PERLAK
IRAUN ETA
BIZI
TESTUA: SUSTRAI COLINA ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
Beti ez gaude ideia argiz, beti ez gaude bertso egarriz, sarri gogaitu ere egin naiz bertsoz, errimaz ta neurriz. Bertsolariak zelan barrutik ez gauden eginak harriz, larri heldu ta noa irriz: bertsoa eta nire burua maitemindu dira berriz. (U. Iturriaga, 2001eko Azaroaren 18an, Markinan.)
I
zan zitekeen pandemiaren osteko lehen bertso saioko azken agurra. Izan daiteke. Helduko da eskuak hainbeste garbitu beharrik ez eta bihotzarimetako zornea hego haizetan lehortzen uzteko sasoia. Asteburuko saioak ez dira astean zeharreko kutsatze-datuen baitan egongo, entzulearen irribarreak libre etorriko zaizkigu bueltan,
protokolorik gabe konpartituko ditugu mikrofonoak zein besarkadak. Bitartean, iraun egin behar, ordea. Iraun eta bizi. Dorre bikiak eraitsi berriak ziren Unai Iturriagak Txapelketa Nagusiaren 0 gunea ortozik zapaldu zuenean. Ez Lizarra eta ez Garazi, segurtasunaren izenean reseteatzen ziren garunak, bizarrak miatzen aduanetan,
186
100 ml-ko poteetan ezkutatzen suntsipen handiko armak, eta dena zen ETA. Eskerrak ez dagoen aro txarrik (berriz) maitemintzeko. Nik beranduago ulertu nuen zertaz ari zen Unai. 19 urte Txapelketaren aparretan bete berritan, nola irudikatu kantura abiatzea baino triku bihurtzea nahiago izango nuela noizbait;