Bertsolari 121

Page 10

KANPOTIK

MODA XAHARREKOA AL NAIZ NI ERE? TESTUA: ITXARO BORDA, IDAZLEA

bertsoetara. Txapela buruan zapal eman, mikrora aitzinatu eta begi keinuak luzatuz, koblak harilkatzeari ekiten zieten, behaztopatzeko beldurrik gabe.

IGANDE ARRATSALDEETAN, EIDER PEREZEK HAIN GOZOKI AURKEZTEN DUEN HITZETIK HORTZERA EMANKIZUNA JARTZEN DUDANEAN, HARRITZEN NAIZ BETI, BERTSOLARITZA ZENBAT ALDATU DEN IKUSTEAN: laurogeiko hamarkadan oraino ere, erran genezake moda xaharreko bertsolariak agertzen zirela, zuzen-zuzena sagardotegietako edo baserrietako abaroguneetatik etorriak. Ordura arte, gehienak kasik, laborantza mundukoak ziren, langile zenbait kausi zitekeen arren. Jatorri sozialaz harago, beren izaera entzuleriaren gustuetara plegatzen zuten, herabetasuna eta ahalkeak galtzen zituzten eta barre egiteko ahalmen publikoa eskaintzen zuten bertsotik

Bere baitako elitea osatzen joan arau, euskal jendarteak miretsi zituen ahozko literatura eta bertsolarien ekinak: lurraren egiatik mintzo ziren, instintiboki bezala, naturaltasunez, batzuen zortzikoen sakontasunak bakarretan durduzarazten zituela. Horrela, gradoz goratu zituen Elizanburu, Xalbador, Basarri, Lasarte edo Uztapideren trakako bertsopaper egileak. Lasturko ostatuko horman dago, dilingo, Uztapideren argazki zuri-beltza, behialako epikotasun mitiko baten lekuko. Baina, espezialisten jakituriatik at, koblakari horiek nahikoa ahantziak ematen dute. Segur da aitzindari hauen lanak daudela gaurko bertso-izarren formakuntzan. Lurraren lokatzetik eskola-geletarako xendra, Xabier Amuriza batek azpatu zuen argiki. Orduan, bertsolaritza itxuraldatuko zuten

baliabideak jarri ziren martxan, egun ezagutzen dugun egoera espektakularrera heltzeko. Ez naiz nostalgikoetatik, aperentziarik ez. Baina Youtube katean Xalbador eta Mattin pataskan begiesten ditudanean, halako plazer infantil batek gatibatzen nau. Memorian itsatsiak dauzkadan bertso saio frankoren itxurarik eta grabaketarik ez da gehiago aurkitzen eta noiztenka, soinubanda galdu bat berreskuratzen denean, bihotza banbaka hasten zait, jakin arren garai haiek ez direla sekula itzuliko. Xanpun eta Ezponda, Alkat eta Arrosagarai, Mendiburu eta Mihura… bai, emakumeak eta emazteak nagusiki eskas ziren taula gainetan, baiki bertsolari haien diskurtsoa ez zen politikoki egokia eta ikusleak algara gordina baizik ez zuen askatzen. Bistan dena, bertso saio ofizialetatik haragoko ekitaldiez ari naiz, zikiro-besta galantez adibidez, besteak, apez gai-emaileek kudeatzen zituztelako, kontrolatzen zituztela ez errateko.

Badirudi iragana mitifikatzen ari naizela, eta ez da horrela, gaur egungo bertsolaritza asko gustatzen zaidalako, helduagoa eta jantziagoa dirudit, baina ere bakarretan mekanikoagoa: gai melodramatikoa, bertsoa, txaloak, bertsoa, txaloak… irri gordinerako tartea murrizten joan da… 8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.