IKERKETA
NOLA EGIN BERTSOLARI? TESTUA: MADDI SOROA NAVARRO ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
Bat-bateko bertsoak badu sortzeko eta interpretatzeko prozesuari buruzko deskribapena. Hura epaitzeko edo ebaluatzeko irizpide zehatz batzuk ere baditu, baina ez du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gidatzen duen materialik. Badira urteak (lau hamarkada luze) bertso eskolak sortu zirenetik eta haiekin batera joan dira sortzen bertsotan trebatzeko ariketak biltzen dituzten materialak, hala nola, urteetan erabili izan diren liburu eta fitxak edo hezkuntza arauturako prestatutako unitateak. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, ordea, ariketa horietatik harago doa. Ariketek eduki eta helburu jakin batzuk lortzeko tresna behar lukete izan, eta landu beharreko horri buruzko hausnarketa egiteak lagundu egiten du, kasu honetan, bertsolariak zer eta zertarako landu behar duen zehazten. Behar hori badagoela ikusita, bertsolariak zernolako konpetentziak landu behar dituen zerrendatu, eta horiek bilduko dituen dokumentu bat sortzeari ekin diot, baliagarria izango delakoan bertsoaren irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako.
K
onpetentzia arlo horiek identifikatzeko, bertsolariaren prestakuntzan beharrezkoak diren premia jakinetatik abiatu naiz, eta bereziki horietako bati jarri diot arreta. Zergatik? Arreta gutxi jartzen zaiolako, hain zuzen. Kantaerari buruz ari naiz. Kantaerak eragin handia du bertsolariaren komunikazio arrakastan, eta horregatik da hain garrantzitsua. Urteetan bertsolaritza saioak entzule moduan
bizi izan ondoren, konturatu naiz kantatzeko moduarekin zerikusia duten parametroek eragina dutela bertsolariaren eta entzuleen artean aktibatzen den komunikazio prozesuan, eta, ondorioz, bertsoari buruz eginiko balorazioan ere bai. Entzule moduan, nabaria da bertsolari bakoitzak zer-nolako arreta eskaintzen dion kantaerari, betiere mezua erdigunean jarrita, baina mezu hori beti kantuz aurkezten
164
dela ahaztu gabe. Bestalde, doinua bertsoa sortzeko alderdi teknikoetako bat izanik eta kantaerak horrekin duen erlazio estuaz jabetuta, pentsa genezake doinuei eta kantaerari antzeko arreta eskaintzen dietela bertso eskoletan. Kantaera, ordea, bertsolariaren eskuetan uzten den konpetentzia arloa da, hark landu dezan. Ahotsa eta entzumen musikala lantzeak bertsolariaren funtzio komunikatiboari mesede