorka Azkarate 160 Felix Zubia, Elixabet Etxandi, Oihane Perea, Estitxu Arozena, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Enare Muniategi eta Fredi Paia. 164 NOLA EGIN BERTSOLARI? Maddi Soroa 172 URTEBETE. Haritz Mujika eta Ane Zuazubiskar 174 BERTSOLARITZA ETA EUSKALKIAREN AUZIA Elixabet Etxandi 186 IRAUN ETA BIZI. Sustrai Colina 188 GSTANZL. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA AUSTRIAN. Thomas Nussbaumer 204 Iñaki Iturain 206 DONOSTIAKO ZIUDADIA. Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi 222 BIDEA DA BORROKA M
KAIXO BERRIZ ERE, BERTSOZALE! BERTSOLARITZA URTE OSOAN FRUITUAK EMATEN DITUEN ZUHAITZA DA, ETA NEGUAN ERE BILKETA LAN EDERRA EGIN DUGU, UDABERRIAN ZURI SASKI EDER HAU ESKAINTZEKO. Gure aspaldiko atezaina den Zaldieroak emango dizu ongietorria, jarraian Itxaro Borda idazlearekin moda zahar eta berriez kalakan aritzeko. Zorionak guri, zorionak guri, zorionak Bertsolari, zorionak beti! 30 urte bete ditugu! Antxoka Agirre adiskideak azken hiru hamarkadei errepaso sakona ematen dien erreportajea dakar, eta Iñaki Muruak bertso sorta dotore askoa oparitu digu. Duela 30 urte argitaratutako erlikia bat ere erreskatatu dugu zuretzat, eta horretaz gain, gure lehen bertso idatzi lehiaketa antolatu dugu! Jon Martin urte luzez aritu da blogari gisa gurean Photoak eginez, hots, berak ateratako argazkiei bertsoak jarriz. Oraingoz zeregin hori bertan behera uztea erabaki du, eta azken urteetako photoak bildu eta horien inguruan idatzi digu, agur gisa. Aitor Sarriegik txapelketak uztea erabaki zuen duela hiru urte pasa. Bere ahots propioa garatu eta bertsoen unibertsoan lekua aurkitu duenetako bat da beasaindarra, eta bagenuen haren ibilbideari errepaso sakon bat emateko gogoa. Gorka Azkaratek elkarrizketa mamitsua egin dio. Maddi Soroa ikerketan murgildurik dabil, eta Nola egin bertsolari? artikulua ekarri digu. Bertsolariak zer-nolako konpetentziak landu behar dituen zerrendatu eta horiek bilduko dituen dokumentu bat sortzeari ekin dio, baliagarria izango delakoan bertsoaren irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako. Ttakun-Herren ataleko bertso elkarrizketak bi lagun berriren eskutik etorriko zaizkigu 2021ean zehar: Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika. Ongi etorri! Elixabete Etxandi bertsolari izpurarrak hautsak harrotzen dituen gai baten bueltako erreportajea dakar gurera: bertsolaritza eta euskalkiaren auzia. Sekzio berria estreinatu dugu ale honetan: Perlak. Bertsolari batek gogoan bereziki gorde duen bertso, ofizio edota bertso saio bat ekarriko digu. Sustrai Colinari egokitu zaio aitzindari lanak egitea. Thomas Nussbaumerrek Gstanzl diziplinaren berri eman digu: Austriako ahozko batbatekotasuna. Bestalde, Iñaki Iturainek bertso sorta bat bidali digu. Miren Artetxek eta Beñat Gaztelumendik bertso ibilbidea antolatu digute Donostiako ziudadian, eta azkenengo bi orrialdeetan… sorpresa bat daukagu zuretzat. On egin! > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
ZALDIEROAREN ERRIMA
3
HEMEROTEKA
KEPA MATXAIN ARG: DANI BLANCO ARGIA 2020/12/31
IÑAKI SEGUROLA: “JADA EZ GARA GAI HIZKUNTA BIZI BAT TRANSMITITZEKO”
Aipatzen duzunez, bertsolari garaikidea gurea ez, baina gutarra da. Zergatik? Oteizak badu esaldi bat: zertarako balio digu adostasun antzu batera garamatzan adiskidetasun bigun batek? Eta bectso mundua da adostasun antzu horren performancea, garaian garaiko IdPot (Ideia Potoloak) edo erdi-IdPot-en bueltan mugitzen dena. Lehen, eskubiko bertsolariek, Xabier Euzkitzek eta, ez zuten lortu adostasun hori puskatzea –horrek ez du esan nahi Euzkitzeren alde nengoenik; adostasuna puskatzen zuen neurrian iruditzen zitzaidan interesgarria–. Andoni Egaña da beste bat; ez dut uler-
tzen nola lortu duen beti hor segitzea. Ni zain nago ea Xabier Silveira itzultzen den behingoz, eta esaten duen mundua zapala dela, eta birusik ez dagoela. Edo nahi dut, adibidez, Aitor Bizkarrak edo Maddi Sarasuak, izorratzea. Baina ez izorratzea izorratzeagatik, baizik eta ikustea ea gai diren beren ildo sozialistatik adostasun antzu hori puskatzeko, deserosotasun pixka bat sortuz. Txapelketatik kanpoko zenbat bertso saiotara joan zara? Hor harrapatu nauzu. Baina ezin dut euskal meza horrekin. Badakizu han inork ez duela ezer arriskutsurik esango, inork ez duela puskatuko. Gainera, txapelketarekin aski dut. Eta nekezen jasaten dudana dira bertso-zientzia bezalakoak: Etxenike eta konpainia hizketan, eta bertsolariak ondotik, bufoiak bezala, jakintsu gorenaren aurrean. Ez dago aguantatzerik. Ez dago harrituko gaituen bertsolari garaikiderik, bota duzu. Bakar bat ere ez? Iker Zubeldia kenduta. Eta tira, gehiago ere badaude. Baina, oro har, sentsazioa daukat bertsolaritza garaikidea dela prentsan edo liburuetan irakurtzen dugun hizkuntza, neurtuta eta
[…]
4
etenekin. Ez naute harritzen, denak datoz antzeko mundu batetik, badakit gutxi gorabehera zer esango duten: orain etorkinak, orain transfeminismoa… Argia-k erakusten duena, gutxi gorabehera. Ahobatezkotasun txalo-jotzaile hori ezin dut jasan. Baina ez dauka erremediorik, eta ni bertsolaria izango banintz halakoxea izango nintzateke. Zeure buruaz diozu kontraerraneko putzak botatzen bakarrik dakizula. Zergatik erosi behar luke inork ezertan sinesten ez duen norbaiten liburua? Zerbait mugituko zaiolako barruan, zerbait adituko duelako, ez dakiena ez nondik abiatzen den ez nora ailegatuko den. Nik ez dakidan hori dena dakienak badaki nondik abiatuko den eta nora ailegatuko den, eta horrek ez dauka graziarik. Liburu hau gauzatu gabeko gaitasun horretan dago, denera eta ez denera
I JUAN LUIS ZABALA IRUTXULUKO HITZA 2020/12/11
“BECTSOLARITZA” ALA HIL?
Eskuko telefonoan bilaketa egin eta gero, hala esan zidan: —Eztabaida batzuk ez dituk inoiz amaitzen. Aldiro-aldiro errepikatu egiten dituk. —Zertaz ari haiz? —Bertsolaritzaz. Testu zati bat irakurriko diat: “Koplaria bai, baina bertsolari gurea, garaikidea, ez da gurea. Gutarra bai, oso-oso gutarra, baina beste gu batzuena. Bectsolaria da; BECtsolaria, alegia. Exhibition (gixenetik) adina Inhibition (giha-
zabaldua, eta IdPot batean etsi ezinda. Orain, nago Oteiza ondoegi imitatu dudala, eta liburua trinkoegia gelditu zaidala: hainbeste afera filosofiko, hitz joko, poetizazio… ez nuen hain ondo imitatu behar. Alde batetik, neure buruari loreak botatzea da, baina kaka botatzea ere bai. Pentsatu izan dut
liburuaren edizio arina ateratzea, 80 orrialdekoa, oinarrizko eskema azalduz. Baina niri ez zait eskema interesatzen. Egin behar dena: aldapatsua dela mentalizatu, eta liburua surfeatu, edo toreatu, edo hor ibili bueltaka.• (Irakurri elkarrizketa osorik Argia aldizkariaren 2715. alean).
5
HEMEROTEKA
Jon Andoni Martin Gonzalez (wikipedia). rretik). Usteen esanera dabil bectsolari ez-gurea (uste potoloetan poto eginez behin eta berriro)”. —Estiloa ezaguna egiten zaidan… —Iñaki Segurolaren liburu berrikoa duk: Sed quia sua. Ereinek argitaratu berria. —Lehen ere irakurri zionat zerbait horretaz Segurolari. Iker Zubeldiak eta haren antzeko bertsolariek, hain modu eskolatu eta kosmopolitan aritzen ez direnek, gaur egungo bertsolaritza hegemonikoan lekurik ez dutela salatu zinan, eta berak halakoak dituela gustuko. —Gaur egungo bertsolariek “eskola gehitxo” omen zeukatek. —Zuzen habil: eztabaida batzuk ez ditun inoiz amaitzen. Duela gutxi Kepa Matxainek Lehen Bertso Gudua ekarri zinan gogora, Argia aldizkarian. Han ere bi eredu izan zitunan aurrez aurre, Txirritarena eta Basarrirena, eskolarik gabekoarena eta eskolatuarena. Eta 1935ean izan zunan hori, duela 85 urte. —Eta Basarriren eta ingurukoen eredua bertsolari are eskolatuago batek utzi zian atzean gero, 1980ko hamarkadan, Xabier Amurizak, eta hark ere bertsozale asko izan zitian kontra orduan. —Horrela egin din aurrera bertsolaritzak, ezta?
—Baina ez ezer galdu gabe. Eskolatzea, urrutiko kontuen berri izatea, munduen berri irakurria izatea, kulturizatzea… ontzat jotzen diagu, beharrezkotzat, baina, beste kontu askotan gertatzen den bezala, eskolatzearekin alderdi askotatik aberastu ahala beste batzuetatik pobretu ere egiten duk pertsona, galdu egiten ditik berezkoak zituen tasun eta gaitasun estimagarri batzuk. —Azken batean, Lazkao Txiki ez zunan Lazkao Txiki izango eskolatzeko aukera eta gogoa izan balitu, ezta Xalbador bera ere, hain gutxi Uztapide edo Mattin… Ez zinaten behintzat garai hartan herria esaten zitzaion horrekin hain ondo konektatuko, herri hura ere, orduan, eskolatu gabea zelako. —Dena den, gaur egun ere, zorionez, bertsolaritza bectsolaritza baino askoz gehiago duk.
6
Joan den igandean auzo bateko parkean saio bat entzun nian, puntako bi bertsolarirena, eta ez zuan inondik inora ere bectsolaritza izan, “uste potolo” gutxi izan zuan han. Ez nauk oso bertsozalea baina oso ondo pasatu nian. —Gainera, gizarte eskolatu batean bizi garenez, bertsolaritzak ezin din gizartetik aparte gelditu, eta Zubeldiaren eredua besterik ez balu galzorian izango luken bertsolaritza.
—Euskara bera ere eredu estandarrik gabe eta eskolatik eta kulturatik aparte geldituz gero galzorian legokeen modu berean. —Eredu eskolaturik gabeko bertsolaritza eta estandarrik gabeko euskara traktorerik gabeko baserritarraren pareko ditun: oso ederrak, oso naturalak, oso berezkoak, grazia handikoak, autentikoak, txinparta huts eta txinparta bete, baina etorkizunik gabekoak. —Sentitzen diat esatea baina Segurola ere iritzi berekoa duk. Liburuan, aurrerago, esaten din “aitzin-extinct-aurreko garaietan” dagoela euskara. —Ederki jaioak gauden!•
administrazioa@bertsolari.eus www.bertsolari.eus
KANPOTIK
MODA XAHARREKOA AL NAIZ NI ERE? TESTUA: ITXARO BORDA, IDAZLEA
bertsoetara. Txapela buruan zapal eman, mikrora aitzinatu eta begi keinuak luzatuz, koblak harilkatzeari ekiten zieten, behaztopatzeko beldurrik gabe.
IGANDE ARRATSALDEETAN, EIDER PEREZEK HAIN GOZOKI AURKEZTEN DUEN HITZETIK HORTZERA EMANKIZUNA JARTZEN DUDANEAN, HARRITZEN NAIZ BETI, BERTSOLARITZA ZENBAT ALDATU DEN IKUSTEAN: laurogeiko hamarkadan oraino ere, erran genezake moda xaharreko bertsolariak agertzen zirela, zuzen-zuzena sagardotegietako edo baserrietako abaroguneetatik etorriak. Ordura arte, gehienak kasik, laborantza mundukoak ziren, langile zenbait kausi zitekeen arren. Jatorri sozialaz harago, beren izaera entzuleriaren gustuetara plegatzen zuten, herabetasuna eta ahalkeak galtzen zituzten eta barre egiteko ahalmen publikoa eskaintzen zuten bertsotik
Bere baitako elitea osatzen joan arau, euskal jendarteak miretsi zituen ahozko literatura eta bertsolarien ekinak: lurraren egiatik mintzo ziren, instintiboki bezala, naturaltasunez, batzuen zortzikoen sakontasunak bakarretan durduzarazten zituela. Horrela, gradoz goratu zituen Elizanburu, Xalbador, Basarri, Lasarte edo Uztapideren trakako bertsopaper egileak. Lasturko ostatuko horman dago, dilingo, Uztapideren argazki zuri-beltza, behialako epikotasun mitiko baten lekuko. Baina, espezialisten jakituriatik at, koblakari horiek nahikoa ahantziak ematen dute. Segur da aitzindari hauen lanak daudela gaurko bertso-izarren formakuntzan. Lurraren lokatzetik eskola-geletarako xendra, Xabier Amuriza batek azpatu zuen argiki. Orduan, bertsolaritza itxuraldatuko zuten
baliabideak jarri ziren martxan, egun ezagutzen dugun egoera espektakularrera heltzeko. Ez naiz nostalgikoetatik, aperentziarik ez. Baina Youtube katean Xalbador eta Mattin pataskan begiesten ditudanean, halako plazer infantil batek gatibatzen nau. Memorian itsatsiak dauzkadan bertso saio frankoren itxurarik eta grabaketarik ez da gehiago aurkitzen eta noiztenka, soinubanda galdu bat berreskuratzen denean, bihotza banbaka hasten zait, jakin arren garai haiek ez direla sekula itzuliko. Xanpun eta Ezponda, Alkat eta Arrosagarai, Mendiburu eta Mihura… bai, emakumeak eta emazteak nagusiki eskas ziren taula gainetan, baiki bertsolari haien diskurtsoa ez zen politikoki egokia eta ikusleak algara gordina baizik ez zuen askatzen. Bistan dena, bertso saio ofizialetatik haragoko ekitaldiez ari naiz, zikiro-besta galantez adibidez, besteak, apez gai-emaileek kudeatzen zituztelako, kontrolatzen zituztela ez errateko.
Badirudi iragana mitifikatzen ari naizela, eta ez da horrela, gaur egungo bertsolaritza asko gustatzen zaidalako, helduagoa eta jantziagoa dirudit, baina ere bakarretan mekanikoagoa: gai melodramatikoa, bertsoa, txaloak, bertsoa, txaloak… irri gordinerako tartea murrizten joan da… 8
Badirudi iragana mitifikatzen ari naizela, eta ez da horrela, gaur egungo bertsolaritza asko gustatzen zaidalako, helduagoa eta jantziagoa dirudit, baina ere bakarretan mekanikoagoa: gai melodramatikoa, bertsoa, txaloak, bertsoa, txaloak… irri gordinerako tartea murrizten joan da, konfinamenduetan zehar gure bizi-eremuak hertsatu diren legez. Berdekeria pornografikoak lekua utzi die biologia femenino irakaspenei, hilekoak edo intimitatea aipatzera ausartzen direnean. Postura interesgarriak dira, gaiak tratatzeko moduak aldatu direla ere garbiki erakusten dutelako. Hitzen edukiaren lotsa ahitu zaigu, gauzak zehatz ahoskatzen ditugu eta hori baikorra da kolektiboki. Bertsolariak, poetak eta idazleak baino gehiago, orainokoan, herrialde honen aitzinamendu etiko-estetikoaren
boz-garagailuak dira. Badugu haienganako halako fazinazio bat, ordenagailuko pantailaren aurrean tapalakaturik, jolasaz gozatzera eramaten gaituena. Kultura mailan, azpimarratzekoa izan da egundainokoan, elitearen eta egikera herrikoien arteko borroka, edo behintzat pitzadura, arrakala. Kultura globalizatua den hauetan berdin, kultura herrikoiak ez du mass-medietarako edo unibertsitateetarako sarrerarik. Ikusezintasun horrek ez du erran nahi hobeagoa denik, baizik eta bere bizi propioaz diharduela, autonomia zerbaitekin. Otxandio zokoan edo Mendikota gainetako plaza ilunetan, afari jendetsuen ondotik eta kamerarik gabeko saioetan, segur aski, bertsolariek molde libreago batean kanta dezakete. Ez dago
dudarik, ikusleriaren presiogatik, BECeko tauladan ere, horrela inprobisatzen dutela. Eta, agian, elite versus herrikoi urrakoa gainditzen du hor bertsolaritzak. Hautatzera behartzen gaituzte, aburu edo epai pertsonalak azaltzera. Hau ez badugu maite, zaharkituak gara, eta hori hobesten badugu, progresistatzat gauzkate. Era berean hunkitzen ahal gaitu Lazkao Txikiren gusturik hobereneko kokinkeria sexista batek ala Maialen Lujanbioren transexualitateari buruzko kopla sail serio batek? Zergatik aukera, biak maita baditzakegu? Dena dela, bertsolaritzak 360° bihurgunea marraztu du, edozein, batbatean, moda xaharreko sentitzeraino. Ni neu barne.•
3 o B *
uRTE
10
1991KO MAIATZEAN MUNDURATU ZEN BERTSOLARI ALDIZKARIA, UGALKORTASUN TRATAMENDURIK JASO GABE ETA ZESAREAZ. BAINA JAIO GINEN ETA HEMEN GAUDE, 30 URTE BETE BERRI. ESKERRIK ASKO, JOXEAN! Ezin izan dugu nahi genuen bezala ospatu. Zurekin, harpide, bertsozale. Euskal Herriko herri edo hiriren batean, kalean, honetaz eta hartaz hausnartzen, urteurrenak merezi duen mailako oturuntza batekin… eta, noski, bertsotan. Iritsiko da. Oraingoz hurrengo orrialdeak baliatuko ditugu ospakizunerako, eta ez da gutxi. Antxoka Agirrek errepaso ederra eman die azken hiru hamarkadei, eta pertsona aproposena da horretarako: batetik, bertsolaritza eta komunikabideak ondo baino hobeto aztertu dituelako; eta, bestetik, ia bizi osoa daramalako dantzan aldizkari honen bueltan. Iñaki Murua ere hasieratik da harpide, eta aldizkariaren ibilbidea gertutik jarraitu du betidanik, askotan izan baita protagonista edo idazle. Bertso sorta dotorea oparitu digu. Marko batean sartu eta zintzilikatzeko modukoa. Atzera begira jarri eta erlikia baliotsu bat dakarkigu orri hauetara: gure lehen argitalpena! Bai, Jainkomendiko mutila bizarra egiten agertzen den hori bera, bai. Amaitzeko, gure urtebetetze festa antolatu dugu: Bertsolari aldizkariaren lehenengo bertso idatzi lehiaketa!
10
ERR_ 30 URTE
URTEAN ZEHAR LAN ASKO EGINEZ BERTSO MUNDUARENTZAT PILATUTAKO ALTXORRA TESTUA: ANTXOKA AGIRRE ARGAZKIAK: ARTXIBOA
12
13
14
1
990 990EAN EAN LAU URTEZ ZUZENDU ZUEN HEMEN PROIEKTUA AGORTZEAR ZELA, PROIEKTU BERRIA ZERABILEN BUELTAKA JOXEAN AGI RREK: BERTSOLARITZARI BURUZKO ALDIZ KARI BAT EGITEA. Elkartera jo zuen, baina ez zioten argi berderik eman. Andoni Egañak azaltzen ditu ezezkoaren arrazoiak: “(…) Ez genuela argi ikusten horrelako aldizkari baten funtzioa eta etorkizuna. Lehen ere saltsa askotan sartuak geundela eta Bertsozale Elkartetik kanpoko horrelako ekimen bati ez geniola zentzu handiegirik topatzen” (Egaña, 2016: 33). Eta Joxerra Garziak xehetasun gehiago eskaintzen ditu: “Berak deituta egin genuen lehen bileran, edo bigarrenean, (Donostiako Antiguan izan zela uste baitut), horrelako aldizkari bat (National Geographic zuen Joxeanek eredutzat) bertsolaritzaren alorrean ezinezkoa zela erabaki genuen, aho batez erabaki ere. (…) Galdera alua egin nion Andoni Egañari, bere izaera kamaleonikoari men eginez beratzen hasia baitzegoen: “Nire kezken zerrendan hamaseigarrena-edo izango duk hau, eta jakin nahi nikek hire kezken artean zenbatgarrena izango den…”. Isiltasuna are lodiago eta astunago bihurtu zen nire galderaren ostean, harik eta Andonik, bere estiloaren ezaugarri behinena den ironiarekin, honako erantzun hau eman zidan arte: “Hamaseigarrena? Ez, motel, nire zerrendan askoz atzerago egongo lukek aldizkari horrena” (Garzia, 2016: 205).
Alfer samarrik izan zen, ordea, ezezkoa. Garziak kontatzen du: “Hurrengo egunean, ordea, Joxeanek telefonoz hots egin, eta zera esan zidan: ‘Hi, Joxerra, Joxean nauk, eta erabaki diat hala ere egin egingo dudala’. Jo-ta-ma geratu nintzen: zer esan horrelako baieztapen atzera bueltarik gabeko baten aurrean?” (Garzia, 2016: 206). Egañak antzera kontatzen du: “Joxean Agirre Joxean Agirre da, ordea. (…) Eta ezezkoa erabaki genuen arren, berak aurrera jo eta handik gutxira zen lehen Bertsolari ale hura gure eskuetan (…)” (Egaña, 2016: 33).
15
Agirrek Elkar argitaletxean buru zebilen Joseba Jakarengana jo zuen. Hura bai konbentzitu zuen proiektuak, eta lehen bi aleak argitaratzeko finantzaketa eta kudeaketaz arduratuko litzatekeen anaia gaztearen, Xanti Jakaren, laguntza eskaini zion. Sorrera aldrebesa izan zuen, bada, aldizkariak: “Horrelaxe hasi zen, kontrako eztarritik (…)” (Garzia, 2016: 206). Eta lehen lantaldearen osakera ere kurioso askoa izan zen: “Aldizkaririk ez ateratzea erabaki bagenuen ere, Basarriren etxera joan eta lehen aldizkari hartarako elkarrizketa bat egin niezaion konbentzitu ninduen. Eta beti eskertuko diot Joxeani aukera eman izana, ordura arte ez bezalako hurbiltasunetik ezagutu ahal izan bainuen laurogei urteak urruti ez zituen bertsolari handia. (…) Ezetz esan eta, halere, atera,
16
eta ezetz esan genuenak, lanean jarri. Eta hori baino meritu handiagoa ere badu Joxeanen tamainarik oneneko gorreriak. (…) Kredituetan, editatzailearen izena eta koordinatzailearenaren ondoren, “erredakzio kontseilua” zetorren. Eta erredakzio kontseiluko partaide jarri gintuen Laxaro, Joxerra, Kristina, Jon, ni neu… Alegia, lehen bilera hartan aldizkariaren sorrerari ezezkoa eman genionak!” (Garzia, 2016: 33). Agirre ez zuen hainbeste harritu aldizkaria martxan jarri izanak, lortu zuen arrakastak baizik: “Niri batzuetan mirari txiki bat iruditzen zait ez aldizkaria atera izana, hori egoskorkeria kontua baita militantzia pixka baten laguntzarekin, baizik eta izan zuen arrakasta. 1991ko maiatzean kaleratu genuen lehen zenbakia eta urte horretako Durangoko Azokan bertsozaleek errenkadak osatu zituzten harpidetza egiteko” (J. Agirre, 2016: 14).
Egoskorkeria, militantzia eta boomaren olatua Horiek izan ziren aldizkariaren sorrerarako osagaiak. Egoskorkeriari buruz ez da gehiago esan beharrik izango, militantziari buruz, ordea, bai: Agirre hamazazpi urtean aritu zen aldizkariaren koordinazioan, lan horregatik ezer kobratu gabe (zenbakiko kopuru
bat ordaintzen da egun); eta Xanti Jakak hamaika urtean egin zituen kudeaketa lanak musutruk (egun administrazio lanak soldata txiki baten trukean egiten dira, eta komertzial lanak, komisio bat kobratuz). Boomaren olatuak aldizkariari emandako indarrari buruz, fenomenoaren irakinaldi handieneko garaian atera baitzen aldizkaria: “Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan” (J. Agirre, 2016: 17). Hiruhilabetekari gisa kaleratu zen aldizkaria. Jaurlaritzaren dirulaguntzak izan zituen sorreratik, eta publizitatetik ere sartu
18
ziren diru batzuk, baina harpidetzak izan ziren finantzaketa iturri nagusia, bere punturik gorenean, 1990eko hamarraldiaren bukaera aldera, aldizkaria 1.700 harpidetik gora izatera iritsi zelarik. Bertsozaleak Kultur Elkartea izango zen argitaratzailea, sorrerako bilera haietan ezezkoa emandakoek osatua, eta enpresa egiturarik apenas garatuko zen. Urtean behin egingo zen Erredakzio eta Administrazio Batzordearen bilera izango zen ekintza formalena: “Urtean behin afaltzen genuen Bertsolari aldizkariaren kontura. Ez nolanahi: Zarauzko Telesforonean maizenik, inoiz edo behin sagardotegiren batean edo beste nonbait. Hori bai, horren truke geure ekarpentxoa egin behar izaten genuen afal ostean: hurrengo urteko aleetan gure ustez zer gai jorra zitezkeen erreportajeetan, zein pertsonaia elkarrizketatu, zer berrikuntza egin aldizkarian…” (Garzia, 2016: 204). Kolaboratzaile sare zabal baten bidez gauzatuko ziren testuak, ilustrazioak eta argazkiak; bakoitzak bere etxetik lan eginez eta entregatutako horren trukean kobratuz. Lehen soldata Xanti Jakak 1997an administrazio lanak egiteari utzitakoan ardura hori hartu zuen Arantxa Ezeizarena izango zen, jornada laurden batekoa. 2002an, administrazioaz gain komertzial eta kudeatzaile ardurak neuk, Antxoka Agirrek, hartu nituenean, jornada erdi batera iristear ibiliko zen aldizkariko soldata bakar hori. Lehen etapa horretan, Xanti Jaka eta Joxean Agirrez gain, badira aldizkariaren lanetan jarraitasun batekin aritu ziren beste izen batzuk. Pako Aristik, Laxaro Azkunek edota Andoni Egaña berak testu asko sinatu zituzten. Txema Garzia Urbinak diseinua eta maketazioa atondu zituen sorreratik. 1990eko hamarraldi amaieratik Conny Beireuther izango zen argazkilari erreferentziala. Neu ere hainbat lanetan ibilitakoa naiz: ilustratzaile, sorreran; testugintzan nahiz komertzial lanetan, 1990eko hamarraldiaren bigarren erdian; eta, esan bezala, administrazioaren nahiz kudeaketaren arduradun, hamarraldi berriarekin.
19
Mañukorta bizarra egiten eta Kubako dezima Eginek Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalari buruzko gehigarriak estreinatu zituen 1986an, eta gehigarri horrek, Joxean Agirreren eskutik, estilo berri bat zekarren, ‘Kazetaritza berria’ deritzon eskolatik edaten zuena. 1989an, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria nahiz Argia Saria irabazi zituen Agirrek ildo hori jorratzen zuten bertsolaritzari buruzko lanekin, eta 1991n, aldizkariari
20
ekin zionean, bide horretan sakondu nahi izan zuen: “Bertsolaria agertoki gainean ikusten ohituta zegoen bertsozalea. Agertokitik kanpo, ez horrenbeste. Aldizkariaren helburua, hasieratik, oso garbi izan genuen: bertsolariaren eguneroko bizimodua, bere baitako kezkak eta ametsak, ofizioari buruzko zertzeladak eta xehetasunak bertsozalearengana gerturatzea. (…) Horregatik, oso gutxitan ikusiko da aldizkariaren lehen zenbakietan, eta gero ere, bertsolari bat kantuan. Bertsolariak bere etxean, kirola egiten, familia giroan agertuko dira. Beren zaletasunez mintzatzen dira, bertsolarien amak agertuko dira hurrengoan, dantzan ere ikusi genituen zenbaki batean, inkesta bat egin genuen emakume harpideen artean bertsolarien janzkerari buruz. Oso denbora gutxian, bertsolariei buruzko iruditegi zurruna hautsi eta aberastea lortu genuen” (J. Agirre, 2016: 19-20). Zentzu horretan, esanguratsuak dira lehen urteetako aldizkariaren zenbait azal: lehenengoan, Mañukorta bizarra egiten ageri zen; hirugarrenean, bertsolariek urtero Antzuolan jokatu ohi zuten futbol partida bateko argazkia (Egañak hanka puskatu zuen eta halaxe ageri da, bi lagunen artean lesionaturik daramatela); bosgarrenean, Peñagarikano igarle lanak egin zizkion Uliako sorginarekin; hamaikagarrenean, Tourreko etapa bat egin eta euren kronika eskaini zuten bertsola-
TXERRiKiEN BANATZAiLE ETA EKOiZLEA
ENPRESEN ZENTRUA. Ama Kandida 21 307. moduloa, ANDOAIN
943 592 923 / www.ormaki.eus
21
riak, kuloteak jantzita… “Askotan, gaiak berak ematen du azala. Beste batzuetan, bila joan behar izaten da, edo bila joaten ginen, hasieran behintzat. Gogoratzen dut 19. zenbakian Gipuzkoako Txapelketan parte hartzera zihoazen bertsolariak taldeka banatu genituela, eta talde bakoitzaren argazkiak egin genituela. Erniopeko taldea, esate baterako, (Telleria, Loidisaletxe, Olaso, Lizarreta eta Bernardo Azpillaga) segan jarri genituen, belarra ebaki eta biltzen, argazkiak ateratzeko, eta Goierrikoak Lazkao Mendira eraman genituen golfean jokatzera. Gogoan dut Imanol Murua Zarauzko alkateari eskatu nizkiola golferako bere trepetak. Pilotak ere ugari eraman nituen, eta eskerrak, Xabier Zeberiok jotzen zuen bakoitzean pilota galdu egiten baikenuen. Iñaki Muruak iruditu zitzaigun zuela estilorik onena, eta haren irudi batekin egin genuen azala” (J. Agirre, 2016: 30-31). Bertsolariek dezente dute kameleoitik. Ofiziotan ematen zaien edozein paperetik kantatzeko gai dira, eta, aldi berean, mozorroaren azpitik beretik aritu daitezke. Bestalde, erraztasuna izan ohi dute edozeri, baita euren buruari ere, barre egiteko. Aldizkariko lan hauetan ikus daiteke, kazetaritza ikuspegitik, gauza berriak egiteko gogoari bertsolarien jolaserako joera batu zitzaiola. Baita, bertsolaritza hedatzeko grina berezi bat zuen belaunaldi baten jarrera irekia ere, Joxean Agirrek azaltzen duen bezala: “Uste dut bertsolari belaunaldi berezi samarra egokitu zitzaigula parean, irekia, esperientzia berriak probatu zalea, eta ez zutela asko xaxatu beharrik izaten aldizkariko azalean edozein egoeratan agertzeko” (A. Agirre, 2020: 81). Jite arinagokoen artean askotariko gaiak eta ikuspuntuak jorratu ziren: kutsu etnografikoa zutenak (erromeriak eta neska laguntzeak, santa eskea, bertsolarien pasadizoak, apaiz bertsozaleak… ), kutsu esperimentalago bat zutenak (bertsoaren teknikei jarraituz idatziriko narrazio literarioez osaturiko monografikoa; gastronomia eta bertsolaritzaren arteko harremanean sakonduz errezeta eta pasadizo liburu bezala planteatu zena…), formatu berezikoak (argazkien bidez osaturiko bertsolaritzaren historia, Olariagaren ilus-
22
trazioekin osaturiko bertsolaritzaren historia…), bertsolarien bizitza pribatuari buruzkoak (lana, afizioak, ikasketak, familia, oporrak, parrandak…) eta abar.
Lau ekarpen Argazki deigarrien eta testu arinen ondoan, ordea, oso bestelako eduki asko ere eskaini zen. Honela, aldizkarien ekarpen nagusienetako bat kanpoko fenomenoen azterketa izan zen (Barandiaran, 2011: 89; Garzia, 2002: 793). Lehen zenbakitik hasi zen horretan,
23
Joseba Sarrionaindiak Jose Miguel Arrugaeta ezizenez sinaturiko Kubako dezimisten inguruko artikuluarekin, eta hainbat herrialdetako kasuak aztertuz jarraitu zuen urterik urte: Galiziako regeiferoak, Argentinako payadoreak, Toscanako trobadoreak… Sahara, Korsika, Gales, Etiopia eta abar. Lan horietako gehienak tokian tokiko eragileekin harremanetan jarriz lortu izan ziren, baina, salbuespenak eginda, aldizkariak propio bidalitako kazetariek ere idatzi izan zituzten. Jon Martin bertsolariari, esaterako, Kubarako bidaia ordaindu zitzaion, eta aldizkariaren bi zenbaki osatu zituen bertatik. Edo Toscanara ere egin zen bisita, Jon Maiaren bitarteko-
24
tzarekin: “Tarteka, oso tarteka, bertara joanda egin genituen erreportajeak. Horietako bat izan zen Toscanako Altamante Toglirekin egindakoa. Gizona hunkitu egin zen eta ez zuen sinesten Euskal Herritik berarekin egoteko bakarrik joan ginetik. (…) Bere ikasle izandakoen artean Roberto Benigni zegoen, La vita e bella film arrakastatsuaren zuzendari eta aktore nagusia” (J. Agirre, 2016: 23). Lan serioagoen artean bigarren ildo bat Elkarteak buruturiko jardunaldi akademikoei publiko guztientzako formatu bat ematea izan zen. Eta hirugarren bat, bertso munduko kide guztiei ahotsa ematea eta aurpegia jartzea: herrialdeetako hainbat txapelketatan parte hartzaile guztiak, dozenaka lagun, elkarrizketatu ziren (zenbaitetan binaka jarri eta elkar elkarrizketatzeko eskatuz), edota, 2002an, Euskal Herriko bertso eskola guztiei buruzko lan bat egin zuen Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak, une hartan eskola horietan zebiltzan kide guztien argazkiak argitaratu zirelarik 460 orrialdekoa izatera iritsi zen monografikoan. Bertsolaritzaren historia hurbila jorratzea izan zen laugarren ildo garrantzitsu bat. Horrela, azken hamarkadetan bertso munduan funtsezko paperen bat jokatu izan zuten taldeen testigantzak jaso ziren: Enbeitatarrak, Landetako Unibertsitatea (Lizasotarrak, Agirre, Lazkano…), Goierriko taldea (Murua, Mendizabal, Iraola, Igartzabal…), Almengo eskola (Sarasuatarrak, Loidi, Iñurrategitarrak, Iparragi-
rre…) eta abar. Figura klabeei eskainitako monografikoak ere egin ziren —esaterako, Amurizari buruzkoa— eta, ildo horretan sakonduz, hainbat biografia liburu ere atera zituen aldizkariak 2001etik 2005era bitartean: Xabier Amuriza, Joxe Agirre, Jon Lopategi, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano… Alor honetan, liburuen bidez eta aldizkariko eskaintzarekin, Auspoaren osagarri edo errelebo gisa funtzionatu zuen Bertsolarik. Zavalaren proiektuak bere bidea egiten jarraitu du urte hauetan guztietan, baita Zavalaren heriotzaren ondoren ere, baina elite berrian egokitu ziren bertsolarien biografiak Bertsolarik aterako zituen1. Honela, beste mundu ikuskera batekin eta kazetaritza tonu modernoago batez, Auspoarenaren antzeko bilketa sena erakutsiko zuen aldizkariak. Izatez, Auspoako arduradunek gustuko zuten aldizkaria eta eskaintza ere helarazi zuten: “Gogoratzen dut Joakinek [Joakin Berasategi] begi onez ikusten zuela aldizkaria eta dagoeneko martxan geundela eskaintza bat egitera ere iritsi zitzaigula, Sendoa argitaletxearen itzalean funtzionatzeko aukera emanez. Ezetz erantzun genion” (J. Agirre, 2016: 27). Eta Zavalak bere lanaz egiten duen definizioa egokia da Bertsolariren ekarpena azaltzeko ere: “Lo que tampoco acabo de dilucidar es si en mi trabajo hago historia, antropología, etnología, filología o literatura. Quizás contenga un poco de todo. Pero es algo que nada me preocupa y que casi me halaga” (Zavala, 2006b: 218). Joxean Agirrek, ale gogoangarrienak aipatzeko eskatuta, argazki bat dakar: “Lazkao Txikiren azken argazkia gurea da. Biharamunean elkarrizketa bat egitekotan gelditu ginen eta ingresatu egin zuten eta oso denbora gutxian ale berezi bat prestatzeko gaitasuna izan ———————— 1. Bestelako liburuak ere argitaratu zituen aldizkariak: 2001eko Txapelketari buruzkoa eta Garzia, Sarasua eta Egañak 2001ean euren teorizazioaren muina jasoz lau hizkuntzatan argitaratu zutena, Elkartearekin elkarlanean; Elkarteak 2003an antolatu zuen Nazioarteko Jardunaldien edukiak jaso zituena; Joseba Zulaikak bertsolaritzaren inguruan argitaraturiko hainbat lan biltzen zituena; edota gaztetxoei zuzenduriko ‘Zaildu Gabeak’ bildumakoak, bertsolari klasikoen (Fernando Amezketarra, Txirrita eta Uztapide) biografia fikzionatuak eskainiz.
26
genuen” (A. Agirre, 2020: 81). Aldizkariak zenbaki guztietan eskaintzen zuen argazki kopuru ikusgarriak ere erakusten du proiektuaren argazki-album bokazioa. Hain zuzen, aldizkariaren alderdi estetikoa izan zen arduradunek gehien zaindu eta irakurleek gehien baloratu zuten alderdietako bat: “Estetikoki izugarri gustatzen zait, eta gero Conny [Conny Beireuther, aldizkariko argazkilaria] izugarri ona da, pasada bat” (A. Agirre, 2019b: 231).
27
28
Espezializatua, tematikoa eta amarillismoa Aldizkariak, azaldu den bezala, harrera ona izan zuen bertsozaleen aldetik Durangoko lehen Azoka hartan. Eta profesioari ere gustatu zitzaion eskaintza: 1991n Argia Saria eman zioten. Elkartearen bueltan, ordea, proiektuak zalantza gehiago sortu zuen, 1993an Sidecok jasotako gogoeta partekatuaren testuan irakur daitekeenez: “Bertsolari aldizkariaren edukiari buruz erreflexio sakona egin beharko litzateke; zein publikorengana iritsi nahi den definitu eta horiei zein mezu igor dakiekeen diseinatu. Aldizkaria oso bertsozale direnentzat mezu teoriko eta sakonak eskaintzeko oso bitarteko estimagarria izan daiteke. Eta gaur egun, agian in-
30
formazio zabalegia eta arinegia eskaintzen du hain aldizkari espezializatua izateko. Aldiz, aldizkarian datorren zenbait informazio oso bertsozale ez direnentzat ere egokia izan daiteke (batik bat bertsolari-pertsonarekiko notiziak eta berriak). Baina, noski, horiek aldizkaria erostea askoz zailagoa da. Gure ustez, aldizkaria beste mota batzuetako informazio ‘kualifikatuagoa’ eskaintzeko aprobetxatu beharko litzateke, bertsozale-bertsozaleak sendotzeko eta ‘hezitzeko’. Eta, aldiz, horrelako informazio arina bertsozale moderatua iristen den lekuetarako utzi” (Siadeco, 1995: 62). Dirudienez, Elkartearen ahots kualifikatuek aldizkari espezializatua hobesten zuten aldizkari tematikoaren aurrean. Agirrek, ordea, biak uztartzeko ahalegina egin zuen: “Aldizkari espezializatua dela entzun izan dut tarteka Bertsolariri buruz. Neuk ere esango nuen hori beharbada, baina aldizkari tematikoa dela esatea zuzenagoa dela uste dut. (…) Tematikoen arintasuna eta espezializatuen sakontasuna konbinatzen saiatu ginela esan daiteke. (…) Oso tonu ezberdinetako erreportaje eta elkarrizketak sartzen baikenituen” (A. Agirre, 2020: 80). Garziak azaltzen ditu bi ildo horiek bateragarri egiteak dauzkan zailtasunak: “Beti uste izan dut ia ezinezkoa zela bi ildo horiek uztartzea, besteak beste ildo baten zale direnei ez zaizkielako beste ildoko lanak gustatuko. Esaterako, Bertsolamin-
LEITZA, SUSTRAIAK BERTSOTAN www.leitza.eus
tza jardunaldien txostenak, nago lehor samarrak izango zitzaizkiola hainbat harpidedun eta irakurleri. Bestalde, bertsolarien bizitza pribatuko gorabeherak bost axola izango zitzaizkien asko eta askori…” (Garzia, 2016: 206-207). Batzuk nahiz besteak, ‘arinzaleak’ nahiz ‘seriozaleak’, beharko zituen aldizkariak, ordea, aurrera ateratzeko behar beste erosle izango bazituen. Joxean Agirreren aburuz bertsolarien bizitza pribatuaren alderdia jorratu nahiak ekarri zuen buruhauste gehien: “Geure aldetik ba-
32
tzuetan behartu ere egin genituen egoerak eta kontrakarrak ere jaso genituen, normala den bezala. Aldizkariaren gainean sektore batzuetan sentsazionalismoren mamua ikusi zen” (A. Agirre, 2020: 81). Eta nolabaiteko errefusa hau belaunaldi gazteenaren artean eman zen gehiago, Maialen Lujanbioren hitzetan: “Bertsolarik dauka bere garaian prentsa horira gerturatzen zela zioen irudipena zabaldu zela gure artean. Metabertsolaritza egitea tokatu zaio aldizkariari, gu gure buruaz hitz egiten, eta ni pixka bat saturatu egin ninduen kontu horrek. Ni neroni atera izan naiz udaran egin dudan bidaia kontatzen… Eta horren aurrean sortu izan zaidan gogoeta da ni ez naizela pertsonaia bat, ez naizela, nolabait esanda, famatu bat, eta ez dudala kontatu nahi nora bidaiatzen dudan uda honetan” (A. Agirre, 2019b: 231). Agirrek onartzen du kritika hori, neurri batean bada ere: “Beharbada intimitatearen mugan ibili ginen, baina marrarik pasatu gabe” (A. Agirre, 2020: 82). Eta honela justifikatzen du muga horietara gerturatu izana: “Ideologian, komunikazioan edo beste hainbat arlotan jarrera bat markatu nahi denean, pitin bat muturrera jotzea komeni izaten da hartzaileak ohar daitezen” (J. Agirre, 2016: 20). Egindakoaren dimentsioa ñabartzen du, azkenik: “Dena den, prentsak ez ditu bertsolariak pertsonaia bilakatu, ez du horretarako indarrik. (…) Guk ez genuen Mañuren pertsonaia eraiki, berak ondo eraikita zuen saioen rankingean buru egon zen garaian. Guk, izatekotan ere, irudi hori zabaldu egin genion publiko zabalago bati” (A. Agirre, 2020: 84). Kontuak kontu, esan daiteke ‘horitasun’ estigma hori oso proportzionatua behintzat ez zela izan, mugan zebiltza-
33
nak ale bakan batzuk zirelako eta egindako eskaintza nahiz ekarpena hori baino askoz ere zabalagoa izan zelako. Honela dio Andoni Egañak: “Amarillistegia zela esan izan da beti, baina niri kalitatezko eskaintza bat iruditu izan zait. (…) Urte askoan oso lan serioa egin duen argitalpen bat iruditzen zait” (A. Agirre, 2019b: 158). Eta horrela aitortzen du, Maialen Lujanbiok ere: “Egia esan, gure artean jarri genion fama hori ez da oso justua izan. Denboraren joanean aldizkariak erreportaje pila bat argitaratu ditu kontsultarako oso baliagarriak eta erreferentzialak suertatu zaizkidanak” (A. Agirre, 2019b: 231).2 1996an, aldizkariaren bosgarren urteurrenean, 40 harpidedun elkarrizketatu nituen horiek aldizkariaz izan zezaketen koadroa osatu eta erreportaje luze bat egiteko, eta arina eta serioaren arteko nahasketa defendatzen zuten gehienek: “Itxurari buruz ez dute kexurik, argazkien kalitatea azpimarratzen da. Lan serio edo arinagoen artean aukeratzeko eskatuta nahasketa 28 elkarrizketatuk defendatu dute, lan serioagoak zazpik, eta arinxeagoak bostek” (A. Agirre, 1996: 55). Erreportajeak aldizkariaren sostengu nagusi zen harpidetzaren inguruko datu interesgarri gehiago ere eskaintzen ditu: 1.500 harpideetatik erdia baino gehiago Gipuzkoakoak ziren, ehunka batzuk Bizkaikoak, hirurogeina pasa ziren Nafarroakoak eta Arabakoak, eta 30 Ipar Euskal Herriakoak. Harpideen helbideen artean 156 baserri izen topa zitezkeen eta bostetik bat izen-abizenik gabea zen (eskola, liburutegi, elkarte, euskaltegi eta ———————— 2. Urteen joanarekin apaldu egin da, gainera, aldizkariak bere sorreran bertsolarien alderdi pertsonala erakusteko zuen grina ere. Bestalde, bitarte honetan hedabide askotara zabaldu da bertsolaritzaren alderdi pertsonala edo tratamendu arina ere jorratzeko joera hori, tartean baita Elkarteak kudeaturiko eskaintzetara ere. Azkenik, aipatu behar da, lanketa horretan aldizkariak jauzi kualitatibo bat ekarri bazuen ere, ildo hori ez zela bertan estreinatu. Manuel Lekuona batek, esaterako, honela gogoetatzen zuen hedabideen lanaz: “Bertso-saioak aurretik iragartzeko, gero bertso grabatuak entzun erazteko (…), iragan bertso oroigarrienak errepikatuz, bertsolari zahar eta zenduak beren bertsoekin berriz piztuz (…), bertsolariak ezaguteraziz, ez bakarrik beren bertsoetan, baita ere beren bizileku eta bizibideetan. Zinta sonoroetan egiten den lana bideoz egin beharra dago orain baino gehiago (…)” (Elkarlanean, 1987: 95).
34
abar). Euskal abeslarien artean arrakasta zuen aldizkariak Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Anje Duhalde, Ramuntxo Karrere, Pantxoa Irigarai, Peio Ospital, Amaia Zubiria, Gorka Knor, Mixel Aire, Erramun Martikorena, Natxo de Felipe eta Niko Etxart harpideak baitziren. Eta bestelako ‘ilustre’ batzuek ere hartzen zuten aldizkaria etxean: Jose Ramon Soroiz, Xabier Mendiguren, Iñaki Perurena, Felix Iñurrategi, Kike Amonarriz, Imanol Murua… Elkarrizketatutako 40 lagunak batez beste bost bertso saiotara joaten ziren urtean, eta gehiengoak bertsotan egiten zuen lagunartean. Adin eta lanbide guztietakoak ziren, erdiek unibertsitateko ikasketak zituzten eta aldizkariaren balorazio positiboa egiten zuten orokorrean. Hasiera batean ibilbide luzerik aurreikusten ez zitzaion eskaintzak aurrera egin zuen, bada, eta 1990eko boomaren amaieran aurrera jarraitzen zuen. 2000ko hamarkadaren bigarren erdian honela baloratzen zuen egindako lana bertsolaritzaren dimentsio mediatikoaz buruturiko ikerketa batek: “Aurrekariak aurrekari (Elkartearen inplikaziorik barik sortu izanak edo tarteantartean izan diren desadostasunak) eta iritziak iritzi, bertsolaritzaren lanketa jarraitu eta zaindua egiten duen aldizkaria da (…)” (Elortza, Sukia eta Murua, 2008: 102). Eta hamarkada bat
geroago bi ildoetan, arinean eta sakonean, bidea egiten asmatu izana aitortzen zion Garziak: “Gizarte kronikaren ildoa ez dut hemen aztertuko, baina garbi dago bertsolariak izar ospetsu bihurtu zituela. Niri interesgarriagoa zait beste ildoa, ‘akademikoa’ izenda genezakeena, eta hor garbi daukat ekarpen handia egin duela aldizkariak” (Garzia, 2016: 206). Bertsolaritzaz bakarrik aritzen den aldizkari batek funtzionatu izana bada mirari txiki bat. Aurretik, planteatu izan ziren antzeko beste ekimen batzuk, baina ez ziren erabat gorpuztera iritsi: Lore Jokoetan Jean Duvoisinek planteaturikoa, Jokoei buruzko argi-
36
talpen espezializatua, Abbadierekin izandako gutun trukaketatik harago iritsi ez zena; Euzko Pizkundeko Makazagaren Bertsolariya, urtebetez funtzionatzera iritsi zen arren, kazetaritza aldizkari bat baino bertso bilduma bat izan zena; edota frankismopean Iriondok abiarazi nahi izan zuen Bertsolari aldizkaria, proiektu soilean gelditu zena (A. Agirre, 2019a). Mirari txiki bat izanagatik, ordea, ez da kasualitatez sortuko sortu zen garaian; 1980ko hamarralditik aurrera eman ziren euskarazko kazetaritzaren eta bertsolaritzaren garapenen uztarketaren emaitza izango baita, ezbairik gabe. Bertsolaritzak bertsolaritzaz bakarrik diharduen aldizkari bat irabazi zuen boomaren erdian, eroriko ez bazen espezializatuaren eta tematikoaren artean zabuka ibiltzen asmatu behar izan zuena, eta euskal kulturaren alor askok ez daukatena. 2016an, 1996ko hura bezalako beste lan bat osatzea tokatu zitzaidan, harpideek aldizkariaz zuten iritzia ezagutzeko, eta honela erantzuten zuen Julen Gabiria idazleak: “Dena hobetu daiteke, baina, bestalde, idazle gisa, nahi nuke maila honetako aldizkari bat euskal literatur mundurako (…)” (A. Agirre, 2016: 138).
Egoskorkeriaren erreleboa Aldizkariaren sorreraren inguruko kontakizunean sorrera aldrebes samarra izan zuela kontatu da, eta Garziaren aipu bat jaso da hori ilustratzeko. Aipua apur bat gehiago luzatzen utzita gehiago ere badio bertan: “Horrelaxe hasi zen, kontrako eztarritik, Bertsolari aldizkaria, eta uste dut gutako inork ez zuela uste izango pare bat urte iraungo zuenik (…)” (Garzia, 2016: 206). Barrukoen eta kanpokoen harridurarako 30 urte bete ditu, ordea, aldizkariak. Belaunaldi aldaketa 2000ko hamarraldiaren bigarren erdian emango da. Joxean Agirrek 2009ko udararaino eutsiko dio zuzendari gisa, eta Josu Martinezek hartuko dio lekukoa 2012 bukaeraraino. 2013an Rikardo Idiakez eta biok hartuko dugu ardura hori eta aurrerantzean bi lagunen artean eramango da: Rikardo Idia-
37
kez-Antxoka Agirre (2013-2014), Beñat Zamalloa-Antxoka Agirre (2015-2016) eta Beñat Hach Embarek-Antxoka Agirre (2017-2020). Azaldu da aldizkariaren sorreraren osagaiak egoskorkeria, militantzia eta bertsolaritzaren boomaren olatuaren indarra izan zirela. Bigarren aldi honetan olatuaren indarra ahulagoa dela nabaritzen da: ez da gehiago 1991ko Durangoko Azoka hartan bezala harpide egin nahi duen jende ilararik sortuko stand aurrean; alderantziz, 1990eko hamarraldiaren bigarren erdian 1.700 harpidetara iritsi ondoren, gutxika, harpide kopuruaren gainbehera emango da. Dena den, ziurrenik zehatzagoa izango da beherakada hau olatuaren ahultasunari baino papereko prentsaren krisi orokorrari egoztea. Datu bakarra ematearren, 2008tik 2013ra %31,9 jaitsi zen Hego Euskal Herriko papereko egunkarien salmenta (Ramirez de la Piscina, 2015: 32). Sareko doakoa zabaldu den garai hauetan zaila da paperekoaren salmentei eta harpidetzei eustea. Bestalde, laguntza publikoek ere behera egin izan dute. 2000ko hamarraldiaren erdialdean urteko 35.000 euro inguruko dirulaguntzetara iritsi ondoren, 2010eko hamarraldian 25.000 inguruan egonkortu da kopurua, azken bi urteetan aurreko kopuruetara gerturatu garen arren. Gauzak horrela, etengabeko krisian dagoen alor batean egindako lanaren emaitzei esker, urteko 75.000-85.000 euro inguruko aurrekontuak orekatzea lortu da, publizitateko sarrerek ere gora eginez. Koronabirusaren eraginek hurrengo urteetan nola eragingo duten da enigma berria. Aurreko aldiko bigarren osagai garrantzitsua, militantzia, leundu egin da, ez dago musutruk egiten den lanik. Baina ez da erabat desagertu, soldatapekoa den guztia batuta ez baita jornada oso batera iristen: Beñat Hach Embarekek hiru zenbakiren koordinazioa, webgunearen koordinazioa, podcastak eta komertzial lanak egiten ditu jornada erdia baino zerbait gehiagorekin, eta Zezilia Herradorrek administrari nahiz komertzial lanak, jornada herenarekin. Neuk
38
osatzen dut lantaldea zenbaki baten koordinazioa, kudeatzaile ardurak eta komertzial lanak kolaboratzaile gisa gauzatuz. Gainerako guztiak ere (testuak, argazkiak, ilustrazioak, euskara zuzentzailea eta maketazioa) kolaboratzaileen eskuetatik iristen dira. Urtean behin, Erredakzio eta Administrazio Batzordeetako bilera egiten da orain ere. Jende asko pasatu izan da horietatik, baina badaude errepikatu diren izen batzuk: Jon Martin, Esti Esteibar, Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Amagoia Mujika… Bakoitzak bere etxetik egiten du lan, baina berrikuntza nagusi gisa, taldea egite aldera, hilean behin aurrez aurreko bilera egiten dugu koordinazioan, administrazioan, kudeaketan eta komertzial lanetan gabiltzanok. Biltegia bai baina bulegorik ez daukagunez, eta aldizkariaren tradizioari jarraiki, kafe bat hartuz edo elkarrekin bazkalduz, taberna eta jatetxeetan egiten dira hileroko bilera horiek ere. Enpresa egitura ahul hau da, Joxean Agirreren iritziz, proiektuaren indargune garrantzitsu bat: “Indargune nagusia azpiegituran, pertsonalean eta gainontzeko funtzionamendu gastuetan eraman duen jarrera ajustatua izan daiteke: presupostuaren zati nagusia aldizkariaren kalitate materialean inbertitu da eta hori irakurleak ikusi egiten du” (A. Agirre, 2020: 85). Indargune zelebre samarra da, egia esan, baina
egia da guztia produktuan inbertituta eskaintza erakargarri bat lortzen dela eta horrek publizitatearen sarrera errazten duela. Bestalde, lasaitasuna ematen du une jakin batean ixtea erabakiz gero inorentzat ez dela drama bat izango jakiteak ere. Izatez, gerrikoa estutzea tokatu denean (2014 eta 2015 urteetan, inoizko dirulaguntza baxuenekin, zuloa egin zen eta kolokan egon zen jarraipena bera ere) kexa gutxirekin egin ahal izan da. Parte hartzen dugun ia guztiontzat hau bigarren, hirugarren edo laugarren ardura-ogibidea izatearen abantailak. Proiektuaren ahultasun garrantzitsuena ere enpresa egitura ahul hori bera da, ordea. Batetik, dezente zaildu du belaunaldi berriaren erreleboa, eskaintzeko zegoena, denetik eginda jornada erdia, ez delako oso erakargarria. Bestetik, sorkuntza lan guztiak kolaboratzaileen bidez egin beharrak are nekezagoa bihurtzen du koordinazio lana: aldiro norbait berria lotu beharrak eta lotutako horrentzat aldizkarikoa bere ohiko lanaz aparte datorren karga bat izateak atzerapenak ekarri ohi ditu (beti da errazagoa egunero lantokian eta soldata baten truke ari denari eskatzea). Azkenik, horrelako egitura batekin neketsuagoak dira proiektua indartzeko egin beharreko bestelako lanak ere (harpidetza kanpainak, webgunea berritzekoak, markari ikusgarritasun handiagoa ematea eta abar). Sorrerako hirugarren osagai garrantzitsuari, egoskorkeriari, heldu behar izan zaio, bada, aurrera egiteko. Egoskorkeria erreleboa emango duen taldea osatzeko, egoskorkeria publizitate sarrerak handitzeko, egoskorkeria kolaboratzaileak lotu nahiz koordinatzeko, eta egoskorkeria lehen urteetako nobedadearen distira aspaldi lausotu zitzaion aldizkariari zenbaki bakoitzean txinparta berriak ateratzen saiatzeko.
40
Eskemaren berritasunak Egoskorkeria horretan behintzat asmatu da jatorrizko izpirituari eusten: aurreko hamarkadetan zenbaki bakoitza ehun orrialde inguruan ibiltzen bazen (izan ziren orrialde gehiagoko salbuespen batzuk ere), azken urteetan berrehun orrialde inguruan ibiltzen da. Edukien aldetik atal finkoen ugaltzea izan da bigarren etapa honetako berrikuntza nagusia: Patxi Uharteren tira komiko batekin irekitzen da beti zenbakia (Zaldi Eroaren Errimak), eta beste egile
41
batzuek bete izan duten komikiarekin itxi (Bertsokomik), gehienetan; iritzia jorratzeko, gai baten inguruan eztabaidatzen dute bertso munduko bi kolaboratzaile finkok (Ttakun eta Herren), webguneko zortzi blogari-bertsolariren testu edo bertso-sorta bana papereratzen da (Zortziko Handia) edota bertso munduaz kanpoko norbaiten artikulua ere badakar zenbaki bakoitzak (Kanpotik); prentsan gaiaren inguruan irakurritako interesgarrienak ere biltzen dira hemeroteka batean (Bertsolaritzaren Hemeroteka); bertsolaritzaren gisako atzerriko fenomenoen berri ematen duena atal finko bihurtu da
42
(Urrundik Nazioartea), baita bertsolaritzaren inguruko ikerketen berri ematen duena ere (Ikerketa); bertsolaritzaren historia urrun nahiz hurbilarekin loturiko hainbat puntu fisikoki lotzen dituen txango bat ere proposatzen da (Bertso Ibilbideak), eta bertso munduko beteranoenei tarte bat eskaintzen zaie (Idazmakinaz). Horri guztiari zenbaki bakoitzean erreportaje, elkarrizketa edo kronika luze gisa lantzen diren bi edo hiru gai nagusi gehitzen zaizkio. Eta gai nagusia izan denaren inguruan bertso jarriak ere eskatzen dira. Beraz, aurreko hamarkadetakoa baino mardulagoa da ateratzen dena. Eta mardultasun hori testuak luzatzetik baino testu gehiago pilatzetik datorrenez, koralagoa ere bada: sinadura gehiago eskaintzen du zenbaki bakoitzak eta monografiko gutxiago ateratzen da. Estiloari dagokionean, jarraitasuna eta berritasuna ikus daitezke. Jarraitasuna estetikan, Txema Garzia Urbinak jarraitzen baitu diseinua nahiz maketazioarekin, eta Conny Beireutherrek argazkilari erreferentzial gisa. Izatekotan, komiki eta ilustrazioen presentzia
handiagoa ikus daiteke. Aitor Larrañaga Pelik eta Adur Larreak tarte batean egin zuten erretratista lana Patxi Gallegok egiten du azken urteetan, eta hainbat ilustratzailerekin egin da lan: Patxi Gallego bera, Txema Garzia Urbina bera, Paula Heras, Txakur Gorria, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Joxevisky, Ainara Azpiazu Axpi, Mari Kruz Etxeberria… Gainerakoan, betiko estetika bizi bezain zaindua mantentzen du aldizkariak. Berritasuna nabarmenagoa da gaien aukeraketa eta tratamenduan, aldizkari serioagoa da azken urteetakoa: “Aldizkari tematikoa zen eta da, baina nire irudipena da gero eta espezializatuagoa dela, ikerketak eta gogoetak gero eta leku gehiago dutelako bere orrialdeetan” (A. Agirre [Joxean Agirre] 2020: 80). Aldizkariko arduradun berrion gustuekin baino zerikusi gehiago du horrek, ordea, bertsolari belaunaldi berrien jarrerarekin. Analisian gehiago sakontzeko ohitura dute gaurko bertsolariek, kontzienteago ere badira euren sortzaile estatusaz, eta aldizkariaren deiari erantzuterakoan geroz eta buelta gehiago ematen dituzte: baiezkoa ondo neurtutakoa izaten da normalean, eta, askotan, proiektu pertsonal landu bati buruz edota ikerketari nahiz jardunaldi batzuei buruz hitz egiteko emandakoa. Arraroagoak dira gai arinagoetan parte hartzeko baiezko militante edo jostariak. Azalpen hau ematen du Andoni Egañak: “(…) Gu gatoz ezer ez ginen garaitik, zabaldu beharra zegoen eta hedabideek eskatzen zuten edozeri baietz esaten ohitu ginen. Azken hamabost urteetan sakontzen ari dira, eta hedabideetatik eskatzen zaiona sakontzeko ez bada igual ezetz esaten dute. (…) Beraiek egin nahi duten hori garatzeko lantze prozesuan daude eta ondo kontatzeko kapaz ez diren bitartean nahiago dute ezer ez esan” (A. Agirre, 2019b: 157). Freskotasuna galdu du, bada, aldizkariak zentzu horretan. Hala ere, galera ez da erabatekoa. Oraindik ere testu freskoak aurki daitezke, esaterako, txapelketa alternatiboei buruzko erreportajeetan edota Bertso Eguneko parrandaren kronikan. Gainera, askoz ere errazagoa da edozein gairi buruz oso txukun, eta ondorioz freskotasunez, idazten duten bertsolariak topatzea.
44
Bilduma bezala hartutako balioa Kritikak gorabehera, aldizkariari beti aitortu izan zaio kalitatea. Honela dio, esaterako, Joxean Agirreren etapa agortzear zela idatziriko testuak: “Bertsozaletasuna eta paperezko hedabideen kasuan ezin dezakegu aipatu barik utzi Bertsolari aldizkari espezializatua. Aurrekariak aurrekari (Elkartearen inplikaziorik barik sortu izanak edo tartean-tartean izan diren desadostasunak) eta iritziak iritzi, bertsolaritzaren lanketa jarraitu eta zaindua egiten duen aldizkaria
45
da” (Elortza, Sukia eta Murua, 2008: 102). Eta Elkartearekin egon izan diren desadostasunak ez dira inoiz kezkagarriak izan, jarraian ikus daitekeen bezala: “Bertsozale Elkartearekiko hartu-emana: handia hasieratik. Elkartearen zenbait lan ale monografikotan atera ditu: Bat-bateko bertsolaritza liburuak lau hizkuntzatan, Txapelketa Nagusia 2001 liburua, Bertsolamintza 2002 eta 2005eko gogoeta jardunei eskainitako monografikoak… aipagarrienak. XDZko ondarea erabili eta berea (argazkiak) aportatzen du. Proposamenetara oso-oso irekia” (Elortza, Sukia eta Murua, 2008: 74). Aipatu den gisan horitasuna eta arinkeriariarena izan da aldizkariaz egin izan den karikatura, eta luzaroan iraun du horrek, kasik gaurdaino, karikatura hori eragin duten lanek hamarkada parea beteta daukaten arren: “Oso ale politak egon izan dira bai estetikoki eta bai edukiz. Baina arintasunera jo duten lan batzuek markatu dute bere irudia, jolas irudi horrekin gelditu izan da. Ez dakit sakonera egin behar duen edo arinera, ez dakit buelta bat behar duen ere, baina esango nuke zabaldu den irudipen horrek, neurri handi batean egiazkoa ez dena, ez diola onik egin” (A. Agirre [Maialen Lujanbio], 2019b). Ohiko bi balorazio horien ondoan, ordea, kalitatearena batetik eta arinkeriarena bestetik, hirugarren alderdi bat ere, aldizkariak hartutako balio dokumentalarena, azpimarratu izan da pixkanaka azken urteetan. Zentzu horretan, honela dio Jon Sarasuak, esaterako:“Bertsolari aldizkariari, berriz, kolekzio gisa ematen diot nik balioa. Etxean balda luze bat hartzen du eta kolekzioak berak duen balioa handia da. Gauza asko atera dira, bertsolaritzaren dimentsio gutxi faltako dira zuen aldizkari horretan” (A. Agirre, 2019b: 239). Ainhoa Agirreazaldegiren hitzek ere badute horrelako jite bat: “(…) Denboraren perspektibatik, Bertsolari aldizkaria horixe dela esango nuke: etengabeko apustua, proiektuetan sinesten zen militantzia garai itsuaren eskutik elikatu dena, bertsozaleoi egin digun ekarpena distantziatik begiratuta bakarrik neur daitekeena” (Agirreazaldegi, 2016: 15). Baita Xabier Amurizak eskainitakoek
46
ere:“Bertsolari aldizkaria beti gustatu izan zait. Gauza betegarriak ere baditu, baina ondo egindako aldizkari bat dela uste dut, gauza interesante asko dituela. (…) Ikusten dut bertsolaritzaren ibilbidearen, gogoeten eta abarren ispilu izan dela. Bertsolari gazte pilo bat ere agertzen da, gainera, bertan. Fenomenoaren irudi orokor eder bat ematen du” (A. Agirre, 2019b: 147). Badaude aldizkariaren balio dokumentala, bilduma gisa hartu duen balioa azpimarratzeko motiboak, urteen joanarekin altxor garrantzitsua pilatzen joan baita hau ere. Horrela, 30 urteko ibilbidean, bertsolaritzari buruzko 1.893 testu argitaratu ditu aldizkariak. Nire tesirako egindako bilketan 1980 aurretik ia 160 urtean bertsolaritzaz argitalpen guztien artean argitaraturikoen kopuru totala 4.000 testu ingurukoa dela kontuan harturik, bada zerbait. Eta aldizkariak gaiari buruz argitaratutakoak 16.912 orrialde betetzen dituela dioen datua ere bada esanguratsua.
DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA HAUSPOTZEN www.durango.eus www.durango-euskaraz.eus
Protagonistak, gaiak eta sinadurak Bestalde, testu horietan 1.012 protagonista identifika daitezke, horietatik 774 bertso mundukoak (%72,5), alegia Bertsolaritzaren Datu Basean ageri direnak: bertsolariak, bat-batekoak eta bertso jartzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, eragileak… Aldizkarian gehien azaldu dena, alde handiarekin, Andoni Egaña da. 116 aldiz bera da testuko protagonista nagusia edo nagusietakoa. Logikoa dirudi protagonismo horrek, urte hauetan txapel gehien irabazi dituen bertsolaria eta figura erreferentzial bat izanik, baina aldizkariarekin beti izan duen gertutasunak eta inplikazioak ere izango zuten eraginik. Aldizkarian gehien idatzi dutenen artean ere aurkitzen da Egaña 36 testurekin. Protagonista nagusien zerrendan ageri diren hurrengoek ere badute horretarako nahikoa merezimendu: Jon Sarasua (70 testutan protagonista), Xabier Amuriza (61), Anjel Mari Peñagarikano (59), Sebastian Lizaso (47), Maialen Lujanbio (44), Unai Iturriaga (41), Iñaki Murua (41), Jon Maia (40) eta Xabier Perez Euzkitze (40). Protagonista nagusien grafikoan ikus daitekeenez, aldizkarian gehien agertu diren 50en artean Egañaren belaunaldia deritzona nabarmentzen da. Aurretik aipaturikoez gain Mikel Mendizabal (37), Millan Telleria (34), Jokin Sorozabal (21) eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II (21) ere askotan atera dira. Baina belaunaldien arteko nolabaiteko oreka ere ikus daiteke. Honela, belaunaldi zaharragoek presentzia garrantzitsua dute: Joxe Agirre (35), Imanol Lazkano (31), Jon Lopategi (28), Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki (27), Iñaki Eizmendi Basarri (21), Joxe Lizaso (19), Jon Azpillaga (18), Jose Luis Gorrotxategi (14), Anjel Larrañaga (13), Txomin Garmendia (10)… Baita Lujanbioren belaunaldikoek ere: Igor Elortza (37), Jexux Mari Irazu (29), Estitxu Arozena (20), Unai Agirre
48
(10)… Edo beranduago agertutakoek ere: Amets Arzallus (21), Amaia Agirre (19), Aitor Sarriegi (19), Aitor Mendiluze (18), Jon Martin (18), Sustrai Colina (18), Iratxe Ibarra (14), Xabier Silveira (12), Ainhoa Agirreazaldegi (12)… Bertso munduko azken hamarkadetako protagonista nagusien mosaiko handia osatuz eragile edo aditu batzuk ere agertzen dira: Antonio Zavala (28), Joxerra Garzia (23), Karlos Aizpurua (16), Joanito Dorronsoro (10), Pello Esnal (10) eta Koldo Tapia (10). Eta aldizkaria sortu aurreko klasiko handi batzuek osatzen dute 50 protagonista
49
nagusien zerrenda: Manuel Olaizola Uztapidek (20), Fernando Aire Xalbadorrek (18) eta Jose Manuel Lujanbio Txirritak (14). Oreka hori genero ikuspegitik hausten da, bertso munduan historikoki gertatu izan den bezala. Guztira, bertso munduko 115 emakume baino ez dira protagonista, kopuru osoaren %12,2. Aldizkariko taldeak kontuan hartzen duen irizpidea den arren, oraindik oso urrun gelditzen da parekidetasuna. Hobera egiten ari da behintzat: prentsa historikoan, 1980 aurreko egunkari eta aldizkarietan, bertsolaritzari buruz argitaratutakoetan, %0,6 zen protagonista emakumea zuten testuen kopurua. Bertso munduko jendeaz gain, atzerriko gisako fenomenoetako inprobisatzaile edo adituei ere 115 aldiz eman die protagonismoa aldizkariak (%11,4) eta beste 21 aldiz bertsolariekin elkarlanean aritu diren beste sorkuntza alorretako egileei (%2,1)3. Protagonista horietako gehienei ahotsa eman zaie nolabait, eta, askotan, argazkia ere badakar aldizkariak. Izatez, urte hauetan guztietan 10.000 argazkitik gora pilatu ditu aldizkariak. Esan bezala, Xenpelar Dokumentazio Zentroari pasatzen zaizkio argazki horiek guztiak. Dokumentazio Zentroan ez bezala paperean jasota eta kolokatuta gelditzen dira, ordea, eta aldizkariaren 120 zenbakiko bildumak bertsolaritzaren azken hiru hamarkadetako argazki albuma erraldoi bat osatzen du. Albumarena ez da metafora bat, literala baizik. 1990ean plazaratu zen bertso eskoletako bertsolarien belaunaldia haurtzarotik nerabezarora, nerabezarotik gaztarora eta gaztarotik heldutasunera nola pasatu den ikusi dute Bertsolariren orrialdeek. Baita gainerako belaunaldien bilakaera ere. Urdintzen joan diren ileak, soiltzen joan diren buruak… Agur esan diguten aurpegiak… Aurpegi berri gehiago… ———————— 3. Beste 142 ezin dira sailkatu aurreko kategorietan; bertsozaleak, bertsolaritzaz galdetu zaien beste alor batzuetako ikerlariak edo famatuak izan daitezke, besteak beste.
50
Argazkiz ondo hornitutako orrialdeak dira Bertsolarirenak, baina argazki albuma baino gehiago ere bada, noski, argitaratu duguna. Txapelketa Nagusiko finalistek finalari buruz egiten dituzten kronikak, esaterako, tradizio bihurtu dira, eta historiarako gelditzen dira testu horiek. Horrela, garai bakoitzeko protagonisten, proposamenen, gogoeten eta eztabaiden jarraipena egiteko aukera ematen du, bertsolaritzaren historia hurbila ikertzeko iturri oso baliotsua izan daitekeelarik. Gehien landutako gaien zerrendari erreparatuz bertsolaritzari buruzko gogoeta ageri zaigu lehen tokian 297 testurekin, bertsolaritzaren historia bigarren tokian 187rekin eta Txapelketa Nagusia laugarrenean 138rekin. Hirugarrenean, Nagusiaren aurretik, gainerako txapelketen inguruan (herrialdeetakoak, gaztetxoenak eta abar) argitaratutakoen batuketa, 153 testu. Eta bestelako sorkuntzekin osatutako hibridazio eta esperimentuei ere testu asko eskaini zaizkie, 134. Gai nagusitzat bertsolari gazteak dituzten testuek (110), atzerriko gisako fenomenoei eskainitakoek (110), bertsolarien
pasadizo eta ateraldiek (106), bertsolari zaharrak gaitzat dituztenek (100), bertso eskola edo bertso kuadrillen gaia jorratzen dutenek (92) eta bertso ibileren kontakizun nahiz kronikek (79) osatzen dute aldizkariak 30 urtean jorratutako gaien top-tena. Gai nagusiei buruzko grafikoan ikus daitezke beste hainbat: zaletuak protagonista dituzten testuak (65), bertsolarien oporraldiak eta bidaiak (61), emakume bertsolariei buruzkoak (51), bertsolaritzari buruzko ikerketak (45), bertso jarriei buruzko testuak (43), bertsolarien bestelako afizioak azaltzen dituztenak (42), bertsolarien bestelako lanei buruzkoak (41), gai-jartzailetzari buruzkoak (36), bertsolarien familia aurkezten digutenak (33), kopla eta santa eskeari buruzkoak (29), gai nagusia Bertsozale Elkartea dutenak (27), bertso munduak antolatutako ikastaroen berri ematen dutenak (24)… Gai horiek guztiak jorratuz, batzuetan zuzenean eta beste batzuetan zeharka, bertsolaritzaren historia hurbilaren testigantza jasotzen ari gara gure ustez. Neurri handi batean, bertso munduak idatzitako historia bat da gainera. 430 sinadura topatu daitezke urte hauetan Bertsolarin, eta horietatik 204 (%47,4) bertsolariak dira. Beste 77 (%17,9) bertsolariak izan gabe Bertsolaritzaren Datu Basean agertzen dira (gai jartzaile, epaile, eragile eta abar), alegia, bertso mundukoak dira. Bien batura ikusita (%65,3), tokitan gelditu dira bertsolaritzaz gehien idazten zuena bertso mundutik kanpoko jendea zen garaiak. Hala ere, berriro ere, urrun gelditzen da baita parekidetasuna ere. Sinaduren artean 124 dira emakumezkoak, kopuru osoaren %28,24. Eta atzerriko gisako fenomenoei eskaini nahi izan zaien arreta dela-eta horien inguruko 31 sinadura ere argitaratu dira, kopuru osoaren %7,2.
52
Aldizkarian gehien idatzi dutenen errepasoa egiten badugu Agirretarrak ageri gara kopuru altuenekin. Aitak 196 testu sinatu ditu eta neuk 147. Normaltzat har daiteke hau, geu baikara aldizkarian ibilbide luzeena egin dugunak, eta ardura gehien hartu ditugunak. Pako Aristi idazlea dator ondoren 123 testurekin, Joxeanen etapan kazetari lanetan sarrien aritu zen kolaboratzailea, eta jarraian Jon Martin 76 testurekin, ondorengo etapan kolaboratzaile, blogari eta Erredakzio Batzordeko kide gisa urte gehien egin dituen bertsolaria. Amagoia Mujika kazetariak (73), bigarren etapan ohiko kolaboratzaile izan den Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak (62), lau urtean aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen Josu Martinezek ———————— 4. Hobekuntza nabarmena da, ordea, prentsa historikoarekin alderatzen badugu. Tesirako egin nuen bilketan 1823tik 1979ra prentsan bertsolaritzaz topatutako 506 sinaduratatik 20 baino ez ziren emakumeenak, alegia, %4 bat (horietatik lau bakarrik 1968 baino lehenago argitaratuak).
53
(55), Laxaro Azkunek (37), Andoni Egañak (36) eta Zihara Enbeitak (18) osatzen dute sinaduren top hamarra. 30 sinadura nagusien grafikoan ikus daitekeen bezala, belaunaldi eta ibilbide askotariko jendeak egin du ekarpen garrantzitsua aldizkarian: Joxerra Garzia (17), Nerea Ibarzabal (17), Oihana Iguaran (17), Izaskun Ellakuriaga
54
(15), Rufino Iraola (15), Igor Elortza (14), Maialen Lujanbio (13), Josu Goiko (12), Ane Labaka (12), Jon Sarasua (12), Enare Muniategi (12), Oihana Bartra (11), Sustrai Colina (11), Unai Iturriaga (11), Amets Arzallus (10), Karlos Aizpurua (10), Fredi Paia (10), Xabi Paya (10), Onintza Enbeita (10), Beñat Gaztelumendi (10) eta Jon Maia (10); horiek dira bi digitutik gora argitaratu dutenak.
Bertsolari.eus Papereko prentsaren etorkizuna, oro har, ez da batere argia: “(…) paperekoaren desagertze data iragartzera ere iritsi izan dira zenbait aditu. Martinez Albertos irakasleak 1998an esan zuen 2020an gertatuko zela. Eta Jeff Jarvis Interneteko aditua bat dator data horrekin, bere iragarpena askoz ere beranduago burutu bazuen ere, 2007an. Philiph Meyer kazetari eta Ipar Karolinako Unibertsitateko irakasleak, aldiz, 2043an jarri zuen mugarria. Data eta apustuak gorabehera, inork ez du zalantzan jartzen gaixoaren larritasuna” (Agirre, Aiestaran eta Zabalondo: 2015: 105). Eta etorkizun horren aurrean bilduma gisa hartutako balioa izan liteke papereko aldizkariaren indargune nagusietako bat. Izan ere, paperekoak objektu gordegarri gisa balioren bat duen neurrian bakarrik iraungo duela irudika daiteke. Bertsolariren zenbaki bakoitza, bere dimentsioetan aldizkari bati baino liburu bati gehiago gerturatzen zaionez, kalitatezko produktua ere badenez (paper ona, argazki asko eta diseinu zaindua) eta hiruhilabetekaria izanik, gorde egiten dute harpide gehienek. Sarasuak dioen bezala, etxeko liburutegian apal bat eskaini ohi zaio aldizkari honi (Lujanbiok aipatzen duen bezala, gerta daiteke lantzean behin kontsultarako erabiltzea ere) eta behin apal bat beteta, errazagoa suerta daiteke bigarren batean tokia egiten jarraitzea ere. Paperekoaren etorkizuneko giltza bere bilduma izaeran egon baliteke, badirudi sarean moldatzen asmatzea ere ezinbestekoa izango dela proiektuaren etorkizunerako. Eta alor hori bertsolari.eus webgunearen eta hainbat sare sozialen bidez landu nahi izan dugu.
55
Webgunea 1999an jarri genuen martxan, eta gaiari buruz sareratu zen lehen webgunea izan zen, data horretan Elkartearenak ere abiarazi gabe baitzeuden. Elkar argitaletxearen eskutik sortu berria zen Plazagunea enpresak garatu zituen diseinua eta egitura, oso oinarrizkoak bai bata eta bai bestea. Webguneak lau atal zituen: Hemeroteka, Nor gara?, Historia eta Harpidetzak. Hemeroteka atalean paperean argitaratutako zenbakiak sartzen joateko modua egin zen, eta bilatzaile bat ere ezarri zitzaion. Nor gara? eta Historia ez ziren aurkezpen testu labur batzuk baino, eta Harpidetzak atalean harpidetzeko formulario bat eskaintzen zen. Esanguratsua da bertsolari.net aurkeztu
56
beharrean papereko aldizkaria aurkezten zela Nor gara? atalean. Aldizkariak bazeukan webgunea, baina lantaldeak ez zekien horrekin zer egin, eta bazuen nahikoa lan paperekoarekin. 1999tik 2007ra bitartean bi berrikuntza egin ziren: aldizkariak argitaratutako liburuak zerrendatzen zituen Liburuak atala eta euskalerria.org-etik hartutako 30 bertsolariren biografia laburrak eskaintzen zituen Biografiak atala gehitzea. 2008an, belaunaldi berriak aldizkariaren ardura hartu zuenean, diseinua berritu zen eta antolaketa berria eskaini: Prentsa albisteak, Agenda, Doinuak, Denda, Iradokizunak, Harremanetarako, Estekak eta Aldizkariak ikusi. Hortik aurrera, ordea, espiritu berarekin jarraitu zen: tarteka berritzen ziren atalak, Prentsa albisteak eta Agenda, Plazaguneak berritzen zituen aplikazio batzuen bidez, eta ez aldizkariko taldeak; hipertesturik ez zegoen, eta multimedia edo elkarreraginik apenas5. Benetako aldaketa 2015 eta 2016 bitartean emango da. Jaurlaritzak berrikuntzarako emandako laguntza bati esker egungo diseinua eta egitura sortu ahalko dira. Paperekoaren edukiek hartuko dituzte atalik gehienak, baina horien antolaketa aldatzea erabakitzen delako neurri batean. Hala, Aldizkariak ikusi atalaz gain (zuzeneko nabigazioa eta bilatzaile bidezkoa ditu honek), kazetaritza generoka antolaturik ere eskainiko dira: Erreportajeak, Elkarrizketak’, Iritziak, Zaldi Eroaren Errimak eta Bertso jarriak. Horien ondoan webgunerako propio sorturiko edukiekin astean birritan hornitzen direnak ———————— 5. Garai hauetako audientzia datu fidagarririk ez dago. Bai, ordea, Plazaguneak eskainiriko batzuk. Horien arabera bertsolari.net-en audientziek gora egin zuten 2008ko berrikuntzarekin: 2007ko abenduan 3.048 bisita; 2008ko otsailean, webgunea estreinatu berritan, 13.568 bisita; 2008ko uztailean, nobedadea pasata, 5.337 bisita (Agirre, 2009: 40). 6. Azken bi horien kasuan webguneko atala da gero paperean argitaratuko dena elikatzen duena: Bertsolaritzaren Hemerotekak izen bera izango du paperean eta hiru hilean webgunean ateratako interesgarrienak eramango dira paperera; Blogak paperean Zortziko Handia izango da eta hiru hilabetean blogari bakoitzak idatziriko posten artean bana aukeratuko da papererako.
58
ere badaude, ordea: Albisteak, Bertsolaritzaren Hemeroteka eta Blogak6. Horiek, teknikoki 2015ean prest bazeuden ere, 2016an jarriko dira martxan, webgunearen koordinazioa Beñat Hach Embarekek hartzean. Denda, Bideoteka, Podcastak eta Argazkitegia atalekin osatuko da eskaintza eta izena bertsolari.eus izango da aurrerantzean. Aldaketa hori egiterako sare sozialetan zebilen Bertsolari. 2012an hasita Jon Martinek mugitu zituen bai facebookeko eta bai twitterreko kontuak. 2016tik aurrera horien ardura ere Beñat Hach Embarekek hartuko du.
59
Audientziak urtean 50.000 bisitari inguruan egonkortu dira azken hiruzpalau urteetan7. Gainera, Facebooken 3.000 jarraitzaile eta twitterren 2.000 lortu ditu aldizkariak. 2015ean webgunea berritzeko dirulaguntza eman ondoren araudia aldatu zuen Jaurlaritzak, eta funtzionamendurako ematen zen laguntzetatik (huskeria bat) kanpo utzi zuen bertsolari.eus. 2016, 2017 nahiz 2018a inongo laguntzarik gabe egin behar izan ziren, beraz, eta urte horietan webgunerako publizitatea sartzen hasi zen arren, urtero balantze negatiboa ematen zuten urteko kontuek. Aurrera jarraitzea erabaki zen, ordea, eta berrikuntza gehiago ari dira lantzen: aldizkariak argitaratutako 10.127 argazkiak modu ordenatu batean eskaini ahal izan dira Argazkitegia atalean, 1.800 testutik gora pilatzen dituen altxorra modu egokiago batean ustiatuko lukeen bilatzaile berria ari gara lantzen; eta bideoak nahiz podcastak eskaintzen hasi gara. Azken alor horri dagokionean, Bertsolarin ikusten genuen audiogintzak jauzi handia eman duela azken urteetan Euskal Herrian, formatuan sortutako lanak ugaritu egin zirela ezker-eskuin, eta bagenuen probatzeko gogoa. Horrela, Makarrizketak programa izan da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati eman zaio ahotsa atal bakoitzean, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lehen atala Andoni Egañaren eskutik heldu zen, eta harrera beroa jaso zuen: ehunka deskarga eta erreprodukzio izan zituen, hamaika irratitan emititu zen, eta bidea zabaldu zien atzetik etorri zirenei: Fredi Paia, Oihana Bartra eta Amets Arzallus. Lau atal estreinatu ditugu 2020an, eta 2021ean ere bide bera jorratzen jarraituko dugu. 2019tik Jaurlaritzaren dirulaguntzek proiektu osoa, paperekoa nahiz sarekoa, hartzen dute kontuan, eta horrek bultzada polita eskainiko digu, Bertsolariren etorkizuna bermatuko duen sareko eskaintza egoki bat landu ahal izateko. ———————— 7. Hekimen Elkarteak Herri Ekimeneko Euskarazko hainbat hedabiderentzat ezarritako neurketa sistemaren araberakoak (oinarritzat google analytics duena) dira datuok. Aurrekoak baino askoz ere fidagarriagoak.
60
Bertso komikigintza eta gainerako generoak Aldizkariaren bigarren etapa honek, sareko eskaintza fundamentuzko bat garatzeaz gain, badu bere-berea den ekarpen bat: bertsolaritzaren inguruko komikigintzan egin duen bidea. Bertsolari genero hori lantzen hasi aurretik bertsolaritzaren inguruko komikigintza egunkariek Txapelketa Nagusiaren inguruan
61
argitaratzen zuten umore grafikora mugatzen zen. Hala, 1980tik gaurdaino, umorezko 35 tira topa daitezke prentsan Antton Olariagaren Zakilixut, Txema Garzia Urbinaren Mattin, Iñaki Martiarena Mattinen tira, Martin Altzuetaren Martintxo, Montxoren tira eta Patxi Huarte Zaldi Eroaren De rerum natura batuta. Horiei Ivan Landak eta Josu Landak gehigarrietan egindako karikaturak gehitu behar zaizkie. Bertsolari aldizkariak 1996an komikiaren sorreraren 100. urteurrena ospatzeko egindako esperimentua ere bidegilea izan zen. Bertsokomik lerroburua duen 22. zenbaki monografikoan hainbat ariketa planteatu ziren. Horrela, bertsolariak marrazkilari profesionalen gidoigile gisa jarri ziren: Egaña eta Olariagaren artean In-
62
durainen lehen negarra osatu zuten; Sebastian Lizaso eta Mattinek, Usteak ustel; Asier Iriondo eta Iñigo Sarasolak, Rikardo, gogoan zaitugu; Xabier Silveira eta Asisko Urmenetak Amor a primera vista; Maialen Lujanbio eta Maite Martinez de Arenazak, Gari Morrison Nevadan; Joxean Agirre eta Txema Garzia Urbinak Bertso-Sex; eta Jon Zabaletak, Jose Joakin Mitxelenaren bertsoetan oinarritutako Ezkontza galduetako bertsoak. Guztietan testua bertsotan eman zen edo protagonistak bertsolariak izan ziren. Bestalde, bertsotan puntua emanda egiten den ariketaren eskema jarraituz, Aitor Larrañagak marraztutako lehen bineta bati jarraipena eman zioten, marrazkilari lanetan jarrita, Ainhoa Agirreazaldegik eta Iñaki Muruak. Eta, azkenik, Unai Iturriagak eta Andoni Egañak komiki bana eskaini zuten, Hitzetik Hutsera (ETBk bertsolari gazteak zentsuratu zituenekoa kontatuz) eta Peñagarikanixen ezkontza (Peñaren balizko ezkontza Asterix eta Obelixeko binetak kalkatuz) hurrenez hurren, bai gidoia eta bai marrazkia eurek eginez. Aldizkariaren arduratan belaunaldi berria jartzean emango zitzaion, ordea, benetako bultzada bide horri. 2008tik aurrera atal finkoa izango zen Adur Larrearen Jon Unibertsolari, eta 2013an Patxi Huarteren Zaldi Eroaren Errimak hartu zion lekukoa. 2015ean bere 25. urteurrena ospatzeko 100. zenbakiak eleberri grafiko
bat izan behar zuela erabaki zen aldizkarian. Ordura arte bertsolaritzak estreinatu gabe zuen genero hori, eta probatzeko garaia zela erabaki zen. Patxi Gallegok eta Xabi Payak osatu zuten, lehenengoaren marrazkiekin eta bigarrenaren gidoiarekin, eta Nork jarri zioten izenburutzat. 2013ko Txapelketaren finalera oraindik ere txapeldun gisa aurkezten zen Andoni Egañaren heriotza zuen fikzioak abiapuntu. Oholtza gainean emandako deskarga elektriko batek zeraman beste mundura zarauztarra, Ertzaintzak izendaturiko ikerlariek euskal kulturgintza guztiari, eta bereziki bertso munduari, sekulako errepasoa ematen zioten, hainbat aurpegi ezagun susmagarritzat hartuz eta mila istorio zoro nahiz inbidia ezkutu azalaraziz. Arrakasta polita izan zuen proposamenak bai kritikaren aldetik eta baita salmenta aldetik ere, eta 2016an, aldizkariaren historian lehen aldiz, bigarren edizioa argitaratu behar izan zen. Egileek bira txiki bat ere egin zuten hainbat herritatik eleberriaren atzean zegoen lanaren sekretuak erakutsiz. 2017an bertsolaritzaren inguruko bigarren eleberri grafikoa argitaratu zuen Bertsolarik: Arditutakoak. Kasu honetan Adur Larrea zen marrazkilaria eta Mikel Begoña gidoilaria, eta euskal diasporako marmitako-western bat zen istorioa, Zavalak bildutako Estatu Batuetako euskal artzainen bertsoetan oinarritua. Honek ez zuen aurrekoaren arrakastarik izan, baina oso lan polita gauzatu zuten Larreak eta Begoñak. Hirugarrena 2019an atera zen, 116. zenbakian, euskararen historia sozialari umorez bustitako errepaso bat eginez, berriro ere Payak eta Gallegok sinatua eta Nori izenburuarekin. Honek ere izan duen arrakasta ikusita (aurkezpen ekitaldia Euskatzaindiaren egoitza nagusian egin zen, besteak beste) trilogia bat osatzea da ideia: Nork-Nori-Nor. Azkenik, Gaztelumendi anaiak euren bertsolari belaunaldiak dituen kezkak islatuko dituen nobela grafiko bat ari dira lantzen, aurten aterako dena.
64
Etapa berriaren ekarpenik behinenak webgunea eta komikiak izanagatik, bestelako ekarpenei eusteko ere egin da ahalegina. Honela, aldizkariaren sorrerako espirituari jarraiki, elkarrizketa eta erreportaje luzeei eman nahi izan zaie lehentasun guztia. Bi horiek dira 30 urteotako ibilbidean aldizkariak gehien jorratu dituen kazetaritza generoak: 528 elkarrizketa eta 424 erreportaje argitaratu dira. Landutako kazetaritza generoei eskainitako grafikoan ikus daitekeen bezala Iritzia (296), Bertso jarriak (196), Kronika (171), Komikia-Fikzioa (170) eta Soslaia (120) dira, hurrenez hurren, bi genero nagusi horien ondotik gehien landu izan direnak. Albistea, esaterako, gaurkotasunari lotuagoa, askoz ere atzerago gelditzen
65
da 30 testurekin. Aldizkaria hiruhilekoa izanda, beste hedabide batzuen esku utzi da gaurkotasuna, sakontasunaren eta estiloaren aldeko apustua eginez. Nobela grafikoak ez ezik Joxean Agirrek zuzendaritza utzi ondorengo etapa honetan ere atera dira irakurleak estimatu eta geuri ahogozo ona utzi diguten hainbat ale ere. Josu Martinez zuzendari zela ederrak izan ziren, esaterako, bertsolaritzak zineman izandako sartu-irtenak arakatzen zituen 83. zenbakia (2011) nahiz bertsoa eta gatazka politikoari eskainitako 88.a (2012). Edo koordinatzaile lanetan neu nabilenetik, dotore gelditu izan dira (nire ustez behintzat) bertsolaritzaren hibridazio eta esperimentuei eskainitako 89. zenbakia (2013), Txapelketa Nagusiaren atzean dagoen lan guztia
66
azaleratzen zuen 93.a (2013), edota erretiroari buruz Egañak Amurizari 95. zenbakian egindako elkarrizketa luzea (2014). Beñat Hach Embarekek ere ale txukunak koordinatu ditu, ordura arte ezezaguna zen Txirritaren epaiketa baten berri luze eta zabal ematen zuen 110. zenbakia (2018) edo berriki emakume bertsolariei eskainitako 114.a (2019), adibidez. Aipagarria da baita 120. zenbakia ere, Egañaren belaunaldia izenburudun monografikoa, bertsolarien pasadizoen genero klasikoa berreskuratzen baita bertan, azken urteetan zaharkitutzat jo eta baztertu izan den arren, zaletuak betidanik oso gustura irakurri duena eta aldarrikatu beharrekoa. Azkenik, gaineratu behar da Elkartearen beharrei erantzuten ere jarraitu dugula, antolatutako ekitaldi garrantzitsuenei papereko euskarria emanez (Mundu mailako topaketei buruzko monografikoa, 103. zenbakia, 2016) edota Bertsolamintza gogoeta jardunaldien ekitaldi berri baten emaitzak argitaratuz (Bertsolamintza 2019, 115. zenbakia, 2019). Artisau lana bailitzan lantzen dugu zenbaki bakoitza. Pazientzia, denbora eta mimoz. Hori izaten da behintzat asmoa. Eta horrela jarraitu nahi genuke bertso munduarentzat altxorra pilatzen, gutxienez beste laurogei urtean.•
30 URTE DATUTAN 120 zenbaki. Bertsolaritzari buruzko 1.883 testu. 16.890 orrialde. 10.127 argazki. 1.012 protagonista. Horietatik 734 bertso mundukoak. Eta bertso mundukoen artean 114 emakumeak (%14,15). Atzerriko inprobisatzaile eta adituak 115. Gehien atera den bertsolaria Andoni Egaña, 116 aldiz. Gehien jorratutako gaiak: txapelketen inguruko 291 testu, bertsolaritzaren historiari buruzko 187 testu, esperimentazio nahiz hibridazioei buruzko 132 testu. 430 sinadura. Horietatik 204 bertsolariak. 124 emakumeak (%28,8). Joxean Agirre da, 196 testurekin, gehien idatzi duena. 528 elkarrizketa. 494 erreportaje. 296 iritzi testu. 196 bertso jarri sorta. Horiek dira kazetaritza genero erabilienak.
68
30 urte datutan M PROTAGONISTA NAGUSIAK (1991-2020) GRAFIKOA
70
M GAI NAGUSIAK (1991-2020) GRAFIKOA
71
M SINADURA JORIENAK (1991-2020) GRAFIKOA
72
73
M LANDUTAKO KAZETARITZA GENEROAK (1991-2020) GRAFIKOA
Erreportajea
Bertso-jarriak Komikia-Fikzioa
Albistea
Elkarrizketa
Iritzia
Kronika
74
Soslaia
Hemeroteka
Bibliografia AGIRRE, A.; AIESTARAN, A. eta ZABALONDO, B. (2015): Euskal Herriko eta Europako kazetari eta prentsa irakurleak lanbidearen geroari begira. Adostasun eta desadostasunen bilduma. Zer, 20. liburukia, 39. zbkia., 101-125 or. AGIRRE, A. (2020): Joxean Agirre: “Gaur dudan ikuspegia orduan izan banu, mirespenez eta kariñoz irakurriko nituen Zavalaren edo Basarriren lanak. Orduan gure lan egiteko moduaren antitesi gisa ikusten nituen”. Bertsolari, 119. zbkia, 68-95 or. — (2019a): Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018) I (Argitaratu gabea). — (2019b): Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018) II. Eranskinak (Argitaratu gabea). — (2016): Harpideen argazkia eta iritzia 2.0. Bertsolari, 101. zbkia., 124-151 or. — (2009): Bertsolaritza Interneten. UPV/EHUko ‘Nuevas tendencias en medios y soportes de la información periodística’ doktorego programako ikerketa gaitasun froga (Argitaratu gabea). — (1996): Harpidedunen iritziz. Bertsolari, 23. zbkia., 50-57 or. AGIRRE, J. (2016): Bertsolariren hastapenak, mirari txiki bat. Bertsolari, 101. zbkia., 14-31 or. AGIRREAZALDEGI, A. (2016): Zer jan, hura izan: bertsozaleak elikatzen dituen aldizkaria. Bertsolari, 101. zbkia., 114-115 or. BARANDIARAN, A. (2011): Beste laurogei urtian. EHBE: Donostia. EGAÑA, A. (2016): Ezetz baiez denean. Bertsolari, 101. zbkia, 3233 or. ELORTZA, I.; SUKIA, X. ET MURUA, J. (2008): Bertsolaritzaren hedapena eta sustapena XXI. mendean. Bertsolaritza hedabideetan: tratamendua eta kate-sarea. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa 2007-2008. Graduondo amaierako proiektua (Argitaratu gabea). GARZIA, J. R. (2016): Ez da alferrik mende laurden bat igaro. Bertsolari, 101. zbkia., 204-207 or.
75
— (2002): Bertsolaritzari buruzko ikerkuntzak orain arte: (ikuspegi berri baten arrasto zaharrak). Argitalpen Nagusia: Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak. XV Congreso de Estudios Vascos. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 789-805 or. RAMIREZ DE LA PISCINA, T. (2015): Ikergaia zedarrituz, helburuak finkatuz. Non: RAMIREZ DE LA PISCINA, T.; AIESTARAN, A. ET AL. Kalitatezko kazetaritza: Ba al dago etorkizunik?. Bilbo: UPV-EHU Argitalpen Zerbitzu Nagusia. SIADECO (1995): Bertsozaletasunari buruzko azterketa. Jakin, 87. zbkia., 1-64 or.
76
77
*
õ õ õ õõ õõ õ õ õõ õ õ õ õ õõ Bertsolari izanõ nahi dut, õ õ õ õ õ gutxienez, õ beste 30 õ urtean! õ
30 URTE. BERTSO JARRIAK
BERTSOAK: IÑAKI MURUA DOINUA: AI GURE ANTZINAKO
78
õ õõ õõ õõ õ
1. Ia ez izateko zoriz izan nintzan eskerrak Joxeanek sortzaile on gisan arnasa eman zidan ezarriz bizitzan ezbaiak, eztabaidak… etxeko har nitzan ezezkoan zirenak neure gidaritzan.
5. Argazki zein marrazki kolorez darizut, iritziz betetzen nau hamaika jakintsuk gehienak bertakoak urruneko batzuk barneak ametsez blai opari dizkizut ikuspegi berriak izan ditzazun zuk.
2. Esaera zaharrak honela diotsa “gaueko lana dela egunezko lotsa” nire kasuan hori ezta aproposa egoskor batek eman zidan bizi poza hargatik dut helburu: gozaraziz goza.
6. Kasik ohartu gabe bertan dagoenik begi bat ixteaz bat entzun gabeko klik artistak hitz egin du ez kamera Sonyk nire soina argazkiz jantzi ohi dit Connyk beste inor gutxik du hain soineko onik!
3. Idatzizko edukiz zein estetikoki hainbat kontraesani egin diot toki batzuen haizagailu besteen beroki aniztasuna dauka bertsoak parroki maldarik eza ez du gustuko ordoki
7. Bertsolariya izan zen Bertsolari bada Haren bultzatzailea omen Makazaga urtebetean iraun eta gero laga. Franco bizi zen arte bazen franko traba. Trabak aintzat hartuta, Franco hil al da ba?
4. Laurogeita hamaikan lehenengoz plazara. Argia sarietan jasorik bultzada Durangoko azokan zale errenkada izena eman asmoz harpide gisara, amarillista banaiz zalea grisa da!
79
8. Izen denak kabitzen zaila dagoenez bi jarri ditut beste guztien omenez elkartasun antzuen zale ez naizenez segi lanean zentzuz, zorrotz eta senez beste hogeita hamar urte gutxienez!
30 URTE
*
Duela 30 urte
80
81
82
83
84
85
86
87
30 URTE. LEHIAKETA
*
BERTSOLARI aldizkariaren I. BERTSO IDATZI lehiaketa
88
G
Epaimahaia
URE URTEBETETZEA EZIN DUGUNEZ ZUREKIN KALEAN OSPATU, aldizkariko orrietan ospatuko dugu… eta nola ez, bertsotan! Idatzizko gure lehen bertso lehiaketa antolatu dugu, eta zuk bertan parte hartzea nahi genuke. Honakoak izango dira ezaugarriak:
— Mikel Mendizabal — Ekaitz Goikoetxea — Eli Pagola
Sariak
— Hiru bertso, librean. — Zehaztu doinua. — Maiatzaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera — Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria eta adina. Bidali lehen planoko zure argazki bat. — Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak
GAZTETXOAK — Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz) + TERNUA-ko kamiseta bat — Bigarren saria: bertsolari ezberdinei buruzko liburuko sorta + TERNUA-ko kamiseta HELDUAK — Lehen saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta Kabian apartamentuetan gau bat bi lagunentzat (Getaria). TERNUA-ko kamiseta bat — Bigarren saria: Eleizondo Landaetxean (Lastur, Itziar) gau bat bi lagunentzat eta Lasturko tabernan otordu bana bi lagunentzat + TERNUA-ko kamiseta bat Partehartzaile guztiei NORK komikiaren kamiseta bat oparituko dizuegu! Garrantzitsua: emaila bidaltzen duzuenean zehaztu ze kamiseta neurri nahi duzuen. Irabazleen bertsoak udako alean agertuko dira. Eta ez hori bakarrik! Oskar Estanga bertsolari eta musikariak bertso irabazleak musikatuko ditu, eta gure podcast eta youtube kanalen bidez zabalduko ditugu. OSPATU BERTSOLARI ALDIZKARIAREN 30 URTEAK GUREKIN! •
89
PHOTOAK
ERREBELATUTAKO
P(H)OT 90
TOAK
ARGAZKIAK ETA TESTUA: JON MARTIN ETXEBESTE
91
H
ainbat photo joan dira 2016tik hona. Autoreak, 31 eskutik hartu, eta aldizkarian txertatuz emango dio amaiera bidaia honi.
Argazkilaritza zaletasun izan dut txikitatik. Denbora askoan aurrezten jardun ostean erosi nuen nire lehen kamera txukuna. Karretedun kamera haietan argazki bakoitza preziatua zen, prezio bat ordaindu beharra baitzegoen klik bakoitzarengatik. Une egokiaren zain pasatu beharreko segundo horiek edertasuna gehitzen zioten jardunari. Distantzia fokala kalkulatu, diafragmaren irekidurarekin jolastu… Emaitza ez zegoen asmatzerik harik eta egia errebelatzen zen arte. Zenbat dezepzio eta zenbat harrotasun lehen argazki horietan! Argazkilaritza digitalak irauli egin zuen aparatuen erabilera. Argazkiak pantailatxoan ikusten hasi ziren unetik berehalakotasuna gehitu zitzaion jardunari eta emozioa gutxitu. Argazkilari baldarroi bigarren aukera, eta hirugarrena, eman zizkigun. Duela bi hamarkada, argazki txukunik egin nahi zuenak kamera handi samarra eramatea ia derrigorra zuen. Kamera handia, ordea, nabarmenegia da lapurrentzat; eta objektiboa helburu duen pertsonarentzat ere bai askotan. Horregatik maite dut India. Han, argazkiak egin diezaizkieten gustatzen zaio jende askori. Jendetzaren erdian
Panpin bihurtu zaituzte pentsamenduz biluzturik pintura, biziz husturik; ponpoxa eta ilustre, punta-puntako biluzte. Zure indar isildua soinekoak fosildua sumendi baten gisara indar kontrolaezin bat da zelofanetan bildua. Zure begiek, polita, jada ez dute -ez diragarai bateko distira. Eguneroko botika: gora joateko goitika. Jantzita, baina biluzik; irriz, bai, baina ez pozik; bizi, ereduen gisan. Denek nahi dute zu izan; denek nahi dute, zuk ezik. 1
92
hautatuak, bereziak, sentituko dira akaso. Ez dute, behintzat, guk maiz sentitu ohi dugun mesfidantzaren arrastorik. Argazki onenak, ordea, oharkabean hartuak izan ohi dira; lapurtuak. Erretratatutako pertsonak kamera bere objektibotik kanpo duenean, bere keinu naturalekin diharduenean hartutakoak. Edo, justu, kameraren presentziaz ohartu berritan eskaintzen duen irribarre konplizearen unean hartuak. Horretarako lagun ona izan nuen nire Panasonic zaharra. 300 milimetroko teleobjektiboak urrunetik hurbiltzea ahalbidetzen zidan eta, atzealdeko pantaila jiragarriari esker, ez zirudien argazkirik egiten nenbilenik. Horri esker leku turistikoetan ez nuen argazkien trukean limosna eskean zetozen indiarren uholderik izaten. Ezta argazki sesio profesionalen batean lipar bat lapurtzeko arazorik ere [1]. Kamera hobeak izan ditut, baina ez dut harekin izan nuen esperientziara hurbiltzerik lortu sekula. Besteak beste, egunero poltsan daramadalako orain kamera. Orduan neramana baino askoz hobea eta askoz finagoa. •
Egur, metal eta harri eraikuntza transzendental harri, egur eta metal, josi, soldeatu, jarri bat bestearen egarri: metal harri eta egur. Metala jaten duen ur, egurra jan duen pipi, harria hausten, poliki. Denak denboraren beldur. Ohola, xafla, adreilua gama, delta, beta, alfa adreilua, ohola, xafla finkatu ta kriseilua piztea da kontseilua argitu dadin etxola: xafla, adreilua, ohola, suaren txinpartak entzun zer mendera dezakezun neurtu ezazu hola. 2
93
Photoek jada eginda zegoen lan bati bigarren bizitza bat ematea ahalbidetu zidaten. Bigarren aukera horretan neurriei eta errimei leku berezia eskaini nien. Bat-batean oso gutxitan erabili izan den dezima neurrian idatzitako bertsoak maiz hautatu izan ditut modalitate honetarako. Idatzizko zenbat eta eredu gehiago izan ahozkorako lagundu dezakeelakoan. Sinetsita nago errima gurutzatuak erabiltzeak ate berriak irekiko lizkiokeela bertsolaritzari. Mamiaren eta azalaren arteko borroka zaharrean bistan da mamiaren aldeko hautua egin duela bat-bateko bertsogintzak, eta guztiz ados nago bide horrekin, baina uste dut esploratzeko geratzen direla zenbait aukera bai neurri aldetik eta bai hoskidetasun aldetik ere. Halako pieza laburrek ahalbidetzen dute hizkuntza bihurritzea [2] •
94
Bertsotan hizkuntza behartzearen ariketen artean badut bat bereziki tiratzen nauena. Hitzak hautsi eta oin gisa erabiltzea jostagarria iruditzen zait. Uste dut bat-batean ere egin daitekeen zerbait dela, baina bereziki zaila iruditzen zait, kontra-intuitiboa da bertsolariontzat. Enkabalgamenduak ez dira asko erabiltzen bertsolaritzan eta niri maistratasun keinuak iruditzen zaizkit. Rapean erabiltzen dira halako baliabideak eta unibertso berri bat irekiko liokete bertsolariok erabiltzen dugun errima sistemari. Gure lehengaia zabala baina mugatua da eta jokorako pieza gehiago jarriko genituzke mahai gainean modu horretan. Ez dut uste, hala ere, entzuleak atseginez hartuko lukeenik halako hitzen ebakidura bat. Ez behintzat lehenengo entzunaldietan. Bat-batean egiteko gai ez naiz sentitzen oraindik, eta ez dut uste horretarako egokiera sortuko zaidanik, baina idatziz egina utzi nahi izan nuen; trebeagoa eta ausartagoa den norbaitek helduko dio, akaso, mango heldu honi [3]. •
Probatu duzun urtsuena da aukeratxo bat eman, gozo-gozo daude eta zukutsu nahi baduzu eraman gosea daukazun momenturako. Ez al duzu antzeman gogotsu nagoen arren musurik ez dizudala emango.
Nikhilek hala erantzun dio: -Ekar ezan, arren, ekar. Gero ebaki egin du fruta bere erdigunean zehar eta bi zati banatu ditu -kasta sistema lehertzearta elkarrekin irentsi dute ezin zutelako elkar.
Bihotzik jada ez daukat, beraz, bular baten lehengusu dudan frutari heldu zaiozu eta emaiozu musu. Behin birramonak ereindakoa sendirako nahi zaitu zu amak zaindua, ta nik bildua zuk gozatu nahi al duzu?
3
95
Photo honetan bezala, beste askotan ere istorioak kontatu ditut. Irudia abiapuntu hartu eta irudikatutako gidoi batean zentratzen saiatu naiz. Jendarteak onartzen ez dituen desioak aitzakia ederra izan dira maiz bertsoak jartzeko. Honako argazkiak Sri Lankako Kandy hirian hartutakoak dira. Sri Dalada Maligawan gordetzen dute Budaren hagina dena, omen. Urtean, astebetez, errelikia hori urrez apaindutako elefante baten gainean jarri eta desfilatu egiten dute bertakoek. Paparra bistan eta suaren argitan, hipnotizatzailea da hango jende-pasa [4] [5] [6]. • Asiako argazkiek Asiako istorioak eskatzen dituzte, baina, askotan, hango irudiak hemengo gertaerekin lotzen saiatu naiz. 2020ko apirilean, birusaz babesteko etxean ixoaldian geundela, lanera joatera derrigortu zuten jende asko. Distantzia soziala ez da bat eta bera Asian eta Europan, eta Myanmarreko harri sakratuetako bat ikusteko erabili genuen garraiobideaz gogoratu nintzen. Neurria tema izan badut, errima are temago. Hiru silabako oinak, sekula aurrez errimatu gabekoak, puzzle batean sartzea izan da maiz egin dudan ariketa [7].
Sugarren beroz izerdi gaziz estalitako gorputzen desioz hiltzen baldin bazinen pasio haren erruz zen. Elkar maitatzen duzue, baina zaila da elkar ikutzen jakinda zuen jerdarteak ez duela ikusten zuzen… Zerk izutzen du zaren guztia? Zerk sutzen? Eta zerk zu-tzen? Sarri ez dugu aldamenean daukaguna ezagutzen… Oraintxe bertan begiaz keinu egin diozu Jamali, nahi zenioke papar gaineko mihisea desestali, mingaina aho barruan sartu, bilakatu animali, bere beroan hauspotu eta zure beroan kiskali nahiko zenuke, ta begirada haizea hartzera bidali; baina gogoak erre dituzu eta antortxa itzali. 4 96
O, su, amaieraren atea zara zu errautsen memoria idatzi ezazu. Pila batean mila oztopo dituzu bilakatu itzazu udaburuko su. Azti batek esana nire belarrian: “malkoak beti badu leku bat irrian”. Lekua egin dezan zaharrak berrian erre nazazu goxo eta neurrian. Datorren sasoirako erdi-prestatuak kaleak daude gorriz koloreztatuak. Ez itzazu ahaztu aurten eskatuak ta eraman itzazu kezka keztatuak. 5 97
Buda gisara egin nizuen horrenbeste hitzaspertu. Esan nizuen: “Lasai ibili, baina ez guztiz alfertu. Inork okerrik egin badizu ez betirako ankertu; saiatu zaitez bera ulertzen ura ez dadin uhertu, eta ulertu duzun unean zure burua aztertu. Zure burua ezagutzean, liburuetan ikertu. Bilatu gauza denen egia eta besteei agertu. Oinazeari babesa eman ta itsusia edertu. Bilatu gauzen isiltasuna (beste zentzuen kontzertu) tolestu zaitez zure baitara ta altxatzean suspertu. Eguzkiaren indarra jaso dena denean desertu, euri azpian egizu dantza
ez baldin badu atertu. Lortu ogia, gurtu ongia eta ekintzatan zertu. Eros daitezkeen alaitasunak berpentsatu ta baztertu”. Ta gurtu egin nahi ninduzuen, irakaspenak eskertu. Argiak piztu, urrez apaindu, handikeriatik gertu. Argi azaldu nizuen, baina ez zenidaten ulertu. 6
98
Batzuk ERTEan eta besteak EREan batzuk eraldaturik giza-aberean… Argi geratu zaigu laneko xedean denak ez goazela autobus berean.
Kotxe txoferdunetan zabiltzate zuek ez zaituztete izutzen besteen izuek. Ikusten egitate zipriztin batzuek uzten al dizuete luna tindatuek?
Begiratuz aurtengo urteko datuak diruak ta bizitzak dira kontrakuak. Zeinen hauskorrak diren gure kontaktuak eta zeinen mardulak gure kontratuak
7
99
Garraiobideetako argazkiak mugatuak dira eta argiztapen eskasa izan ohi dute. Baina, askotan, bidaiariak ordu-hil asko izaten ditu horietan, eta ez dira jolasteko une txarrak izaten. Egokiagoak dira testuak idazteko, argazkitarako baino.
100
Hala ere, batzuetan, ale ederrak ateratzen dira. Asiako kaleak argiz, usainez eta zarataz gainezka izaten dira, eta hori deskribatzen duten bertsoak ere idatzi izan ditut [8], Esnesaltzailearen doinuan. Argazkian idatzita dauden elementuak sartzea lortzen da tarteka. Zenbat garraiobide, hainbat photo argitaratu ditut urteotan [9] [10] [11] [12]. •
Lantokitik etxera dihoaz gizonak astinduz klaxonak ez dira joaten ziren bezain onak. Etxean itxarongo die zorionak… berdina ote dio itxaron dionak? Batzutan pasiloak ez dira bionak.
Unibertsala haien bizitzen joskera iluntze aldera; gaur ere ez dira nahi bezain goiz atera [(auto banatan), baina guztiak batera] bulegoko atetik etxeko atera inor behartu gabe gelditu ote da?
Piztu-itzali-piztu autoaren ertzak laranjak ta beltzak berdeak baietzak ta gorriak ezetzak. Loa gertu samar ta urruti ametsak. Etxerako bidea hartu du jendetzak. Lekurik bai al dago maitasunarentzat?
8
101
Noizbait kolonia izandakotik barkuz umil-umil datoz. Politikoek jende uholde bat nahi lukete hil datoz. Ez dut pentsatu nahi inork hartzen duenik inor hilda poz, baina jadanik hiru itsaso bete ditugu hildakoz. Hesiek, geldi. Txarrantxek, urra. Zakur lerdetsuek, kozka. Haiei kritikan, batzuk isilik, eta hizketan mordoxka. Kosta behar zaie kostara heltzea. Kosta, kosta a(ha)la kosta. Noizbait lapurtu genien hura reklamatzera datoz-ta. 9
102
Ez du ahaztuko lehengo urteko martxoak hemeretzia: tren baten hotsa, ta bera jende askon presak irentsia, irristada bat, oihu andana, izterrean min ertsia… Gero, ezer ez. Gero klinikan hanka baten ausentzia. Datorkiguna onartzea da fedearen esentzia, baina zein jainkok aukeratzen du norbere penitentzia?
Nork erakutsi dio topatzen oreka bat herrenean? Nork bilatzen du kanpoan? Eta nork norbere barrenean? Nork jaisten ditu eskilaraok modurik baldarrenean? Nor itzultzen da berriz minera haren urteurrenean? Bidaia bana daukagu hanka lapurtu zigun trenean. Dena aldatzen da galera bat ospatzen hasten denean. 10
Kalkutan taxi gidari zara. Klaxona da pasahitza. Behingoagatik turista batzuk harrapatu bazenitza… Bezeroek noiz eskua altxa beti begira zabiltza; ta, bat-batean, agertu zaizu… erreakzio bortitza! Bolante kolpez salbatu duzu amona baten bizitza. Baina ordaina edukiko du dama hori saihestuak. Zuhaitz bat erdiz erdi jo duzu. Hain dira kale estuak! Buruan kolpe izugarri bat. Kapotatik ke belztuak. Garezurraren xafla gotorrak barurrantza tolestuak. Ohartu zara zeinenak diren heriotzaren eskuak. 11
104
Lurra daukazu oinetan. Ez da ez txarra, ez ona. Zu zara hara ta hona ibiltzen dena bidetan, garraiatzeko lanetan bizitza utzi ohi duna. Oin basamortu. Oin duna. Galdetu zure oina den zapaltzen duzun lurraren parte bihurtzen zaituna. Haur zela ez zen eskola nahi zuen adina izan ta geroztik asto gisan egin izan du nahiko lan. Begiraiozu oin zolan ta esango dizu ze lan zenbat urtez eta zelan burutu dituen makur. Zola zulatua bihur ote daiteke artelan? 12
105
Gehien jorratutako gaietako bat generoarena izan da. Bizi nintzen etxetik gertu festa giroa sumatu eta atera nuen argazkia, eta nire argazki gogokoena bihurtu zen sakrifikatu berri zuten arkumea larrutzen zuten bitartean begiratzen zidan [13] Bengaluruko neskarena. Batzuetan, aurreikusitako keinu bati esker ateratako argazkiak dira [14]. Bestetan, turistarik apenas heltzen zen Sri Lankako bus geltokiko denda honetan bezala, erretratatuak berak eskatuta ateratakoak [15]. Gurasoek, hitzen bidez, esan didate: “estali”, “noiz ta norekin ibili, ta ahal bada norekin ez”, “ahula zara”, “egin ihes”, “bihurtu zaitez bikote”… Ta galdetu nahi nioke orain nire buruari: Gauzok nire anaiari esan ote dizkiote?
Onbeharraren kaiolan hezia, hazi ez nendin. Ta etxetik kanpo, berdin… Lehenengoa naiz eskolan; izango al dut nahiko lan? Esaidazu, andereño. Begiak aldatzeraino heldu nahi nukeen arren maiz jende askorentzat ez naiz haragi zati bat baino. 13
106
Ta, ostutako askatasun urteei erreparatu, lotsatu ginen; ohartuz zenbat lapurtu genizun. Ta bertan topa gintzazun atzera begiratzean, bidaia abiatzean ez genizun ezer esan; aurrera egin zenezan kokatu ginen atzean.
Aitak, kalera joateko jantzi zizun diadema ile bihurria dena mendean edukitzeko (kontrolpean sentitzeko basatia dena berez). Orraziak, irri trebez, nahi luke domatzeko gai; baina ileak ez du nahi, eta haizeak ere ez.
14
Babesek balaztatuta abiatu zinen zutik. Beti besteen eskutik joateaz nazkatuta, hasi zinen, askatuta, korrika egiten irriz. Kezka gabe bideko harriz muturkatzeko. Hain trebe! Erori bazina ere jaikiko zinake berriz.
107
Arrotz baten eskuak zure izter bitan. Zu, panikoan, geldi eta izerditan. Nahiz azkarrena izan ohi zinen erbitan bera azkarragoa izan zen erditan. Ja ez zaude seguru izan zinenik han; oroitzeko gertatu zen txikiegitan… Baina ikusteko zer pasa zen egitan beste iris bat sortu zitzaizun begitan.
Kostata egindako zure aitortzaren inguruan sortu zen zalantza hotzaren minak umilatuta ez zaude pozarren. Gaur amorrua duzu, beldurra, lotsa lehen. Behin bortizki lurra jo zuen okotzaren ondorioz puskatu zenuen hortzaren ordezko protesia nahiz eta hotza den zure orbainei esker dakizu nor zaren. 15
108
Iparra eta hegoaren arteko talka gogorra da batzuetan. Teorikoki existitzen dela dakiguna muturren aurrean jartzen zaigu tarteka, eta burdinazko barra batek hortzetan bezala kolpatzen gaitu. Klaseen arteko ezberdintasunak hemen baino handiagoak eta finkoagoak dira Asiako leku gehienetan; lan baldintzak, penagarriak; eta haur izateko eskubiderik izan ez duten pertsona asko [19] izan ditu aurrean nire kamerak. Kapitalismoaren paradoxak [17] topatzea ez da zaila izan, eta desesperatuki ihesi abiatu direnak ez dira gutxi [21]. Turismoa diru iturri nagusi bihurtzeak zer desoreka sortzen dituen ikusi ahal izan dut, eta tradizioa turisten sosak eskuratzeko nola erabiltzen den ikusteak amorrarazi nau [18]. Miseriaren dokumentazioari dagokionez, gogoan ditut, bereziki, umezurztegiak [20] eta errepideak asfaltatzeko bere eskuak baino erabiltzen ez zituen emakume hura [16]. •
Mundu honek eraiki du piramidea zu izan ez zaitezen nire lankidea (aurretik ezartzeko gure lanbidea). Norberak egiten du norbere bidea? Zurea egiteko egizu nirea. Batzuek oinazerik gabeko oinarriz jaio gintuzten eta beste batzuk, berriz, eskuarki arriskuz; eta esku-harriz bere bide sortzen darraite egarriz galipota beroa eskuekin jarriz. 16
109
Gaurko ez ezik biharko ere arrantzatzen badu bihar lakura, ondradu, ez du etorri beharko. Ta, demagun, etzirako haina biltzea gaur bertan edo saltzea dendetan… motor bat jartzeko baltsan. Zerbait hasi da balantzan bere beharren orekan. Hainbeste hasi zen saltzen, -aberastu zen zeharosaltzen zen baino gehiago hasi baitzen arrantzatzen, arraindegiak zabaltzen arriska zaitez, arriska! Doa (ez daukana bista) amildegirantza zuzen. Lakura arraiz hustu zen; ta jendez, haien herrixka. 17
110
Dena posesioan nahi lukeen sistemaren aurka batzuk bere desioa murriztea dute hauta. Gutxien behar duenak oso gutxirekin mauka daukala esan izan du zenbait jendek alarauka. Desoreka mantentzeko era ere bada hau ta… Zilegi da bihurtzea neurrien argonauta gutxien behar duenak nahikoa baldin badauka.
Gaur egun ia guztia eskuratu badaiteke gehiegi itxaron gabe ta erlatiboki merke; zeinek hartuko du bere barrunbeetan aterpe? Zeinek konpartituko du katilukada bete te? Nork berotuko du ura ia bihurtu arte ke? Hutsuneak onartzetik asko ikasi liteke… Hutsik dagoen basoa besterik ezin da bete. 18
111
Pobre jaio ninduten (esku xamurretan) hautsa beste ondasunik gabeko lurretan. Salmentan jardungo naiz eskola urtetan errukia erabiliz edo gezurretan asko sakondu gabe nire beldurretan. Nork lotu dizkit sokak eskumuturretan?
Badakizu turisten kontura bazkaltzen kartera zabaltzeko ezpainak zabaltzen. Besarkada beharrak jolasez estaltzen, baina inuzentzia hasi zinen galtzen galdetu baitzizuten tartean ez al zen tamaina errealeko titererik saltzen. 19
112
Lau urte dituzu, baina askorentzat jada zaharra; hargatik gaur estu-estu lotu duzu irribarra. Atetik pasa orduko emaztea ta senarra zu izateko lehena. Zu izateko bakarra. Umezurztegi honetan dena da irregularra ta sarri nahasten zaizkizu heltzean ilunabarra joateko desioa ta pazientzia beharra… Noizbait Peter Pani ere irtengo zaio bizarra.
Geneek lotu gabeko arreba eta anaiak. Zaharregi jaio ginen pezeratako arraiak. Atea zeharkatzear dauzkazu gurasogaiak ta larrituta estutu egin zaizkizu erraiak. Goxotasunaren bila hemendik atera nahiak besteak bihurtu ditu irribarredun etsaiak. Orain oroitzen dituzu ta dirudite alaiak joateak beldur pixkat ematen zizun garaiak.
Behin hona etorri ziren zure anaia biltzera geroztiz haren oroimen bakarra duzu bisera. Hargatik, sartu orduko -arau denak gorabeherajoan zara “amatxo”-ren izterra besarkatzera. Hari eskutik helduta egin duzu ibilera, baina haur txikiago bat hartuta joan da bera. Aldentzen direla ikusiz atean gelditu zara galdetuz galdu al duzun zure azkenengo aukera. 20
113
Iparrera heltzeko milaka legoa alboetan hegatsak atzean hegoa. Zailtasunak itoko luke gehiengoa, baina da sendiaren apustu sendoa… Lehenengo beso bat, gero hurrengoa, hura jaitsi ondoren, berriz lehenengoa… Lehenengo beso bat gero hurrengoa, ta bitartean lurra gerturatzen doa.
Odiseak, gupidaz, balerik balekar bere ondoan arnas ez al lezake har? Haurrak ta itsasoak eusten dute elkar hondoak ez du hezur gehiagorik behar… Igeri jarraitzen du itsasoan zehar oztopo litzateke egitea negar igeri jarraitzen du itsasoan zehar beti igeri eta beti itotzear. 21
114
Fedea kontrol bada, kontrola botere, boterea ordena ta ordena lege, legea diru bada ta dirua fede; fedea kontrolatzen duena errege. Gure aiten ta amen karmaren mesede. Oilategira nola, halaxe gu ere; garraiatu gintuzten behin giza-abere. Norbera gara, baina ez gara norbere.
Familiari esan beharra adio sei urteko haurrontzat ze sufrikario… Gure buru soildu ta gure murmurio sorbaldatik beherako zintzilikario. Fedeak bai omen du hainbat misterio… Nahiz ez nukeen nahiko Buda, arerio, sistema honi ongi irizten badio errezatzeak ez du askorik balio. 22
115
Instituzio boteredunak gai interesgarria dira bertsotarako. Bereziki interesatzen zait Indiako espiritualitatea, baina halako jendarte batek botere harreman oso hierarkiko bat ere onartzen du. Fedearen aitzakian ia edozer justifikatzen da zenbait lurraldetan. Etxean jateko aski izango ez duten beldur monje bidaltzen dituzte seme-alabak hiritar askok [22]. Miserian bizitzeak are otzanago bihurtzen ditu asko, eta badirudi, zenbaitetan, ez dutela horren kontzientziarik [23]. Erlijioak ez ezik, indar militarraren erabilerak ere baldintzatu du herri askoren historia [25] [26]. Polizia eta militarrak ere protagonista dira zenbait lurraldetara egindako bidaietan: Sri Lankako iparraldean, adibidez. Asiako poliziekin kontuz ibili beharra dago. Oso soldata baxua dute, eta haietako batzuk ohituta daude sobornoen bitartez soldata osagarri bat sortzera. Horregatik, edozein kontroletatik libratzea lasaigarri da bidaiari zarenean, dolar ibiltari bat baikara askoren begietara [24]. •
Erlijioak jokatu gaitu. Arma bat da zer datorken. Gure oraingo sufrimendua omen da biharko lorpen. Leher bazeneza, lur bazenio, lor bazeniezaioken… sarri egiten baino gehiago erakutsi du egoten. Orainaldiko sufrimendua gerorako itxaropen zenbati joan zaion bizitza uneari itxaroten… Fedeak asko, isil-isilik, mantendu du miserian ta nor den horren onuraduna geratzen da agerian. Nahiz ez sinestsi hiruki baten barruan dagon begian gezur guztitan dago egi bat, eta gezur bat egian. Naufragatuta baldin bazaude itsasoaren erdian erreza zazu tarteka, baina segi zazu igerian. 23
Geldi zaitzake, gogaitu, (hark uniforme bat baitu) jaitsiarazi, galderaz ito, jazarri, epaitu. Gaurkoan ez da etsaitu ta esan dizu “jarraitu”. Oraingoan zu libratu izanak lasaitzen al zaitu? Zuzentasunaren gida haien eskutan jarri da ta nork asmatu du erabiltzen indarra neurrira? Gris, urdin, berde-oliba… noizbait itzuliko dira. Etorkizunak jarriko zaitu atzera begira. 24
117
Elefante gaixoa txikia zenean kate batekin lotu zuten zuhaitz mehean; alferrik jarduten zen joateko planean behar haina indar ez zuen, aidanean. Nahiz indarrak aldatu denborak, joanean; ez zen berriz saiatu lehengo afanean. Iraganak iltzatzen gaitu orainean eta lotuko gaitu etorkizunean.
Zernahi heltzeko tronpa ahalguztiduna, armadura gotorra, azala iluna, edozer oroitzeko kapaz den garuna, txikia zen garaiko oroimen astuna. Elefante bat al da herri euskalduna historiak adina hamarkadaduna? Utopia bihurtzen da askatasuna zaintzailetzat hartzean nagusi duguna. 25
118
Nahiz ta begiak ametsez bete izan gara juzkatuak, busetik irtenaraziak ta trenean ikuskatuak, pertsegituak, torturatuak, zapalduak, puskatuak, borrokarako heziak edo jaiotzez disgustatuak. Errepresioz lau burutako famili hirustatuak. Herriminezko kanten sortzaile, maitasunez sustatuak. Munduko herri zapaldu oro doaz elkartuz patuak; noizbait arrazoi izango duten kartografo frustratuak. 26 119
Edukian eta moldean bilatu daiteke edertasuna. Myanmarreko arrantzale honek [30] eta Sri Lankako emakume honek [31] eskainitako argazkiek bertsoetan testua kokatzeko moduarekin jolastera eraman ninduten. Bertsoa batez ere hori baita, jolasa. Hala ere, bertsoak idazteak beti balio izan dit zauriak sendatzeko, eta oinazea azal barrutik kanporantz ateratzearen ondorio dira zenbait Photo. Bertsogintzan oso ohituta gaude publikoak entzun nahi lukeena aurreikustera, eta ez dakit halako bertsoek zer sentiarazten dioten irakurleari. Pentsatu nahi dut irakurleak berrinterpretatu egingo dituela, zentzu berri bat eman. Hiru dolu behintzat papereratu ditut Photoen bidez. Bi pertsonaren urruntzea kontatzen duten bi ale dira [28] eta [29]. Honako bertsoak, berriz, Jon Barberena hil zen egunean idatzi zitzaizkidan [27]. •
Hitzen maitalea hintzen, goxoa eta epela; bestea tratatzen huen hire poemak bezela. Ez hintzen argi nahietan desegingo huan kandela nahiago nikek pentsatu hitzali egin haizela. Kantatu huen bizitza. Izan hintzen haren parte. Bele beltzaren kantuak bihurtu zian, txolarte. Zilarrezko hegakadek baharamate aparte. Luma beltz bat erori zaik. Inork ez zekik noiz arte… 27
120
Pozez janzten den tristura, ez dago tristeagorik. Ez daukalako hondorik beherantza doa aingura. Sortutako gezur hura inork ez zezan akuila ozendu zenuen buila ez entzuteko gehienbat… Lehertu aurretik zenbat puztu daiteke burbuila? Zuk burbuila puztu ahala hark hustu zintuen airez; nahiz ta hasieran nahi ez findu zitzaizun azala burbuila bati bezala. Jada, arrakalatua zegoen zure patua eta hustu zinen guziz zure burua ikusiz burbuilak harrapatua. 28
121
Ilunak beldur ez zaitzan, sarri ez dut argirik itzali, beso artean estutu zaitut, manta potoloz estali; baina jolasten ikasi ahala gure beldurrak, irauli: gaur gordeketan jolastu gara eta ez zara itzuli.
Zu, ispilua; ispilua, zu. Biak begira elkarri. Beste aldera igaro zara ta ezin zaitut ekarri. Zauria egin baino lehenago ezin da tirita jarri. Joateko etorri bazinen ere joana beti mingarri. Mila markoka askatu ditut mareak eraman ditzan gerora ere ase ditzazun mila ta bat beharrizan. Nire zati bat ematen dizut itsas izar baten gisan. Hartzazu, eta egizu zure; eta zoriontsu izan. 29
122
Aukerarik ez zuten izan zenbait semek aiten lana hartzea baino ez zutenek. Geroztik, dituztela badakigu denek irribar samurrenak eskurik latzenek.
Ez zenuen inor zain izan nahi hondartzan itsasoak urruti bazinderamatzan. Beti portu ezberdin batean arrantzan. Bazenekartzan, baina ez zeneramatzan. 30
123
Eskutan dituzunak hiru ibai dira: Eskuineko ibaia erdirantza jira, eta ezkerrekoa ekarri erdira; prozesua hasteko, berriz, eskubira… Gauerdiko garia osatzen ari da zein momentutan lotu didazu begira? Zure ilean gora badator barkua sorbaldan topatu du labainkor, arkua kostata gainditu du zure bordatua laster topatuko du zer abordatua… betiko geratu naiz -horra hor, datuazure irribarrean txirikordatua. 31
124
ELKARRIZKETA
“Gaiei ikuspegi propioarekin kantatzen saiatzen naiz” TESTUA: GORKA AZKARATE ARGAZKIAK: CONNY BEIREUTHER
126
127
128
N
ola gogoratzen dituzu zure hastapenak? Goierriko bertso eskolan hasi nintzen, Ordizian, eskolako 3. mailan nengoela, Ikastolako irakaslea zen izeba Arantxak animatuta. Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batekin ordutegi bateraezinaren ondorioz urtebete egon nintzen joan gabe, atzera berriz eskolako 5. mailan nengoela itzultzeko. Bertsoak idazten ondo moldatzen nintzen. Bat-bateko taldea asteazkenetan elkartzen zela gogoan daukat, baina nik ez nuen pausoa ematen talde hartara batzeko. Joxe Munduate, Mikel Aranburu, Xabier Narbarte, Igor Eguren… gerora nire kantukide izango ziren haiek osatzen zuten talde hura. Bertso hau gogoratzen al duzu? Mendira joaten da / goizero artzaia // ta bertan egiten du / gustora gaztaia // gero bazkaldutzeko / prestatuaz mahaia // elizara joaten da /entzunez kanpaia. Nire lehenengo bat-bateko bertsoa! Orain irakurrita lotsa ere ematen dit… Ikastetxez ikastetxe, prestatutako bertsoak kantatzen ibiltzen ginen bat-batean ariko bagina bezala, eta saio haietako batean, Seguran, Mikel Mendizabalek, aldez aurretik ezer ere esan gabe, 4 oinak eman eta jendaurrean bat-batean bertsoa osatzeko eskatu zidan. Bertso hori kantatu nuen, nire lehenengo bat-batekoa. Egia esatera, etxean ere saiatu gabea nintzen artean bat-batean. Xabier Narbartek kantatu zuen lehenengo eta nik ondoren. Sekulako ilusioarekin itzuli nintzen etxera. Idiazabalen izan genuen modu hartako ondorengo saioa, eta han saio osoa bat-batean osatu genuen. Baditut oroitzapen garratzagoak ere, ordea. Eskolartekoan Arrasatera joan eta, kanporaketan, gaiarekin ez nuen bertsoa bukatu, 3 puntu kantatu eta eseri egin nintzen. Gerora, eskolartekoan egin nuen nire bidea bat-batean, eta idatziz
129
130
“Bertsolari batzuk oso plaza gutxirekin daude une honetan, eta bidea irekitzeko zailtasunak ugaritu egin direla uste dut: gaztetxeetako saioak, afariak… bidea irekitzeko saio horiek desagertu egin dira”.
131
ere hor ibiltzen nintzen borrokan. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze… ez zegoen erraza.
Laurogeiko hamarkada erdialdean bertso eskolek indar handia hartu zuten. Bertso eskolarik izan ez balitz, Aitor Sarriegi bertsolari izatera iritsiko zen? Ez, ez zen iritsiko. Bertso eskolak zaletu ninduen ni, zalantzarik gabe. Aitak 1986ko Txapelketa Nagusiko finalera ea joan nahi nuen galdetu eta ezetz esan nion, aspertu egiten nintzela eta. Bertso eskolan hasi eta utzi berria nintzen. 1989ko finalera bai, joan nintzen. Ordurako bertso eskolan berriz hasita nengoen. Hastapen haietan, sentitu al zenuen uneren batean bertsolari konkretu bat edo besteren berdina izan nahi hori? 14-15 urte nituenean Jon Sarasua zegoen modan, nolabait esatearren, gazteen artean. Bazuen gazteontzako nolabaiteko erakarpen indar berezi bat. Euzkitzeren bertsokera ere oso gustuko nuen, bere zehaztasun hura, bertso jarrietatik nentorrelako agian. Neure buruarekin zuzenegia nintzen. Bertsolari zaharrak irakurtzen hasita Xalbador gustatzen zitzaidan gehien: pentsalari handia zela uste dut, zein mundutatik zetorren kontuan hartuta. Batzuk aipatu dituzu, baina nortzuk izan ziren zure irakasleak eta bertso eskolako kideak? Irakasle Mikel Mendizabal eta Xanti Garmendia, bigarrenarekin doinuak lantzen genituen batik bat. Banaka grabatu eta hobetzen saiatzen ginen. Bertsokideei dagokienez, hasiera batean Joxe Munduate, Mikel Aranburu eta Igor Eguren, nagusiki. Ondoren Alaitz Sarasola, Aritz Zeberio, Ekaitz Goikoetxea… Unibertsitate garaian horiengandik pixka bat aldendu nintzen eta, handik bueltan, Iñaki Apalategi bilakatu da nire bertsokide nagusia, nahiz eta adinez ni baino gazteagoa den.
132
133
134
Eskolartekoan ibilbide oparoa, eta maila nagusiko zure lehenengo txapelketa, 1995eko Gipuzkoako Txapelketa… Txapelketa hura proba moduko bat izan zen, belaunaldien arteko neurketa edo. Bertsolaritzaren boomaren erdian, lehenengo aldiz plazetan gehien zebiltzan haiek, edo haietako batzuek behintzat, parte ez hartzea erabaki zuten, txapelduna bera ere tartean. Iñaki Murua, Mikel Mendizabal… aurretik final handietan kantatutako bertsolari haien aurrean gazteek euren burua probatu zuten orduko hartan. Niri dagokidanez, finalerdietan kantatu nuen, eta hura izan zen nire lehenengo txapelketa handia. 97ko Txapelketa Nagusia etorri zen ondoren. Orduan ere finalerdietan kantatu nuen, baina ez nintzen finalera pasa. Belaunaldi berriak “hemen gaude” esan balu bezala izan zen, eta nire adin bertsuko beste bertsolari batzuek Belodromoan kantatu zuten. Ezin iritsiaren sentipen moduko bat izan nuen.
Baina plazetan ohiko bertsolari bilakatu zinen txapelketa haietako finaletara iritsi ez arren… Bertso jarriei esker nolabaiteko izen moduko bat banuen eta saio batzuk egiten nituen orduan. Neurri batean, horrek balio izan zidan motibazioari eusteko. 2001eko eta 2005eko Txapelketa Nagusietan ere finalerdietan kantatu nuen, eta baita 2003ko Gipuzkoako txapelketan ere. Beti atarian geratzen nintzen eta tematia izan naiz: final handi bat probatu nahi nuen, berdin zitzaidan Gipuzkoakoa edo Txapelketa Nagusikoa. Ahogozo ona daukat alde horretatik, finalak nire txapelketetako ibilbidearen amaiera aldera iritsi zaizkidalako. Txapelketa Nagusian palmares oparoa: hiru final jarraian, 2009-2013-2017. 2009an, gainera, Andoni Egañarekin kantatzearen poz txiki hori ere izan nuen, final bateko bere azkeneko ofizioa izan zen hartan. Nik erretiratu nuela esaten diot txantxetan… Ez zen erraza Andoni Egañarekin txapelketa batean kantatzea, horretarako finalera iritsi beharra zegoen derrigor 2001etik. Sentsazioei dagokienez, esango nuke 2017an bukatu nuela sentsazio onenarekin. Azkeneko finalean, alegia. Noiz sentitu zuen Aitor Sarriegik txapelketak uzteko garaia iritsi zela? 2017ko Txapelketa hasi aurretik argi nuen nire azkena izango zela. Oso argi nuen eta hala adierazi nahi izan nuen. Ez badaukazu argi gero interpretazioak etortzen dira, eta finalean sartu ez banintz pena hori izango nuen, baina zorionez finalean sartu eta ahogozo onarekin amaitu nuen. Urteak ez dira alferrik pasatzen, 1995etik batzuk igaro dira eta nekea pilatzen joaten da. Txapelketa Nagusiak proposamenak plazaratzeko lekua dira askotan (doinu berriak, gai mota ezberdinak…). Zure kasuan
136
137
138
ere zeure estilo propioa garatzeko baliatu dituzula esan daiteke. Gaiei (bakarkakoak batez ere) erantzuteko modu propioa, testuingurua eraikitzeko modu ezagungarria… Saiatu behintzat egin naiz horretan, norabidea oso argi izan ez arren batzuetan. Kritikak badira bertsolari denak molde berekoak ote garen txapelketetan, eta hori ere hala da neurri batean. Barrutik diferentziak ikusten ditugun arren, esango nuke nahiko berdintsu ikusten gaituztela kanpotik. Norberak bere izaera markatzea beharrezkoa ikusten dut. Plazan ere saiatzen al zara ahalegin hori egiten, edo saioaren kontestuaren arabera aurpegi bat edo bestea erakusten duzu? Plazan saiatzen naiz gai batekiko dudan ikuspegia botatzen, rolak uzten didan neurrian behintzat. Ez da erraza, giroak baldintzatu dezakeelako, kantukideak ere bai… Esaterako, ni bakarrik bizi naiz, eta bertsokideek ez ezik publikoak ere askotan badaki hori. Urrezko ezkongabea, amak dena egiten dio… erraza da paper horretan sartzea gero benetan hala ez izanda ere, baina errazkeria horretan ez erortzen saiatzen naiz. Gaiei ikuspegi propioarekin kantatzen ahalegintzen naiz. Jendea deseroso sentiaraztea ere gerta liteke batzuetan, baina ahalegin hori egitea dagokigula pentsatzen dut. Beti ez da posible eta saiatuta ere ez da beti lortzen.
139
Zenbateraino dago islatuta gure gizartea bertso saio batek irudika lezakeen horretan? Nik uste ez garela gure inguruko jendearengandik harturiko lagin adierazgarri bat. Gure adinkideak direnak ez ditugu ordezkatzen, edo ez denak behintzat. Bertsotan aritzeko euskalduna izan behar duzu, nolabaiteko atxikimendua izan behar duzu euskararen eta kulturaren munduarekin… Datozen gazteak beren artean agian ez baina gurekiko asko ezberdinduko dira, gu aurrekoengandik bezala. Ez bakarrik itxura aldetik, gaien inguruko trataeran ezberdinduko diren bertsolariak datoz. Denok trokel bertsukoak izan gara garai bakoitzean, eta bertsozalea ere ohituta daukagu horretara. Gehienetan, gugandik espero dezakeen hori kantatzen diogu, gainera. Garaiak aldatzen ari dira. Zure hastapenetan nagusiki mundu oso maskulinoa zen bertsoen mundua. Denborarekin genero berdinketaren alorrean aurrerapauso nabarmenak eman dira. Emakume bertsolari andana dago gaur egun eta transgenero bertsolariren bat ere bai, zure gertukoa gainera. Bilakaera horretan deseroso sentitu al zara uneren batean? Deseroso ez, nahiko era naturalean bizi izan dut bide hori. Umetatik ezagutu ditugu neskak sariketetan eta bertso eskoletan, baina gero
140
plazan ez zeukaten ia presentziarik. Gerora etorri dira beste lanketa batzuk, presentzia ez ezik genero ikuspegiari dagozkionak, gai guztiei beste begirada batekin begiratzeko ahaleginak eta abar. Dena aldatzen ari da, gu ere aldatzen ari gara, eta gehiago aldatu beharko dugu ziurrenik. Dena dela, binarismotik eraikitako botere-harremanen klabean aritu izan gara, eta hortik ikuspegia gehiago ireki behar dugula ikusi dugu, esaterako transgeneroekiko. “Diskriminazio positiboa” deitu izan zaiona hizkuntza gutxituaren ikuspegitik iritsi naiz barneratzera, ez dizut ukatuko hasieran krak egiten ez zidanik. Baina gero transgeneroa agertzen zaizu zure mundu binarioan eta bigarren krak bat egiten dizu buruak. Alde batetik denok gara oso aurrerakoiak, baina gero saio batean “2 neska eta 2 mutil” terminoetan hitz egiten dugu. Ez al dugu ezer ulertu? Hor zalantzak sortzen zaizkit. Maialenen bertsoak txalotzen ditugu Irunen, eta, gero, amaieran esaten ari gara ea bigarren neska sartzen den finalean… Nork dio ez zegoenik?
Iturri zaharretik
ur berria
San Andres bidea 35 Arroitz (Nafarroa) 948 537 602 652 117 798 angel.iturri2@gmail.com
142
“Jendeak ez luke sinistuko bertsolarien errenta aitorpena ikusiko balu”.
143
144
Punta-puntako bertsolaria, baina zure ogibide nagusi bilakatu gabe sekula. Erraza al da oreka hori mantentzea? Batzuek esaten dute bertsotatik bizitzea planteatu zutenerako bertsotatik bizi zirela. Plazetan maiztasunez kantatzen hasi zaren adinaren arabera ere ezberdina da. Txapelketa batzuen ondoren izan ditut plaza asko samarreko urteak, 60 inguru urte askotan, eta, batzuetan, 100etik gertu ere bai. Niretzat gehiegi zela konturatu nintzen. Ostiralean lanetik nekatuta iristen bazara, ostiral gaueko saio horiek gogorrak egiten dira. Konturatu nintzen plaza gehiegi zirela neraman bizimodurako. Plazari errespetua galdu niola ez dut esango, baina ibilerak berak gainditu egin ninduela uste dut. Plaza batzuetatik sentsazio txarrarekin itzultzen nintzen. Neurri egokia 50-70 izan daiteke, eta, hala ere, plaza dezente dira. Plazetan ondo kantatzeko, ordea, zenbat eta gehiago kantatu, hobe, ezta? Aurten ez dut asko kantatu eta hori ere ez da ona, forman egotea komeni delako konfiantzaz joateko plaza batera. Edozein kasutan, ez naiz damutzen trote hori zer den probatu izanaz. Probatu nahi nuen, probatu nuen eta niretzat gehiegi zela ikusi nuen. Beste lanbide bat eduki ezean ere gain hartuko zidala uste dut. Aparteko lanbideak denbora kentzen dizu, baina segurtasun handia ematen dizu, hori ere egia da. Musikaria ere bazara, beste gauza askoren artean. Musikak bertsolari hobea izaten lagundu dizula esango zenuke? Bertsoa kantatzearekin dago loturik eta ni neu kantari ona ez naizen arren, belarri ona daukat, eta horrek asko laguntzen du. Melodiak azkar harrapatzen ditut normalean. Plazan bi segundoan doinuak ekartzea kostatu egiten zait, baina normalean ez dut arazorik besteren batek kantaturiko doinuari segitzeko, aurretik sekula kantatu gabeko doinua izanda ere. Kantatzeari buruz ari garen
145
arren, bertso kantatuegia ez dut gehiegi atsegin. Botatako bertsoa dut nik gustuko, kantatutakoa baino.
Pandemia garai honetan garbi ikusi da kulturgintzan diharduen jendea baldintza prekariotan ari dela bizirauten. Bertsolaritza ez dago gaitz horretatik salbu. Kultur sorkuntza ez dago behar bezain babestuta, nire iritziz. Erakundeen aldetik ez dauka azpiegitura egonkorrik, ez eta laguntza lortzeko erraztasunik ere. Bestalde, ordea, jendearengan ere zenbateraino eta zein modutan dago hedatuta kulturzaletasuna? Jendeak kontsumitzen duen kulturaz ari garenean, gaztelerara itzulitako libururen bat irakurtzeaz ari gara, talde ezagunen baten kontzertuaz, zinema eta musikal atzerritarrez… baina gauza herrikoiagoak, amateurragoak, ez dira kontsumitzen. Kultura jardunean gabiltzanok elkarren mezenas moduko ere bagara: euskal idazleen liburuak irakurtzen ditugu, eta euskal idazleek gure saioak entzuten dituzte, esaterako, eta hor gure burua engainatzen dugu. Hortik kanpo ere badago zalea noski, baina zenbakitan jarriko bagenu… Euskal kulturaren kontsumitzailea han eta hemen errepikatzen den pertsona da. Euskaldun multzo oso handi bat dago gero kultur kontsumo horretatik oso kanpora dagoena. Horregatik diot babestuta ez egotearena, erakundeen aldetik eta baita gizartearen aldetik ere. Denon errua da neurri batean, ardurak berdinak ez diren arren. Bertsolariek fama eduki dute, joan, hiru bertso kantatu, ondo kobratu eta etxera. Hori horrela al da? Jendeak ez luke sinistuko bertsolarien errenta aitorpena ikusiko balu. Uste dut Joxe Agirrek esaten zuela bi saio eginda baserriko hilabeteko soldata zela. Garaiak aldatu dira, ordea. Atxikipenaketa kontuan hartuta, ez du izugarrizko kopurua jasotzen bertsolariak. Bertsolarien bizitza ez da jende askok uste duena. Bidaia-
146
gastuak, ezorduak… ezezkoa emateko aukera ere ez da handia, saio bakoitzarekiko menpekotasun ekonomikoa dagoen neurrian. Horretan lagungarri da beste diru iturri bat izatea.
Plazarik plaza kantuan gustura zabiltzala nabarmena da, baina tarteka entzun izan dizugu bertso saio batera joan baino denbora librea bestelako jarduera batzuekin betetzea nahiago duzula: mendira joatea, kasu. Bakarren bati halako pentsamenduak burutik pasatze hutsa bekatu galanta irudituko zaio agian zure mailako bertsolari batentzat… Iruñeko finalerdietako saioan (Txapelketa Nagusia) gogoan daukat elurra egin zuela. Sakana elurretan zeharkatu nuen, paisaiari begira amorratzen… eta nik Iruñean kantatu behar! Egia da deiak gustura jasotzen dituela batek, baina ondoren saiora joateko eguna iristen da, eta ohikoa izan daiteke joateko une horretan nagitasun hori sentitzea. Egia da ondoren pasatu egiten zaizula eta saioan zen-
Hitzez eta errimaz eskutik eskura…
148
“Kritikak badira bertsolari denak molde berekoak ote garen txapelketetan, eta hori ere hala da neurri batean. Barrutik diferentziak ikusten ditugun arren, esango nuke nahiko berdintsu ikusten gaituztela kanpotik”.
149
tratzea lortzen duzula. Burutazio horiek izatearekin ez naiz gaizki sentitzen, arazoa litzateke kantatzen hasteko unean halako pentsamenduak artean buruan izatea. Baldintza horietan kantatzen hastea, hori bai ez dela zilegi. Txip aldaketa hori modu naturalean egiten da. Bertsotara joatea plan ederra da, gustatzen zaigulako egiten dugu, baina beste plan asko ere geratzen dira bide bazterrean bertsotara joateagatik. Uda batean GR11 ibilbidea egin nuen Pirinioetan barrena eta orduan, adibidez, saio batzuk utzi nituen. Ez zait gustatzen ezezkoak ematea, baina batzuetan ez dago beste aukerarik, lehentasun kontua da. Tarteka norberarentzat egun batzuk hartzea ere komeni izaten da.
Bertsolaritzak egitura egonkorra dauka: elkartea, eskoletako jarduna, ehunka plaza euskal Herri osoan zehar… Zeintzuk dira zure ustez bertsolaritzak epe ertainera dituen erronka nagusiak? Lehen aipatu dugu generoa, esaterako, transmisioa aipatu duzu… Epe ertaineko asmo horiek beharrezkoak dira, baina aurtengo kasua ikusi besterik ez dago: epe motzera pentsatu behar izatea ekarri digu pandemiak. Aurretik kili-kolo zeuden saio batzuk eroriko dira eta, jende askoren ahaleginari esker plazak egiten ari badira ere, saio mota jakin bat izan daiteke nire ustez kaltetuen: formatu txikiko saioak. Tipologia horretako bertsolaria pixka bat mapatik desagertzea ekar dezake horrek, eta asko kezkatzen nauen kontua da. Momentu honetan bilatu diren alternatibak neurri zorrotzak betetzen dituzten horiek dira, jaialdi tipokoak, emanaldi bereziak, musikatuak eta halakoak. Neurri batean entzule berriak gugandik hori espero izateko arriskua egon daitekeela iruditzen zait, eta aurrez presentzia handia zuten libreko saioak desagertzekoa, esaterako. Denbora pasatzen denean bi bertsolari mahai bueltan librean hasten direnean entzuleak zerbait gehiago espero izateak kezkatzen nau. Bertsolari batzuk oso plaza gutxirekin daude une honetan, eta bidea irekitzeko zailtasunak ugaritu egin direla
150
151
152
uste dut: gaztetxeetako saioak, afariak… bidea irekitzeko saio horiek desagertu egin dira. Aurten zerbait ikasi badugu horixe da: etorkizunean pentsatzea alferrik izan daitekeela!
Badirudi gizarte geroz eta indibidualistago bat bihurtzen ari garela: zinemara joan baino nahiago dugu etxean pelikulak ikusi, kanpoan afaldu baino etxez etxe janaria banatzen duten plataformak ugaltzen ari dira, erosketak Internet bidez egiten ditugu… pandemia sasoi gogorrenean streaming bidezko bertso saioak jarri ziren martxan eta zu ere tartean zinen. Nora goazela uste duzu? Saio batzuk egin ziren jende guztia ari zelako gauzak egiten. Arlo teknikoari erreparatuz egingarria izan zitekeela ikusi genuen eta egin genuen. Hala ere, ez dut ikusten gerora normaltasuna berreskuratzen badugu abian egongo den formatu bezala. Momentuko behar hura asetzeko bakarrik izan zela esango nuke.
Zer eman dizu bertsolaritzak? Lagunartea, ingurua, esango luke askok… nik alde horretatik nahiko indibidualki jokatu izan dut. Lagun asko egin ditut bertsoari esker, ez dut esan nahi lagunarterik ez dudanik. Bertso eskola, taldea… aipatzen dira askotan, eta nik ez dut talde giro hori bereziki bilatu, edo bilatu badut ez dut aurkitu. Garai batean elkartzen ginen, baina ez nuke esango gaur egun lagunarte hori dudanik. Jende ugari ezagutzeko aukera bai, eta baita egingo ez nituzkeen gauza asko egiteko aukera ere, aukera arraro eta xelebreak tartean. Behin baino gehiagotan sentitu naiz pribilegiatu bertsoari esker.•
Kate motzean Bertsolari bat: betidanik Unai Iturriagaren oso zalea naizen arren, Maialen Lujanbio. Neurri motzean ala luzean nahiago? Ariketaren arabera. Bakarka egiteko, neurri luzea nahiago; bestela, motzean eroso sentitzen naiz. Motzean, baina ez koplan, ariketa zaila iruditzen zait. Puntutan bai, gustatzen zait. Oholtza gaineko jarduna ala afalostekoa? Afalostekoa, ondo ateratzen bada gehiago betetzen nau bertsolari bezala. Zure aziertoaren baitan gehiago dago, eta asmatzen duzunean sentsazio oso betegarria da. Agurra etxetik edo bertan, bat-batean: azkenaldian bat-batean, kantuan hasi arte ez baitu batek jakiten zein aldarte izango duen. Amaierako agurra saioa amaitutakoan egiten dut, lehenago prestatzen hasten bazara saioa ondo ez doan seinale.
154
155
156
157
Illunbe edo BEC? BEC. Entzule bezala gogoan duzun bertso saioren bat? Beasaingo 91ko Gipuzkoako Txapelketako final laurdena, Anjel Mari Peñagarikanok 7 puntuko doinua atera zuen saioa. Peñaz gain, Andoni Egaña, Jon Sarasua, Aitor Sarasua, Jose Angel Salegi Lizarreta, Pedro Etxezarreta, Eusebio Igartzabal eta Luis Otamendi zendu berria zeuden saio hartan, oker ez banago. Bere garaian irratitik grabatu nuen zinta batean, eta saio hartako bertso asko buruz dakizkit. Zuk kantatu duzun saioren bat? Zapore oso ona utzi zidan Aitor Mendiluzek eta biok Orioko elkarte batean egindako afari batek. Bertan sortu zen giroa edo ez dakit zer izan zen, kontua da egun hartako oso oroitzapen ona dudala. Zenbat bertso dakizu buruz? Zatiak asko, bertso osoak batek daki, 1.000? Baliteke. Pentsa zenbat kanta diren bertso, horietatik hasi eta… Bertsopaperak idazten nituen garaian, neuk idatzitako eta beste bertsolari batzuen sorta asko buruz nekizkien.•
158
ZORTZIKO HANDIA
Lehen eta orain
DOINUA: BIZIA EZ DA NEHOIZ EGOITEN
Maitasunean, lanean edo Nahi duzuen alorrean, Une batzutan azpian gaude, Besteetan tontorrean. Zenbait kasutan borondatean, Askotan derrigorrean, Milaka kontu izaten dira, Sarri modu gogorrean, Ezin asmatu zer sortuko den Gure bidezidorrean. Denda txiki bat genuen lehen, Kalean ginen indartsu, Interneteko salmentek baina, Pentsa zenbat enbarazu. Nahiz eta gogor jarraitzen dudan “Torizu eta ekatzu”, Autonomoa nintzen aurretik, Orain autonomo faltsu, Amazonentzat derrigorrezko Partitzaile fin naukazu.
Esku leuna dudanez berez, Patriketan arrantzale, Beti izan naiz jende multzoen Eta pilaketen zale. Distantziaren kontu honekin Guztiak egin dit kale, Nahiz batzuetan bakar bat ostu, Nire senaren seinale, Garai hobeak iritsi arte Metroan nago eskale. Taberna baten jabea nintzen, Festazale borrokatu, Kokainaren bidean sartu Eta kalean bukatu. Orain zaborrak bilduz gauean, Egia zertan ukatu, Ustekabean mundu honetan Nire tokia topatu, Nire moduko zaborrak ezin zuen hobeto asmatu. Askotan amets egiten dugu Ume txikien modura, Gauza handiek eta politek Sortzen digute lilura. Ustekabean aldatzen zaigu Bizitzaren abentura, Besteak errez epaitu gabe, Albora utziz tristura Umore onez hartu dezagun Parean datorren hura. •
Ekuadorreko herri batean Munduratua izaki, Guztia utziz Europarako Jauzia nik erabaki. Aitona Joxe zaintzen nuen nik, Hiltzean guztia gaizki, Orain etxetan ez naute hartzen Birus zahar baten aitzaki, Nire gorputza salduz bizi naiz, Ai gure Amak baleki!
2020-2021
Gogoratu naiz nola poztu ginen 2019ko abenduaren 31an, gauerditan atzera kontua amaitu eta 2020 iritsi zenean. Azkenean hamarkada berrian sartuak ginela pentsatu genuen, 10ak gibelean utzi eta 20en arora sartu ginela. Gogoratzen naiz nola gure 20 urteen langa pasako genuela pentsatu genuen 2000. urtean sortu ginen guztiok. Ilusioz beterik txin-txin egin genuen eta txanpaina kopak ahoratu, gure aurrean genuen urte ustelaz jabetu gabe. Orain, oroitzapen zaharrak besterik ez dira urte zaharrak, elkartzen gineneko momentuak, besarkadak eta kopa bete txanpain eginiko txin-txinak. Hipokrisia osoz deskonfinatuko dute iparraldea gabonetan eta urte zaharra ospatzeko, ekonomia ez dadin erori. Baina gu aspaldi erori ginen zepoan, eta ematen diguten askatasun zantzu soilekin poztea ohituratu gara dagoeneko. Pena da, baina orai, gure lehengo askatasunen ilusio horri eusten diogu klandestinoki elkartuz, elkar ikusiz, klandestinoki elkar besarkatuz. Bertso saioak ere klandestinoki anto-
160
latzen ditugu orain, bertso eskolak bezala. Xilabari pausa botoia sakatu diogu, eta etorkizuneko planak planifikatzen hasi gara, a edo b planen artean errealistena hautatzen. Baina goitik datozen erabaki arbitrario eta anarkikoek kultura bera baldintzatzen duten honetan, bertsoa.com begiratzea besterik ez zaigu geratzen, bertsoa zer zen gogoratzeko bezala. Kultura telematikoari ohitu gaituzte, maskara, distantzia eta mugimendu murriztuei ohitu ginen gisan. Ez dakit zer dakarren 2021 urteak. Dakidan gauza bakarra da nik 21 urte beteko ditudala, 20+1ek 21 egiten duela, eta kopak erdi beterik edo erdi hutsik, txin-txin egingo dugula. •
Ertzak atarian
Ezetz esan diet gehienetan era honetako proposamenei. Ez dut oso gustuko obligazioz idatzi behar izatea eta ez dakit ziur oraingoan baiezkoa emateko arrazoia zein den. Behar bada badut zerbait esateko. Eta hemen gaude. Txikitan idazteko erraztasuna nuen arren alperra nintzela diote, horregatik hautatu nuela bertsolari ibilbidea. Izan daiteke… Behar bada hor dago koska. Paperak badu gustuko ez dudan zerbait dena den. Hor geratzen da. Betiko. Eta buelta
gehiago ematera behartzen zaitu. Eta niri intelektual puntua falta zait. Paperen ertzetan bat-batean etorritakoak apuntatzen diren bezala idatziko dudala sinetsi nahi dut. Txorrota zabalduta… Baino tira, momentuz isuria hasteko, atarian, apunte batzuk baino ez. Ipuinari amaiera aldatu nion eta gidoirik gabe nabil aspaldion. Ez genuen galeperrik jan. eta menu bejeta eskatzen dut bertso afaritan (edo nuen). Suerte pixka batekin bidaiaren erdia eginda, neure ertzak onartzera heldu berri akaso…Ugalketa fasearen ertzean. Guztiek kadukatutzat jo eta norberetzako momentu onena izan daitekeen bide-gurutze mitikoan nago. Eta euskal kulturaren finisterretan esnatzen naiz goizero. Nafarroak ezkerrean duen ertzean, lautada eta mendi artean, Ebrok irentsitako zubien bestaldean. Hortxe dut jarria, intentzionalitate guztiz, lanerako eta bizitzeko esparrua. Euskalduntasunaren bestaldeetan, deseraiki eta berreraikitzen ari diren bazterretan, eta zailtasun beste aukera eskaintzen duten tokietan. Ertzak maite baititut, paperekoak eta beste guztiak, erdigunetik urrun dauden guneak, espazio estraofizialak. Pribilegio eta aitortzarik gabeak, baliabidez urriak, sormenerako territorio libreak… Aitortzen dut. Konformagaitz eta disidenteek tilin egiten didate. Asko. Eta nonahi ditugun gaztelu hautsi hauetatik bota nahi ditut nire harrikadak. Garden eta zu-
zen. Bertsoak bezala, barrutik, gehiegi egosi gabe. Ea kapaz naizen hitza bete eta plaza berri honetan (ere) gozatzeko. Zarena zarelarik ere, gogoa baduzu… Laster arte! •
eder bat. Nik, nire kabuz ez nukeen ikusi ere egingo, baina beti dago norbait bidea aurkitzeko lorratzak emango dizkizuna eta hemendik aipamena nire aitzindariei, naturaren mirari horren kontzientzia emateagatik. Badira bertso gorostiak modu naturalean birsortzen diren lurrak, baita Nafarroan ere, gutti batzuk. Baina gero eta beharrezkoagoa dute elikatuko dituen haritz baten laguntza, izan Bertsozale Elkartea, bertso eskola, bertsozale taldearena, norbanakoena edo aitzineko denena.
Haritzaren gorostia
Jon Martinek eman omen dit lekukoa. Bere Haritzaren memoria eskertuz, haritzaren gorostiarekin hasiko dut nire blog honetako ibilbidea. Aritxulegitik ez urruti, Lesakako eskola mendi inguruan bada bertze harizti bat, eta hango haritz baten enborrean sortutako gorosti
Zergatik ematen du haur batek izena bertso eskolan, Barañainen adibidez… Nolatan, zer motibaziokin… Hainbertze kirol eta kultur aktibitateen eskaintza izanik, bertso eskolarako tarte bat hartzen duen hori altxor gisara ikusi behar genuke. Play Station, Xbox, Youtube, Mugikorrak edota Disney chanelak itzali eta gugana hurbiltzen den gazte hori mimoz zaindu behar genuke bertso eskoletako irakasleok. Nere asmoa ez da lezioak ematea ez eta mirariak egitea ere. 20 urtetik goiti daramatzat bertso eskolak ematen. Zerbaiti buruz aritu behar badut, eta ez hilero zeri buruz aritu bilatzen erotu, hauxe da eginen dudana: bertsoaren ikas prozesuaz, bertso eskolak emateko moduaz, arrakasta izaten duten ariketen inguruan… aritu nahiko nuke blog honetan. Horien inguruko hausnarketa pantailaratzean neronek ere zerbait ikasiko dudala ziur bainago. Hilabetean behin, niri eman zizkidaten bezala, nik ere norbaiti bidea aurkitzeko lorratzak emateko saiakera bat baino ez dut egin nahi. •
161
Bolumena
Mikrofonoak asmatu aurreko garaian, ahotsaren bolumena izan zitekeen bertsotarako aurrebaldintza. Isiltasunaren bolumena beti zaindu izan da bertsogintzan, txaloena baino gehiago axola zaigu, ziurrenik (biak dira bertsoaren lehengai, baina oparoago izaten da lehena). Bertso eskolan ere, azkar esan ziguten ozen kantatzeko (bularra puztuta eta paparra goian). Geroztik, ahotsa eta eztarria zaintzen ikasi nahi izan genuen, bertsoan zehar bolumenari tinko eusteko. Bolumen fisikoari dagokionez, beti sumatu dugu ezin dela oholtza erdizka okupatu. Orduan eta espazio gutxiagorekin ausartu, orduan eta txikiago sentituko gara. Hobe bularra puztean eta paparra jasotzean hankak zabalik kokatzea mikrofonoan. Eserita zaudela ere, belaunak elkarrengandik apartatzea komeni. Okupatu bolumena, izan bolumena. Pandemiak okupatu daitekeen bolumena erdira jaitsi duen honetan; oholtzan elkarrengandik gero eta urrunago gauden honetan; musukoak derrigorrezkoak diren honetan, bertsoak bolumena galdu du. Ez naiz galdu diren plazez edo espazioez ari, ez eta megafonia edo ahotsen ozentasunaz ere. Txanponaren beste aldeaz ari naiz, elkarren arteko bolumen fisiko minimoaz eta batez ere, xuxurlaz.
ZORTZIKO HANDIA
Xuxurla galdu du bertsolaritzak COVID garaian. Lerro militarretan sakabanatutako entzuleek ez dute gaia entzun osteko ideia lagunari kontatzerik, musukoaren atzean ezkutatutako aurpegiek ez dute ateraldi batek eragindako barrea konpartitzen uzten. Bertsolariok ere, ez daukagu atzean eserita saioaren inguruko iruzkinik egiterik (askotan, lagungarri zaiguna, konpainiatik harago giroari begira erabakiak hartzeko). Musukoaren atzetik elkar ulertzen ahalegintzen gara, bolumena igo eta bertsokidea oztopatu edo esatekoaz beste egin hautatuz etengabe. Gero zutitu, gaia entzun, mikrofonoa mugitu/edo ez, mozala erantzi eta doinua adosteko ere koreografia xelebreak antzezten ditugu, gehiegi gerturatu ez baina kideak xuxurlatzen duen doinua zein den antzeman nahian (zenbat bider hasi dugu saioa ondo entzun gabe eta lehen notetan ohartu ez zela hori…!).
Bertsolaritzak eutsi dio bere funtsezko izateari, komunikazio hori bermatzea lortu da. Baina hizki xeheko komunikazioa, paratestuala, keinuz egiten duguna eta batez ere xuxurla galdu ditugu; gure lana ez baita mikrofonoan abesten dugun horrekin bakarrik eraikitzen. Bolumen handi aforo-neurtuen garaiak ez dio tarterik utzi gure komunikazio modu oharkabe bezain garrantzitsuari. Garai txarrak dira bolumen baxuko hitzentzat. Niri garbigailua ataskatuko didate musukoan trabatutako xuxurlek. •
(Beste) injustizia bati jarriak
Akusazioa da trinkoa, zuzena aspaldi jo-puntuan zen euren izena baina jakin nahi nuke zein den funtsa, sena zer den benetan bertan epaitzen zaiena: aurkitu dena edo aurkitu nahi zena?
Kasuak ilusio faltsu asko hil du baina ezin da euren jokoan murgildu nahi dute jokaldia ongi borobildu beldurra erein eta agintea bildu bi atxilotu eta herri bat isildu
Nahiz eta teorian den bake garaia batzuk nahiago dute polbora usaia Madrilen hortzak zorrotz oraindik etsaia gezurrak saltzea da betikoen nahia epaiketa baino lehen prest dago epaia
Zortzi urte eskatuz batekoz besteko nahiko arrazoi bada kalera jaisteko ireki diren auzi guztiak ixteko hemen azken ohar bat inoiz ez ahazteko herri bat duzuela zuek babesteko
Batzun militantziak zenbat enbarazu Aitor ta Galderrentzat Madrilera pausu ikusirik hainbeste ankerkeri kasu Estatuko makinak eman duela su burura etortzen zait berriro Altsasu
•
DOINUA: HEMEN ZIZURKILDAR BAT
Hitz egiten badugu gazte eta herriz bi izen idatzita daude letra larriz uste genuenean pasa zela neurriz “dena da ETA”-rekin kontaktuan jarriz Audientzi Nazionala bueltan dator berriz
Urte barrian
162
Urte barrian sartu barritan
DOINUA: ZAZPIAK OHIAL BATETIK
Urte barrian sartu barritan natorkizue kantari, 20a oraindik ez dogu ahaztu 21ari adi. Bertso barriak jartzera noa Gabonen panoramari, iaz Jesusen ordez jaio zan Covid hemeretziari. Euren etxean geratu dira osaba eta izeko, baita aitxitxe-amuma eta hiru loba oinordeko. Mahaiaren bueltan alkartu gara familiko lau, etxeko neurri guztiak errespetatuz neurririk barik jateko.
Bi asten bueltan lau ospakizun, pasatzea da, hau da lar! “Etxean trankil egon gura dot” pentsatuz hainbeste bidar. Ohitura barri asko ondo dauz albora itziz hainbeste zahar, ze barriakaz koinatua be ez dogu aguanta behar.
Gabon barriak asmatu eta ondo pasatzen igarri, begietara sakon begira egon garenez alkarri, gauza bakarra eskatu gura deutsut zuri, urte barri: Triste denak eroatea ta besarkadak ekarri.
Txingar bartzunen ilendi zure ondora banengi erraz ninteke defendi irristaketan jolastu gara urli, sandi zein berendi zure oinetan errendi gatzaizkizu mila sendi soineko zuridun mendi.
Lehenago zana hamar polboroi zein bi litro intxor-salsa, ta afal ostean etxekoekin kantu zahar eta dantza. Aurten ahora esperantzagaz hamabigarren mahatsa, urte barrian musu emotea ez daiten izan hain gatza.
•
Txantxangorriaren gorte giza ibilera dorpe eskizalearen zorte zuritu dira mendi bizkarrak etxe barru oro surte urtarrileko elurte lurgain zuri, sator lurpe elur urte gari urte. •
Filomena
DOINUA: IKUSTEN DUZU GOIZEAN
Elur zuriaren otsein bilakatzen da edozein gutxienez urtean behin Paisaia zuri artistikoak txiki utzi du Guggenheim errutinak gaitzan jarein panpin biribilak erein guztiok bihurturik sein.
IKERKETA
NOLA EGIN BERTSOLARI? TESTUA: MADDI SOROA NAVARRO ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
Bat-bateko bertsoak badu sortzeko eta interpretatzeko prozesuari buruzko deskribapena. Hura epaitzeko edo ebaluatzeko irizpide zehatz batzuk ere baditu, baina ez du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gidatzen duen materialik. Badira urteak (lau hamarkada luze) bertso eskolak sortu zirenetik eta haiekin batera joan dira sortzen bertsotan trebatzeko ariketak biltzen dituzten materialak, hala nola, urteetan erabili izan diren liburu eta fitxak edo hezkuntza arauturako prestatutako unitateak. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, ordea, ariketa horietatik harago doa. Ariketek eduki eta helburu jakin batzuk lortzeko tresna behar lukete izan, eta landu beharreko horri buruzko hausnarketa egiteak lagundu egiten du, kasu honetan, bertsolariak zer eta zertarako landu behar duen zehazten. Behar hori badagoela ikusita, bertsolariak zernolako konpetentziak landu behar dituen zerrendatu, eta horiek bilduko dituen dokumentu bat sortzeari ekin diot, baliagarria izango delakoan bertsoaren irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako.
K
onpetentzia arlo horiek identifikatzeko, bertsolariaren prestakuntzan beharrezkoak diren premia jakinetatik abiatu naiz, eta bereziki horietako bati jarri diot arreta. Zergatik? Arreta gutxi jartzen zaiolako, hain zuzen. Kantaerari buruz ari naiz. Kantaerak eragin handia du bertsolariaren komunikazio arrakastan, eta horregatik da hain garrantzitsua. Urteetan bertsolaritza saioak entzule moduan
bizi izan ondoren, konturatu naiz kantatzeko moduarekin zerikusia duten parametroek eragina dutela bertsolariaren eta entzuleen artean aktibatzen den komunikazio prozesuan, eta, ondorioz, bertsoari buruz eginiko balorazioan ere bai. Entzule moduan, nabaria da bertsolari bakoitzak zer-nolako arreta eskaintzen dion kantaerari, betiere mezua erdigunean jarrita, baina mezu hori beti kantuz aurkezten
164
dela ahaztu gabe. Bestalde, doinua bertsoa sortzeko alderdi teknikoetako bat izanik eta kantaerak horrekin duen erlazio estuaz jabetuta, pentsa genezake doinuei eta kantaerari antzeko arreta eskaintzen dietela bertso eskoletan. Kantaera, ordea, bertsolariaren eskuetan uzten den konpetentzia arloa da, hark landu dezan. Ahotsa eta entzumen musikala lantzeak bertsolariaren funtzio komunikatiboari mesede
egingo liokeela iritzita, bertsolariak arlo horretan nolako beharrak dituen identifikatu dut, bere hezkuntza esparruaren barruan eta bere berariazko beharrak kontuan hartuta. Helburua litzateke, konpetentzia arlo horren lanketari bultzada bat ematea.
KANTAERARI BURUZKOA: ORAIN ARTE, EZER GUTXI Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epai irizpideetan kantaerari buruzko aipamenak izan duen bilakaerari buruz gehiago jakiteko asmoz, Martin Aramendik eginiko Bat-bateko bertsoa epaitzeko irizpideen bilakaera eta bertsogintzaren zenbait aje (d.g.) lana hartu nuen oinarri moduan. Bere analisia aztertu ondoren, ohartu nintzen 2000. urtera arte doinua eta kantaera ez zirela aipatu ere egiten epai irizpideetan. Joxerra Garziak doktore-tesia aurkeztuz geroztik, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak (1999), komunikazio bide gisa ulertzen hasi zen bertsolaritza eta 2000. urtean bertan argitaratutako epai irizpideetan agertu ziren lehen aldiz gehituak bi alderdi horien aipamenak. Hurrengo urteetan argitaratutako epai irizpideetan ez da aldaketarik izan bi alor horiei dagokienez. Kantaerari buruz gaur egun arte egin diren ikerketek alderdi horren bilakaera edo prosodia izan
dute ikergaitzat. Itziar Navarrok Oiartzungo bertsolarien kantaera XX. mendearen erditik hona: analisia eta bilakaera ulertzeko gako batzuk (2018) lana aurkeztu zuen, eta Oiartzungo hainbat bertsolariren kantaerak denboran zehar ageri duen aldaketa ikertu zuen. Ainhoa Aizpuruak, berriz, Bertsoen erritmoa: hierarkia prosodikoaren eskaileretan gora eta behera (2016) ikerketa aurkeztu zuen, eta gaur egun Bertsolaritzaren prosodia deituriko doktorego tesia egiteko lanetan ari da. Nire lanaren interesa bestelakoa da, izaera didaktikoagoa eta musikalagoa duelako. Ikuspegi horretatik egin dut kantaeraren konpetentzia arloak bere barnean hartzen dituen deskribatzaileen azalpena.
KONPETENTZIA ARLOAK ETA DESKRIBATZAILEAK Konpetentzia arloak eduki jakin baten inguruan mintzatzen dira eta deskribatzaileak, berriz, horiek definitzen dituzten trebetasunen, gaitasunen eta abarren zerrenda bat dira. Konpetentzien esanahia argitzen laguntzen dute, beraz, hark barne hartzen dituenak zehazten dituztelako. Esan genezake deskribatzaileek adierazten dutela zer-nolako alderdiak landu behar diren konpetentzia hori eskuratzeko, eta, era berean, oso lagungarriak dira konpetentzien ebaluazioa egiteko. Bertso eskoletan orain arte konpetentzia arlo batzuk identifikatuta eduki dituzte, estuki alderdi teknikoei lotuak gehienak, baina konpetentzia
IKERKETA
identifikatzetik haren barneko deskribatzaileak identifikatzera pauso handia dago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari begira. Deskribatzaileen kontzeptuak bereziki prozesu horri egiten dio mesede, alde batetik konpetentzia arlo baten inguruan landu beharrekoak zein diren zehazten duelako eta haietatik abiatuta ariketa zehatzagoak sortzeko modua ematen duelako eta, bestetik, lantzen ari den horren gaineko kontzientzia handiagoa lortzen denez, hezkuntza prozesua antolatzen laguntzen duelako. Modu horretan lortzen da bertso ikasle eta irakasleek antolatua izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesua eta, ondorioz, haren kalitatea hobetzea, bidea eta helburuak argi izanik errazago eta argiago egiten baita. Bertsolariek landu beharreko bederatzi konpetentzia arlo zehaztu ditut, eta horien esanahia argitzen duten deskribatzaileak ere zerrendatu ditut (lehenengo zortziak taulan eta bederatzigarrena, kantaerarena, ondoren).
KONPETENTZIA ARLOAK M
DESKRIBATZAILEAK
Edukia
- Euskara menderatzea. - Argudioen eta kontraargudioen kalitatea agertzea. - Gaiei buruzko hausnarketa eta ikuspegi kritikoa garatzea. - Gaiari heltzea. - Argudioen zein kontraargudioen aniztasunaz baliatzea sorkuntzan eta/edo aukeraketan. - Baliabide poetiko-erretorikoak sortzeko eta egoki kokatzeko gaitasuna izatea. - Testuinguruaren kontzientzia eta horretaz baliatzeko gaitasuna edukitzea. - Jardun beharreko gaian genero ikuspegia landua izatea.
Doinua
- Doinu desberdinak eta horien ezaugarriak menderatzea. - Doinuen eta neurrien arteko erlazioaz jabetzea. - Doinua eta mezua elkarri egokitzea.
Neurria
- Neurrien ezagutza izatea. - Neurriari ezarritako hizkuntza arauen ezagutza izatea. - Argudioa neurrira egokitzea.
Errima eta oinak
- Errimatzeko arauen ezagutza izatea. - Oinen sorkuntza errazten duten errimak hautatzea. - Gaiarekin zerikusia duten oin egokiak hautatzea. - Errimak memorizatzeko, gogora ekartzeko, aukeratzeko eta ordenatzeko gaitasuna izatea.
Abiadura eta denbora
- Ezarritako denbora mugen ezagutza izatea. - Buru-azkartasuna izatea bertsoaren egitura sortzean.
166
M
Memoria
Inprobisazioa
Gaitasun sozioemozionalak
- Epe labur, ertain eta luzerako memoria gaitasuna izatea. - Inprobisazioaren aurretik eta bitartean sortutako egitura (gaia, edukia, doinua, neurria, errimak eta oinak) gogoratzeko gaitasuna izatea. - Baliabide mnemoteknikoak ezagutzea eta aplikatzea. - Berezko memoriako eta memoria artifizialeko datuak erabiltzea. - Inprobisaziorako oinarrizko teknika menderatzea. - Gaiaren eta bertsoaren arauen araberako ideien bat-bateko transmisioa egitea. - Bertsoaren planteamenduan eta garapenean inprobisazioari eusteko gaitasuna izatea aurrez ezarritako amaierara iritsi arte. - Inprobisazioan blokeo kasuei aurre egiteko baliabideak izatea. - Gorputz adierazpenak erabiltzea mezua indartzeko. - Kontrol kognitiboa eta emozionala izatea, entzuleen aurrean konfiantzaz eta segurtasunez adierazteko. - Hainbat publiko motarekin zein beste bertsolariekin konektatzeko eta ezarritako edo aukeratutako gaiekin inplikatzeko enpatia izatea.
167
KANTAERA Bertsoaren osagai garrantzitsuena testua dela argi dagoen arren, hori kantuz ematen da beti, eta bertsoak horrela lortzen duen komunikazio ahalmena aitortu egiten dute bertsolariek eta entzuleek. Hala ere, aitorpen hori ez dator bat adituen testuetan, txapelketetako epai irizpideetan edo bertso eskoletako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan kantaerari ematen zaion garrantziarekin. Horregatik, arlo honi tratamendu berezia ematea beharrezkoa delakoan nago.
Adituen ekarpenak Kantaerari buruzko informazioa biltzeko, elkarrizketa egin nien ahots hezkuntzarekin eta kantuarekin zerikusia duten zenbait adituri (musikariei eta bertso-
IKERKETA
lariei). Profil batekoak baino gehiagotakoak bilatu nituen, errealitate askotarikoak ezagutu eta gaiaren inguruko hainbat ikuspegi kontuan hartzeko. Aditu horiek esandakoetatik sortu ditut kantaeraren konpetentzia arloko deskribatzaileak. Honako aditu hauekin jarri naiz harremanetan arlo hau lantzeko: • Ahots klasiko-lirikoaren arloan, Maria Angeles Rodriguez eta Olatz Saitua, ibilbide profesional zabala duten abeslari liriko profesionalak eta Musikeneko Pedagogia ikasleen ahots hezkuntzako irakasleak biak. • Jazzaren arloan, Nerea Erauskin, kantari liriko gisa duen profilagatik, baina baita jazz espezialitateko ikasleen irakaslea delako eta euskal musikarekin harreman estua duelako ere; eta Deborah Carter, jazz kantari moduan egin duen ibilbide entzutetsuagatik eta Musikenen diziplina horretako irakasle gisa aritzen delako. • Musika tradizionalaren arloan, hainbat musikari eta bertsolari aukeratu nituen, hala nola Thierry Biscary abeslari eta perkusionista, bere ibilbide profesional bikainagatik; bi bertsolari, Eñaut Agirre eta Sustrai Colina, bertsolaritzaren barruan ordezkatzen dituzten profil desberdinengatik eta haien ibilbidean zehar musikarekin eta ahotsarekin zerikusia duten esperientziak izan dituztelako.
• Imanol Kamio eta Joxe Mari Ostolaza ere hautatu nituen, bertsolaritzarekin harremana izan dutelako eta goian aipatu ditudan bi bertsolari horiekin lan egin duten musikariak direlako. Ahotsari eta haren lanketari buruz duten ikuspuntuari buruz galdetu nien, baita bertsolariek alderdi horretan egin beharreko trebakuntzaren inguruan ere. Hona laburbilduta haiek adierazi zizkidaten zenbait alderdi: Mª Ángeles Rodriguezek, Olatz Saituak, Nerea Erauskinek eta Deborah Carterrek diote abesteko orduan badela oinarrizko
168
teknika komun bat, eta arnastea, eustea eta igortzea aipatzen dituzte. Laurek diote bertsolaritzan ere erabili egin behar litzatekeela oinarrizko teknika hori, hainbat abantaila eskainiko lizkiekeelakoan. Nabarmenenak lirateke ahots osasuntsu bat izatea eta minik ez hartzea, horren ezagutza norberaren onurarako erabili ahal izatea eta, ondorioz, komunikazioa hobetzea. Thierry Biscaryren ikuspegia gehiago hurbiltzen da bertsolariek musikaz duten ikuspegira. Biscaryk garrantzi gutxi ematen dio ahots-teknikari, eta igortzeari eskaintzen dio arreta guztia.
Biscaryk ere aipatzen duen moduan, eta akademikoa denaren aurrean intuitiboa denari ematen dio balioa. Hala ere, Agirrek bertsolarien beharretara egokituko den musika trebakuntzaren beharra ikusten du, non igortzea landuko litzatekeen bereziki, gaur egungo bertsolariengan hautematen duen behar orokorra iruditzen baitzaio, intonazioa eta kanturako plazera bilatzearekin batera.
Ahots hezkuntzari dagokionez, uste du bertsolariek jakin egin behar dutela doinua zer-nolako tesituran kantatu behar duten, eta hori da antzematen duen behar bakarra bertsolariengan ahots hezkuntzari dagokionez. Argi dauka bertsolarien eta musikarien beharrak ez direla berdinak eta, ondorioz, haren ustez ez lituzkete alderdi berdinak landu behar. Azken ideia hori elkarrizketatu guztiek partekatzen dute. Eñaut Agirrek dio ahozko transmisioaren bitartez ikasten dela kantatzen eta hori kantua aberasten duen ezaugarria dela,
Sustrai Colinaren ustetan, antzerkia, musika edo dantza bezalako arlo edo diziplinak menderatzeak pertsonaren aurrerapen artistiko osoena ekartzen du eta, beraz, ez du positiboa ikusten rol ezberdinak hainbeste lerrokatzea. Bertsolariei dagozkien testuz kanpoko alderdiak nork bere gisa eta bertso eskoletatik kanpo lantzen direla baieztatu du. Gainera, ez omen da ohikoa aurrerapen pertsonal horiek taldeko gainerako kideekin partekatzea. Joxe Mari Ostolazak, berriz, Colinak bezala, uste du bertso eskoletan oraindik asko dagoela egiteko kantaerari dagokionez eta, gaur egun, orokorrean, ez dagoela eskoletan ahotsa lantzeko irakasle egokirik. Bestalde, bertsolarien trebakuntzaren ardatza testuaren arloa lantzea dela dio, eta entzumena lantzea oso beharrezkoa litzatekeela uste du. Sinetsita dago oso erabilgarria izango litzatekeela, belarria
169
hezi egiten dela uste baitu. Bada, beraz, ikuspegi komun bat, elkarrizketatu guztiek neurri handiagoan edo txikiagoan ontzat jo dutena bertsolarien kantaeraren inguruko beharrei dagokienez: haien beharretara egokituko den musika prestakuntza ezartzea.
Deskribatzaileak Ulermena errazteko, horien izaera argitzen duten hiru kategoriatan bildu ditut: Intonazioa eta Entzumena, Erritmoa eta Adierazpena. INTONAZIOA ENTZUMENA
ETA
1. Ezinbestekoa da gorputz jarrerak ahotsa igortzeko garaian eta haren erabileran duen garrantziaz jabetzea, beharrezkoak ez diren tentsioak ezabatu eta soinu emaitza hobea ahalbidetzen duen arnasketa egokia aurkitzeko. 2. Aldi berean, beharrezkoa da ahotsa eta haren funtzionamendua (arnastea, eustea, igortzea) ahots praktikaren bitartez ezagutzea, ahalegin txikiena eginez ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta ahots kordei kalterik ez egiteko, Rodriguezek, Saituak, Erauskinek, Carterrek eta Ostolazak adierazten duten moduan. 3. Era berean, beharrezkoa da bakoitzak bere ahots kantatuaren oinarrizko ezaugarriak (tesitura, kolorea, tinbrea) entzumenaren bidez ezagutzea, bere ahalme-
naren eta mugen kontzientzia handiagoa izateko eta, ondoren, egoki erabiltzeko. 4. Testu finkoekin eta inprobisatuekin errepertorioa intonatzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da doinuak ikasteko eta entzuleek antzemateko moduan kantatzeko. 5. Intonazioan afinatzeko, beharrezkoa da barne entzumena landuz bereiztea entzumen lerroak eta horiek ahotsaren bitartez interpretatzeko modua ematen duen entzumen entrenamendua lantzea. Ahotsa belarrian hezten da eta Ostolazak hori proposatzen du ikasleei aurkezten dizkien ariketetan, hala nola musika piezak ahots nagu-
sitik harago entzutea eta horiek interpretatzeko gai izatea. 6. Errepertorioaren ezaugarriak (luzera edo bitarte zailtasuna, esaterako) ahots praktikaren bidez identifikatzea beharrezkoa da doinuen ezaugarri espezifiko horiek aurreikusi eta prestatzeko. 7. Belarri harmonikoa lantzeko, garrantzitsua da hainbat ahotsetara kantatzea, gainerako ahotsek melodiari eskaintzen dioten euskarri harmonikoa barneratzeak lagundu egiten baitu afinazioa hobetzen bakarka abesteko orduan. 8. Azkenik, beharrezkoa da hautatu den errepertorioa altuera ezberdinetan interpretatzeko
170
ahotsa egokitzea (transposizioa), batetik norberak abesteko leku aproposa zein duen aurkitzeko eta, bestetik, altueraz aldatzeko gai izateko bai momentuko ahots egoera pertsonalengatik eta bai binaka edo taldean abesten hastean tonua adosteko beharragatik. Erabaki hori Ostalazak defendatua da, ulertzen baitu mota horretako bertsoaldia osotasun gisa hartu behar dela eta ez bereizita doazen bi bertsoaldiren moduan. ERRITMOA
9. Pultsua eta azentua hautematea, identifikatzea eta barneratzea izango litzateke ber-
AZKEN HAUSNARKETA Deskribatzaileekin batera zehaztu diren konpetentzia arloek garbi azaltzen dute gaur egun zer den beharrezkoa bertso bat sortzeko eta interpretatzeko. Osotasuneko ikuspegi bat eskaintzeko moduan idatzita daude, eta aukera ematen dute bertsoa sortu eta interpretatzeko prozesuan parte hartzen duen guztiaz jabetzeko eta, beraz, erraztu egin dezakete irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren antolaketa. tsolariek landu beharreko oinarrizko gaitasuna eta ondorengo deskribatzaileak ahalbidetuko lituzkeena. 10. Neurri erritmikoak, izaerak eta konpasak gorputzaren eta ahotsaren adierazpenaren bidez ezagutzea beharrezkoa da; izan ere, Ostolazak dioen moduan, eduki horiek menderatzeko, ezinbestekoa da haien mugimendua ikustea eta sentitzea. 11. Bestalde, funtsezkoa da metrika musikala eta testu metrika elkartzea eta egokitzea, haien azentuek bat egin dezaten eta musikarenak ez daitezen gelditu testuaren azpian, musikari horren arabera.
rrek adierazi duten moduan. 13. Testu jakin eta inprobisatu batetik abiatuta ahots adierazpeneko artikulazioak, dinamikak, tempoak eta fraseatzeak sentsibilizatzea, hautematea eta interpretatzea ere oso gaitasun baliagarria da testua indartzeko. 14. Azkenik, isiluneen baliabide espresiboak kudeatzea beharrezkoa litzateke. Isiluneak lotura estua du arnasketarekin eta, Ostolazak adierazten duen moduan, puntuazio markatzat har daitezke musikan.
ADIERAZPENA
12. Musika eta testua modu bateratuan interpretatzea da landu beharreko gaitasun nagusietako bat, kantatuz kontatzea baita bertsolaritzaren ezaugarrietako bat, Biscaryk eta Agi-
171
Erabat fidatzen naiz hezkuntzaz eta hezkuntzak errealitate eta pertsonak aldatzeko duen gaitasunaz. Esperientzia berriek eta lan egiteko modu berriek beti aberasten gaituzte, eta ez genuke beldurrik izan behar ezagutza berriak gehitzeko eta gauzak egiteko modu berriekin esperimentatzeko (probetxua atera behar genioke hezkuntzan metatu den jakintzari). Benetan uste dut bertsolariek ahotsaren lanketari etekina atera diezaioketela, betiere lanketa hori haien profilera egokitua bada. Bestalde, lan honen asmoa ez da izan inolaz ere ahots hezkuntzaren helburuak bertsolaritzan ezartzea, baizik eta haien komunikazio funtzioa hobetuko lukeen alderdiak biltzea eta, horrela, kantatu nahi duen edonork egiteari utzi beharrik ez izatea alderdi horren inguruan formazio egokirik jaso ez duelako.•
TTAKUN -HERREN
URTEBETE HARITZ MUJIKA
TTAKUN
DOINUA: JESUS MAITEA ZAN
Itxaropena denez helduon txupete gezurrez bete dira joko zein tapete. Ta udaberriak nola ez irrikaz bete azken neguak iraun badu urtebete? Iazko udaberria; zaporez zitriko, aldartez urdin eta alarma gorriko. "Gehiago egongo dira aurten hau ta kito!" Baina galdua ez da berriz etorriko. Ez dantza, ez jai giro ta ez poz kutsatu, ez taberna, ez txozna ta ez diru-zaku. Nahiz hotza goxatu ta iluna uxatu udan ere ez zuen egunik luzatu.
172
Datu esanguratsu zein grafiko itxik udazkenez argitu ote zigun fitsik? Ez zen erori hostorik ez lehortu gaitzik... Ta guk basoan ezin bereizi zuhaitzik. Neguan elurteak gogor goikaldetik erasotzean joan ginen artaldetik. Ta bidea ez zenez garbi; goitik, behetik...? bakoitza joan ginen nor bere bidetik. Baina hura bukatu eta alboratu ostean zergatik ez autobaloratu? Maitemindu, amestu, mugitu, zoratu eta naturarekin batera loratu? •
HERREN ANE ZUAZUBISKAR
DOINUA:
KANTAK JARRIKO DITUT
Lau hitz tripa barruan dugun harriari, lau hitz gaur urtebete ez igarriari, sententzia bat urte itogarriari... Eskatu gabekoa urte berriari, eskatzea libre da udaberriari.
Mundu bat leziotan ulertuarazi digun urtean guztiz ezkor bainaiz kasi, martxotik martxorako arreta-garrasi guztien oihartzuna zaratan da nahasi... Ikas genezakeen; ez dugu ikasi.
Baldin eta bizitza bada ziklikoa, ta neurria ez bada egutegikoa. Eskatzerik balego zerbait neurrikoa, betor udaberria arnas berrikoa, ez dadin berriz hasi iazko zikloa. Baina ez bainaiz baikor ohiko ibileran, ez dakit zehaztean asma dezakedan, ea argia dugun tunel amaieran, edo luzatzen diren ilunen tankeran, gauden argidun tunel baten hasieran.
“Ohitu gintezke dugun erritmo mantsora”, edo “honek bildu nau nire gelatxora”. Eraldatu zirenen garaia atzo da, ahal bezain arin joan da nor bere altzora. Ezer aldatu al da martxotik martxora? Behekorik sumatzen al dugu gorago? Mudatu al da forma azalaz harago? Munduak egin al du udaberrirago? Egiturak hor dirau urtaroz urtaro... Guztia aldatu da; dena berdin dago. • •
•
173
ERR_ BERTSOLARITZA ETA EUSKALKIAK
BERTSOLARITZA
EUSKALKIA
AUZIA
TESTUA: ELIXABET ETXANDI ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
174
ETA
AREN
175
176
B
ERTSOLARI BAKOITZAK SUBJEKTIBOKI ETA BERE ERARA BIZIKO DU EUSKALKIAREN AU ZIA, BERE BURUA ETA ENTZULEA EROSOEN SENTIARAZIKO DITUEN HAUTUA EGINEZ. NOIZ KANTATU BATUAN, NOIZ EUSKALKIAN? Aitor Tatiegi eta Maddi Sarasua bertsolarien iritzia jakin nahi izan dut honen inguruan. Lehena oñatiarra da, eta batuan kantatzeko ohitura du. “Txikitan euskalkian idazten genituen sortak bertso eskolan, baina gerora batuan kantatzeko ohitura hartu dut, eta orain kosta egiten zait euskalkian idaztea edo kantatzea”. Maddik ere harreman berezi hori mantendu du euskalkiarekin, bi euskara mota nahasiz gainera. Itsasun bizi da, Lapurdin, baina Orioko euskara erabiltzea ere gertatzen zaio, familiaren eraginez. Iparraldeko plazetan ari zen hasieran, gehienbat, bertako euskalkia erabiliz naturalki. Baina Hego Euskal Herriko saioak ugariagoak egin zitzaikionean, Oriotik jasotako euskaraz kantatzea erabaki zuen. “Bitxi egingo zuen hegoaldean lapurtarrez kantatu izan banu, jakinez saioak hasi aurretik jendearekin gipuzkeraz hitz egiten nuela. Bertsoa ere komunikazioa da azkenean, eta irisgarrienak du gehien funtzionatzen”. Bietan eroso sentitzen da kantatzerakoan, eta bere iritziz, ez du euskalkiaren kalitateak erabilera influentziatuko, baizik eta bizitza ohiturak. “Gasteizen nintzenean, batuago kantatzen nuen, azkenean, ene egunerokotasuna ere hala zelako”.
Ehuneko ehunean euskalkian aritzen diren bertsolariak existitzen direla dioena purista litzateke. Askok gure baitan euskara nahasketa bat daramagu eta, azkenean, bertsotan ere eguneroko bizitzan jasotako nahasketa hori islatzea normalena da. Alta, oraindik gutxi dira euskalkia asumitzen dutenak, lotsa eta beldurrik gabe, izan etxe ondoko zein Euskal Herriko beste puntako plazaren batean. Erreferente falta aipatzen du Tatiegik. “Gutxi dira nire euskalkian bertsotan ari direnak publikoan. Horregatik, nik ere batuan kantatzeko joera dut. Erdialdeko gipuzkera jaso banu etxetik, seguru
177
nago naturalagoa litzaidakeela plaza batzuetan euskalkia erabiltzea”. Egia da, erreferente baten izateak mugak hausten lagundu lezakeela. Azkenean, txikitatik entzuten ditugun bertsolari gehienek ere euskara neutro eta garbi bat darabilte, izan epai irizpideek sariztatzen dutelako zein bertso eskolek dakarten estandarizazio prozesuaren bidez eredu hori nagusitu delako. Eskolarteko finalean izan dute bertsolari askok euskalkien arteko lehen talka handienaren ezagutza. Tatiegik ere bertan kantatu izan du, Gipuzkoako eskolartekotik kalifikatuta. “Gipuzkoakoan ere, erdialdeko euskara zen nagusi: besteok batuan kantatu ohi genuen. Egia da Euskal Herriko finalean euskalki gehiago entzuten direla, baina ez dut sekula trabarik izan horrekin. Uste dut bakoitzak bere berezitasun propioak adaptatzen zituela batura, eta oso aberasgarria iruditzen zait”. Hala ere, euskalkiaren auzia ez zaio soilik bertsolariari aplikatzen, entzulea ere eskeman sartzen baita. Bertsolariak entzuleari kantatzen dion heinean, funtsezkoa da bien arteko harremana komunikazio baten baitan txertatzea. Erreakzio ezberdinak izatea gerta daiteke, maiz, euskalkian aritzeak sortutakoa. “Egia da irisgarriagoa sentitzen naizela ingurune hurbil batean euskalkian kantatuz”, dio Sarasuak, “Goierriko saio batean publikoak goierritar bat gehiago sustatuko duen bezala”. Dena dela, irisgarritasunaren kontuari ñabardura bat ekartzen dio: “Entzuleak sinpatia sendi dezake bertsolari batekiko ez baitezpada ber euskalkia baitu, baina bere giroa irisgarria egiten baitzaio. Adibidez, Nafarroa Behereko baserri giro batean, Hegoaldeko baserri girotik datorren bertsolari baten kantaerak funtziona dezake, ez euskalkiari esker, baizik eta haien eguneroko errealitateak bertsokera errealago eta irisgarriago bihurtzen baitu”. Irisgarritasuna, hori da gakoa. Ulermenak noski bere lekua duela entzulearen gozamenari doakionean, baina irisgarriagoa egiten ahal zaigu batzuetan gure euskalkian kantatua ez den bertso bat, hurbilekoa sentitzen dugun umore mota edo giro bati esker. Irisgarritasuna eta ulergarritasuna, beraz, antzeko bezain diferente dira: auzia ez da euskalkia ulertzea edo ez, baina honek
178
transmitituko diguna, gugana iritsiko den sentsazio, emozio edo sentimendua. Bertsolaria gure buruaren plazeren asetzeko bakarrik dabilela bertsotan esatera ez nintzateke arriskatuko, entzulearen erosotasuna ere bilatzen duelako. Horregatik gertatzen zaie askori euskalkia baztertzea, gehiengoak ulertu dezakeen batua erabiltzeko gisan. Egia da, azken urteetan, bertsolaritzak hartu duen bide formalari
179
Ulermenak noski bere lekua duela entzulearen gozamenari doakionean, baina irisgarriagoa egiten ahal zaigu batzuetan gure euskalkian kantatua ez den bertso bat, hurbilekoa sentitzen dhgun umore mota edo giro bati esker.
180
181
182
jarraiki, txapelketetako epai irizpideek ere euskararen erabilpena asko baldintzatu dutela. Zer puntutaraino antzeman daiteke bertsolari baten euskara erabilpena? Egia da, egindako akats lexikal edo gramatikako batzuk derrigorrez zuzendu behar dituela epaileak, helburua ez delako euskara trakestea. Baina azken urteetan, euskara joera konkretu bat bihurtu da nagusi plazetan, eta txapelketan gehien baloratua izan dena ere badela erran beharra dago. Kasualitate gutxi. “Azkenean, injustua ere izan daiteke euskalki ezberdina oinarritzat duen jendeari ber epai irizpide taula aplikatzea”, dio Sarasuak, “bakoitzak euskalki ezberdina jaso du etxetik, edo ez, batzuek batere ez dute. Bakoitza dituen baliabideekin ari da, eta ez dakit zein heinetaraino denak ber irizpideen baitan baloratuak izan gaitezkeen”. Alta, ezin diogu euskara batuari muzin egin. Tresna izugarri aberasgarria bihurtu da denek elkar uler dezagun, Muskizetik Barkoxera, eta Tuteratik Ahurtira. Baina oraindik zaila egiten zaigu euskalkiari merezi duen lekua ematea bertsotan, edo hobeto esateko,
183
merezi ez duen fama txarra ez ematea. Zaila egiten zaigu eguneroko ahozkotasuneko erabilpenetik erabilgarria eta oztopagarria dena bereiztea. Sarasuak berak, hala ere, uste du bertsoak ahozkotasunean gorpuztu behar lukeela, euskalkiaren edo batuaren erabilpena ahal bezain naturala izan dadin: “Ahozkotasunak hala eskatzen du azkenean: giro informaletan eta hurbilekoetan euskalkia erabiliko nuke, baina ene ingurunetik kanpo batua lehenetsiko nuke, beti ere, irisgarritasuna delako bertsolariak bilatzen duena”. Bide beretik doa Aitor ere bere erranetan: “Hizkerak duen leku berdina merezi du euskalkiak bertsotan. Euskal Herrikoan uste dut batuan kantatzea komeni dela, bai entzulearen zein kideen errespetuz. Baina nire herriko gaztetxean nire euskalkia duen kide batekin batuaz aritzea tristea iruditzen zait”. Azken finean, bertsoa ere gure artean komunikatzeko dugun tresna bat da, elkarri gauzak esateko eta partekatzeko erabiltzen duguna. Ahozko tradizio luze baten ondare dugu gaur egun Euskal Herriko zoko batetik bestera erabili ohi dugun hau. Euskalki diferenteen ulertzea ez da beti sinplea, txikitatik belarria inguruan dugunari ohitua denean. Ez da beti sinplea ere erabili beharreko euskara hautatzea lekuaren arabera, jasotakoa desikasi eta aldatzea. Baina uste dut aldebiko indarrak eskatzen dituela euskalkiaren auziak oreka egokia atzemateko. Bai bertsolariarenak, beharrezkoa den leku eta momentuan egokiena den euskara erabiltzeko, baita entzulearenak, bertsolariarekiko errespetuz jokatu eta gure arteko diferentziak aberasgarriago egiteko.•
184
185
PERLAK
IRAUN ETA
BIZI
TESTUA: SUSTRAI COLINA ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
Beti ez gaude ideia argiz, beti ez gaude bertso egarriz, sarri gogaitu ere egin naiz bertsoz, errimaz ta neurriz. Bertsolariak zelan barrutik ez gauden eginak harriz, larri heldu ta noa irriz: bertsoa eta nire burua maitemindu dira berriz. (U. Iturriaga, 2001eko Azaroaren 18an, Markinan.)
I
zan zitekeen pandemiaren osteko lehen bertso saioko azken agurra. Izan daiteke. Helduko da eskuak hainbeste garbitu beharrik ez eta bihotzarimetako zornea hego haizetan lehortzen uzteko sasoia. Asteburuko saioak ez dira astean zeharreko kutsatze-datuen baitan egongo, entzulearen irribarreak libre etorriko zaizkigu bueltan,
protokolorik gabe konpartituko ditugu mikrofonoak zein besarkadak. Bitartean, iraun egin behar, ordea. Iraun eta bizi. Dorre bikiak eraitsi berriak ziren Unai Iturriagak Txapelketa Nagusiaren 0 gunea ortozik zapaldu zuenean. Ez Lizarra eta ez Garazi, segurtasunaren izenean reseteatzen ziren garunak, bizarrak miatzen aduanetan,
186
100 ml-ko poteetan ezkutatzen suntsipen handiko armak, eta dena zen ETA. Eskerrak ez dagoen aro txarrik (berriz) maitemintzeko. Nik beranduago ulertu nuen zertaz ari zen Unai. 19 urte Txapelketaren aparretan bete berritan, nola irudikatu kantura abiatzea baino triku bihurtzea nahiago izango nuela noizbait;
nola sinetsi, gaia jarri osteko herioan bertsoa osatzeko helduleku bila ibili beharrean, gai jartzailearen oinetakoen lokarriekin entretenitzera iritsiko nintzela ni ere. Urratsak aurrera baizik ezin zirela egin pentsatzen nuen orduan. Leire Bilbaok ez zuen oraindik idatzi ez dagoela giza-harreman bakar bat bestea une oro maite duzuna. Bizitza erdia joan zait ordutik, bizitza erdia erortzen eta berriz zutitzen. Tarte horretan, bertso hori ez dut beti boz berarekin kantatu, ez dut beti belarri berdinekin entzun. Ohartu naiz irabaztean baizik ez didatela nire porrotez hitz egiteko aukera eman. Badakit amore ematear dagoenarentzat berriz maitemintzea ez dela zinezko aukera bat. Badakit. Horregatik, irautearen aldeko aldarri hau, ezerk irauten ez duen garaiotan. Iraun eta bizi, bizi eta iraun. Berriz maitemintzeko aukera izateko.•
187
NAZIOARTEA
Gsta 188
anzl BAT-BATEKO BERTSOLARITZA AUSTRIAN IMPROVISED VERSE SINGING IN AUSTRIA
TESTUA: THOMAS NUSSBAUMER / INNSBRUCK (ERREDAKZIOAN ITZULIA) ARGAZKIAK: NUSSBAUMER ETA XDZ
189
190
Pic 05 Rudi Buchberger and friends Zillertal 1995.
191
GSTANZLA DA…
GSTANZL IS…
G
G
STANZL EDO SCHNADERHÜPFEL DERITZONA ABESTI SOZIAL HERRIKOIA DA, JATORRIZ INPROBISATUA ETA ESTILOZ INDEPENDENTEA, ALEMANA HITZ EGITEN DEN AUSTRIAKO ALPEETAN, HEGO TIROLEN (ITALIA), BAVARIAN (ALEMANIA) ETA SUITZAKO ZATI BATZUETAN ABESTEN DENA. VIERZEILER (LAU LERRO) ERE ESATEN ZAIO LAU BERTSO LABURRETAN EDO BI BERTSO LUZETAN OINARRITZEN DELAKO. Gstanzla genero poetikoa izateaz gain, musikala ere bada. Gstanzlak zenbait eredu melodikotan oinarritzen dira, eta gstanzl baten letra eta doinuak unitate gisa ikusi behar dira. Gstanzla izatez —historikoki—, Austriako abesti herrikoien oinarrizko formarik garrantzitsuena ere bada. Gstanzlek ironia, gomendioak edo gertaera satirikoak eta txisteak izan ditzakete. Kantari bakar batek inprobisa ditzake, edo bakarlari batek kantatu abesbatza batekin batera. Gstanzlak inprobisatzen diren abeslarien bilerei hoRudi Buchberger Zillertal Alm 1995.
STANZL OR SCHNADERHÜPFEL IS A POPULAR, ORIGINALLY IMPROVISED AND INDEPENDENT STYLE OF SOCIAL SONG IN THE GERMAN SPEAKING ALPINE REGIONS OF AUSTRIA, SOUTH TYROL (ITALY), BAVARIA (GERMANY) AND PARTIALLY SWITZERLAND, WHICH IS ALSO KNOWN AS VIERZEILER (FOUR LINER), BECAUSE IT CONSISTS OF RHYMED FOUR SHORT-LINE VERSES OR RHYMED TWO LONG-LINE VERSES. Gstanzl is not only a poetical, but also a musical genre. Gstanzls are based on certain melody models, and the lyrics and melodies of a Gstanzl have to be seen as a unity. Gstanzl is – historically regarded – also the most important basic form of folksong in Austria. Gstanzls can contain ironic wisdom, or recommendations, or satirical events and jokes. They can be improvised by a solo singer, or sung by a soloist together with a chorus. Gatherings of singers, where Gstanzls – mostly sequences of numerous Gstanzls – are improvised, are called Gstanzlsingen, Schnaderhüpfelsingen or Gstanzltreffen (Gstanzl gatherings). Also organized Gstanzl competitions become more and more popular again. Gstanzls play an important role in traditional weddings, and finally the Upper Austrian dance genre Landla integrates the Gstanzl in a combination of dance, verse singing and hands clapping. Etymology The most spread term, also established in scientific treatises, is Schnaderhüpfel. This term and regional deductions like Schnodahaggen, or Schnadergangl have been dominant to signify sung four liners. The term Gstanzl is a derivation of the Italian word stanza (verse), and is now the most spread term for this
Alpeetako eskualdeetan ez ezik, Alemanian eta Austria Zaharrean ere zabal hedatu zen gstanzl inprobisatuak abestea, hala nola Bohemian eta Moravian.
192
nela deitzen zaie: gstanzlsingen, schnaderhüpfelsingen edo gstanzltreffen (gstanzl topaketak). Gstanzl lehiaketa antolatuak ere gero eta ezagunagoak dira. Gstanzlek paper garrantzitsua dute ezkontza tradizionaletan, eta Austria Garaiko landla dantzak ere gstanzla baliatzen du bere dantza, bertso eta txaloekin.
Etimologia Schnaderhüpfel da termino hedatuena, baita testu zientifikoetan ere. Termino hori eta beste eratorri batzuk, hala nola schnodahaggen edo schnadergang nagusitu dira lau lerroko abestiok izendatzeko. Gstanzl hitza italierazko stanza (bertsoa) hitzetik eratorria da; orain, horixe da genero honetako kanta herrikoak izendatzeko terminorik hedatuena. Gstanzl hitza, oro har, abesti satirikoetarako ere erabiltzen da. Schnaderhüpfel da terminorik zaharrena, eta oso interesgarria, kanta herrikoien funtzio eta aurrekari posibleak erakusten baititu. 1789an idatzi zen lehen aldiz, eta bi teoria daude bere jatorriaz. Andreas Schmeller hizkuntzalari alemanak uste du schnaderhüpfel terminoa schnitterhüpfleinetik etor daitekeela. Bere teoriaren arabera,
193
folksong genre. The term Gstanzl is also used for satirical songs in general. Highly interesting is the oldest term Schnaderhüpfel, because it reveals possible functions and backgrounds for the emergence of this folksong genre. For the first time written in 1789, this term caused two origin theories. German linguist Andreas Schmeller was of the opinion, that Schnaderhüpfel can be derived from Schnitterhüpflein. According to his theory Schnader is a malapropism of Schnitter (mower), the term for fieldworkers who have to “mow” (to cut) the high grass; Hüpflein would refer to the verb hüpfen – in English: to jump – and a Hüpflein is a little jump, a periphrases for “little dance”. According to Schmeller a Schnaderhüpfel is a little dance of the mowers. According to the second theory the word part Schnader has to be seen in relation to the verb schnattern (to chatter). Thus a Schnaderhüpfel would be an easily sung, chattered song, focused on wordplays. The terms for Schnader-
hüpfel or Gstanzl are regionally very different. Even today in the folk culture of Austrian, Bavarian and Swiss regions we find expressions like Stückl (short piece), Schandliedlein (a satirical/mocking song which causes shame), Vierzeiliger (four liner), Flausnliadl (nonsense song), Trutzgsangl (short song of defiance or resistance), Tanzl (little dance), Stagraafliedle (improvised song) etc.
schnader hitza schnitterren malapropismo bat da (sega makina); belar handia “segatu” (mozteko) behar dutenerako nekazariek baliatzen duten terminoa; hüpflein, berriz, hüpfen aditzari lotuta dago –ingelesez: salto egin–. Hala, hüpflein bat jauzi txiki bat da, “dantza-jauzi txikia” esateko perifrasia. Schmellerren arabera, beraz, schnaderhüpfel sega-makinen dantza txikia da. Bigarren teoriaren arabera, schnader hitz zatia schnattern aditzarekin lotuta ikusi behar da (berriketan aritu). Hala, schnaderhüpfela erraz abesten eta hitz egiten den kanta bat litzateke, hitz jokoetan oinarritua. Schnaderhüpfel edo
To sing improvised Gstanzls is a phenomenon not only for the Alpine regions, but it was widely spread also in parts of Germany and Old Austria, for instance in Bohemia and Moravia. All these terms indicate that the form is a constitutive feature of the Gstanzl: a short song, mostly four liner, whose two parts, namely the lyrics and the melody, are equal. Primarily they were dance songs. Franz Žiška and Julius Max Schottky, the editors of the very first Austrian folksong book titled Oesterreichische Volkslieder mit ihren Singeweisen (Austrian Folksongs and their Melodies) from 1819, recorded in their preface: “The Austrian mountaineers use the term Schnadahipfel for self-
Eva Fuchs-Silberberger and Traudi Haas 1998.
gstanzlak adierazteko terminoak oso desberdinak dira eskualdeka. Gaur egun ere, Austriako, Bavariako eta Suitzako eskualdeetako herri-kulturan honako adierazpen hauek aurki ditzakegu: stückl (pieza laburra), schandliedlein (lotsa eragiten duen abesti satiriko-barregarria), vierzeiliger [lau lerro(koa)], flausnliadl (zentzurik gabeko kanta), trutzgsangl (desafio edo erresistentziako kanta laburra), tanzl (dantza txikia), stagraafliedle (kanta inprobisatua) eta abar. Alpeetako eskualdeetan ez ezik, Alemanian eta Austria Zaharrean ere zabal hedatu zen gstanzl inprobisatuak abestea, hala nola Bohemian eta Moravian. Hitz horiek guztiek adierazten dute forma gstanzlen ezaugarri bat dela: kanta labur bat, gehienetan lau lerrokoak, bi atalak —letra eta melodia— berdinak dituena. Nagusiki dantzakantak ziren. Austriako lehen folklore-liburuaren argitaratzaile Franz Éi kak eta Julius Max Schottkyk honela zioten 1819ko Oesterreichische Volkslieder ihren Singeweisen (Folklore austriarra eta bere melodiak) liburuko hitzaurrean: “Austriako mendizaleek schnadahipfel deitzen diete eurek asmatutako lau lerroko abestiei, hain zuzen ‘dantza alemanaren’ melodien gainean abesten direnak (3/4 neurriko, 8 atal)”. Gaur egun dakigunez, “dantza alemana” izena erabili zen Alpeetako oinarrizko dantza zen ländlerrak izendatzeko.
Altmutter Bauerntanz Gem_1719.
invented four lines songs, which are sung on melodies of the ‘German dance’ (3/4 measure, 8 sections)”. As we know today, the term German dance was used for the Ländler, the basic dance genre in the Alps. History The subject “Gstanzl and dance” will lead us directly to the oldest sources, descriptions and collections of Schnaderhüpfels. Tyrolean judge Johann Strolz was the first who described peasant wedding dances in Tyrol in 1807. At the beginning of a dance a dancer, accompanied by his female dance partner, went to the stage, where musicians, who normally played violins, wooden transverse flutes, dulcimer and stringe bass, were placed, and gave the band leader some money for the next dance. Then he started to sing a four liner, a Schnodahaggen, with a melody chosen by himself, and the music band spontaneously started to accompany him. After a short time he stopped singing and started to dance on the top of the round dance, which gradually flew into a couple dance. To support dance was one function of Schnaderhüpfel, and mockery and social criticism another one, already in the 18th century. Interesting sources are official prohibitions of satirical songs against the souvereign. In 1775 Archbishop Hieronymus Joseph from Salzburg let proclaim the following text: “We heard – and are very angry about it – that farmer boys, who take part in dance and other social events, instruct musicians to sing mocking songs against clerical and profane authorities as well as officers of court and huntsmanship in order to express their animosity against them. To combat this bad habit we advise our authorities to punish not only the employers of mocking songs, but also the musicians who sing mocking songs and use the
1807, nekazari ezkontza bat Tirolen: dantzariek diru poxi bat eman zioten musikarien buruari beste dantza bat jo zezaten. Gero, dantzari gizonezkoa lau lerroko bat abesten hasi zen, schnodahaggen bat, berak aukeratutako melodia batekin, eta musikariek bat-bateko akonpainamendua eskaini zioten. 195
Historia “Gstanzl and dance” gaiak schnaderhüpfelen iturri, deskribapen eta bilduma zaharrenetara eramango gaitu zuzenean. Johann Strolz epaile tiroldarra izan zen 1807an Tiroleko nekazarien ezkontza-dantzak deskribatu zituen lehena. Dantza baten hasieran, dantzari bikote bat (gizon-emakumeak) eszenatokira joan zen. Agertokian musikariak zeuden —normalean biolinak, egurrezko zeharkako flautak, dulcimerra eta harizko baxua jotzen zituztenak— , eta dantzariek diru poxi bat eman zioten musikarien buruari beste dantza bat jo zezaten. Gero, dantzari gizonezkoa lau lerroko bat abesten hasi zen, schnodahaggen bat, berak aukeratutako melodia batekin, eta musikariek bat-bateko akonpainamendua eskaini zioten. Luzera gabe, gizonak kantatzeari utzi eta dantza biribilaren buruan hasi zen dantzatzen, pixkanaka bikotetako dantza bilakatuz. XVIII. menderako, schnaderhüpfelen funtzioetako bat dantzari laguntzea zen, eta, beste bat, burla eta kritika soziala egitea. Agintaritza gorenaren aurkako kanta satirikoen debeku ofizialak iturri interesgarriak dira. 1775ean, Salz-
Stecher and Greiter 1998.
melodies for dance tunes and the innkeepers and landlords who don’t prohibit mocking songs”. Gstanzls against authorities are also evident for the late 19th and the first half of the 20th centuries. In 1883 the anonymous author of a Tyrolean journal complained about carolers, who sang on the Twelth Day not religious songs, but mocking songs against the clerical authorities and immoral songs in pubs, before they started to make dance music. Even in the 20th century, Advent processions could degenerate into scuffle and brawls between singers and their auditory, when mocking songs were sung. In addition to the more or less functional Gstanzlsingen always existed the free singing of Gstanzls. In 1865 the first Schnaderhüpfel collection appeared, namely 1’000 Schnödahüpfl edited as an appendix of Vinzenz Maria Süß’ collection Salzburger Volkslieder mit ihren Singeweisen (Folksongs from Salzburg and their Melodies). Four years later Valentin Pogatschnigg and Emanuel Hermann published a collection of more than 1’500 Schnaderhüpfels from Carinthia (Austria). The genre Gstanzl became estimated by folksong collectors and was more and more regarded to be the “most genuine” folksong genre. This attitude is basic for the modern Gstanzl competitions in Austria and Bavaria.
XVIII. menderako, schnaderhüpfelen funtzioetako bat dantzari laguntzea zen, eta, beste bat, burla eta kritika soziala egitea. Agintaritza gorenaren aurkako kanta satirikoen debeku ofizialak iturri interesgarriak dira.
196
burgoko Hieronymus Joseph artzapezpikuak honako testu hau aldarrikatu zuen: “Entzun dugu –eta oso haserre gaude horregatik–, dantzan eta beste gizarte-ekitaldi batzuetan parte hartzen duten haur nekazariek musikariak xaxatzen dituztela agintari klerikal eta profanoen aurka burlazko abestiak kantatzeko, baita gorteko eta ehizako ofizialen aurka ere; haien aurkako iritzia zabaltze aldera. Ohitura txar horri aurre egiteko, gure agintariei aholkatzen diegu zigor ditzatela ez soilik burlazko abestiak erabiltzen dituztenak, baita ere kantak horiek abesten eta dantza-abestietarako doinuak erabiltzen dituzten musikariak eta abestiok debekatzen ez dituzten tabernari eta lurjabeak ere”. Agintarien aurkako gstanzlak ere badira XIX. mendearen amaierarako eta XX.aren lehen erdialderako. 1883an, Tirol aldeko kazeta batean, autore anonimo bat kexu zen Gabon garaiko Hamabigarren Egunean gabon-kantariek kantu erlijiosoak abestu ordez elizako agintarien kontrako kantak
Gstanzl as a poetry genre The subjects of most Gstanzls are the bright sides of life: youth, beauty, love, nature, life in the Alps, hunting, dancing. In kind of mocking songs and aggressive satires the genre Gstanzl is also a medium of social disputes. There have been many attempts to classify the Schnaderhüpfel subjects. Folklorist Hilde Derbel divides the Gstanzl stuff into five topics: 1) love; 2) alp and hunters’ life; 3) dance; 4) mocking; 5) Gstanzl chains and anthems. German folklorist Otto Holzapfel edited a Vierzeiler Lexikon (Four Liners Encyclopedia) of five volumes, in which he registered a differentiated system of Schnaderhüpfel motives. By his work he could prove that Gstanzl is a highly interesting field for social history. Gstanzl as a musical form and its melody types If we talk about Gstanzl as a poetry genre we can’t divide poetry from music. All Gstanzls are in the ¾ metrum. Three musical rhythms – the equal rhythm (three quarter notes), the so called “waltz rhythm” (dotted quarter note, eighth note and quarter note), and the so called “sarabande rhythm” (quarter note, dotted quarter note and eighth note) – face four kinds of lingual, dactylic rhythms. The lingual rhythms need not to assimilate to the musical rhythms and can be treated more freely.
Klara Knoll und Johann Knoll Kundl 1990.
197
eta oro har abesti inmoralak abesten zituztelako, dantzari ekin aurretik. Oraindik XX. mendean ere, abenduko prozesioak abeslarien eta entzuleen arteko sesio eta liskar bizi bihurtu ohi ziren. Gstanzlsingen gutxi-asko funtzionalaz gain, beti bazen gstanzlen kantu librea. 1865ean schnaderhüpfelen lehen bilduma agertu zen: 1.000 schnödahüpfl, Vinzenz Maria Süß bildumaren Salzburger Volkslieder ihren Singeweisen (Salzburgeko herri kantak eta haien melodiak) gehigarria. Handik lau urtera, Valentin Pogatschnigg eta Emanuel Hermannek 1.500 schnaderhüpfel baino gehiagoko bil-
Austrian folkmusic researcher Curt Rotter found out that the melodies are adequate to the Ländler dance melodies. The normal case is a phrase of eight measures divided into two parts (antecedent and apodosis). The melody types can be divided in: 1) Gstanzls with a strophic yodel; 2) Gstanzls with a half strophe yodel; 3) Gstanzls with a short verse yodel; 4) 2-8 liners. The yodel refrains have an important function for instance in competitions for improvised Gstanzl singing: While the whole group – the singers as well as the auditory – is yodeling, the singer can ponder what to sing next. Fig. 1 shows typical Gstanzl melodies from the nine federal countries of Austria. Fig. 1: Gstanzl melodies from the nine federal countries of Austria (provided by Prof. Walter Deutsch, Vienna). The melodies are not so fixed up as it seems. Fig. 2, basing on a sound recording from a field research by Austrian scholars Gerlinde Haid and Maria Wal-
Gstanzl gehienetako gaiek bizitzaren alde ederrari begiratzen diote: gaztaroa, edertasuna, maitasuna, natura, Alpeetako bizitza, ehiza, dantza. Isekazko abesti eta satira oldarkor gisa, gstanzl generoa gizarte liskarretarako bitartekoa ere bada. 198
Margerita Moser 2009.
duma argitaratu zuten Carinthian (Austria). Gstanzl generoa estimutan hartu zuten herri kanten bildumazaleek, eta gero eta gehiago jotzen zen genero herrikoi “garbiena” zelakoan. Jarrera hori funtsezkoa izango da Austriako eta Bavariako gstanzl txapelketa modernoak ulertzeko.
Gstanzl: poesia genero Gstanzl gehienetako gaiek bizitzaren alde ederrari begiratzen diote: gaztaroa, edertasuna, maitasuna, natura, Alpeetako bizitza, ehiza, dantza. Isekazko abesti eta satira oldarkor gisa, gstanzl generoa gizarte liskarretarako bitartekoa ere bada. Schnaderhüpfeletan lantzen diren gaiak sailkatzeko saiakera asko egin dira. Hilde Derbel folkloristak bost gaitan sailkatu zituen: 1) maitasuna; 2) alp-en eta ehiztarien bizitza; 3) dantza; 4) iseka; 5) gstanzl segidak eta ereserkiak. Alemaniako Otto Holzapfel folkloristak bost liburukiko Vierzeiler Lexikon (Bertsoen entziklopedia) argitaratu zuen, zeinetan hainbat gai bereizi zituen schnaderhüpfelen artean. Lan horretan erakutsi zuen gstanzla oso arlo interesgarria dela gizarte historia aztertzeko.
Gstanzl: forma musikala eta doinu motak Gstanzla poesia genero gisa aipatzen badugu, ezin ditugu bereizi musika eta poesia. Gstanzl guztiak konpas hirutarrekoak dira (¾); musika, erritmo hirutarrekoa; eta hitza, erritmo lautarrekoa (erritmo musikal hirutarrean oinarritzen dira balsa eta sarabanda ere). Hitzaren erritmoek ez dute zertan musika erritmora lotu, askatasun handiagoz landu daitezke. Austriako Curt Rotter musika ikertzailea ohartu zen doinu haiek egokiak direla ländler dantza doinuetarako. Normalena zortzi konpaseko esaldi bat da, bi zatitan banatua (aurrekariak eta apodosia). Me-
1. irudia.
199
cher in the Pitztal in Tyrol in 1982, can demonstrate the extent of possible variation of a Gstanzl melody. Schnaderhüpfels (Gstanzls) sung by Josef, Alois and Rosa Melmer in Piösmes (St. Leonhard im Pitztal), Austria, 1st of May 1982. Recorded and transcribed by Gerlinde Haid and Maria Walcher. Translation of the lyrics: 1. Our discussion is a passion / the ones who don’t take part, can’t benefit from us. 2. Don’t talk too much, when the [wine] glasses sound / because the wine makes us to sing. 3. Behind an elder tree are sitting two foxes; / one has a long tale, and the other one has nothing (no tale). Further Gstanzls: 4. The birds have crops and they can sing; / my wife has a crop, too, but she can’t sing. 5. In the Lower Land there is a house of bones / where the padres creep through the house of the hens. 6. In the Lower Land a farmer has a
hen; / she wants to lay an egg, but her hole is too narrow. 7. One has sang and his song didn’t rhyme; / his tongue should be glued on his as! 8. No guy can do any harm to us; / [if he tries] we will mend his trousers and iron his trousers’ seams.
lodia mota hauek honela bereiz daitezke: 1) yodel estrofa bat duten gstanzlak; 2) yodel estrofa erdia duten gstanzlak; 3) yodel erako bertso labur bat duten gstanzlak; 4) 2-8 lerrokoa. Yodel estribilloek funtzio garrantzitsua betetzen dute, adibidez, gstanzlen bat-bateko kantu lehiaketetan: talde osoa —abeslari zein entzule— yodelean ari den bitartean, abeslariak ondoren zer kantatuko duen pentsatzen du. 1. Irudia: Austriako bederatzi herrialde federaletako gstanzl melodia tipiko batzuk (Vienako Walter Deutsch irakasleak emandakoa). Doinuak ez dira irudi luketen bezain finkoak. (2. irudia) Gerlinde Haid eta Maria Walcher ikertzaile austriarrak 1982an Tiroleko Pitztal bailaran egindako landa-ikerketa baten soinu-grabazioan oinarritu ziren gstanzlen doinu aldaerak erakusteko Josef, Alois eta Rosa Melmerrek kantatutako schnaderhüpfelak (gstanzlak), Piösmesen (St. Leonhard, Pitztal),
Margerita Moser 2009
Functions: Gstanzl battles, dance songs, and wedding songs Gstanzls have their origin in improvisation. In modern Gstanzl competitions singers have to invent new verses. The aim of Gstanzl competitions or Gstanzl battles is to play on words, to demonstrate quick-wittedness, and to improvise. Mostly two singers sing against each other. They try to make fun of the opponent. Among several competitions the Red Bull Gstanzl Battle, also documented on Youtube, is one of the most fascinating because it unites traditional Alpine Gstanzlsingen with modern HipHop. A second function of Gstanzls is connected with the traditional Upper Austrian dance genre Landla. Very similar to the Andalusian Flamenco, the Landla unites dancing, singing (of Gstanzls), percussion by clapping hands (the socalled Paschen), and instrumental music (on different wind and string instruments). The Landla is a group dance of several couples. Typical are the steps, the figures done with the arms, the turnings, the ¾ measure,
Lehiaketen artean, Red Bull Gstanzl Lehiaketa da (Youtuben ere aurki daiteke) liluragarrienetako bat; izan ere, Alpeetako Gstanzl tradizionala eta HipHop modernoa lotzen ditu.
Austrian, 1982ko maiatzaren 1ean. Gerlinde Haid eta Maria Walcherrek grabatua eta transkribatua. Letren itzulpena: 1. Gure eztabaida pasio(beroaldi) bat da / parte hartzen ez dutenek, ezin berotu gurekin. 2. Ez mintzatu gehiegi kopa-hotsa [ardo-kopa] dabilenean / ardoak kantarazten baitigu. 3. Zuhaitz zahar baten atzean bi azeri; batek buztan luzea du, besteak ez du buztanik. Beste gstanzl batzuk: 4. Hegaztiek paparra dute eta kanta dezakete; / nire emazteak ere badu, baina ezin du kantatu. 5. Lurpean hezurtegi bat dago, / handik kapilauak lausengari oilategira joateko. 6. Lurpean, nekazari batek oilo bat du; / arrautza bat egin nahi du, baina zulo estuegia du. 7. Batek kantatu du eta abestiak ez du errimarik; / sar dezala mihia atzeko zuloan! 8. Inork ezin digu kalterik egin; / [saiatuz gero] galtzak konponduko ditugu, eta ondoren lisatuko.
Funtzioak: Gstanzl lehiaketak, dantzarako kantak eta ezkontza kantak Gstanzlen jatorria inprobisazioa da. Gstanzl lehiaketa modernoetan, kantariek bertso berriak asmatu behar dituzte. Gstanzl lehiaketen helburua hitzekin jolastea da, erantzun bizkorrak ematea eta inprobisatzea. Gehienetan bi kantari aritzen dira. Aurkariaz trufatzen saiatzen dira. Lehiaketen artean, Red Bull Gstanzl Lehiaketa da (Youtuben ere aurki
201
Anna Schoepf and Helene Grutsch 2009.
and furthermore melodies with more eights than quarter notes. The Landla in Upper Austria is a special variation of the Ländler, which is the most important and most basic music and dance genre in the Austrian Alps. It is practiced by organized groups and also on traditional weddings. A third function of the Gstanzl can be observed in traditional wedding customs in Upper and Lower Austria, and Tyrol. In the Pielach Valley (Lower Austria) a traditional wedding celebration is organized by a so-called Heiratsmann (wedding man). An important part of the ceremony (not in church, but before and afterwards) is to sing funny Gstanzl songs about the bridal pair, their lives, their hobbies, their characters etc. on lyrics composed by the Heiratsmann himself. All of this proceeds according to the model and rules of the Gstanzl genre: new lyrics, but traditional melodies, interrupted by instrumental interludes. All in all, the Gstanzl singing remains alive in the 21st century.•
2. irudia.
202
Elsa Moritz and Anneliese Waldegger 2012.
daiteke) liluragarrienetako bat; izan ere, Alpeetako Gstanzl tradizionala eta HipHop modernoa lotzen ditu. Gstanzla Austria Garaiko landla dantza tradizionalarekin lotuta dago. Andaluziako flamenkoaren oso antzekoa da: Landlak dantza, kantua (gstanzlena), perkusioa (txalo jotzea edo paschen) eta musika instrumentala (haizezko eta sokazkoa) batzen ditu. Landla bikoteka dantzatzen den taldeko dantza da. Ezaugarriak ditu: urratsak, besoekin egindako irudiak, birak, ¾ konpasa eta nota beltzak baino semikortxea gehiagoko melodiak. Austria Garaiko landla izatez ländler dantzaren aldaera berezi bat da, Austriako Alpeetako musika- eta dantza-genero garrantzitsuena. Dantza-taldeen errepertorioan ohikoa da, baita ezkontzetan ere.
Anna Schoepf and Paula Aondio 2009.
Gstanzla Austria Garaiko, Behereko eta Tiroleko ezkontza tradizionaletako ohituretan errotuta dago. Pielach haranean (Austria Beherea), eztei ospakizun tradizionala heiratsmann izenekoak (ezkontzagileak) antolatzen du. Zeremoniaren zati garrantzitsu bat (ez elizakoa, baizik eta aurreko eta ondorengo partea) ezkongaiei gstanzl dibertigarriak kantatzea da, euren bizitzari, zaletasunei, izaerari eta abarri buruz. Heiratsmannak berak osatzen ditu hitzak. Hori guztia gstanzl ereduaren eta arauen arabera egiten da: letra berriak, baina doinu tradizionalak interludio instrumentalekin. Kontua da gstanzla bizirik dagoela XXI. mendean.•
203
BERTSO JARRIAK
Mendian gora korrika DOINUA: BETROIARENA BERTSOAK: IÑAKI ITURAIN
Lasterka, saltaka ta batzuk antxintxika, mendian jende asko dabil korrika, tropel handi batean elkarri segika, gora eraman dute presa ta irrika, maldaren epika minaren kronika lehiaren logika inoiz ika-mika, gauez ere badabil hola hamaika. (Bis) Zegamatik Aizkorri, Horma Bertikala, Hiru Handi, Ehun Mila, lista zabala. Ultra Trail, Super Mega, Hiper Mundiala. Ea kendu txandala azaldu dortsala ahalegin mortala sobrenaturala nahiz izan txakala dinbili-danbala, han goian Jainkomendik babes ditzala. (Bis)
Mendia minututan eta segundotan neurtzen dute edota kilometrotan pisua gramotan ta saria eurotan iaz gailur askotan aurten gehiagotan dena numerotan dugun garaiotan nator ni bertsotan proposatzekotan: “Har dezagun mendia sentsaziotan… (Bis)
204
…Neke txiki sanoa eta atsedena, azalean epela ekiarena, belarraren usaina eta liliena, kukuaren kantua ta kilkerrarena, naturan barrena libre utzi sena, gailurra ez da dena, bestela zer pena! Bidea(n) da mendiak duen onena. (Bis)
Ia denak gazteak baten bat zaharra, denen gogoan dago denbora-marra, erlojuko kronoa hobetu beharra eta bilakatzea mendiko izarra marka txit azkarra hori da iparra bada bai indarra sua eta garra ez dago geldituko ditun malkarra. (Bis)
Ametsa egin dut bart: “Karrera bikaina, helmugan txapela ta gero xanpaina; inork ez du emango korrika nik haina, nahiz bukaeran izan kanpoan mingaina oinpean orbaina lehertuta zaina hori da ordaina pozik nago baina, gaurkoan egin baitut kriston azaina”. (Bis)
205
Naturaren emaitzak zaizkigu anitzak, adibide hor daude gure zuhaitzak: urki eta lizarrak pagoak, haritzak artea ta ametzak, astigar, hurritzak, goizeko ihintzak, tontorreko haitzak, naturaren hitzak, aukeran bakoitzak, mendia oparitu digu bizitzak. (Bis) Mendizale mendia dira osagarri, ematea daukate asko elkarri. Bertsoak bukatzeko hau dut aipagarri: laurehun metrotara dugu Kukuarri denon irisgarri gogo lasaigarri beti gozagarri joan gaitezke sarri lasai igo gaitezen inoiz ez larri. (Bis)
BERTSO IBILBIDEA
BERTSO IBILBIDEA
TESTUA: MIREN ARTETXE ETA BEÑAT GAZTELUMENDI ARGAZKIAK: XDZ ETA HAINBAT ITURRI
206
Donostia, Igeldotik (Wikipedia).
Lehendabiziko abisua: bidaia hau ez duzu inongo gidatan aurkituko. Bigarren abisua: Donostia bakarra munduan kantatzen den arren, ez da egia: Donostia asko daude Urumea ertzean. Badago Donostia bat Pello Mari Otañok deskribatu zuena: “Donostiyako Ziudadia, Irutxulo-ko uriya; / Etxian zuben perlik onena Jainkuari ixuriya / zartzen diranen alaitzallia gazte guztiyen nobiya; / Zeruba zer dan ez dakit, bañan, zu zera nere gloriya”. Badago beste Donostia bat Infernu izeneko auzoa hustu eta biharamunean bertako bizilagunek bertsotara ekarria: “Infernua da Donostiako postal kanpoko aldea / hiri klasista ta arrazistan sobratzen zaien taldea / propietateak esaten al du zein den etxeen jabea? / Atzo okupen sarea / oso izan zen klabea / desalojoak indartuko du gure komunidadea / zuen hiria ez da izango ipurtzulorik gabea”. Eta badago beste Donostia bat hemen erakutsiko dizuguna.
EASO PLAZA
5
6
7
IKATZ KALEA
BELODROMOA
4
ANTZOKI ZAHARRA
3
GUARDETXEA. URGULL
2
PIKATXILLA. GROS
1
AÑORGA
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>
207
1.GELTOKIADON / AÑORGA ERREPIDEA ALDE BATEAN ETA TRENBIDEA BESTEAN; labe gosetua etengabe martxan daukan porlan fabrika aldamenean. Añorgan. Garai bateko baserri sakabanatuzko auzoa zena XIX. mende bukaeran hasi zen aldatzen. 1890ean, lehendik Añorga Txikin zegoen errota, harriak txikitzeko moldatuta, zementua ekoizten hasi zen. Hortik aurrera, poliki-poliki hazi da fabrika, eta fabrikaren bueltan auzoa. Fabrikako nagusiek langileei etxeak jarri zizkieten lantoki inguruan, eta, ondoren, baita eskola, zinema, ostatua, frontoia eta pilotalekua ere. Fabrikaren sirena-hotsaren taupadan sortu zen Añorgako kultur dinamika ere. 1972an bertsolari gazteentzako sariketa bat ere antolatzen hasi ziren añorgatarrak: Orixe Saria. Euxebio Igartzabal, Xabier Zeberio, Juan Mari Narbaiza, Jon Enbeita, Luis Otamendi… garai hartan gazte ziren bertsolariak trebatzeko aukera eskaini zuen. Eta ez bertsolariak bakarrik: epaileak zailtzeko ere plaza izan zen Orixe Saria. Joxe Mari Aranaldek Bertso kontuak liburuan jasota utzi zuenez, sariketa hartan aritu zen emakume bat lehenengoz epaile lanetan: Arantza Arruti. Dena den, plaza bakarrik ez, Añorgak biltzeko lekua ere eskaini die bertsolari eta bertsozaleei. 2008an helduentzako bertso eskola jarri zen martxan, eta dinamika bizian dirau oraindik ere. Goazen atzera, ordea. 70eko hamarkadaren hasiera da. Bertso jaialdia antolatu dute gaur egun Antxon Aiestaran izena duen aretoan. Bertsozalez beteta daude besaulkiak. Oholtza gainean sei bertsolari, Fernando Aire Xalbador eta
Antxon Aiestaran aretoa (San Telmo museoa).
208
Mattin Treku tartean. Bigarren hau altxarazi du Joxe Mari Aranaldek, bakarka aritzeko. Eta jarri dio gaia: “Zuek ez dakit badakizuen, nik bai: Mattinek seme bat du eta seme hori Parisera joan zaio; lan beharrez edo, behintzat etxetik Parisera joan da. Eta nik nahi nuke Mattinek seme horri hiru bertso kantatzea”. Ordura arte irria ezpain ertzetik zintzilik daraman Mattinen barruan zerbait hautsi da. Eztarrian korapiloa estu, begiak umel, hiru bertso kantatu ditu. Entzuleak inarrosi ditu beren butaka erosoetan. Eta baita bertsokideak ere. Biharamunean Xalbadorrek Mattin nigarrez ikusi dut izeneko bertso sorta ospetsua jarriko dio adiskideari. Guk Mattinen bertsoak ekarri ditugu hona:
NOSTIA Mattin (XDZ).
Oraintxe gaia etorri baitzait hemen neri bat-batera, halabeharrez, nere semea, hi juan haiz Parisera; bainan aitaren esan hau beti hartu behauk bihotzera: urte batzuek hor pasata’re etorri behauk etxera. Nik bazakiat hi ez haizela Parisa joana gogotik, pena haundia huen partitzia ait’et’amaren ondotik; bainan bizitzeko gizonak asko ikusi behar dik; hire bihotza bein’ez urrundu hik, otoi, Eskual Herritik. Herri txikitik partitua haiz Parise herri haundira, ait’eta ama haretxetikan hor zaudek hiri begira; urte batzuek hor pasata’re Parisen, itzul ta bira, ait’amengana etor adi ta lehenbailehen Euskal Herrira”.
(XDZ).
2.GD / BELODROMOA PERIFERIATIK ERDIGUNERAKO BIDEA EGIN DUGU DONOSTIAKO SATORZULOETAN BARRENA. Anoetako estaziora heldu gara itsu-itsuan. Hauxe da Donostiako kirolaren zero gunea: Anoeta (barka, Reale Arena) futbol zelaia, Atano III pilotalekua, Gaska saskibaloi kantxa, Txuri-Urdineko izotz gunea, Karmelo Balda kiroldegia… Eta, noski: Belodromoa. Antonio Elortza belodromoa. Hitzaren Kirol Nazionalaren lau urtean behin 0-tik 10-era neurtzeko ahalegina egin izan da bertan behin baino gehiagotan. Orixe Sarian Arantza Arrutiren izena aipatu baldin badugu ere, Bertsolari Txapelketa Nagusien epaimahaiaren historian 1997an aurkitu dugu emakume bat lehenengoz: Arantzazu Loidi. Bertsolari Txapelketa Nagusiek, dena den, areto gehiago ezagutu zituzten hona heltzerako. 1936ko San Sebastian bezperan, adibidez, Victoria Eugenian aurreko edizioko txapelduna, Basarri, ari da aurkezle lanetan, gaiak bertsotan jarriz. Hona urte hartan txapeldun geratu zen Jose Manuel Lujanbio Txirritak gerrari kantatu zion lehendabiziko bertsoa: Zenbat errezo egin izan det nere denboran elizan, ta pozik nago ikusirikan pakian nola gabiltzan. Ni naizen bezin kobarderikan iñor ezin leike izan semeak gerra ez yoateatik mutilzar gelditu nitzan.
Aitor Gonzalez de Kintana (XDZ).
210
Txirrita.
Baina goazen 1997ra eta gatozen Belodromora. Aulkietan kabitu ezinda dago jendea. Asko zilar-paperetan bildutako ogitartekoak ahalik eta soinurik gutxien eginez irensteko eginahalean ari dira, txirrindularientzako jarritako pista ogi papurrez betetzen. Bertsolari belaunaldi berri bat iritsi da finaleko oholtzara. Bertan da Jexux Mari Irazu. Eta Txirritari bezala, gerrari buruz galdetu dio Bernardo Mandalunizek larrauldarrari: “Gaztetan eraman zintuzten gerrara. Gaur, zahartuta, gerrako zeure zauriei begira zaude”: 1. Goitik agindua eman: “fusila eskutan hartu”, gerraren gogortasuna txikitatikan probatu; frenteko lehen lerroa ederki nuen gozatu, etsaia ala laguna aurrekoa tirokatu! Mendian gora ta behera, han ezin gendun nekatu; orain begiak malkotan ta ezin dira lehortu, nere zauriei begira begiak zaizkit lausotu, zauriak ez dira itxi ta gerra ez da bukatu.
2. Nahiz barrutikan beldurrez, itxuraz behar zan trebe; odola ez zan neretzat sorpresa ta nobedabe; Gerran maltzurkeri dana, ezin da izan herabe, nere bizia arriskuan ezin nun utzi debalde. Nahiz beti zalantzan izan han gelditu edo alde, beti onartzen ditugu kanpokoen hainbat lege; beti behar ote degu etsaien zaurien mende? Ordun zatitu gintuzten ta oraindik hala gaude.
3. Nere desioan kontra aberkide harei tira, nork murgildu ninduen ni hainbesteko sarraskira? Orain hurreratua naiz jubilazio eztira. Oraindik gogoan daukat orduko gauen dizdira; halare barru-barruan biharko egunan desira, begiak itxita goxo etorkizunai begira, nere zauriak, badakit, lurpean itxiko dira, ojala herriarenak han itxiko ez balira!
Irazu. Aitor Gonzalez de Kintana (XDZ).
211
3.GD / EASO PLAZA
BERRIZ ERE SATORZULOAN BARRENA IRITSI GARA EASOKO TREN GELTOKIRAINO. Gezurra dirudien arren, garai batean Urumea ibaiaren arroa honaino zabaltzen zen, itsasoarekin topo egiteko. Hondartza eta baserri ingurua izan zen hau. Urari lurrak kendu ahala, garai bateko Donostia zaharra honaino zabaldu zen, baserriak eta larreak irentsiz. Gaur egun, Amara Zaharra ere deitzen diote batzuek inguruari. Dena den, auzotarren bat inguruan baldin badago, hobe “Amara” bakarrik esanda. Donostiako festa nagusiak urtarril bukaeran ospatzen diren sansebastianak izan arren, azken hamarkadotan indarra hartu du abuztuko Aste Nagusiak ere. Su-festak zeruan eta izozkia ezpain ertzean dilindan. Herri eta hiri askotan gertatzen den moduan, erakunde publikoek antolatutako egitarauaz gain bestelako proposamenak ere egin izan dituzte
herritarrek. 2003tik aurrera Piratek beren egitaraua antolatu izan dute urtez urte. Hala ere, Donostiako Aste Nagusiak beste hutsune bat izan du urte askoan: bertsolaritzarena. Azkeneko hamarkada pasatxo honetan Easo plazan aurkitu du bertsoak bere lekua. Hemen, adibidez, 2017ko jaialdietako batean Unai Gaztelumendik eta Maialen Lujanbiok egindako saioa, Imanol Artola Felix gai-jartzaile zutela. Unai Aste Nagusirako plan lasai bat egin nahian ari da, baina Maialenek beste asmo batzuk dauzka nonbait…
Joxemai (Wikipedia).
212
Irati Salsamendi (Irutxuluko Hitza)"
UNAI GAZTELUMENDI 1. Bertsotan jardun gera leheno ttirri-ttarra gero bazkalostea izan da earra zenbat trago ondoren zerbezan aparra Maialen ez al zaude nekatu xamarra?
MAIALEN LUJANBIO 1. Bertso saioa nola ez degun izan gaitz hauekin poteatzen hasi gera garaiz nik beste plan bat nahio nere artean, maiz gazte plantak egiten hementxe ari naiz.
2. Urtero Piratetan batetik bestera bateko txalekoa, bestetik bandera baina orain joan nahi det suak ikustera barruko donostiarra nahi nuke atera.
2. Nik uste nuen zala den-dena mesprezu baina egitan dabil ta ni ez naiz kexu berezko donostiarra hementxe zaude zu San Sebastian Region esan behar dezu.
3. Nik hemen bota dizut Maialen erronka donostiar egin naiz halaxe det bota benga onartu zazu nigana igota hau berriz sekula ez zaizu pasako ta.
3. Intentzioa eskertzen dizut Unai tira baina suek ze mina nere belarrira helaua urtu eiten da eta garesti da garbi esango dizut: goazen Hernanira.
213
4.GD / PIKATXILLA. GROS
ASTE NAGUSIAN BERTSO SAIOAK BERANDU HASI ZIREN ANTOLATZEN. Baina, Bertsolari Egunak 1968tik
antolatu izan dira sansebastianen jiran. Urtez urte, bertsolari baten omenaldi gisara antolatzen ziren bertso saio haiek. Bertsozale Elkarteak sortu bezain laster hartu zuen bere gain egun honen ardura eta, 1995ean, Bertsolari Egunaren norabidea aldatzea erabaki zuen: omenaldiak egiteari utzi eta esperimentaziorako aukerak zabalduko zituen saio mota bat antolatzeari ekin zion. Hala sortu zen Bertso Eguna. Hogeita bat urte beranduago, urtarrilaren 30 batean ospatu zen 2016ko Bertso Eguna. Arratsaldeko saioa Kursaal auditorioan egin zen, baina, goizean ere antolatu zen saio bat, Kursaal pareko Picachilla tabernan. Tabernak izena Ulia parean ur azpian dagoen arroka bati zor dio. Donostia eta Pasaia aldeko itsas emakume-gizonek ondo ezaguna dute
(Berria).
214
aizto formako ezkutuko harritzara, hainbat itsasontzi hondorarazi dituelako mendetan zehar. Zaila da ur-azaletik ikusten, ez bada oso marea beheran, edo olatuei aparra ateratzen dielako. Eta zergatik pasatzen dira ontziak Ulia magal horretatik, arriskua dagoela jakinda? Bajurako ontzientzat leku ezin hobea delako. Arrainek arrokan nahikoa zer-jana izaten dute, eta han ibiltzen dira buztana dantzan. Arrantzarik egingo bada, arriskatu beharra dago.
Eta halaxe egin zuen Rosi Lazkanok berrogeita hamar urteak beteta. Txikitatik izan zen bertsozalea. Neba-ahizpek elkarri puntuak jarriz arintzen omen zituzten baserriko lanak. Berrogeita hamar urte beteta hurbildu zen lehen aldiz Orioko bertso-eskolara. Baita oholtzara salto egin ere. Urtarrileko goiz hotz hartan, Picachilla tabernan, honako bertso-jarriak kantatu zituen:
Donostia (XDZ).
1. Zaharrak-berri dion haritik tiraka, gogoa haurtzarora doa pirrillaka. Nahiz denboran txokoan lotsan hautsak tapa, irriparra sortzeko ahalmena daka. Nahiz denboran txokoan lotsan hautsak tapa, bizi- bizirik daukat: aitzen det tik-taka.
4. Astelehen goiza beste denen desberdina Sukaldia betian erropa zikina Goiz osoan burrundan jaboi-ur makina Aurrena maindirea, gero galtza urdina Goiz osoan burrundan jaboi-ur makina Automatikoa zan amaren ezina.
7. Orain dirudigula katu eta xagu Zulotxoan sartzeko ez nabil hain malgu Oilo-ipurdin jartzea hori ez det galdu Desio berriren bat beti zait azaldu Oilo-ipurdin jartzea hori ez det galdu Eta akne zein grano itxusitik salbu.
2. Nere lehen ipuia zan kristau dotrina. Isilik egon behar, hizkuntz asko baina… Etxekuak euskeraz, mezetan latina, Santa Anako monjak gaztelera fina. Etxekuak euskeraz, mezetan latina, eta neskak eraman behar mantellina
5. Nerabetzan ez katxi eta ez zurito Nere beldur guziak izerditan ito Hanka punttetan dantzan bi ordu ta piko Abiapuntu txarra etzan nerekiko Hanka punttetan dantzan bi ordu ta piko Faborez baten hasi ta lotu betiko.
8. Hazitarako hemen izango ez geranez Holako aukerari ez diot orain ez Seguru segiko det tabarra emanez, gustokoa dudana gustora eginez Seguru segiko det tabarra emanez Lehen hanka punttetan eta orain oinez.
3. Txarolezko zapatak, galtzetin txuriak; neska txiki harentzat momentu haundiak. Egun berezietan jazteko jantziak, ahizpa zaharragon batzuk aurrez erantziak. Egun berezietan jazteko jantziak Begiratuta garbi neuzkan belarriak.
6. Etxerako bidea argitik ezkutu Lehen muxua, bueno… ezpainak ikutu Barru dena algaraz kanpo dena mutu Segundoa bihurtu zitzaidan minutu Barru dena algaraz kanpo dena mutu Pekatua zan baino ez nintzan damutu.
215
5.GD / GUARDETXEA. URGULL
GOAZEN ALDAPAN GORA. URGULL MENDIAN DAGO GUADERTXEA. 1863ko eraikuntza militarra zena mendiko
guardaren bizileku bihurtu zen gerora. 2014ko Feministaldia iritsi zenerako, urteak zeramatzan kultur ekintzetarako espazio gisa moldatua. Urte hartan antolatu zen lehen aldiz bertsolaritzarekin loturiko ikuskizun bat erreferentziazko kultura feministaren inguruko jaialdian. Eta abenduaren hogei hartan han ziren Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Ainhoa Aranbururen gidaritzapean, Guardetxeko oholtza hartan, entzule ez-baitezpada-bertsozale saldoaren aurrean. Spoiler: azken urteotan urtero antolatu dira bertsolaritzari buruzko hitzaldiak, bertsolariek egindako performanceak edo bertso saioak Feministaldian. Are gehiago. Azken edizioetan jaialdiaren itxiera festaren eguna Txapelketa Nagusiko finalaren egunaren arabera aldatu izan dute. Baita Gipuzkoako finalaren egunagatik ere. Publikorik ez galtzeko. Atera kontuak.
monster kultura izan zen ardatz. Gorputz desegokiak, anormalak, bazterrekoak. Zerbait eskas duten gorputzak. Zerbait soberan dutenak.
11:00-13:00 Pedagogías queer: otras producciones de conocimiento Mari Luz Esteban, R. Lucas Platero. 16:30-18:30 Literatura, sexualitatea eta feminismoa Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Itxaro Borda. 19:00-21:00 Rocka, feminismoaren soinua MEFSST!, EmaRock, Anari. 22:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi (gai jartzailea: Ainhoa Aranburu) eta kontzertua: Elbis Rever eta DJak: Pinchadiscos Tonadilleras + Dj gurebesta.
Rewind: 2014an, Guardetxean zeuden horietatik gutxi egon ziren 2013an BECen.
Gorputz okerrak. Gorputz desegokiak. Ozenegiak. Gorputz bilauak. Lekuz kanpo dauden gorputzak. Ez dagokien lekuan ez dagokiena egiten duten gorputzak.
Urte hartan Feministaldian programatu ziren hitzaldi, mahai inguru, tailer, proiekzio edota performanceetan
Ainhoa Aranburuk hala galdetu zien bi bertsolariei: “Gorputza aipatzen dugunean, zertaz ari gara?”.
(@ttanttakun).
216
LUJANBIO Mikrotik derrepentean horra, gorputza, aditu bio edo politiko ez du zeharo argitu bakoitzak bere ispiluan zer ikusi, zer aurkitu zenbat sakondu nahi duzun zenbat pentsatzen aritu gorputza izan liteke mami ta odol zirkuitu gorputza egin liteke handitu edo txikitu ze lupa erabiltzen den, mila zirrikitu ditu. ALBERDI Gorputza da gure gune eta ikusmiren talai gorputza haragi, hezur eta ileekin jarrai; bere neurri ta distantzi, arau, lege eta epai; bere bakardadean nahiz ondoko gorputz horien zai. Izango al naiz gorputza tajuz deskribatzeko gai? Bertsotan gorputza aipatuz aritzen banaiz nolanahi guduzelaiaz ari naiz gozazelaiaz ere bai.
217
6.GD / ANTZOKI ZAHARRA
GORPUTZ DESEGOKIRIK BADA, BILINTXENA IZANGO ZEN BAT. Guardetxea eraiki gabea zen 1831n Alde Zaharreko San Bizente elizan bataiatu zutenean. Handik urte gutxira, hirugarren soilairutik erori (edo eskaileretatik amildu, bertsioen arabera) eta aurpegia okertzerainoko kolpea hartu zuen Joakin Indaleziok. Hortik, Moko ezizena.
granada batek eztanda egin zuen Bilintxen etxean, aurrez beste etxe bat jo, lehertu ez eta leihotik sartuta. Hanka bat ebaki zion eta bestean zauri izugarriak eragin. Sei hilabete iraun zituen bizirik. Geroztik, haren gorpua Polloeko hilerrian dago, eta bere izena daraman Donostiako kalea hiriko kalerik laburrena da; Antzoki Zaharraren aldamenekoa.
1865etik aurrera Teatro Zaharrean bizi izan zen, Nikolasa Erkizia eta hiru seme-alabarekin. Bertan, emanaldietarako arotz lanak egiten zituen, eta baita atezain aritu ere. Zortea erdipurdikoa izan eta, 1876an, Bigarren Karlistadan, karlisten
Juan Mari Lekuonaren esanetan Bilintxen bertsoen “ikuspunturik aipatuena eta landuena […] damaren dohai fisikoen deskribakuntza poetikoa [da]”. Joxe Mariri idatzitako hauek ere ez dira makalak, ordea.
Bilintx (Aranzadi Zientzia Elkartea).
Bilintx kalea, Hpholke (Wikipedia)
218
Zaldi baten bizitza (edo Zaldi zuriyarena) 1. Orra sei bertso kale garbitzalleari, zeña bere izenez dan Joxe Mari; erreza lezazkike iru abe mari, indarra etortzeko zaldi zuriyari; animali ori urriki zait neri, falta du ugari egoteko guri; kartoiakiñ egiña dala diruri.
(donostia.eus).
2. Goizero biar diyo eraso lanari, zikiñak bildu arte erri danari; berriz ere obeto bizi ez danari nabarbenduko zaizka ezurrak ugari; ez naiz txantxaz ari, eta, Joxe Mari, zaldi gaxuari nai aña janari eman zaiozu, jartzen ote dan lori.
5. Munduban ez liteke zaldirik arkitu, dubenik orrek aña pena sufritu; biyotzik gogorrena lezake kupitu, ez du zartzera txarra gaxuak atxitu; pausua nagitu, eziñ da mugitu, gutxiyenaz ditu zazpi espiritu, bestela bizirikan eziñ segitu.
3. Dago eskeletuen itxura arturik, diña jan ezak daka orla galdurik; nola ez da egongo oso argaldurik, irukitzen badute askotan baraurik? Zaldiya orri nik ez det esperorik ezer ikusterik ezurrak besterik; ez du beintzat izango odol-kolperik.
6. Gizarajuaz danak pena ar zazute, baldiñ biyotz biguñak badituzute; asi zan egunetik eta oraiñ arte, serbitzuba egiñ du erriyan bastante; igande ta aste, jaiarekiñ naste, makiña bat urte pasa dizkitzute; oraiñ erretirua merezi luke.
4. Lana sobra du baña janariya falta, urrikigarriya da dakarren planta; gaxuak ez lezake luzaro aguanta, flakiyarekiñ eziñ mugitu du anka; pentsu gutxi jan ta kalian jiraka, gaizki bizi da ta indarrik ez daka; eziñ karriatu du karro bat kraka.
7. ZALDIAREN ERIOTZA Indarra zekan arte zikiña karraio eragiten zioten makiña bat saio. Bañan miñez jarri da, indarra juan zaio! Nekearen pagua balaz eman zaio! 8. OBIZDEA Azkenak emen daude zaldi argal baten, zeñak ez zuen iñoiz pentsu on bat jaten; gelditu zaizkan mami puskak eramaten, beliak lan askorik apenas daukaten. R.I.P. Amen
219
— Bilintx hil eta lau urtera, 1880ko irailaren 26an, sei bertsolarik kantatu zuten Antzoki Zaharrean bertan, goizeko 11etan hasita. Tartean ziren Pello Errota, Otaño eta Udarregi. Bertsoaldiz bertsoaldi paretsu ibiliak ziren nonbait hiru bertsolariak eta, prestatutako ariketak bukatu zirenean, desenpatea nola hautsi ez zekitela gelditu ziren epaimahaikideak. Denis Labordek kontatzen duenez, orduantxe bururatu zitzaien bertsolariei hasierako puntuak jarri eta bertsoa bukaraztea. Hori ere bata besteak bezain ongi edo gaizki egingo zuten, epaiaren arabera hiru bertsolariek irabazi baitzuten egun hartan. Kontuak kontu, geroztik, makina bat puntu erantzunekin sufritu —eta gozatu— dugu azken mende eta erdian.
7.GD / IKATZ KALEA
ANTZOKI ZAHARRETIK EZ GARA ASKORIK URRUNDUKO, HALA ERE. Guardetxean utzitako entzule-ez-baitezpada-bertsozale horiekin batera murgildu gara garai batean ikatza saltzen zen kale ilunean. Inguruko soto batzuetan sagardoa ere egiten zuten, eta jendea elkartzeko aitzakia ederra jartzen zuten kupel inguruetan. Kupel horietako gehienak desagertu dira dagoeneko. San Sebastian Region-a bisitan datozen pintxozalez lepo beteta daude aldameneko kaleak. Marea bizietan itsasoa adina igo dira alokairuen prezioak inguru honetan, eta lorerik gabeko balkoiak eta itxitako pertsianak sumatzen dira nonahi, oporretako etxebizitza bilakatutakoetan. Eta, hala ere, bada oraindik ere igogailurik gabeko eraikinetan gora eta behera ibiltzen den auzotarrik ere. Baina ez gaitezen desbidera, kale honek galtzeko arriskua izaten du eta; abuztuan, irailean, abenduan eta urtarrilean, bereziki. Edonoiz ikusiko ditugu kantu taldeak Herria parean; Arrano Beltza elkartetik eltze, burruntzali eta kutxarak hartu eta San Sebastian bezperan abiatutako desfileen parodia desordenatuak; 2018ko Donostiako Bertsolari Egunean tabernaz taberna bertsotan jardundako Donostian bizi diren dozena bat bertsolariak; belarri ertzera nahi baino gehiago hurbiltzen diren errimarik gabeko zirtolariak… Denetarik dago hemen. Babes bila dabilenak, dena den, barra ertzera
220
hurbiltzea besterik ez du, Aurresku tabernan, adibidez. Elenitak berehala atendituko du. Hantxe aurkitu ditugu Easo plazako bertsozaleak eta Belodromoko pistan ogitartekoak jaten ari zirenak ere. Xalbador, Bilintx eta Mattin ere begiak piztuta ikusi-uste izan ditugu telebistaren eskuinaldean dagoen txoko estuan. Baina guri kasu handirik ez egin. Kontua da beste bi bertsolari sartu direla tabernara, Elenitak musika itzali duela, eta lepotik helduta entzun dugula Eli Pagolak eta Itxaso Piquerrek osatutako Goierriko ditxaren bertsio aurreskuarra.
Ikatz kalea (irutxuluko hitza).
1. Kantatzen hastera goaz Aurreskuko istoriak batzuak erdi egiak beste batzuak egiak.
3. Jende asko, lotsa gutxi laztan, muxu ta igurtzi Elenitak parrandetan zer ez ote du ikusi?
6. Festazalea bazera etorri zaitez gurera lagun kuadrilla eder bat zure zai egongo gera
2. Txaleko eta partxea tekila eta pechea Aurresku bihurtzen degu gure bigarren etxea
4. Kuadrillakoa, laguna, lankide, bizilaguna pertsona diskretoentzat hor egongo da komuna.
7. Gehiago ere badira gertatu gabe tartean eta gerta daitezela hemen gauden bitartean gure Aurresku maitean.
5. Zumetza eta elorri hamaika istilu gorri kuadrilla gabe joan ta txalekuakin etorri.
221
KOMIKIA
BIDEA DA BORROKA EGILEAK: UNAI ETA BEÑAT GAZTELUMENDI
222
223
224